On Golden Pond: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
23. lerroa:
'''On Golden Pond''' ([[euskara]]z ''Urrezko Urmaelan'') [[1981]]eko [[Mark Rydell]] estatubatuar [[zinema zuzendari]]ak zuzendutako [[drama]] filma bat da. [[1979]]ko [[Ernest Thompson]] gidoigile eta antzerkigileak idatzitako izenburu berdineko ''[[On Golden Pond (antzezlana)|On Golden Pond]]'' antzezlanaren egokitzapena burutu zuen. [[Katharine Hepburn]], [[Henry Fonda]], [[Jane Fonda]], [[Doug McKeon]] eta [[Dabney Coleman]] aktoreek antzeztu zuten.
 
Filmak famili barneko belaundaldi ezberdinen arteko gorabehereak eta senideen arteko harremanen gaia jorratzen du. Bitxikeria gisa, filmean aita-alabaren papera antzeztu zuten, Henry eta Jane Fonda aktoreak benetazko bizitzan ere aita-alaba ziren, gainera Henry Fondaren azken filma ere izan zen, [[1982]]an hil baitzen.
 
[[Oscar Sariak|Oscar Sarietarako]] hamar izendapen jaso zituen, hiru irabaziz: [[Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria]] ([[Henry Fonda]]), [[Emakumezko aktore onenaren Oscar Saria]] ([[Katharine Hepburn]]) eta [[Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria]] ([[Ernest Thompson]]). [[BAFTA Sariak|Emakumezko aktore onenaren BAFTA Saria]] ([[Katharine Hepburn]]), [[Film onenaren Urrezko Globo Saria - Drama]], [[Gizonezko aktore onenaren Urrezko Globo Saria]] ([[Henry Fonda]]) eta [[Gidoi onenaren Urrezko Globo Saria]] ([[Ernest Thompson]]) ere irabazi zituen.
31. lerroa:
Norman eta Ethel Thayer ([[Henry Fonda]] eta [[Katharine Hepburn]]) urtero legez Golden Pond izeneko urmaelan dagoen etxean udako oporrak igaro ohi dituzten senar-emazte adinduak dira.
 
Haien alaba (), bere senargai Billy ([[Dabney Coleman]]) eta senargaiaren semearekin ([[Doug McKeon]]) batera gurasoak bisitatuko ditu. Hasiera batean eelkarren arteko konfiantza eza nagusi den Norman eta Billyren arteko harremana piskanaka-piskanaka aldatuz joango da.
 
Chelsek betidanik bere gurasoekin harreman gatazkatsua izan du, baina Norman aita eta Billy senargaiaren arteko harremanak begiak irekiaraziko dizkio.
46. lerroa:
== Kanpo loturak ==
* [http://www.imdb.com/title/tt0082846/ ''On Golden Pond'' filmaren IMDBko fitxa irakurgai] {{en}}
* [http://www.youtube.com/watch?v=HWjBM48YP0s ''On Golden Pond'' filmaren trailer edo iragarkia ikusgai. Youtube.com] {{en}}
 
 
[[Kategoria:Mark Rydellek zuzendutako filmak]]