Archaea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Josu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Josu (eztabaida | ekarpenak)
24. lerroa:
[[Mikroskopio]] optikoan aztertuta arkeobakterioek antz handia dute bakterioekin, ezin dira bereizi. Morfologia zein itxuraren aldetik ia berdinak dira. Maila genetikoa eta biokimikoan, ordea, alde handia dago talde batetik bestera.
 
Egiturari dagokionez agian nabariena [[mintz-lipido]] desberdinak izatea da ([[kate hidrokarbonatu]]ak esateko, ez dira [[gantz-azido]]ak). Bestalde, gai genetikoak eta oro har prozesu genetikoek [[eukarioto]]en zenbait ezaugarri izaten dituzte. Bizimoduaren aldetik arkeobakterio batzuk [[metanogenesi|metanogenoak]] dira (behien [[digestio-aparatu]]an sortzen den [[metano]]a arkeobakterioek ekoizten dute), eta asko muturreko baldintzak jasateko gai dira: asko [[anaerobio]]ak, termofiloak edota [[halofilo]]ak dira. Ezaugarri hauengatik hasieran pentsatu zen arkeobakterioak [[prokarioto]] primitiboenak izango zirela (izan ere honetatik dator izena). Hala ere azken urteotan agertu da pentsatu zen baino askoz hedatuta daudela: [[Bakterio|eubakterioek]] okupatzen dituzten leku arruntetan ere hasi dira aurkitzen. Ozeanoan esateko, arkeobakterio asko aurkitu egin dira. Posible da beraz, datorren urteotako aurkikuntzek mundu [[prokarioto]]ari buruz dugun ikuspegia zeharo aldatuko dutelaaldatzea. Izan ere ikerlari askoren ustez ezagutzen diren [[bakterio]]-motak batez ere laborategian kultiba daitezkeenak dira, baina azken estimazioen arabera bakterio horiek espezie
prokariotiko guztietatik % 1 besterik ez litzateke izango.
 
32. lerroa:
 
Arkeobakterioak hiru taldetan sailka daitezke bizi diren ingurugiroaren arabera: ''[[metanogenoak]]'' (habitat oso anaerobioetan daude, eta gas [[metano]]a sortzen dute CO<sub>2</sub> erreduzitzerakoan), ''[[halofilo]]''ak (gatz kontzentrazio altuak duten ingurugiroetan hazten dira) eta ''[[termoazidofiloak]]'' (tenperatura eta azidotasun handiko habitatetan egoten dira, [[azido sulfuriko]] duten iturri termaletan, adibidez).
 
 
 
 
 
 
 
== Sailkapena ==