Sri Lanka: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
82. lerroa:
1983. urtetik aurrera Sri Lanka sinhalarren eta tamilen arteko borroken itzalean bizi da. Liberation Tigers of Tamil Eelam (LTTE) tamil taldeak atzerriko laguntza zuen, Indiako Tamil Nadu estatukoa batez ere, eta gobernuaren gudarosteari egin behar zien aurre. Biztanle tamilak gudarostean parte hartzera behartzen zituen tamil gudarosteak, eta horren ondorioz, tamil gazte askok Mendebaldera edo India hegoaldera egin zuten ihes. Sinhalar gudarosteak ikusirik ez ziela tamilei aurre egin laguntza eskatu behar izan zion Indiari. Hala, Indiak soldaduak bidali zituen Sri Lankara. Baina hura porrot izugarria izan zen Indiarentzat eta 1990ean, azkenik, Sri Lankatik soldaduak erretiratzea erabaki zuen. Tamilen higikunde separatista, ordea, ez zen bakarra Sri Lankan: [[Janata Vimukhti Peramuna]] (JVP) ezkerraldeko taldeak atentatu gogorrak egin zituen estatuaren kontra. Gobernuaren zapalkuntza odoltsuak, ordea, higikunde horren amaiera ekarri zuen. R. Premadasa lehendakaria saiatu zen tamilen arazoari amaiera ematen, baina lortu zuen su-etena laburregia izan zen, eta borrokak areago gogortu ziren; jende askok alde egin zuen Sri Lankatik, eta milaka lagun hil ziren. 1993an R. Premadasa lehendakaria hil zuten. 1994ko hauteskundeetan [[Chandrika Kumaratunga]] irten zen garaile (Herri Aliantzako buruzagi eta Sirimavo Bandaranaikeren alaba). Lehen ministro izendatu zuten eta berehala saiatu zen LTTE taldearekin elkarrizketak egiten. Urte horretan bertan, Sri Lankako presidente hautatu zuten Kumaratunga. Presidente berriak bi bideri ekin zien: batetik operazio militar handiak antolatu zituen, eta bestetik, konstituzioa berritu zuen tamilei autonomia handiagoa emateko. Baina, tamilek turismo gune nagusietan bonbak jarriz erantzun zioten presidentearen eskakizunari. 1998an larrialdi egoera ezarri zen herrialde osoan, eta atzerritar inbertsioak koloka larrian egon ziren. Gizarte egoera larriagotu egin zen; prostituzioan aritzen zirenen herena adin txikikoek hartzen zuten, Nazio Batuen arabera. Gobernuak hainbat saio egin bazituen ere elkarrizketetan hasteko, gerra zibila gogortu egin zen bi alderdien aldetik. Estimazioen arabera, 50.000 lagun hil dira gerra hasi zenetik. 2002. urtearen hasieran, gobernuak eta [[gerrilla]]k su-eten bat hitzartu zuten, norvegiar diplomatikarien bitartekaritzaz; hitzarmen horrek tirabira handiak izan zituen, hainbatetan hautsi eta berretsi zelako. 2004ko abenduan, Indiako ozeano osoa astindu zuen [[tsunami]] izugarri batek txikizio handia egin zuen Sri Lankan eta dena berreraiki beharrak geroratu egin zituen pixka batean gobernuaren eta gerrillaren arteko tirabirak. 2005eko hauteskundeetan, Mahinda Rajapakse aukeratu zuten lehendakari. 2006an, gerrillaren atentatu mordo batek amaiera eman zion bake hitzarmenari eta milaka hildako, iheslari eta kaltedun eragin zituen. 2009. urtearen hasieran, armadak sekulako erasoa jo zuen LTTEren aurka, gerrillariak gogor zanpatu eta ia garaitua zuen gerrilla.
 
[[2015]]eko [[abenduaren 8]]an, presidentetzarako hauteskundeak egin zituzten Sri Lankan<ref>{{erreferentzia| url = http://www.berria.eus/paperekoa/5001881/018/002/2015-01-09/presidentetzarako_bozak_dituzte_gaur_sri_lankan.htm | izenburua = Presidentetzarako bozak dituzte gaur Sri Lankan | argitaletxea = Berria | data = 2015eko urtarrilaren 9a |hizkuntza = eu}}</ref>. [[Maithripala Sirisena]] hautatu zuten presidente, botoen %51,3 eskuratuta eta [[Mahinda Rajapaksa]]k galdu egin zuen<ref>{{erreferentzia| url = http://www.berria.eus/paperekoa/5101915/018/005/2015-01-10/rajapaksak_presidentetza_galdu_du_sri_lankan.htm | izenburua = Rajapaksak presidentetza galdu du Sri Lankan | argitaletxea = Berria | data = 2015eko urtarrilaren 10a |hizkuntza = eu}}</ref>.
 
== Administrazioa eta gobernua ==