Francesco Rosi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:Francesco Rosi Cannes.jpg|thumb|alt=Francesco Rosi at the Cannes film festival|Francesco Rosi, Cannes Jaialdian (1991)]]
 
'''Francesco Rosi''' ([[Napoli]], [[1922]]ko [[azaroaren 15]]a - [[Erroma]], [[2015]]eko [[urtarrilaren 10]]a) italiar zinemagilea da. Antzezle, gidoigile eta marrazkilaria izan zen, [[Luchino ViscontirenVisconti]]ren eta Italiako beste zuzendari ospetsuen laguntzaile izan aurretik. [[Neorrealismo]]aren eragina izan zuen, Visconti eta [[Roberto Rossellini|Rosselliniren]] bidez. Lehenengo bi filmek Estatu Batuetako film beltzen eragin handia zuten. ''Salvatore Giuliano'' (1961) filmarekin, arrakasta handia izan zuen nazioartean, eta gero egin zituen film politiko eta sozialen ezaugarriak finkatu zituen. Francesco Rosiren lanek [[Lehen Mundu Gerra]]ren ondoren Italiaren historian garrantzia izan duten gaiak eta gertaerak aztertu eta salatzen dituzte; heriotzaren aipua etengabea da film horietan. 2008ko [[Berlinale]]ak omenaldia egin zion Francesco Rosiri, haren hamahiru film emanez; horretaz gainera, Ohorezko Urrezko Hartza eman zioten Bizitza Osoko Lorpena saritzeko.
 
Filmak: ''Le mani sulla città'' (1963, ''Eskuak hiriaren gainean''), ''C´era una volta'' (1967, ''Behin batean''), ''Uomini contro'' (1970, ''Gizonak aurka''), ''Il caso Mattei'' (1972, ''Mattei kasua''), ''Cristo si è fermato a Eboli'' (1979, ''Kristo Ebolin geratu zen''), ''Tre fratelli'' (1981, ''Hiru anaia''), ''Chronica de una muerte annonciata'' (1987, ''Heriotza iragarritako baten kronika'').