Ipar Euskal Herria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
53. lerroa:
 
Kostaldeko eta barnealdeko eskualdeen arteko desoreka gero eta handiagoa da alor ekonomikoan Iparraldeko ezaugarri nagusia. Lapurdin [[turismo]]ak jarraitzen du lehen diru iturria izaten, baina industria ere asko garatu da. Aeronautika, elektronika, telekomunikazioak, altzairugintza eta beste hainbat sektore garrantzitsuri lotutako enpresa handiak kokatu dira Lapurdin, eta [[Baionako portua]]k ere garrantzi handiko eragile ekonomikoa izaten jarraitzen du. Oro har, asko dibertsifikatu da ekonomia Lapurdin azken urteotan, eta Hego Euskal Herriko hainbat sektorerekin ere integrazio maila handi samarra lortu du. Zuberoan eta Nafarroa Beherean, aldiz, nekazaritzari eta abeltzaintzari eusten diote gehienbat, nahiz eta industria ere hasi den garatzen han-hemenka. Eskualde horien garapenerako garrantzi berezia izan dezake laborantzari lotutako industria berriak sortzeak -esaterako, gaztagintzaren ingurukoak-, baita kostaldetik barrualdera zabaldu den turismoak ere, nahiz eta hori jarduera osagarria izan oraindik. Zuberoan eta Nafarroa Beherean enpresa proiektu berriak sustatzeko, besteak beste, hiru gune sortu ziren duela urte batzuk: INDAR Donibane Garazin -gehienbat eskulangintzarekin, zerbitzuekin eta elikagai eta [[laborantza]]rekin lotutako jarduerak hartzen dituena-, ALDATU Maulen eta ODACE Donapaleun. Nolanahi ere, langabezia tasak handiagoak dira Ipar Euskal Herrian Frantziako gainerako eskualdeetan baino. 1998an % 15 ingurukoa zen langabezia tasa, Frantziaren batez bestekotik ia hiru puntu gainetik. Hogeita bost urtetik beherakoen artean, % 40ra heltzen zen langabezia. Hori dela eta, oraindik ere gazte askok Euskal Herria utzi behar dute bizimodua beste nonbait aurkitzeko, edota barnealdetik kostaldera abiatu, eta, hortaz, ezin izan da aldatu Ipar Euskal Herriko ohiko emigrazioa.
 
[[2015]]eko urtarrileko datuen arabera, gutxieneko soldata garbia 1.136 eurokoa da hilean Ipar Euskal Herrian<ref>[http://www.berria.eus/paperekoa/5201800/012/004/2015-01-06/1136.htm «1.136»], ''Berria'', 2015-01-06</ref>.
 
== Historia ==