Eta ez zen alerik ere geratu: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Txanpon (eztabaida | ekarpenak)
t Akats txikiak zuzentzea
Txanpon (eztabaida | ekarpenak)
t Akats txikiak zuzentzea
39. lerroa:
* '''Edward George Armstrong''': zirujaua. Owen jaunak leporatzen dion krimena hauxe da: paziente bat hiltzea, mozkortuta zegoenean ebakuntza egiteagatik.
* '''William Henry Blore''': polizia erretiratua eta detektibe pribatua. Owen jaunak leporatzen dion krimena hauxe da: errugabe bat zigorraraztea, eroskeriaz. Bizitza osorako zigorra ezarri zioten errugabea zenari, eta urtebete beranduago espetxean hil zen. Nahiz eta hasieran Blorek ukatu Owen jaunaren salaketa, geroago egia zela onartu zion Phillip Lombardi.
* '''Philip Lombard''': mertzenarioa. PistolPistola eraman zuen uhartera. Owen jaunak leporatzen dion krimena hauxe da: Afrikako ekialdeko tribu baten hogeita bi gizon hiltzea, oihanean abandonatu zituelako. Izan ere, denen jatekoa hartu eta hanka egin zuen. Lombardek onartzen du egindakoa, baita zuritu ere.
* '''Vera Elizabeth Claythorne''': irakaslea, idazkaria eta etxe-irakaslea. Owen jaunak leporatzen dion krimena hauxe da: bere zaintzapean zegoen mutikoari urruneraino igeri egiten uzteari, mutikoa itotzeko asmoz; gauzak horrela, mutikoaren osabak haren dirua jarauntsiko zuen eta Verarekin ezkonduko zen. Planak porrot egin zuen osabak dena susmatzean eta, beraz, neska uztean. Hau zen, gonbidatu guztien artean, atsekabetuena, egindakoa dela eta.
* '''Justice Lawrence John Wargrave''': epaile erretiratua. Owen jaunak leporatzen dion krimena hauxe da: epaimahaikoak estutzea errugabea omen zen bat erruduntzat hartzeko. Azkenean, erruduntzat jo eta exekutatu zuten.
46. lerroa:
* '''U. N. Owen''': uhartearen ustezko jabea. Gonbidatuetako inork ez du ezagutzen.
* '''Fred Narracott''': txalupa baten jabea. Berak garraiatzen ditu gonbidatuak uhartera eta berak aurkitzen ditu gorpuak.
* '''Isaac Morris''': Owen jaunak kontratatutako gizona. Bere egitekoa zen Phillip Lombardi dirua ematea uhartera joanarazteko. Bera ere hiltzenhil da. Leporatzen dioten krimena: neska gazte bati drogak saltzea. Horren ondorioz, neska gaindosiz hiltzenhil dazen.
* '''Sir Thomas Legge''': Scotland Yardeko komisario laguntzailea. Epilogoan misterioari buruz mintzatzen da Maine inspektorearekin.
* '''Maine''': Scotland Yardeko inspektorea. Epilogoan misterioari buruz mintzatzen da Legge komisario laguntzailearekin.