Etnozentrismo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor app edizioa
No edit summary
1. lerroa:
 
{{lanean|sator}}
'''Etnozentrismoa''', gauzak ikusteko erabat da, non norberaren taldea den guztiaren zentroa eta eredua beste talde guztiak neurtzeko eta sailkatzeko<ref>Sumner, William Graham: ''Folkways: a study of the sociological importance of usages, manners, customs, mores, and morals'' (Boston: Ginn and Co., 1906)</ref>. Beste modu batera esanda, etnozentrismoa talde bakoitzak daukan ohitura bat da uste izatekoa bere kultura hobea dela besteena baino<ref>Horton, Paul B., eta Hunt, Chester L. (1994): ''Soziologia'', Leioa: UPV/EHU.80. or.</ref>. Etnozentrismoak norbere kultura bihurtzen du eredu eta horrekin neurtzen dira beste kultura guztiak eta on edo txar bezala kalifikatzen dira, aurrerakoi edo atzerakoi, itxurazko edo itxuragabe dira norberaren antzekoak edo desberdinak diren heinean.
 
Etnozentrismoa fenomeno unibertsala da, gizarte guztietan gertatzen da, baita gizarte baten barruan dauden azpitaldeen artean ere<ref>Horton, Paul B., eta Hunt, Chester L. (1994): ''Soziologia'', Leioa: UPV/EHU.81. or.</ref>. Hala, badakigu instituzio edo elkarteek (anaidi, eliza, kolegioak...) euren organizazioaren prestigioa soberesten dutela<ref>Caplow, Theodore (1964): ''Principles of organization''. 123. or.</ref>.
 
[[Franz Boas]] eta [[Bronisław Malinowski]] bezalako antropologoek uste zuten zientziek, zientzialariak gizabanako gisa zuen etnozentrismoa gainditzen lagundu behar ziotela. Boas-ek kultura-erlatibismoaren kontzeptua garatu zuen eta Malinowski-k funtzionalismoa ezarri zuen kultura desberdinen ikerketa ez etnozentrikoak egiteko jarraibide gisa. Antropologia ez etnozentrikoaren adibide bezala, Malinowski-ren ''The Sexual Life of Savages'', [[Ruth Benedict]]-en ''Patterns of Culture'' eta [[Margaret Mead]]-en ''Coming of Age in Samoa'' liburuak ditugu.