Eurozentrismo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
21. lerroa:
[[Enrique Dussel]]-ek azaltzen du [[XVIII. mende]]an, Europa Modernoak eta “[[barbaro]]ak”, ibilbide historiko lineal bat asmatu zuela [[Antzinako Grezia]], [[Erromatar Inperio]]a eta Europa Modernoa lotzen dituena. Ordutik, ibilbide hori kontakizun historikoaren oinarrizko eskema ideologiko gisa erabili izan da<ref>Dussel, Enrique (1995). [http://bibliotecavirtual.clacso.org.ar/ar/libros/dussel/artics/europa.pdf "Europa, modernidad y eurocentrismo"], ''Revista Ciclos en la Historia, la Economía y la Sociedad'', Clacso.</ref>.
 
[[Historia]]ren ikuskera eurozentriko hori [[historiografia]]ri eta [[soziologia]]ri loturik joan da gaur egun arte, nahiz eta zenbait historialarik esfortzu handia egin, bereziki [[XX. mende]]an, giza esperientzia bere osotasunean ulertzen eta azaltzen<ref name="Samir" />. Historialari modernoek adierazi ahal izan zuten XIV eta XV. mendeen arteko txinatar teknologia aurrerapenak europartzat hartu izan zirela iraganean. Hala, [[papera]], [[iparrorratza]], [[bolbora]], [[inprenta]] modernoaren aurrekaria eta [[Galdategi|burdinurtu-galdategi]]ak [[Txina]]n asmatu ziren Europan baino askoz lehenago. XX. mende amaierako ikerketek azaldu zuten oraindik ere [[Aro Moderno]]an [[Asia]] zela ekonomikoki munduan nagusiena. [[1500]] urtearen inguruan, [[Ekialde Ertaina]]k, [[India]]k eta [[Txina]]k munduko ekoizpenaren %60a egiten zuten, eta 1800a baino zerbait lehenago, %80a. XVIII. mendean zehar, Indiako oihalak [[Frantzia]]ra eta [[Ingalaterra]]ra estensiboki esportatzen ziren. Eta txinatar produktu industrial asko Amerika kolonialean zein Europan aurkitzen ziren XVII. mendea geroztik. Estimatzen da espainiarrek Ameriketan ateratako zilarraren %75a Txinan amaitu zuela bertako produktu manufakturatuen ordainean<ref>Robert B. Marks (2007): ''Los orígenes del mundo moderno'', ed. Crítica, ISBN 978-84-8432-930-5</ref><ref>John M. Hobson (2004): ''Los orígenes orientales de la civilización de occidente'', ed. Crítica, ISBN 84-8432-718-3</ref>. Europar [[Iraultza Industriala]]k soilik irauli zuen oreka hori, eta hori, konkista militarrekin loturik, europar potentziek Asiako zati handi bat kontrolatzera pasa ziren.
 
==Erreferentziak==