Ireki menu nagusia

Aldaketak

ez dago edizio laburpenik
=== Heriotza ===
[[Irudi:Michael Adams X-15 crash site.jpg|thumb|Suhiltzaileak Adamsen X-15aren fuselajea zaintzen.]]
[[1967]]ko [[azaroaren 15]]ean Adamsek 7. aldiz pilotatu zuen X-15, [[X-15 3-65-97 hegaldia|3-65-97 hegaldia]]n. 81 kilometroko altitudera igo zen. Aireontziaren muturra 15 gradu eskuinera desbideratzen ari zen. 70 kilometroko altitudera jaisten ari zenean, aireontziak [[presio aerodinamiko handiena|presio aerodinamikoaren]] areagotze azkarra jasan zuen eta Adamsen aireontzia biraka hasi zen [[Mach zenbakia|Mach 5]]eko abiadura bortitzean. X-15 aireontzia 20 kilometroko altitude ingurura jaisten ari zela Mach 3,93ko abiaduran, bertikalki 15 [[G-indar|g]] (positiboak zein negatiboak) eta albotik 8 g jasaten ari zen, aireontziaren diseinu-mugak gaindituz. Ondorioz, jaurtiketa unetik 10 minutu eta 35 segundura, aireontzia apurtu eta Michael James AdamAdams bertan hil zen.
 
[[Ameriketako Estatu Batuetako Aire Armada]]k hilosteko [[Ameriketako Estatu Batuetako Hegazkinlarien Intsigniak|astronauta hegalak]] intsignia eman zion bere azken hegaldiagatik.
Anonymous user