Ireki menu nagusia

Aldaketak

ez dago edizio laburpenik
 
== Biografia ==
[[Sacramento]]n jaioa, Adams Sacramentoko Hiri Unibertsitatean graduatu zen. [[1950]]ean [[Ameriketako Estatu Batuetako Aire Armada]]n izena eman zuen. Handik bi urtera, [[1952]]an, [[Ameriketako Estatu Batuetako Hegazkinlarien Intsigniak|pilotu hegalak]] intsignia lortu eta pilotu bilakatu zen [[Texas]]eko [[Aire Armadaren Webb Basea]]n. [[Koreako Gerra]]n borroka-pilotu egon zen. Ondoren, 30 hilabetez [[Louisiana]]n dagoenzegoen [[Aire Armadaren England Basea|Aire Armadaren England Baseko]] [[813. Borroka-Bonbaketari Eskuadroia]]n egon zen, eta gero beste 6 hilabetez [[Frantzia]]n dagoenzegoen [[Chaumont-Semoutiers Aire Basea|Chaumont Aire Basean]] egon zen.
 
Bere ibilbide militarrean hainbat sari eta intsignia lortu zituen.
[[1958]]an ingeniaritza aeronautikoan diplomatu zen [[Oklahomako Unibertsitatea]]n. Ondoren, 18 hilabetez [[Massachusetts Institute of Technology]]n astronautika-ikasketak egin eta gero, [[1962]]an, [[Kalifornia]]n dagoen [[Aire Armadaren Edwards Basea|Aire Armadaren Edwards Baseko]] probatako pilotuentzako eskolarako hautatua izan zen. Bertan pilotu eta ikasle onenaren Honts Saria irabazi zuen. Ondoren, Ikerkuntza Aeroespazialeko Pilotu Eskolara joan zen [[1963]]ko abenduan ohorezko matrikulekin graduatuz. Michael James Adams, Edwards Baseko lau ikerkuntza aeroespazialeko pilotu hautatuetako bat izan zen [[NASA]]ren bost hilabeteko serieko ilargiratze-saiakuntzetan parte hartzeko [[Glenn L. Martin Company|Martin Company-n]], [[Baltimore]]n, [[Maryland]]en. [[1965]]eko azaroan Ameriketako Estatu Batuetako Aire Armadaren [[Manned Orbiting Laboratory]] programan astronauta izateko hautatua izan zen. [[1966]]ko uztailean [[Ameriketako Estatu Batuetako Aire Armada|USAF]] eta [[NASA]]ren baterako [[North American X-15]] programan sartu zen. [[1966]]ko [[urriaren 6]]an X-15ean egin zuen hegan lehenengo aldiz.
 
=== Heriotza ===
[[Irudi:Michael Adams X-15 crash site.jpg|thumb|Suhiltzaileak Adamsen X-15aren fuselajea zaintzen.]]
[[1967]]ko [[azaroaren 15]]ean Adamsek 7. aldiz pilotatu zuen X-15, [[X-15 3-65-97 hegaldia|3-65-97 hegaldia]]n. 81 kilometroko altitudera igo zen. Aireontziaren muturra 15 gradu eskuinera desbideratzen ari zen. 70 kilometroko altitudera jaisten ari zenean, aireontziak [[presio aerodinamiko handiena|presio aerodinamikoaren]] areagotze azkarra jasan zuen eta Adamsen aireontzia biraka hasi zen [[Mach zenbakia|Mach 5]]eko abiadura bortitzean. X-15 aireontzia 20 kilometroko altitude ingurura jaisten ari zela Mach 3,93ko abiaduran, bertikalki 15 [[G-indar|g]] (positiboak zein negatiboak) eta albotik 8 g jasaten ari zen, aireontziaren diseinu-mugak gaindituz. Ondorioz, jaurtiketa unetik 10 minutu eta 35 segundura, aireontzia apurtu eta Michael James Adam bertan hil zen.
 
[[Ameriketako Estatu Batuetako Aire Armada]]k hilosteko [[Ameriketako Estatu Batuetako Hegazkinlarien Intsigniak|astronauta hegalak]] intsignia eman zion bere azken hegaldiagatik.
 
[[1991]]an [[NASA]]k bere izena idatzi zuen [[Florida]]ko [[Kennedy zentro espaziala|Kennedy zentro espazialeko]] ''[[Space Mirror Memorial]]'' oroitarrian.
 
== Kanpo loturak ==
Anonymous user