Michael James Adams: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
27. lerroa:
}}
'''Michael James Adams''' ([[Sacramento]], [[Kalifornia]], [[1930]]eko [[maiatzaren 5]]a - [[Johannesburg (Kalifornia)|Johannesburg]]etik hurbil, [[Kalifornia]], [[1967]]ko [[azaroaren 15]]a) pilotu eta astronauta estatubatuarra zen. Ameriketako Estatu Batuetako definizioaren arabera, baina ez ordea nazioartekoaren arabera, ezpazio-misio batean hildako lehenengo estatubatuarra izan zen.
 
== Biografia ==
[[Sacramento]]n jaioa, Adams Sacramentoko Hiri Unibertsitatean graduatu zen. [[1950]]ean [[Ameriketako Estatu Batuetako Aire Armada]]n izena eman zuen. Handik bi urtera, [[1952]]an, [[Ameriketako Estatu Batuetako Hegazkinlarien Intsigniak|pilotu hegalak]] intsignia lortu eta pilotu bilakatu zen [[Texas]]eko [[Aire Armadaren Webb Basea]]n. [[Koreako Gerra]]n borroka-pilotu egon zen. Ondoren, 30 hilabetez [[Louisiana]]n dagoen [[Aire Armadaren England Basea|Aire Armadaren England Baseko]] [[813. Borroka-Bonbaketari Eskuadroia]]n egon zen, eta gero beste 6 hilabetez [[Frantzia]]n dagoen [[Chaumont-Semoutiers Aire Basea|Chaumont Aire Basean]] egon zen.
 
Bere ibilbide militarrean hainbat sari eta intsignia lortu zituen.
 
[[1958]]an ingeniaritza aeronautikoan diplomatu zen [[Oklahomako Unibertsitatea]]n. Ondoren, 18 hilabetez [[Massachusetts Institute of Technology]]n astronautika-ikasketak egin eta gero, [[1962]]an, [[Kalifornia]]n dagoen [[Aire Armadaren Edwards Basea|Aire Armadaren Edwards Baseko]] probatako pilotuentzako eskolarako hautatua izan zen. Bertan pilotu eta ikasle onenaren Honts Saria irabazi zuen.
 
[[Irudi:Michael Adams X-15 crash site.jpg|thumb|Suhiltzaileak Adamsen X-15aren fuselajea zaintzen.]]
 
== Kanpo loturak ==
{{Commonskat|Michael J. Adams}}
* {{en}} [http://history.nasa.gov/x15/adams.html Michael J. Adamsen biografia NASAren webgunean]
 
{{Bizialdia|1930eko|1967ko|Adams, Michael James}}