«Aldizkari»: berrikuspenen arteko aldeak

116 bytes added ,  Duela 5 urte
t
Robota: Testu aldaketa automatikoa (-euskal kazetari +euskal herritar kazetari)
t (Robota: Testu aldaketa automatikoa (-euskal kazetari +euskal herritar kazetari))
Gerra aurreko kazetaritzak gerra garaian jo zuen gailurra. Oparoa izan zen mugaz bi aldeetan bizi izan zen garaia, [[Espainiako Gerra Zibila]]k eta [[Bigarren Mundu Gerra]]k suntsitu zutena.
 
Gerra osteko [[Francoren diktadura]]k isilaldi luzea ekarri zuen euskarazko hezkuntza, kultura, liburugintza… zein beste edozein arlotara. Ezin zen euskaraz hitz ere egin kalean. Askok erbesterako bidea hartu zuten: Ipar Euskal Herrira, Europara edota Ameriketara. Beste askok, Espainiako gerratik ihesi, Bigarren Mundu Gerra ere ezagutu zuten. Garai nahasiak, aldaketa politiko sakonak… horrek guztiak ondorio latzak utzi zituen [[euskal kazetaritzanherritar]] [[kazetaritza|kazetari]]tzan ere. Euskarazko egunkari guztiak –eta erdarazkoak, Estatu berriaren aldekoak ez baziren– desagertu egin ziren, eta, haien ordez, erregimenaren aldeko komunikabideak ezarri ziren.
 
[[Baiona]]n, [[1939]]an, erbesteratuek kazeta berri bat argitaratu zuten: ''[[Euzko Enda]]''. Urtarrilean kaleratu zen lehen alea ''Comité Basque de secours aux réfugiés'' talde eragileari esker. José Javier Leguía buru zela, bertan idatzi zutenen artean [[Jose Migel Barandiaran]], [[Ixaka Lopez Mendizabal]], [[Jesus Maria Leizaola]], [[Basarri]], [[Joseba Zubimendi]], [[Orixe]]… aurkitzen ziren.
Hegoaldean, kultura eta literatura lantzen zituen aldizkaririk ere sortu zen garai hartan. Hain zuzen, 1948an gaztelaniaz eta euskaraz hasi zen plazaratzen ''[[Egan (aldizkaria)|Egan]]'' ezaguna eta, urtebete geroago, 1949an, hain garrantzitsua izan zen ''[[Euzko-gogoa|Euzko Gogoa]]'' sortu zen erbestean, Ameriketan munduratu eta Iparraldean jarraitu zuena. ''Egan'' aldizkaria hasiera batean Real Sociedad Bascongada de Amigos del País erakundearen boletinaren gehigarri gisa plazaratzen zen. 1948an poesia eta literatura testu batzuk hasi ziren euskaraz argitaratzen eta [[1953]]tik aurrera euskara hutsean kaleratzen zen aldizkaria, [[Koldo Mitxelena]]ren lan isilari esker. Literatura ez ezik, itzulpenak, zinemari buruzko kritikak, hitzaldiak, iruzkinak, etab., azaltzen ziren.
 
1949an [[Jokin Zaitegi]] ''Euzko Gogoa'', kultura-argitalpen garrantzitsuenetakoa –agian garrantzitsuena–, hasi zen argitaratzen Guatemalan. Bederatzi urtez euskara hutsezko bihilabetekari horrek eragin handia izan zuen 50eko hamarraldian, euskal kulturan oro har eta [[euskal kazetaritzanherritar]] [[kazetaritza|kazetari]]tzan bereziki. Zaitegirekin batera, [[Andima Ibiñagabeitia]]k eta geroxeago Orixek «euskararik gabe ez dago Euskal Herririk» goiburuarekin jardun zuten. Egitasmo nagusia euskara berpiztea zen, eta helburu horren inguruan euskal kulturako eta politikako lagun asko aritu zen: [[Seber Altube]], [[Telesforo Monzon]], Jose Migel Barandiaran, Jon Mirande, [[Txillardegi]], Villasante, Krutwig, [[Jose Antonio Agirre]] lehendakaria… Guatemalatik [[Miarritze]]ra aldatu zuen ''Euzko Gogoa''k bere egoitza, bigarren aro bati ([[1956]]-[[1959]]) ekinez. Garai hori izan zen, hain zuzen, eraginkorrena, filosofiaz, historiaz, erlijioaz, etab., idatzi arren literaturarako joera zen nagusi.
 
Hurrengo hamarraldian, 50ekoan alegia, [[euskal kazetaritzakherritar]] [[kazetaritza|kazetari]]tzak indar berriak erakutsi zituen. Gorago aipatutako ''Egan'' eta ''Euzko Gogoa'' aldizkariez gainera, zenbait arlotako argitalpenak kaleratu ziren. Erlijio-munduari dagokionez, frantziskotarren ''Anaitasuna'' aldizkariarekin batera, karmeldarrak ''[[Karmel]]'' hasi ziren argitaratzen, mugaz bestaldeko [[Beloke]]n ''Othoizlari'' agertu zen, kaputxinoek ''[[Zeruko Argia]]'' plazaratzeari berrekin zioten, ''Egiz'', ''Egi billa'', ''Elkartasuna'', ''Arnas'', ''Laiaketan''… kalean ziren, eta, nola ez, 1956an hasi eta egun ere argitaratzen den ''Yakin'' –''[[Jakin]]'' orain– aldizkari ezaguna ere aipatu behar da.
 
Politikaren esparruan ere, aipatutako ''Euzko-Deya'', ''Alderdi'', ''Oficina de Prensa de Euzkadi'', ''Tierra Vasca'' edo ''Euzkadi Roja'' aldizkariez gainera, hortxe zeuden Mexikon inprimatutako ''Euzko Izketa'' edo komunisten ''Euzkadi Obrera'' edota [[Caracas]]en Frente Nacional Vascok argitaratzen zuen ''Irrintzi''.
Beste hainbat alorretan ere hasi ziren agertzen euskarazko aldizkariak: tokian tokiko berriak ematen zituztenak (''Eibar'', ''Ondarribi’ko Izparrak'', ''Gure Erria'', ''Sirimiri zornozano''…), nekazaritzaz arduratzen zirenak (''Artzai Deya'', ''Luberri'', ''Goiz Argi''…), haurrei zuzendutakoak (''Pottolo'', ''Umeen Deia''…), eta abar.
 
Gerra osteko [[euskal kazetaritzarenherritar]] [[kazetaritza|kazetari]]tzaren ibilbide luze horrek, bada, garratza eta samina izan bazen ere, aurrera jotzen jakin izan zuen
 
==== Aldizkariak (1939-1969) ====
9.291

edits