Goroldio: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-\{\{[Cc]ommons[ck]at\|(.*)\}\} +{{commonskat}})
No edit summary
17. lerroa:
'''Goroldioak''' ''Bryophyta'' (''briofito'') dibisioko landare kriptogamoak dira. Lur, harri, enbor eta abarren gainean geruzak eratuz hazten dira. Ongi garatutako [[protonema]], apendize hostokarak dituzten [[gametofito]] zutikor edo herrestariak, eta pedunkulu eta kapsulaz osatuta dauden esporofitoak ditu.
 
Leku heze eta ilunetan jaiotzen da landare hori. Mundu zabalean, edonon dago, itsasoan izan ezik —[[Antartika]]n eta basamortuan ere badago—. Munduan 12.000 goroldio-espezie inguru daude.
 
[[Fitxategi:Moss plants & Sporangium.jpg|thumb|left|Goroldio honek [[esporofito]] bat dauka.]]
26. lerroa:
 
== Bizi zikloa ==
 
Gametofitoa: Hostokarak edo talokarak izan daitezke, oso sinpleak dira, eta ez dute ez [[epidermis]] ez [[estomarik]]. Espezie sinpleenetan errizoideak unizelularrak dira, konplexuentean plurizelularrak. Ez dago ehun desberdintzapenik, baina konplexuenetan hiru zelula ezberdintzatzen dira: [[esklereidak]], [[leptoideak]] eta [[hidroideak]]. Dioiko edo monioikoak izan daitezke, eta emearen gainean hazten da [[esporofitoa]], [[gametofitoaren]] guztiz menpekoa dena. Ugalketa asexualerako maiz, gametofitoetan propaguluak eratzen dira.
 
Esporofitoa: Menpeko belaunaldia da. Zigototik enbrioia hazten da eta handik esporofitoa garatzen da. Biziraupen mugatua du, eta askotan, baita hazkunde mugatua ere.
 
==Ezaugarriak==
Esporofitoa: Menpeko belaunaldia da. Zigototik enbrioia hazten da eta handik esporofitoa garatzen da. Biziraupen mugatua du, eta askotan, baita hazkunde mugatua ere.
Kolonizatzailea eta xurgatzaile bezala oso ona da;. Alde batetik, erraz igotzen da harkaitzetara edota [[zuhaitz]]etara, eta, bestetik, euri [[ur]]a erraz biltzen du<ref name=aa>Arkaitz Almortza Muro, [http://www.berria.eus/paperekoa/1851/014/001/2014-12-28/balio_handiko_landare_txikia.htm «Balio handiko landare txikia»], ''Berria'', 2014-12-28</ref>.
 
Izoztu ondoren berriro bizi eta ugal daiteke. ''[[Permafrost]]'' azalean, [[hotz]] handiko eremuetan izozturik dagoen lurzoruan, bizirik jarraitzeko ahalmena du ''[[Chorisodontium aciphyllum]]'' espezieko goroldioak<ref name=aa></ref>.
 
==Gizakiarekiko harremana==
[[Ipar Amerika]]ko indiarrek goroldioa erabiltzen zuten euren tribuetako haurren pixoihalak egiteko, xurgatzaile onak direlako. Sehasketan ere jartzen zuten<ref name=aa></ref>.
 
[[Bigarren Mundu Gerra]]n, Britania Handiko hainbat herritan ''[[Sphagnum]]'' espezieko goroldioak erabili zituzten, zaurtutako [[soldadu]]en zauriak sendatzeko<ref name=aa></ref>.
 
[[Erresuma Batua]]n ''[[Fontinalis antipyretica]]'' espeziea erabiltzen zuten [[su]]teen aurrean eta ibaiertzetan zegoenez, ura biltzeko gaitasuna baliatzen zuten sua itzaltzeko<ref name=aa></ref>.
 
''[[Sphagnum]]'' espezieko goroldioek zohikatza sortzen dute usteltzean. Materia organiko horrek bi betekizun garrantzitsu ditu: erregai gisa erabiltzen da eta baratzezaintzan erabiltzen da, zoruetan zabaltzeko<ref name=aa></ref>.
 
[[Finlandia]]n [[ogi]]a egiteko erabili zuten zohikatzaren goroldioa gosetearen urteetan. [[Eskozia]]n [[whiski]]a egiteko erabiltzen dute, zohikatza erretzen dute sutan, lur zaporea emateko<ref name=aa></ref>.
 
==Goroldioa Euskal Herrian==
Azken datuen arabera, 18.000-20.000 espezie inguru daude Lurrean; 1.000-1.100 Iberiar penintsulan eta 666 Euskal Autonomia Erkidegoan. Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, baina, goroldioaren %10 dago galtzeko arriskuan; zazpi espezie, gutxi gorabehera. Zerrenda horretan dago Arabako ''[[Orthotrichum casasianum]]'' espeziea, munduan bakarra. 2000. urtean aurkitu zuten [[Baia]] ibaiaren ertzean, [[Zuia]] eta [[Kuartango]] artean<ref name=aa></ref>.
 
{{zirriborro}}
{{commonskat}}
 
==Erreferentziak==
{{erreferentzia_zerrenda}}
 
[[Kategoria:Landareak]]