«Burdinola»: berrikuspenen arteko aldeak

2.362 bytes removed ,  Duela 5 urte
ufa!-->orain, txokora
(ufa!-->orain, txokora)
'''Burdinola''' burdin minerala landu eta burdina lortzen zen antzinako lantegia da.<ref name="harluxet">{{eu}}[http://www1.euskadi.net/harluxet/hiztegia1.asp?sarrera=burdinola Harluxet Hiztegi Entziklopedikoko sarrera]</ref>
 
== Historia ==
Mariren adats «siderala» Astronomia eta geologia alorretan onartutzat ematen da, gaur egun, Lurrean aurkitu den lehen burdina purua (meteoritoa) goietatik eroritako izaraerolitoak izan zirela, «sideritos» deritzatenak.
Sidero hitza grezieratik eta ondoren latinetik dator; gauza bi adierazten ditu, burdin eta izar. Bien lotura da siderurgia hitza, hau da, burdina ateratzeko eta lantzeko jarduera.
Azaroko edozein gauetan ortzi aldera begiratzearekin soilik, izar samalda batek lurraren orbita zeharkatzen duen urtaro horretan, burdinazko materialak eta metalezko beste batzuk ikusiko ditugu; eta zer dira? Lurrak bere joanean bidez aurkitu eta bere erakarmenez behera etorrarazten dituen zatiak, aerolitoak dira, eta argitsu eta margo harrigarriez ortzitik erortzen dira. Oso antzinatik ezagutzen da fenomeno hori, eta harrigarria zenez, ipuin eta elezahar ugari sortzeko bide eman du.
Euskal Herria, izadiaren edozein fenomenoren aurrean sentikor behatzailea izan denez, baditu gai horiei buruzko bere elezaharrak. Aipa ditzagun Aizkorriko Dama deituari buruzko elezahar bitxiak: udazkeneko gauetan, Aketegiko haitzulotik irten eta, argi distiratsuz eta adats koloretsu luzea erakutsiz, Murumendin edota Anbotoko bere gordelekuetara joaten den Damaren kontakizuna.
Gauza jakina da adatsen margo gorri eta esmeralda berde biziak, batez ere, aerolitoa lurraren atmosferan abiadura handian sartuz egiten duen urraduratik sortuak direla, eta zenbait puskatan zatitzean, haren deskonposizioan metal oxido margodunak sortzen dituela.
Hain zuzen ere, 1954an eman genuen aerolito horietako baten erorketaren berri zehatza, Gipuzkoako mendi batetik udazkeneko egunsenti aurretik ikusi genuena.
Euskal Herriko elezaharretan gauza bera dira Mari, Dama eta Señora. Jose Migel Barandiaran jaunak bere azterketa etnografiko sakonetan era askotako elezaharrak atera ditu argitara: Mariri, emakumezko jainkosari, dagozkionak, zeina ortzian batetik bestera baitabil, gona gorriz jantzirik, suz inguratua. Horrez gain esaten duenez, Mari deritzon jainkosa beste elezahar askoren eta sinesgai ugariren jatorrikoa da, beste lurralde batzuetakoen antzekoa.
Esan dezagun gertaera bitxi gisa, Mari izeneko numen horrek eman zigula lehenengo pista, 1961ean, Urnietako mendietan Marizulo izeneko haitzuloa aurkitzeko eta ondoren Barandiaran, Altuna eta Ataurirekin elkarlanean burutu genituen hango ikerketak egiteko. Han aurkitutako aztarnen aldirik zaharrena Brontze Aroa da.
 
Astronomia eta geologia alorretan onartutzat ematen da, gaur egun, Lurrean aurkitu den lehen burdina purua (meteoritoa) goietatik eroritako aerolitoak izan zirela, «sideritos» deritzatenak. Sidero hitza grezieratik eta ondoren latinetik dator; gauza bi adierazten ditu, burdin eta izar. Bien lotura da siderurgia hitza, hau da, burdina ateratzeko eta lantzeko jarduera.
Pirinioetako elezahar mitikoak
 
Sar gaitezen Euskal Herriko meatzaritzaren historia aztertzera, etnologiak eskaintzen dituzten elezaharrez baliaturik. Horien artean badira idazle greziar eta erromatar batzuen aitorpenak, iberiar penintsulari dagozkionak, eta, bereizik, baita hainbat aipu bibliko ere.
=== Elezahar mitikoak ===
Idazteunak, gizadiaren antzinako kondairarik osoenetakoa denez, bere generoan sarrera luze eta zehatzean (Hasiera, 4,22 eta hur.) honela dio: «Selak, berriz, TubakQayin sortu zuen, tupikizko eta burdinazko tresna zorrotz guztiak lantzen dituztenen aita».
 
Idazteunaren zati honi dagokionez, Garibai gipuzkoar historialariak bere Compendio Historial liburuan, Joseforen aitorpenak iturritzat harturik, dio: «Tubalcayn siendo fortísimo varón, comenzó a guerrear las gentes y buscó el arte de fundir y labrar el hierro».
Aipa ditzagun Aizkorriko Dama deituari buruzko elezahar bitxiak: udazkeneko gauetan, Aketegiko haitzulotik irten eta, argi distiratsuz eta adats koloretsu luzea erakutsiz, Murumendin edota Anbotoko bere gordelekuetara joaten den Damaren kontakizuna. Gauza jakina da adatsen margo gorri eta esmeralda berde biziak, batez ere, aerolitoa lurraren atmosferan abiadura handian sartuz egiten duen urraduratik sortuak direla, eta zenbait puskatan zatitzean, haren deskonposizioan metal oxido margodunak sortzen dituela.
 
Bibliak, gizadiaren antzinako kondairarik osoenetakoa denez, bere generoan sarrera luze eta zehatzean (Hasiera, 4,22 eta hur.) honela dio: «Selak, berriz, TubakQayin sortu zuen, tupikizko eta burdinazko tresna zorrotz guztiak lantzen dituztenen aita». Zati honi dagokionez, Garibai gipuzkoar historialariak bere Compendio Historial liburuan, Joseforen aitorpenak iturritzat harturik, dio: «Tubalcayn siendo fortísimo varón, comenzó a guerrear las gentes y buscó el arte de fundir y labrar el hierro».
Posidoniok, K. a. 135 urte aldera Sirian jaio zenak, honela dio iberiar penintsulari buruz: Pirinio mendien izenak, sua esan nahi du grezieraz; sekulako sute izugarri baten bidez mendierraietako burdinki ugari urturik, burdinazko ibaiak zabaldu ziran iberiar penintsulan barrena eta horretatik datorkie Pirinio suizena.
Diodoro Sikulok, Estrabonen garai berekoak, zehatzago adierazten du, sute hori gertatu zenean, Pirinio inguruetako biztanleek ez zutela urre eta zilarraren baliorik ezagutzen.
 
====Herensugea====
Jasotako elezaharrak (Wentworth Websteren Basque legends, collected chiefly in the Labourd liburuan aurreko mendearen azkenetan argitaraturik) honela dio:
Elezahar hori bera badugu zorionez Euskal Herrian bertan ere, aldaketa batzuk gorabehera. Elezahar horretan ere aipatzen da Pirinioetako (Auñamendiko) burdina, Bertako biztanle euskaldunek borroka egin behar izaten zutela, Auñamendi edo Pirinio mendien gainean, udazkeneko gauetan agertzen zen herensugearen aurka, eta honen itxura, «Hidra» izeneko izarmultzoaren antzekoa zela.
Wentworth Websteren Basque legends, collected chiefly in the Labourd liburuan, aurreko mendearen azkenetan argitaraturik dator elezahar hori. Honela dio:
«Erensugea edo zazpi buruko sugea, piztitzar izugarri aundia zan; bere burua Bigorre’ko mendimuturrean jartzen zuan, lepoa Bareges aldean, gorputza, Luz, Saint Sauveaur eta Gedres aranetan etzinda, eta buztana Gabarnie’ko arruan kiribilduta. Iru illabetetik bein ¡aten zuan; bere aoko atsaren indar utsez irentsi oi zituan artalde osoak, sorgorturik lo gelditu arte. Akabatu aal izateko, mendietako burdin guztia bildu zuten gizonek eta baso guztietako egurrez sekulako sua egin zuten, burdina urtzeko; orrela gertuturik, zai egon ziran esnatu arte, autzak edo eztarzuloa zabaldu bezain laister, burdin urtua irentsi zezan».
 
Lurralde horietako mapa eta planoak ikusiz, eta izarsailen ortzimapak aztertuz, gure aurreko arbasoek Pirinio mendietako gertakaria zernola ikusiko zuketen adierazi nahi izan dugu, batez ere udazkenaren aurrenetako gauetan, «Hidra» edo «Erensuge» izarsaila gainean zegoelarik.
 
Pirinioetako ikuspegi honetan, «Pic de Ger» ageri da, gaur Zuberoa den euskal lurretatik kilometro gutxira, Sortalderantz. Kontu ziurra da, beraz, antzinako aldi haietan delako Herensugearen elezaharrak dioen lekuan euskaraz mintzatzen ziren.
Pirinioetako ikuspegi honetan, «Pic de Ger» ageri da, gaur Zuberoa den euskal lurretatik kilometro gutxira, Sortalderantz. Kontu ziurra da, beraz, antzinako aldi haietan delako Herensugearen elezaharrak dioen lekuan euskaraz mintzatzen ziren. Grezieraz eta latinez Hidra hitzak, uretako suge adierazten du eta euskaraz, Azkuek dionez, Erensuge eta Herensuge hitzek suge edo piztitzarra adierazten dute. Antzinako euskal elezahar hau, ezin ukatu, etnologia mailako aztarrenik onenetako bat dugu, batez ere mundu guztiko burdingintzaren kondairari dagokionez; eta behar bada, bera dugu lehenengo mitologiaaztarna, irudi eta sineskerien bidez, baina burdingintzaren hasiera adierazten diguna: burdin mea eta egurikatzaren bidez burdina lortzen zutenekoa.
 
Antzinaantzinako euskal elezahar hau, ezin ukatu, etnologia mailako aztarrenik onenetako bat dugu, batez ere mundu guztiko burdingintzaren kondairari dagokionez; eta behar bada, bera dugu lehenengo mitologiaaztarna, irudi eta sineskerien bidez, baina burdingintzaren hasiera adierazten diguna: burdin mea eta egurikatzaren bidez burdina lortzen zutenekoa.
Gorago azaldu dugun izarren gertakari hori, Auñamendi edo Pirinio aldeko mendi eta haranetan ikusten zirenak, udazkenaren hasieran eta gaueko lehen orduetan gerta zitekeen; horregatik, esan daiteke, elezahar hori ahoz aho bizirik gorde duten euskal leinuak, Neolito Aroko edo indoeuropearraren aurreko aldietan trashumantzian ibili ohi ziran artzainherriengandik iritsi zaigula.
Azkuek dionez, Arrasaten (Gipuzkoa) errementari edo burdin arotz batek erail omen zuen Herensugea, aurrez sutegian goriturik zeukan burdin hagaz.
Barandiaranek bere Lan Guztiak bilduman, Erensugea aipatzen duen haietan esaten digu euskal mitologian badela izen bereko jainko bat, suge itxurakoa; elezaharren alorrean, tankera askotako beste batzuk biltzen zaizkiola eta haietako jakin batzuk antzinako hainbat sistema mitologikotan azaltzen direla. Arrasateko piztitzarrarena ere transkribatzen du, alde handirik gabe.
 
=== Mugarriak burdin lanketaren historian ===
 
====Historiaurrea ====
HISTORIAURREA
Burdin Aroa Euskal Herrian K. a. 600. urtean hasi zen gutxi gorabehera. Kultura hau, ziur asko, zelta edo indoeuropar jatorriko herriek ekarria da, hauetako asko Pirinio mendien mendebaletik gure herrira sartu zirenean.
Metalurgiaren historian onartzen da K. a. 1500. urte aldera, indoeuroparren artean, kalibeak izan zirela munduan lehenengoak meatzetatik burdina ateratzen. Hauek beren herritik, Armeniatik, hedatu zituzten bai Ekialdera, bai Mendebaldera euren ezagupenak. Hala, ia milurteko bat behar izan zuen Europako alderdi honetara iristeko.
K. a. 430. urtean, Jenofonte izeneko greziar historialari eta jeneralak, bere Anábasis «Hamar milen espedizioa» izeneko eskuizkribuan deskribatzen du kalibeen herritik igarotzerakoan izandako gorabehera asko, besteak beste, «hauetako gehienak burdin minerala ateratzen jarduten zutela» esanaz. Burdina lantzeko prozesu metalurgikoa kobrea eta eztainua lantzeko baino askoz zailagoa eta konplexuagoa zen, batez ere ikatz geruzen arteko minerala ateratzeko labeetan 1.130 graduko berotasuna iristeko zituzten zailtasunengatik. Erremintak eta armak egiteko burdin forjagarria lortzeak, berriz, oraindik ere zailtasun handiagoak zituen. Beharbada hauxe izan zen historiaurrean kobrea eta eztainuaren kulturako izendapenak burdinarena baino lehenagokoak izatearen arrazoia.
Burdina lantzeko prozesu metalurgikoa kobrea eta eztainua lantzeko baino askoz zailagoa eta konplexuagoa zen, batez ere ikatz geruzen arteko minerala ateratzeko labeetan 1.130 graduko berotasuna iristeko zituzten zailtasunengatik.
Erremintak eta armak egiteko burdin forjagarria lortzeak, berriz, oraindik ere zailtasun handiagoak zituen. Beharbada hauxe izan zen historiaurrean kobrea eta eztainuaren kulturako izendapenak burdinarena baino lehenagokoak izatearen arrazoia.
 
====Burdin Aroa====
Euskal Herriak, bertakoek edo Pirinioen mendebaldekoek, burdin aroaren hasiera arte harri industrian jarduten zuen, harrizko erremintak edo armak egiten. Ezagutzen zuen eskuz landutako zeramika, baina, ez ordea hanka bidezko tornu bertikala. Artzaintza zen orduko jarduera nagusia. Ezagunak zaizkigun haitzulo batzuetan bizi zen, baina agian baita kanpoan ere, etxoletan, arrastorik gelditu ez den arren. Herri honek bere hildakoak berezko haitzuloen barruan lurperatzeko ohitura zaharrarekin jarraitzen bazuen ere, gehienak Euskal Herrian arrasto ugari ditugun trikuharrietan sartzen zituen. Burdin Aroaren barruan, paleontologia eta industriari dagozkien elementu kulturalak orain artean aztarnategietan agertu dira, gehienak behealdean edo hegoan, material arkeologiko ugarirekin.
Herri honek bere hildakoak berezko haitzuloen barruan lurperatzeko ohitura zaharrarekin jarraitzen bazuen ere, gehienak Euskal Herrian arrasto ugari ditugun trikuharrietan sartzen zituen.
Burdin Aroaren barruan, paleontologia eta industriari dagozkien elementu kulturalak orain artean aztarnategietan agertu dira, gehienak behealdean edo hegoan, material arkeologiko ugarirekin.
 
====Meatzaritza Aiako Harrian====
Gipuzkoan iparekialdean dago Aiako Harri esparrua eta haren ingurunea, gune mugatu samar batean, probintziako beste antzinako meatzeustiapenetatik isolaturik.
Mendi hau geologikoki, Paleozoiko Aroko maila eta formazioetan, Gipuzkoako antzinakoena da, eta burdin minerala, metalezko aldean geruzen barneko zuloetan irregularki pilatutako jalkindeposituetan aurkitzen da. Gure herriko beste meatzeesparru batzuetan bezala, osagairik nagusiena sideratoa edo burdin karbonatoa da, deposituak azalerara hurbildu ahala eguraldi oxidatzaileak hematite bilakatua.
Kretazeo mailako meatzeguneei dagokienez, litekeena da lehen aipatutako probintziako Paleozoiko lurretan kokatutako eskualdetako ustiapenaren ondorengo alditan ere burdin minerala ateratzen jarraitzea.
 
====Harrespilen eremua====
Oso kontuan hartzekoa da aipatutako Paleozoiko Aroko multzo geologiko horretan kokatuak diren muinoetan baizik ez egotea harrespilak, harrizko zirkuluz eratutako monumentu megalitikoak, hain zuzen ere, inguru honetako antzinako meatzeustiaketak dauden horretan. Era berean, esanguratsua da aipatutako meatzegunea eta harrespilena amaitzen den lekua, hegoaldetik, Leizaran ibaiak mugaturik egotea. Guzti honek pentsarazten du harrespilen garaiko kultura antzinako meatzeustiapenekin loturik egon daitekeela, gure herrian. Zabalago landua dugu harrespilak burdin aroko kulturekin lotzen zitueneko gai hau bera, 1956.ean, burdin meatzaritzari buruz, argitaratu genuen lan batean. Ikusten denez, txikia da historiaurrearen ekarpena, iluntasunetik irtenda, euskal burdingintzaren egunsentian sartu ahal izateko.
Era berean, esanguratsua da aipatutako meatzegunea eta harrespilena amaitzen den lekua, hegoaldetik, Leizaran ibaiak mugaturik egotea.
Guzti honek pentsarazten du harrespilen garaiko kultura antzinako meatzeustiapenekin loturik egon daitekeela, gure herrian.
Zabalago landua dugu harrespilak burdin aroko kulturekin lotzen zitueneko gai hau bera, 1956.ean, burdin meatzaritzari buruz, argitaratu genuen lan batean.
Ikusten denez, txikia da historiaurrearen ekarpena, iluntasunetik irtenda, euskal burdingintzaren egunsentian sartu ahal izateko.
 
====Protohistoria-Antzinaroa====
 
'''Metalurgia Iberian'''
 
Metalurgia Iberian
Gure protohistorian sartzera goaz orain, bereziki herri iberiar eta espainiarrei buruz, geografo, historialari eta poeta greziar eta latinoen eskutik honaino kontatzen dutena ekarriz.
Kontuan har dezagun, lehen garai haietan eta askoz beranduago ere, nabarmen gailentzen zela Euskal Herrian meatzaritza, burdinaren industria eta burdina lantzea, bereziki Bizkaian eta Gipuzkoan, penintsulako beste eskualde eta herrietakoen aldean.
- Polibio-k, K.a. 205. urteko greziar historialariak, zeltiberiarrei buruz hitz egiterakoan honela zioen: oso saiatuak dira lanean; ezpatak egiten, berriz, galiarrak eta erromatarrak baino abilagoak.
- eta «spata» zen bestea, eskulekuan arranoaren burua zuelarik. Honen izena gorde da gure euskaran eta, jakina denez, mila urteko «ezpatadantzaren» borrokako oroigarria da berau.
 
'''Plinioren zehaztapen teknikoak'''
 
Lehen aipatu dugun Plinioren lanaren kapitulu batean, metal asko lortzeko prozedurak deskribatzen dira. Litekeena da historialari handi hauxe izatea metalurgiari buruz teknikoki hitz egiten duen lehenengoa. Honela dio, besteak beste:
- burdinaren kalitatea, mineralaren eta bategite prozesuan erabiltzen den airearen araberakoa izango dela; batzuetan biguna, berunaren antzekoa irtengo dela, eta beste batzuetan hauskorra.
- zorroztarria erabiltzekotan olioa edo ura erabiltzeko gomendioa ere egiten du.
 
'''Pirinioei buruzko aipuak'''
 
Euskal metalurgikoei, gure herriko historiaz arduratzen direnei, Plinoren azalpenetan alderdi erakargarri bat zaie Pirinioei buruz hark bi alditan egiten duen aipamena.
Bere III. liburuko IV. kapitulutik ateratako zati hauetako batean honela dio:
Nahiz eta onartua dagoen Plinioren aipamen hau Somorrostroko (Triano) mendietako meatzeesparru aberatsari buruzkoa dela, kontuan hartzen bada Irunen berriki indusketetan egin diren aurkikuntzak eta «monte de grandísima altura» delakoaren xehetasuna, litekeena da historialari erromatarrak «Aiako Harria» mendiari buruz esana izatea ere. Izan ere, ez dezagun ahantz mendi honen kotak Somorrostrokoen aldean askoz garaiagoak direla, eta, gainera, alde hartako burdin meatzeen ustiaketa, azken aldera erromatarrek zilar eta urre bila egindakoa baino lehenagokoa.
 
==== Erdi Aroa ====
ERDI AROA
Aurrera doa burdin meatzeen eta industriaren egunsenti luzea; mendeak aurrera egin ahala gure garaietara hurbilduz, penintsula berriro gertatuko da inbaditurik, bat bestearen atzetik bi zibilizazio desberdinez: bisigodoez eta arabiarrez. Baina, oraingoan, herri inbaditzaile hauek, euren kulturamaila handiaren arrastoak utzi zituzten hauek, ez dute apenas ekarpenik egiten penintsulan eta Euskal Herrian erabiltzen jarraitzen ziren bertakoen metalgintzako lanmetodoaren eransgarri.
 
'''Bisigodoak eta arabiarrak'''
 
Oso urriak dira bisigodoek utzi dizkiguten burdinazko gauzkiak eta indusketetan azaltzen diren apurrak ez dute ia berritasunik agertzen. Beren numismatika da metala lantzen duten atzerapen teknikoaren ezaugarri bat. Hargintzan, aldiz, langile handiak izan ziren eta lan egiteko modu berri, miresgarri eta soil bat sortu zuten.
Arabiarrak, beren armak egiteko erabili izan zutenaz gain, badirudi ez zirela burdina zaleak izan; ez ziren hartaz behar baino gehiago baliatzen eta euren meskitak eta jauregiak egiteko normalean marmola, zeramikazko materialak eta zura erabiltzen zituzten. Forja lanetan ere ez zuten praktikarik, ordurako kristauerresumetan oso erabilia bazen ere. Bestalde, altzairu gainean damaskinatuak egiten oso iaioak ziren, eta era guztietako sarrailagintza artistikoaren akabera ona ikusita, badirudi lima oso ondo menderatzen zutela.
 
'''Gipuzkoa eta Euskal Herria'''
 
Ikus dezagun orain Goi Erdi Aroan zer jazotzen zen Euskal Herriko mendiibarretan, eta Gipuzkoan bereziki.
Iritsi zaizkigun berrien arabera, ziur jotzen da oso antzinaantzinatik gogor lan egiten zela meatzetan eta burdina urtzen eta galdatzen, eta hauxe zela bertako biztanleen jarduerarik nagusiena. Egiazta ditzagun, hortaz, joan diren XVI., XVII. eta XVIII. mendeetako historialari gipuzkoarrek beren lanetan gure probintziako meatzaritza eta burdingintzaren jatorriaz hitz egiten duten zatietan, hain zuzen ere, ibarretako ibaiertzetan sistema elektrikoez eragindako burdinolak jarri ziren garaien aurreko lanetan.
Etxabek 1607. urte aldera honela dio bere Discursos liburuan. (XIV. kap., 11. zk.).
 
 
lehen==Lehen burdinolakedoburdinolak edo mendikoak ===
 
'''Haizeolak edo agorrolak'''
HAizeolak edo Agorrolak
 
'''Burdin oxidoaren murrizketa-labeak'''
 
Burdin oxidoaren murrizketa-labeak
Antzinatean Europako eskualdeetan eta oraindik aurrerapen teknologikorik ez duten zenbait herritan erabiltzen diren burdinolak antzekoak ziren. Beharbada, garaieran bi edo hiru metroko labe txiki batzuk ziren, eta zenbaitetan erdi lurperatuak egoten ziren eta gutxi gorabehera metro bateko diametroa zuten.
Haietan egurikatza eta burdin oxidozko harrikatza txandakako geruzetan jarri eta aire korronte batez elikatuz ateratzen zuten metala, murrizketaz.
Zepa, hoztu ahala, tenaza edo suhatz batzuen laguntzaz kentzen zen goieneko zulo batetik.
 
'''Zepak lekuko'''
 
Xehetasunezko kontakizun hauengatik dakigu, XVI. mende aldera antza denez, Euskal Herrian ez zela burdina ateratzeko antzinako labe zaharren arrastorik. Ez eta gaur egun ere, mendian zehar bila ibili bagara ere, ez dugu hauen arrasto ziurrik aurkitu.
Gabezia hau dela eta ez dugu harritu behar, zeren eta honako ohar hau jaso ahal izan genuen Vienako «Naturhistorisches Museum» delakora egindako bisita batean, Styria, Erzgebirge eta aipatutako labe mota asko izan zirela gauza ziurra den historiaurreko Hallstatt herrixkan burdin meaguneetan aurkitutako gauzakietan aberats den Museoan: «Die spuren der Eisengewinnung sind weniger deutlich erhalten» (han ere urriak dira burdina ateratzeko antzinako prozeduren arrastoak). Lehen urtu aldiko zepa eta burdina ekoizkinak (Schlacken, Eisenluppen) baizik ez dituzte jaso, gure Herrian aurkitutakoen antzekoak.
Nolanahi ere, harrizko zirkulu hauen barnean nahiz kanpoan aipatzen ari garen burdin zepa beltza agertzeak argi ditzake gure zalantzak.
 
'''Burdin karbonatoa kiskaltzeko labeak '''
Burdin karbonatoa kiskaltzeko labeak Halaz ere, ohar gisa esan dezagun nahasmendua eragin dezakeela harlangaitzezko arrastoak dituzten zuloak edo hutsuneak aurkitu izanak. Hauetaz baliatzen ziren, gaur baliatzen diren bezala, karbonato modura burdina mineralaren kiskaltzea egiteko eta burdina oxido bilakatzeko, gero labean haren murrizketa egiteko. Mineralak, hematitez edo gainazaleko oxidoz aberatsak, agortu zirenean, sakonagoko galeria eta zainetan lortutako siderita karbonato edo mineralez baliatu behar izan zuten aurrerantzean.
 
Halaz ere, ohar gisa esan dezagun nahasmendua eragin dezakeela harlangaitzezko arrastoak dituzten zuloak edo hutsuneak aurkitu izanak. Hauetaz baliatzen ziren, gaur baliatzen diren bezala, karbonato modura burdina mineralaren kiskaltzea egiteko eta burdina oxido bilakatzeko, gero labean haren murrizketa egiteko. Mineralak, hematitez edo gainazaleko oxidoz aberatsak, agortu zirenean, sakonagoko galeria eta zainetan lortutako siderita karbonato edo mineralez baliatu behar izan zuten aurrerantzean.
Euskal Herrian minerala kiskaltzeko labe hauetako asko –hobetuak, jakina– beti meatzetan bertan eta funtzionatzen aurkitzen ditugu eta beste batzuk, aldiz, guztiz bertan behera utziak.
Bai Lope Martínez de Isastik, bere Compendio Historial de Guipúzcoa lanean (1625), bai Aita Larramendik mende bat baino geroxeagoko bere Corografía lanean, mineralak kiskaltzeko labe hauei arragoa izenez ezagutzen ditu.
Euskal filologo garaikideek interpretazio etimologiko desberdinak ematen dizkiote hitz euskaldun honi.
 
'''Zepak haizeoletan'''
 
Garibai, Larramendi eta beste historialari euskaldunek burdina lortzeko antzinako labe hauen lekuko diren zepak aipatzean, ikusten dugu honela nabarmentzen dutela «montones de exces..., superfluidades..., reliquias..., capas e inmundicias ordinarias de los metales...».
Hainbat garaitan aurkitu eta bildu izan ditugu zepa hauen laginak Aralarren eta Legazpi, Mutiloa, Zerain eta Zegamako beste mendietan, horrela adierazten delarik, toki hauetan bederen labeak izan zirela antzina.
 
Burdina urtzeko antzinako labeen zepak ez dira gerora ibaiertzetan kokatutako burdinola hidraulikoetan aurkitu zirenen berdinak.
 
- Haiek beltzak, trinkoak eta beirahausturazkoak dira,
 
- hauek, berriz, burdinazko belaki tankerakoak, arre kolorekoak, minerala eta egurikatz itsaskinak dituztenak.
 
Berezitasun nabarmen hau, burdina lantzeko bi era oso desberdinen ondorioa da.
Duela urte asko egindako zepa hauen aztertzera kimikoak emaitza hauek eman zituen:
 
- burdin oxidoa %75,
 
- silizea %20,
 
- kaltzio oxidoa %0
 
- eta zehaztu gabeko arrastoak %5.
 
Azterketa honetatik ondorio hauek atera genituen:
1- Zeparen kolore beltz distiratsuak erakusten duela fabrikazioprozesuan abiadura oxidatzaile gogor bat erabili zela (sugar bizi eta zuria).
4- Zepatan agertutako burdin oxido ugaritan adierazten zaigu fabrikazioprozesuan zer oxidaziomartxa jarraituko zuten eta horretan zer errendimendu eskasa lortutako zuten.
 
'''Mendiko burdinolen izenei dagokienez'''
 
Antzinako burdinolen izenak ugari dira: jentilolak, aizeolak, agorrolak edo ferreria masuquera.
Duela urte asko, antzinako galeria eta zepa beltzen arrastoak ugari diren Zerain herriko gizon zahar batek esan zigunez, haren arbasoek mendi haietan ba omen zen burdina urtzeko labeei jentilolak edo aizeolak izena ematen zieten.
Ez dakigu Larramendik bere Corografía lanean zein iturri erabili zituen mendietan ziren antzinako olei agorrolak (ola lehorrak) izenez ezagutzen ziren haien lekukotza ekartzeko.
 
'''Arrola'''
 
Gure herriko adin handiko pertsonei kontsultak egin arren, euskal izen edo deitura horren jatorririk ezin erabaki izan dugu, ez eta idatzizkoetan ere; aipatu dugun Zeraingo meatzegunean baino ez, izan ere, han aurkitu dugu Arrola izeneko baserria –delako labeak haren sail menditsuetan antzina izan omen zirelaeta–, zepa beltzez inguraturik.
Arrola baserriaren inguruan, Jentiletxe izenez eta jentilen etxe moduan gogoratzen den baserri hau azaltzen den elezahar batzuk jaso ditugu.
Urte batzuk atzerago, hilarri bat bazela ezagutarazi genuen Arrola meatzegune beraren inguruan kokaturik; honek antzinatasunaren berri ematen du, Erdi Aroa bera baino lehenagokoa dela, alegia.
 
'''Masuqueras'''
 
Gaztelako errege Santxo IV.ak 1290ean Gipuzkoako Segura hiribilduaren mesedetan berretsi zuen «Fuero de Ferrerías» pribilegioak dio «que las ferrerías que son en Legazpia masuqueras» paraje bakarti eta inor bizi ez zenetan zeudela alegia; horregatik pentsa daiteke leku garaietan ziren olez ari zela forua, izan ere, burdinola hidraulikoak multzoan lekualdatzeko eskaria «que vengan mas cerca de la villa de Segura e las pueblen», bestela, guztiz ezinezkoa bailitzateke.
Agiri honengatik berretsitzat jo daiteke «ferrerías masuqueras» delakoak mendietan finkatuak zirelako hipotesia.
Berriro ere gure «ferrerías masuqueras» delakoei buruz esan dezagun jatorriz grekolatindar edo agian euskal jatorriko Erdi Aroko gaztelaniazko izen hau beharbada burdinola haietan eskuzko lanetik, mailuez jardutetik, datorrena dela; labe ahoan sartzen zen minerala txikitzeko ez ezik, baita zepak kentzeko eta labetik ateratako burdinaren emaitza mazokolpez forjatzeko ere erabiliko zen. Azkuek bere Hiztegian dionez, manatu hitzak golpear, frapper adierazten du.
 
'''Mantxola'''
 
Zeraingo meatzegunean, eta haren inguruan diren zepa beltzengatik uste dugu Mantxola baserriizena maxuolatik eratorria edo eraldatua dela eta handik hartua «ferreria masuquera».
Legazpiko Mantxola baserriizenaz ere gauza bera esango dugu, Zeraingo haren homonimotik, zuzenzuzenean oso tarte motzera kokatua den hartaz. Honen ondoan ere bai baitaude haizeola edo labe ugari haietako beira beltzezko zepa zatiak.
 
==Burdinola hidraulikoak.Iraultza teknologiko bat==
 
'''Zeharrolak'''
 
Zeharrolak
Noiz arte iraun zuten Euskal Herriko mendietan eta, batez ere, Gipuzkoakoetan lehenengo labe edo haizeolak?
Artxibategietan jasotako agiriek, eta historialariek transkribaturik azaltzen diren beste batzuek lagunduko dute ezagutzen ez dena argitzen.
Bestetik, argi eta garbi gelditu da gainera, delako «ferrerías masuqueras» hauek gure Herrian XIII. eta XIV. mendera bitartean iraun zutela; hain zuzen ere, urez abiarazitako burdinola hidraulikoak ibaiertzetan kokatzen hasi ziren arte. XIX. mendearen azkenera bitartean hauetatik atera zen burdina, Pirinioetako burdinola edo forja kataluniarrak deituriko prozedura metalurgikoaren bidez.
 
'''Oiartzungo burdinolen albisteak'''
 
Alfontso XI.a erregeak Oiartzungo burdinolen forua 1328an eman zien Oiartzungo eta IrunUranzuko olagizonei.
Agiri horretan –bide batez, esan dezagun oso luzea zela– ez da agertzen burdinola «masuqueras» delakoen aipamenik. Aldiz, baditu uren ondoan dauden burdinolen gurpilei buruzko oharrak, baita burdinola hauen presen gainean egindako lanen erreferentziak eta abar ere. Honek egiaztatzen du Oiartzun aldean, Aiako Haitzaren inguruetan alegia, XIV. mendean burdina ateratzeko prozedurak hobeak zirela Gipuzkoako Goierrin erabiltzen zituztenak baino.
Berezitasun honetan, izan ote zuen eraginik gaur egun berretsia den aurreko mendeetan erromatartzeak, itsas ondoko lurralde hartan? Luiz Uranzuk, bere Menaqueros y ferrones lanean, Irungo Eskolamendi deitzen den mendi baten aipamena egitean, Eskuola-mendi esku olaren sinonimoa dela esaten du.
 
'''Europaren mailan'''
 
Espezialitate honetako lan alemaniar baten arabera, gurpil hidraulikozko burdinolak (Eisenmühlen) Europaren erdialdean eta iparraldean XII. eta XIV. mende artean azaldu ziren, hortaz, euskal metalurgia Europako aurreratuenen mailan zegoela adieraziz.
Energia Hidraulikoaren Aroan, gurpila edo turbina hidraulikoa azaltzearekin batera sartu zen Europa. Handik aurrera Euskal Pirinioetako ibaietako urak eraginkorki baliatuko ziren burdinola berrien eragingailu mekaniko gisa, presa txikien bidez urtegietara bildu eta, desnibel handi bat irabazteko, harlangaitzezko ubideetatik barrena bideraturik.
Amaitua zen gure olagizon zailduen antzinako artisautza prozeduran burdina ateratzeko modua eta aroa eta, handik aurrera, askoz ere eramangarriagoa bilakatu zen lan neketsu hura.
 
'''Burdinola hidraulikoen izenak'''
 
Bere ibilbide guztian Euskal Herriko iraganeko jarduera industriala ikertuko bagenu, zalantzarik gabe hitz adierazgarri ugari aurkituko genuke. Hala, esate baterako:
- Euskal ola hitza, (ohola) zura izateaz gainera, normalean, lan zehatz bat egiten edo lantzen deneko lekua adierazten du, harriola (harria lantzen den lekua), Loiola (buztina lantzen den lekua) eta abar.; baina euskal sustrai hau, antzinatik, ia erabat burdinolaren adierari, burdina egiteari edo lantzeari zegokiona da.
Gure Herrian finkatutako burdinola guztien izen edo deituren artetik ola erroa dutenak ehuneko hogeita hamabost bat izango dira.
 
'''Burdinolen goraldia'''
 
Antzinatik, hiru izan ziren funtsezko arrazoi nagusiak, Mendebaldeko Pirinioetako burdinolak burdingintza eta altzairugintzan nazioarteko rankingaren buruan zazpi mendeetan zehar egoten lagundu zutenak, erdialdeko eta iparreko herriekin lehian.
1. Lehen elementua Euskal Herria Pirinioen mendebaldean, paleozoiko eta kretaziko aroetako esparru mineralizatu handiaren barruan kokatua egotea izan zen, eraikitze eta garapenean lagungarria. Bere baitan hartuz:
 
 
'''Burdinolen amaiera'''
 
XIX. mendearen hasieran burdinolak desagertzen hasi ziren eta, mendea bukatzerako, ez zen jada bakarren bat besterik gelditzen.
Burdinolak erabat desagertzeko arrazoirik nagusienak hauek izan ziren:
Burdinola hidraulikoaren deskribapena
 
==MEKANISMO HIDRAULIKOA==
Euskal Pirinioetako burdinola edo zeharrolen zati edo osagarri nagusiak modu honetan eraturik zeuden.
- Grabitatepresa, harlangaitzezkoa, burdinolatik ubidean gora berrehun edo mila metrora kokaturikoa.
Ardatz honek lau edo bost hortza handi –maisukariak– zituen erro handi batean txertatu edo sarturik, hauek altxatzen zuten gabia edo mailua beren mugimendu zirkularretan.
 
'''Gabiardatza. Lehen forjaketa'''
 
Gabiardatza, edo mailua, egurrezko habe handi bat izaten zen, eskuairaz berrogei bat zentimetro eta lau metro luzean.
Muturrean zeraman mazua, burdina forjatuzko pieza handia, lautik zortzira arteko kintal pisatzen zituena.
- Edo lingote txikiak, gerora zeharrolan bertan edo olatxoetan bestela, pieza txikiagoak lantzeko edo forjatzeko bazen.
 
'''Hauspoa. AireinjekzioaAire injekzioa'''
Burdin mineralaren murrizketa egurikatzez egiteko, prozesu kimikoan beharrezkoa zen airea zurez eta larru tolestuz eginiko hauspo handi batez sartzen zen labean; horretarako ardatz nagusiari zuzenean erantsitako gurpil hidrauliko bidez eragiten zitzaion.
 
'''Haizearka. AireinjekzioaAire injekzioa'''
 
Euskal burdinola batzuetan haizearka bidez sartzen zitzaion airea labeari eta sutegiari.
Sistema berri honen aitzindari gisa, Pablo Antonio Rivadeneira ekarriko dugu gogora, hausporik gabe, haizearka izeneko uraska bat besterik gabe burdina urtzeko asmakizunaren pribilegioa eskatu baitzuen eta, hala, 1639an Salazargo (Bizkaia) burdinolan esperimentatu zen, berrogeita hamar urterako baimena eskuratuz.
Burdinoletan haizearka zurez eraiki ohi zen, baina batzuetan harlangaitzezko zatiren bat izan ohi zuen. Eta hari, jakina, goieneko zatian urarentzat desnibel handi bat edukitzea beharrezkoa izango zitzaion.
 
'''Labea'''
 
Lau hormez eratutako esparru laukizuzen bat zen; lauak ziren hiru horma, baina laugarrena labearen barru aldera ganbila edo konkorduna.
Bataz beste, asko aldatzen ziren labearen neurriak, baina, normalean 50 x 70 cm izaten zuen behean eta 60 cm garaieran.
Ohikoa zen, burdinolek tximiniarik ez edukitzea, eta, keari irteera emateko, sabaian zulo soil bat besterik ez zuen izaten.
 
'''Galdaketa-prozesua'''
Galdaketaprozesua
 
Burdinolako labea edo arragoa izango zen bere osagai teknikorik nagusiena, hantxe lortuko baitzen agoa.
Agoa zen burdin gori masa harroa edo altzairu xaflagarria, eta karbonoz %0,3tik %0,6ko proportzioa izan behar zuen, mailukatzeko edo forjatzeko.
 
 
==ZEHARROLETAKO AINGURAK==
 
'''Osoko industria siderometalurgikoa'''
 
Osoko industria siderometalurgikoa
XVIII. mendearen erdialdera, arrantzuko eta gerrako itsasontzientzat nahiz bestelakoentzat aingurak egiten ziharduten zeharrolak dira industria siderometalurgiko integralaren agerpen edo eredurik bikainena
 
'''Gilisagastiren ekarpena'''
Gilisagastiren ekarpena Joan Fermin Gilisagasti, Aiako (Gipuzkoa) semea eta Arrazubia zeharrolako olajauna izan zen aingura handiak egiten lehenengoa.
 
Joan Fermin Gilisagasti, Aiako (Gipuzkoa) semea eta Arrazubia zeharrolako olajauna izan zen aingura handiak egiten lehenengoa.
Zeharrola eta burdingintzako lanak bere haurtzarotik ikusi eta ikasiak zítuen Gilisagastik, baina garatu eta aurrerapenez hornitzeko irrikak jo zuen gaztaroan. Hala, artean gaztea zelarik, klandestinoki Holandara joan zen eta han bere burua eta bizia arriskatuz, industriaespioitza edo zelataritzan jardun zuen, aingura astun eta handiak egiteko era eta teknika berrietan trebatzea lortuz.
Handik trebatutako ofizial bilakaturik itzuli zen gure gizona:
Horretaz gain, olagizon euskaldun honi zor ziotela Espainiak eta Gipuzkoak, aingura handiak Holandatik ekarri beharrik ez izatea; Euskal Herrian hain egoki eta halako trebetasunez egiteaz gain, merkeago eta bertako askori lana emanez egiten baitziren.
 
'''Hemezortzi burdinola Gipuzkoan'''
 
Gipuzkoan, aldi hartan, ainguragintzan hemezortzi burdinola aritzen ziren; denak ere Oria, Leitzaran, Urumea eta Oiartzun ibaien arroetan eraikiak. Garrantzirik handienekoen izenak hauek dira, besteak beste:
- Arrazubia,
- Olaberri.
 
'''Ainguren salneurria'''
 
Aingura bakoitzaren salneurria baldintza askoren arabera aldatzen zen, hala nola;
- burdinkia eta ikatza, beharrezko lehengaien nolakoak ziren, haien garraioa, eta langileen eskulanarena eta beste;
Gauzak horrela, 72 kintaleko aingura bat egiteko hemezortzi bat egun behar izaten zituzten eta guztira 9.173 erreal kostatzen ohi zen.
 
'''Ainguren araudia eta sailkapena'''
 
Erregeagindu batek erabakitzen zituen 1752. urtean aingura baten eta bere zati guztien neurriak:
- aingurak,
- eta 17ko eta 9ko bana.
 
'''Ainguren kalitatea'''
 
Hernaniko Udaletxeko artxiboan aurki daitezke ainguragintzari buruzko zehaztasun handiko dokumentu ugari, ekarpen tekniko asko dakartzatenak: berotzegoritzea, mailuka lantzea, zoldaketa, aroa eta beste xehetasun gehiago.
Beste gauza jakingarri batzuen artean, aitorpen hauek behintzat nabarmen ageri dira: bertako aingurak onak eta ongi eginak zirela, Europako beste herrialdeetakoak baino hobeak. Ingelesak, holandarrak eta frantziarrak Donostiara berentzat izendatutako aingurak aztertu eta erostera etortzen zirenean, harriturik gelditzen zirela ere ageri da orrietan.
 
'''Aingurak Espainiako armadarentzat'''
 
Estatuak beretzat formalizatu nahi izan zuen burdinola bat Errenterian 1749. urtean, hain zuzen ere, ainguragintzan jarduteko asmotan. Urumeako burdinoletako olajaunek, ordea, eragozpen asko jarri zizkioten horretarako. Porrot egin zuen Estatuaren nazionalizazio asmoak eta hutsean gelditu zen.
Errege Armadarentzat izendaturiko aingurak, Espainiako Departamendu hauetara bidaltzen zituzten: Cadiz, Ferrol eta Cartagenara. Baina itsasoz haratago ere bidali ohi zituzten, eta guztira urteko laurehun bat aingura izaten ziren, gutxi gorabehera.
Estaduak bere eskura antolatu nai izan zuan burniola bat Errenteri’n 1749’gn urtean, ain zuzen ere ainguragintzarako asmotan. Urumea’ko burnioletako olajaunek, ordea, eragozpen asko jarri zizkioten ortarako. Porrot egin bearrean gertatu zan Estaduaren «nazionalizazio» asmoa ta utsean gelditu zan.
 
'''Aingura kulturan'''
 
Bai zamaontzietan, bai fragatetan, itxaropenaingura zeritzana zen aingurarik astunena eta beste guztiak baino garrantzi handiagokoa; eskuinaldeko saihetsean eduki ohi zuten. Izenak berak adierazten duenez, mastak galtzea edo beste ezbeharrik zenean lagungarri izaten baitzuten, olatuek itsasontzia haitzen kontra apur ez zezaten.
Lehenengo kristauen irudien artean, askotan ageri da aingura; batez ere hilobietako goiburuetan, betiko bizitzarako Itxaropenaren adierazgarri, eta ez da harritzekoa, Kristoren adierazpen diren gurutzea eta arrainekin batera aurkitzea. Itun Berrian, Ebertarrei idatzitako gutunean ere (Heb. 6, 10) itxaropenaren adierazgarri aurkitzen dugu aingura.
Galdaketa prozesua eta ekoizpena
 
'''Ekoizpen zikloa'''
 
Urteko lan kanpaina euriaren araberakoa izaten zen burdinoletan eta, ondorioz, ibaietako uremariak baldintzaturikoa; horregatik, azaro aldera hasi ohi zen, eta apirila nahiz maiatz aldean amaitzen zen.
Urriaren bukaera aldera olagizonek idi gizen bat, inguruetako gizenena, hiltzeko ohitura zuten, urteko lankanpaina hasi aurretik, eta gaziturik, zezinan egiten zuten beren otorduetarako.
Azkenurteetan, itsasotik gertuen zeuden burdinoletan aingurak egin ohi zituzten batez ere; eta horretarako, Somorrostrotik ekartzen zituzten mea aberatsak, itsasoz ekarri ere benakera edo txanukera izeneko ontzi berezietan, bakoitzak seiehun edo zortziehun kintaleko zama garraiatzen zuelarik.
 
'''Lonjak eta errenteriak'''
 
Itsas portuetan eta ibaiak itsasoratzen diren tokietan baziren etxe berezi batzuk, errenteria izeneko saltokiak, adibidez: Errenterian, Donostian, Orion, Zestoako Beduan, Bilboko San Anton zubiaren ondoan eta abar; batez ere, burdin eta gainerako ekoizpenak bertan pilatzeko izaten ziran, baita ikertzaileek aztertu ondoren hainbat destinoetarako ontziratzeak ere.
 
'''Langileak'''
 
Bertako langileak izenez olagizonak ziren, eta hauek izaten ziran gehienetan:
- labeak zaindu eta burdina urtzeaz arduratzeko, bi urtzaile;
Olajaun delakoarekin egiten zuten iele eta urtzaileek beren lanituna, gehienetan ateratako burdin kintal bakoitzeko erreal bina, larunbatetan pisatuta. Urteko lanaldiaren amaieran egiten zuten ordainketa, baina tartean ere ordaindu ohi zuten gerokoa aurreratuz.
 
'''Galdaketa prozesua'''
 
Urtzaileak bere lan berezia egiteko, meatokitik ekarritako burdinkia bereizi behar izaten zuen lehenik, labea betetzeko behar zuen tonaerdia osotu arte. Mailuz joka zatitu edo txikitu behar zituen, bakoitza sei zentimetro baino handiagoa izango ez zen moduan utziz; berehala galbahetu egiten zen, hauts, apur eta zentimetroa baino txikiagoko puskak alde batera bereizteko. Lan honetan laguntzaile izaten zuen pealea.
Ondoren labea bete ohi zuen, burdin mea eta ikatza txandaka sartuz; labea piztean, berriz, haizea eman behar zion hauspoz, indartsu eman ere, sugar urdinak ateratzea lortu arte.
Berotasun oso handian eta murrizketa giroan, burdinak ikazkaia bereganatzen duelako, edota biak elkartzen direlako, burdina hoztu eta gogortzean zatikor edo hauskor gertatzen da. Horregatik, trebetasun eta esku bereziak behar zituen urtzaileak, kako luze baten bidez burdinkiak elkarri itsasteko eta labeko bazterrik oxidatzaileenera biltzeko: horrela lotzen zuen burdinari ikazkaia murriztea eta agoa burdintsuago bihurtzea.
 
'''Agoaren eraketa'''
 
Labea piztu eta lauzpabost ordura hasi ohi zen urtzailea, burruntzi edo suhagaren bídez, labean barrena sakabanaturik zeuden burdinki puska harroharroak bata besteari itsasten; horrela pilatu eta itsatsitako mukulu edo pila gorigoria zen agoa, ehun eta berrogeita hamar kilotik berrehunerako burdin konkorra.
Bost olagizonek burdinaga eta kurrikak izeneko suhatz handiez atera, eta gabiaren ingude gainera eramaten zuten; hantxe gabiaren mailukadaz lantzen zuten, ziarrak kendu eta burdinari purutasun handiagoa emanez.
Gaur egungo labe garaietan ez bezala, burdina urtu gabe lantzen zuten zeharroletan, galdaketa prozesu edo fasetik pasa gabe.
 
'''Forjaketa eta kalibreak'''
 
Gabiaren ingude gainean ipini orduko agoa, 900º eta 1.000º bitarteko berotasuna galdu baino lehen hasten zen ielea joka hura lantzen eta tiratzen, trinkotu heinean arbastatze karratu nahiz totxo tankera emanez.
-Atera behar zuen burdinazatia lodia bazen, berotu aldi batez burutu ohi zuen bere lana;
- baina ebaketa txikiagoko burdin profilak atera behar zituenean, totxo gorituak taiel batez mozten zituzten; eta gelditutako zatiak ondoren behar adina bider gorituz forjatzen zituen.
 
'''Emaitza: burdina gozoa eta altzairua'''
 
Egiten zituzten haga edo barrak bitarikoak izan ohi ziren: burdina gozoa edo burdina biguna batetik eta altzairu naturala bestetik, karbono proportzioa % 0,2 edo % 1eta bitartean alda zitekeelarik.
Urtzaileak,
- Altzairua lortzeko, berriz, karbono proportzioa gehitzen zuen, zilarrak sarriago kentzen saiatuz eta agoa ikatz goria ukituz denbora luzeagoan edukiz, sugarren alderdi oxidatzailetik aparte.
 
'''Denbora. Kontsumoa eta errendimendua'''
 
Burdingaia labean kargatzetik, forjaketan burdina profilak atera bitarteko lanaren ziklo osoa, aldakorra izaten zen zeharrolak zuen garrantziaren arabera; gehienetan bospasei orduko lana izaten zen.
Tonaerdi bat burdinki eta ia beste hainbeste ikatz kontsumitzen zen.
Hala, bataz beste, ehun eta berrogeita hamar kilo burdina lortzen zen.
 
'''Ekoizpena. Kalitatea manufakturarako'''
 
Zeharroletan landutako burdina kalitate oso onekoa zen erabilitako materialen purutasunagatik eta ganga fosfororik gabea izateagatik; baina baita sufrerik gabeko egurikatzetan goritzen zutelako ere.
Bestalde homogeneotasun gutxikoa eta garbitasun gutxia ere izaten zen, zilarrak guztiz kentzea zailegi gertatzeaz gain, karrakaz jateko zailak ziren altzairuzati gogorrak izaten zituelako tartetan.
Alderantziz, altzairu gozoa, karbono gutxikoa zenez, erraza gertatzen zen forjaketarako nahiz beroketa eta soldadura goria egiteko, aingurak bezalako pieza handietan.
 
'''Kostua'''
 
Neke Handikoak, garestiak eta errendimendu txikikoak ziren antzina burdinalanak, gure gaur egungo ikuspegiaz alderatuta. Beraz, hasierako zeharrola haietan, erregaien edo ikatzaren kontsumoa, ateratzen zuten burdinakopuruari zegokionean, % 300 eta % 500 bitartekoa izaten zen; burdina bera ere sartutako ikatzaren erdira jaitsi ohi zen pisuan.
Hain zuzen ere, zepa arre harro pilak, burdinaz aberats eta burdinoletako meatzeetan eta ibaiertzetan pilatzen zituztenak berriro erabili egiten ziren, joan zen mendean aurrera ere.
 
'''Olagizona.Bizimodua'''
 
 
''Asteko lanaldia''
 
Asteko lanaldia
Olajaunak, zeharrolaren jabeak, otoitz egiten zuen bere lankideekin, ordu jakinetan Angelusa edo aingeruotoitza esanez, goizean argiezkilarekin batera, hamabietan eguerdiarekin eta arratsean berriz Amekilarekin batera. Lanaldi osoan, etengabean egiten zuten lan larunbat gaueko hamabiak arte, eta zenbaitetan baita beranduagora arte ere, labetik ateratako azken agoa behar bezala mailukatu arte.
Zeharroletako lanak etenik egin gabe jarraitzen zuen, lehen esan dugunez, astelehenetik larunbat arratsera bitartean, gau eta egun.
Gau eta egun jarraian egiten zuten lana, tartean txandaka hartuz atseden; loaldi laburretarako ezin ohe zurigozorik egon lantoki hauetan: bi koltxoi kaskar ongi belztuak, artatxurikinez betetako bi lastaira, eta tapaki edo estalgarri ziztrin batzuk.
 
''Otordua''
 
Eguneko janaria beren kontura izaten zuten.
Eguneko hiru erreal izan ohi zen peailearen soldata eta olajaunaren kontura otordu guztiak.
Eguerdiko janaria, bazkari ordez, ardoa eta ogia izaten ziren, bost laguneko bi litro ardo zituztelarik.
 
''Ostatalekua''
 
Ikatzarentzat eta burdinkiarentzat biltokiak edukitzeaz gain, olagizonen baserriak eta olajaunen edo nagusien dorretxeak izaten ziren hurbilean. Ermitatxoren bat ere askotan izaten zuten hurbilean eta hartan baliatzen ziren inguruko beste burdinolak ere.
 
''Ezbeharren arriskua''
 
Nekagarria eta zaila zen benetan olagizonen zeregina, iaia jasan ezina, bai labeko bero izugarriagatik, bai irtenbide kaskarra zuen ke itsugarriengatik, eta horretaz gainera, agoa gorigoria mailukatzean, sortzen ziren suzko txinparta ugari langileen gainera jauzten zirelako. Erretzeko arriskuetatik babesteko, soineko luze eta zabalak, iduriak, jantzi ohi zituzten soinean olagizonek, lepotik oinetarainokoa lihozko jantziez estalita. Burua, berriz, kapela izeneko estalki zabal eta gogorrez estaltzen zuten.
Ezbairik gabe, beste edozein langintza eta lanbidetan baino arrisku handiagoa zuten eta laneko ezbehar latzagoak nozitzen zituzten.
Olatik berri onik ez.
 
==Olagizonak kulturan==
 
 
'''Mitoa eta elezaharra'''
 
Mitoa eta elezaharra
Burdingintzarekin zerikusia duen elezahar jakingarri eta iradokitzaile bat kontatuko dugu. Elezahar honek aldi ezberdinen agerpenak biltzen ditu batean, sinbolikoki, euskaldunen Neolito Aroa eta Metal Aro arteko aldiari dagozkionak.
Ulertu ahal izateko, historiaurreko euskal gizakia hartu behar dugu gogoan eta bestetik burdinari lotutako kulturari dagozkionak, esaterako olagizona.
Trikuharri (harrizko hilobiak) askotan egin dituzte indusketak. Aralar aldean aztertu dituzten trikuharrietan beirazko zepa beltzak aurkitu dituzte, zalantzarik gabe esateko, burdingintzako labeetako hondarrak.
 
'''Samartin mitoetan'''
 
Burdinari dagozkion ipuin eta elezaharretan, norbaiten izenik agertzen bada, hori Samartin edo San Martin dugu. Eta hau, kristau eta santu eginik ezagutzen dugunetik, zeren eta atzerago jotzen badugu, greziar eta erro matarren jentil aldira helduko gera eta, han, Marte, gerraren jainko edo burdinaren jainko aurkituko dugu, gezia eta babeskia eskuetan dituela, bere izen bereko «Marte» planetaren gorrixkaren giza irudia.
Gai hau delaeta, Nicolairen Basques d’autre fois, «La Tradition au Pays Basqueen» argitaletxeak 1899.ean argitaratu zuen liburutik euskaratu dugu zati hau:
Ipuinetako Martin hori, kristau eta santu eginik, leku edo maila gailen batean ageri da: bere ingurukoak baino jakintsuago da, buru argikoa, langile eta asmamen handikoa. Lanbide bat baino gehiago dakizkien arren, batez ere eta bereziki, errementari edo burdin arotz dugu.
 
'''Samartin heroi zibilizatzailea'''
 
Azkuek jasotako elezahar bat dugu hau, San Martinek burdina lantzen zuen asmamenaren lekuko:
«San Martin errementaria zen. Behin bere arazo artean, nekearen nekez eta beroaren berozedo, minduta haserre zebilen gizona; eta, estualdi hartatik ateratzearren, bere anima Txerreni emateko gertu zegoela esan zuan.
Tobera delaeta, berriz, beste hauxe erantsiko genuke: brontzeak doinu ona ateratzen zuelako erabiliko zituztela sutegietako tobera zaharrak, hauspoarentzat balio ez zutenak.
 
'''San Martín izendegian'''
 
Sei San Martin dira santuzerrendatan X. mendea baino lehenagokoak eta hauen artekoa da Tourseko Gotzaina, ziur asko Hungarian III. mendean jaioa. Baina santu horien bizitzetan ez da errementari eta burdingintzari dagokion inolako aztarnarik ageri.
Tourseko Gotzain izandako San Martinenganako jaiera, berriz, nahikoa garbi dago Ipar aldetik Donejakue Bideko erromesek ekarri zutela Euskal Herrira. Gipuzkoan bertan badira santu horren izeneko berrogeiren bat eliza eta ermita.
Joan zen mendean eta aurrekoetan, bai, lurreko sua eraikitzean ipini ohi zuten suburdin askotan ezarri zuten Euskal Herrian San Martinen irudia, sutegietako ingude, mailu, suhatz eta beste tresnez inguraturik.
 
'''San Martin, olagizonen zaindaria'''
 
Honela, bada, Martin Santua izan da Euskal Herriko errementari eta burdin gizonen zaindari nagusia; eta oraintsu arte, azaroaren 11n, Santu horren irudia eliz biratan, burdin langileek eramaten zuten prozesioan toki bat baino gehiagotan. Gaur bertan ere zenbait burdin lantegitan jai egin izan dute Martin Donearen eguna eta, elizkizunez ez bada ere, lagunarteko otorduz ospatzen dute.
Meatzaritza eta burdingintzari buruzko euskal elezaharrak laburki aipatze hau biribiltzeko, historiaurre eta etnologia gaietan hain jakintsua dugun Barandiaran jaunaren hitz batzuk gogorazi nahi genituzke, Euskal Herriari eskainiak:
«...Kristautasunak gizakiarekiko eta munduarekiko duen ikuskera berria Euskal Herrira sartzean, ez zuen bertako pentsaera zaharraren muina desegin; antzinako erlijioaren agerpen guztiak ez zituen gaitzetsi eta desegin. Era zaharrak gorde egin zituen zenbaitetan, baina arnas berria sartu zien; antzinako ohitura eta ikur asko begirunez hartu zituen, Jaungoiko batekin beren gogoak elkartzeko bide eta hizkuntza egoki izan daitezkeelako.»
 
'''Igandeko atsedenari buruzko elezaharrak'''
 
Igande eta jaiegunak jai egiteari dagokionez, olagizonek horretan huts egin zuteneko aztarnarik ez dago; antzinako ohiturak eta tradizioa oso sustraituak zituztenez, begirune handiz hartzen zuten erlijioa, Euskal Herriko burdinoletako gertakariei dagozkien elezahar eta kondairatan igarri daitekeenaren arabera.
Ur gutxiko erreketan edo errekastoetan zeudelako gazteleraz regacheras izenez ezagutzen ziren burdinola txikiak, XVIII. mendearen azken aldera, urtean zehar gehienetan geldirik egon behar izaten zutenez, bazuten haietako olagizonek elizaren baimena igande eta jaiegunaren egunsentira arte lan egiteko eta egun bereko ilunabarrean berriz laneratzeko, urak aprobetxa zitezen.
Esanguratsua da, erlijiozko betebeharretan bi huts egite edo lege hauste baino gehiagoren aztarnarik ez egotea, eta biak ere herriko jaiak zirela eta gertatuak. Agidanean, olagizonak auzoherriren batekoak izanik, eta beren herrian jaieguna ez izanik, zenbait olagizon lanean jardun izana da gertakaria. Biak Gipuzkoako bi burdinola ezagunetan gertaturikoak dira: Mirandaolan eta Lasartekolan.
 
'''Mirandaolako miraria'''
 
Urola ibaiertzaren dagoen Mirandaolari dagokionez, honela dio garai artako idatzi batek:
El origen de la celebración de la fiesta de Legazpia es de aviso divino o celestial a los ferrones de la villa; pues el 3 de mayo de 1580, fiesta de la Santa Cruz, los ferrones de la ferrería de Mirandaola, después de oír la misa preceptual, comenzaron en su trabajo antes del mediodía y, a pesar de ser fiesta, continuaron en, su labor todo el día y toda la noche siguiente, hasta el amanecer; y habiendo llegadó al término del trabajo, después de haber consumido catorce cargas de carbón, y la vena necesaria para obtener cinco quintales, que en junto ordinariamente hacen setecientas cincuenta libras de hierro, vieron con espanto, emocionados y llenos de estupor que el agoa (?), lugar u horno donde se reúne el material del producto de la fundición, no aparecía otra cosa que un pedazo de doce a trece libras de hierro en forma de Santa Cruz y a semejanza de persona, teniendo de particular en el agoa no existir ni escoria ni viscosidad como otras veces aparecía.
Burdinazko erliki hori itxura latzeko gurutze bat da eta Legazpiko eliza nagusian dago, aldare batean ezarririk. Maiatzaren 3an ospatzen dituzte herriko jaiak, zaindaritzat duten Gurutze Santuaren omenez.
 
'''Lasartekolako miraria'''
 
Bigarren gertaera historiko edo antzinako elezaharra zeharrola bateko ezbehar da, hiru urtez egun berean Oria ibaiertzeko Lasartekolan gertatua. Itsasgizon ospetsuak ziren Okendotarrek beren aurrekoengandik hartua zuten burdinola eta Lasarteko Brigiden komentuaren alboan zegoen.
Komentu horretako antzinako agirietan honela agertzen da kontakizuna:
... No cesó aquí la Divina Providencia en manifestar al mundo su gran Santa y que su devoción se extendiese dando a conocer en diferentes ocasiones lo que se agradaba en que se celebrase su fiesta; pues el año mil seiscientos setenta y uno, que fue el primero que vinieron las Madres fundadoras, sucedió que, empezando a trabajar en la Ferrería que el señor general tiene en esta población de Lasarte, el día ocho de octubre, en el que se celebra la fiesta de la Canonización de nuestra madre Santa Brígida, de repente se les quebró el mazo que es instrumento principal con que se labra el fierro; mas no haciendo reparo en esto, no lo atribuyeron a cosa especial, hasta que prosiguiendo en trabajar sucedió la misma desgracia en los tres años siguientes; de que admirados todos conocieron que quería darles Dios a entender, era su voluntad santísima, asistieran a la fiesta, dejando de trabajar por aquel día. Así lo hicieron el ferrón y sus oficiales los años siguientes, cuyo ejemplo siguieron los vecinos de esta Población asistiendo devotos a la fiesta de nuestra Gran Madre Santa Brígida...
 
'''Aipu literarioa'''
 
Euskal literaturan eta poesian ugari dira antzinako burdinolei buruzko aztarnak. Manuel Lekuona jaunak bidali zigun 1945. urtean olerki hau, gabia edo mailuaren hotsak inspiraturikoa.
Tirikitaukitauki mailuaren hotsa...
 
 
==Meategi eta burdinolen erakundeak==
Erregeek onartu zituzten forurik gehienetan ageri dira meategi eta burdinolei buruzko zenbait arau edo erabaki. Horrela ageri da, hain zuzen ere, Euskal Herriak XIV. mendean eraturik zuela burdingintzari buruzko legedia.
 
'''Burdinolen forua'''
 
Hala, 1328. urtean Alfontso XI.a erregeak «Fuero de Ferrerías» izenekoa eman zien Oiartzun eta Urantzuko (Irun) olagizonei, ordura arteko erabilerak, ohiturak eta eskubideak onartu eta babestuz, eta lege hori benetakoa bezain mesedegarria izan zen orduko burdingintza sendotzeko. Izan ere,
- eskubide eta erraztasunak ematen zituen olagizonentzat, bai burdinoletarako egurikatza lortzeko eta bai burdinola berriak eraikitzeko.
- Oiartzungo olagizon hauek aske ziren zerga guztietatik; beren ondasun, tresneria, etxe eta irabazietatik inork ez zuen ezer bahituran hartzeko eskubiderik, beren foru bereziak horretara zigortu ezean.
 
'''Burdinolako alkateak eta beste aginpideak'''
 
Horrelako kasuetan liskarrik edo eztabaidarik sortzen zenerako bazen autoritate bat: Burdinoletako Alkatea zeritzana. Foru honen arabera,
- zinegotzi, aguazil, ibarjaun, aitonen seme eta agintariek behar bezala zaindu eta babestu behar zituzten olagizonak, bestela hamar mila marai (marabedi) adinako isunak jar ziezaieketen zigorrez.
- Olagizonek berentzat eta beren ondorengoentzat zituzten irabazi guztiak, inolako izen txarrik gabe geldi zitezela, Gipuzkoako Foruaren arabera. Azkenik langileren bat ezbeharrez hiltzea gertatuz gero, inolako erantzukizunik ez zuten izango olagizonek beren gain.
 
'''Probintziako ordenantzak'''
 
Gipuzkoako Foru, pribilegio eta ordenantzen artean ere maiz agertzen dira burdinolen aipamenak. Adibidez, 1397. urteko Foruan
1. kapituluan burdinoletako mazolari, peoi eta beste ofizialek, burdinoletako olagizon edo jabeekin lankontratua egin, eta hauengandik aurreraturik dirua hartu ondoren, beste norbaitekin lanean hasiz gero, nahiz lanetik ihes eginez gero, ehun zigorzarta eman eta dirutan hartutako halako bi bihurtzera behar zedin.
3. kapituluan dionez, burdinoletako mazolari, peoi edo ofizialei gaiztoz eta asmo txarrez norbaitek oldartu edo gogor egingo balio, zigortua izan zedila, lehenengoan, hamar mila maraiz; bigarren erasorik eginez gero, hamabost milaz, eta berriz hartaratuz gero, heriozigorrez. Eta berean, heriozigorra emango zitzaion burdinolaren bat sutzen zuenari.
 
'''Datu historiko batzuk'''
Zeharrola edo burdinola hidraulikoak Euskal Herrian noiz sortu ziren adierazteko, arreta merezi duten datu historikoei buruzko xehetasun batzuk emango ditugu.
 
''Tolosa''
 
Tolosako herria fundatu zeneko lehen urteetan emandako lege berezien artean bada garrantzizko bat, Fernando VI.a erregeak 1307. urtean emana, hiribilduaren mugabarruko eta inguruetako meaguneei buruzkoa.
Lege horren bidez lortutako emakidak, inola ere, Leizaran ibaiaren goi aldeko lur paleozoikoetan ziren meategiak aipatzen ditu, garai hartan Tolosako barrutiaren barruan ziren eta ia oraintsu arte ustiatu izan diren sailak.
 
''Ataun''
 
Jasorik den dokumentu baten bidez frogatzen da, Ataunen (Gipuzkoa), Agauntza ibaiertzean Olea izeneko burdinola bat eraikitzeko baimena eman zituen Lazkano jaunak 1428. urtean. Joan zen mendearen erdi aldera arte bazen Olea izeneko baserri zahar bat, gerora berreraiki zena, dokumentuak izendatzen duen toki berean. Zehaztasun hauek Joan Arinek 1948. urtean emanak dira.
Beharbada, burdin mea Aralar aldeko inguruko mendiren batetik ekarriko zuten; hain zuzen ere, Aia auzoko jurisdikzioari zegozkion lurretatik, garai batean han aurkitzen baitziren burdingorriaren meazuloak.
 
==Erreferentzia historikoak==
 
'''GIPUZkOA'''
 
Arrasateko altzairua
Ez zaigu harritzekoa gertatuko, halako erreferentziak entzunda, Felipe II.ak El Escorial Monasteriorako burdineria guztia euskal olagizon eta forjariei eskatzeko erabakia hartu izena eta errege batzuk Flandes eta Frantziara igarotzerakoan gure herriko burdinola batzuk gogotsu eta jakinmin handiz bisitatu izena.
 
'''Felipe III.aren bisita'''
 
Austriako Ana Infanta eta Frantziako Luis XIII.a erregeren ezkontzako gertakari historikoa zelaeta, 1615eko urriaren amaieran Felipe III.ak, bere alaba eta sei mila eta bostehun laguneko segizioak, Gipuzkoa zeharkatu zuen Bidasoa aldeko mugarantz.
Ibilbide honetan zihoala, hilaren 31ean bertan Arrasatetik igarotzerakoan, Erregek gure burdinola famatuetako bat bisitatzeko interesa agertu zuen. Bidaiaren kontakizunari zegokionez, idatziz jasoa da, moskete baten forja eta zulaketalan neketsua nolako iaiotasunez lantzen zuten harriduraren harriduraz begira zegoelarik, burdinolako ikuskatzaileak esan ahal izen ziola Erregeri:
Itzulerakoan Erregea eta honen segizioko etalde bat Beasainen gelditu zen Iartzako burdinola arreta handiz begiratzen, mende erdi bat lehenago Valoisko Isabel erregina Felipe II.aren emaztea gelditu zen bezalaxe.
 
'''Iraetako burdinola'''
 
Iraetakoa gogora ekarriz, Gipuzkoan 1752an lanean ziharduten burdinolak idatziz ematen duen zerrenda batera joko dugu, eta haren ekoizpenei buruzko datuek agertuko digutenez, erraz konturatuko gara hemen 3.200 kintal burdin ekoizten zela, Gipuzkoako gainerako burdinetan baino kopuru askoz handiagoa.
Iraetako burdinola hori, Urola ibaiaren gainean eta Zestoako hiribilduaren eskumeneko lurretan kokaturik zegoena Granada Egako dukea zela jabea eta Antonio Alozaras olagizona burua.
Gaur egun, oraindik, mirets daitezke haren hondakinak, Debako herriarekin muga egiten duen zubi zaharra eta bere ermita eta olagizonen etxe saila.
 
'''Burdinola kopurua, ekoizpena eta langileak'''
 
Lopez Martínez de Isasti historialariak adierazten duenagatik, Gipuzkoan burdina besterik lantzen ez zen lantegiak, gabiak barne, 1625ean baziren 118 burdinola, urtean 120.000 kintal burdina ekoizten zutenak. Halako kantitate handi batek aukera ematen zuen, Gaztelara, Andaluziara eta Espainiako beste probintzietara nahiz Herbehereak, Frantzia, Ingalaterra, Italia eta itsasoz haraindiko lurraldeetara bidaltzeko.
Burdinola hauen ustiapenean enplegatzen ziren langileak 3.500etik gora ziren, kontuan hartu gabe probintzian bertan ezin konta ahalakoak zirela forja txikiko lantegiak. Esan dezagun proportzioa handia dela garai hartan Gipuzkoako biztanleriaren zenbatekoa kontuan hartuz gero.
Isastik berak gure arbasoen aipamena egitean, ohartarazten digu burdinoletan edo lanbide mekanikoetan enplegatzen zirenek, beren noblezia ez zutela galtzen lanbideagatik «odolez nahiz jatorriz nobleak zirelako berauek».
 
'''BIZkAIA'''
 
Bizkaiko burdingintzari dagokionez, iraganera joango gara berriro, eta Gernikan 1440. urtean egin zituzten Batzar Nagusietan 42 kapitulu zituzten Ordenantza berezi batzuk erabaki zituztela ikusiko dugu, 1483. urtean Errege Katolikoek berretsi zituzten Jaurerriko burdinolen iraupen eta gobernu egokirako.
Lope Garzia de Salazarrek, historialari bizkaitarrak, bere «Bienandanzas e Fortunas» liburuan dionez, 1443an lehorte latza izen omen zen, eta haren ondorioz, hurrengo urtean Ingalaterratik ekarri behar izen omen zituzten janariak, euskal olagizonek landutako burdinaren truke.
(Gipuzkoan Iraeta, Bizkaian Amorebieta).
 
'''NAFARROA'''
 
Nafarroako burdinolen aztarnarik zaharrena edo lehenengoa, 1320. urtekoa da, «Kontuetako Kameraren Artxibo Orokorra» deritzonean dagoen dokumentu batek aitortzen duenez.
Jose Ramon Castro jaunak, Nafarroako Artxibo Orokorreko arduradunak Artxibo Orokorreko Katalogoa argitaratu zuen duela urte asko, agiri baliotsu ugariz hornitua; haien artetik aterea da honako aitorpen hau:
Nafarroako ikertzaile ospetsuak dakarren galderamarkari dagokionez, hauxe esan dezakegu: dokumentuan Goycain izenez agertzen dena Goizuetako Goizurin izan daitekeela. Argibidetzat, berriz, 1535eko dokumentu batean herri bereko burdinolen artean izendaturik aurkitzen dela, esan dezakegu.
 
'''Kontuetako Kameraren Testigantza'''
 
Ondoren, hainbat testigantza bitxiren berri emango dugu, Nafarroako Foru Aldundiko Kontuen atalean XIV. mendearen azken urteei dagozkienak; burdinolak direlaeta, aitorpen jakingarri hauek aurkitu ditugu:
- Erregearenak ziren ehun eta berrogeita hamar kintal burdin hartu izanaren agiria; kintalak «26 sueldos prietos» balio zituen.
Aipatu ditugun urte horietako arazoei dagokienez (138889), Yanguas y Mirandak bere Diccionario de Antigüedades de Navarra liburuan dionez, «Tenía el rey de Navarra en 1388 veintiocho ferrerías propias, las cuales producían setecientos florines al año».
 
'''Burdinolak 1535. urtean'''
 
Historialari berak liburu horretan zehazki adierazten ditu 1535. urtean Nafarroan ziren burdinolak. Hona hemen zerrenda osoa:
- Arantzan, Ibarrola eta Igereta.
Aranoko Arranbide burdinolan etengabe txandatuz lan egiten zuten bost olagizonek; urtean hamar mila ikatzzama erretzera iristen ziren. Urumea eta Añarbe ibaiak elkartzen diren tokian zegoen, gaur egun urtegi handia dagoen lekutik hurbil.
 
'''Compendio Historialeko testigantza'''
 
Garibaik bere Compendio Historial (1701) liburuan, honela aipatzen ditu toki hauek:
En el río Vrumea y en el Goizueta que passa por Arrambide y los montes de Arano, se coge muy fino oro y a veces en cantidad, especialmente en los meses de julio y agosto, hasta venir los franceses de la ciudad de Bayona a cogerlo.
Duela urte batzuk uda aldean alderdi horietan zehar nenbilela, hain juxtu, ibai bion elkartzegunean, meaaztarnak ikusi nituen; ziur asko, noizbait urrehondarrak berezi eta garbitu zituzteneko ezaugarriak.
 
'''Orbaizeta'''
 
Nafarroako Blanca erreginak 1432an eman zuen baimena, Orbaizetako burdinola eraikitzeko eta bertan lanean hasteko. Guztiz zehaztu gabeko mugalurretan zegoelako, XVIII. mendearen hasieran, frantziarrek beren esku izan zuten, baina 1784an Espainiako Errege Karlos III.ak bereganatu zuen.
Frantsesek suntsitu zuten 1794an, eta Napoleonen gudariek zeharo erre zuten ondoren.
 
'''Burdinola Eugitik Tolosara lekualdatzea'''
 
Eugiko burdinolaren lehenengo aztarna, 1496. urtekoa da; mugan dagoenez, auzi eta borroka asko izen ziren frantsesekin ondorengo urteetan. Cañeteko markesari saldu zioten 1535an, eta hark –erregeordea zenez– «Real Fábrica» izena erantsi zion. Orbaizetakoaren antzera honek ere auzi asko izan zituen herritarren artean, baina denetan gogorrena eta ezagunena «Aldudeko Auzia» deritzana izan zen.
Azkenengo aztarna eta agiriek diotenez, Erregeak mugaz barnerago aldatzea erabaki zuen, gerra eta estrategiaauziak zirelaeta. Erabaki horren berri jakin zuenean Tolosak, 1607an eskaera berezi bat egin zion Erregeari, aldatzekotan, Tolosan eraikitzeko baimena eman ziezaiola eskatuz; herriak egokiera handiak zituelako horretarako, eta behar ziren lurrak eta eraikuntzan beharko zen zuraje guztia hutsean jarriko zituen.
Errege Armategia 1630ean amaitu zuten eta, lanean hasi ahal izateko, Eugiko armagileak etorri ziren Tolosara beren lanabes eta tresneria harturik. Familia armagile iaio haien ondorengoak badira oraindik ere Tolosan. Gai hauek luze eta sakon aztertzen zituen idazlan bat argitaratu genuen, orain dela urte batzuk.
 
'''Hiru burdinola agirietan'''
 
Urdazubiko Salbatore monasterioko monjeek 1414an burdinola bat eraiki zuten Dantxarinean Beherekola izenekoa; eta handik laster bestea, Gainekola zeritzana. Hauek ere mugan zeudenez, liskarbide izen ziren eta behin baino gehiagotan gelditu ziren hondaturik.
Toki bertsuan eraiki zuten Bakeola izenekoa, 1586. urtean; baina, oraingo hau ere, frantsesek desegin zuten 1636. urtean.
Esandakoaren harira, ondorio honetara erraz irits gaitezke: gure olagizon trebe haien kulturak garrantzi handia izen duela Euskararen iraupenerako, eta huraxe izen zela eusgarririk sendoenetako bat.
 
''ARABA'''
 
'''Baliabideak'''
 
Baliabideak
Arabako meahaztegiek ez dute sekula Gipuzkoako eta Bizkaikoek adinako garrantzirik izan. Aramaion bazen hematite arre (limonita) edo gorrizko masa irregular bat, Anboto Haitzaren kareharrien artean. Aspaldi bertan behera utzitako meazuloak dira antzinako garaietan burdinkia ateratzen zeneko ezaugarriak.
Araiako inguruetan, Aratz eta Aizkorri mendien saihetsetan ziren meak laster agortu ziren; horregatik, paraje haietan zen burdinolara, aurrerantzean, Zerain eta Mutilotik eramandako burdinkiaz hornitu behar izaten zen.
Arabako ibaiak urez ongi hornituak diren arren, desnibel txikia dutenez, burdinolak sortzeko eta gartzeko eragozpen handiak zituzten.
 
'''Burdinola herriak'''
 
Gorago aipaturik dugunez, bada 1025eko agiri bat, Donemiliagako Kartularioa deritzana, eta «de ferro de Alava» Arabako burdina tituluz ageri dena. Arabako herri batzuen zerrenda ematen da bertan: Luko Arzamendi, Mendibil, Bitolaza, Ziriano, Nafarrate, Luko, Ermua, Trokoniz eta Maistu, nahiz Araia, Zuia eta Zigoitiako Ermandadetakoak. Hauek guztiek zerga nahiz opari gisa eman behar zizkioten Donemiliagako Monasterioari burdin barrak.
Arduraz aztertzekoa litzake antzinako garaietan burdinak Arabako ekonomiaalorrean izan zuen garrantzia, aipaturiko botoek halako ondasunak ematen zituztela antzemanik, zeinaren antzinatasuna historialarien ustez 934. urtekoa den, Gaztela eta Arabako kondea zen Fernan Gonzalezen garaikoa.
 
'''Burdinolak'''
 
Arabako herri hauetan 1775. urtean baziren burdinolak: Araia, Maeztu, Legutio, Olaeta, Laencontrada, Abornikano, Villanañe, Laudio, Okendo, Ziorraga, Berganza, Amurrio eta Luiaondo.
Burdinola hauek honako ibaiertzetan zeuden kokatuak: Ega, Zadorra, Araia, Baia eta Nerbioi, eta Kantauri aldeko eta Ebroren isurialdeko ibaiertzetan.
Arabakoetan ezagunena Araiakoa izen zen, bai antzinatasunean, bai gerora izan zuen eraginean. Arakil ibaiaren beso batean eraikia zen, Aratz menditik behera zetorren besoan. Burdin mineraletan oso ugaria zen inguru ura. Lehen ere esan dugun bezala, Araiako hau izen zen gerora Araban asko indartu zen burdingintza aurreratuaren sehaska.
 
==EUSKALERRIAREN ADISKIDEEN ELkARTEA==
 
'''Burdinolen aldeko bere ekarpena'''
 
L’Encyclopédieko irudiak
Euskalerriaren Adiskideen Elkartea izeneko elkarteak garrantzi handia izan zuen, besteak beste, meategi eta burdingintzari zegozkien gauzetan. Lehenik loaldi luzean iraun ondoren, lanerako gogo eta trebetasunaren loraldian sartu ziren garaian, Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen Sozietate Ekonomikoak etorkizunari begira jarri ziren, Europa mailan indarrean zetorren jakintza eta zientziaarloko mugimenduaz oharturik, betebetean XVIII. mendean, Euskal Herrirako sarrera eman nahirik.
 
'''EAEren jarduera hedatzailea'''
Ensayo (1768)
 
EAEren jarduera hedatzailea
Elkarte honen jarduera hedatzailea indartsu Bergaran egindako Batzar Nagusitik aurrera abiatu zen, 1765eko otsailaren 6tik aurrera, alegia.
Gasteizen egindako hirugarren Batzarraren ondoren, beste Batzarrak Markinan egin ziren 1767ko irailean eta 1768ko urtarrilean Bergaran, eta sortzaileen kemenak neurtzeko egokiak gertatu ziren.
- Gipuzkoak Bergarako aiztolantegia arduraz zaintzeko hitzarmena egin eta jaso zen, eta burdinoletan erabiltzen ziren hauspoetatik –larruzkoa, zurezkoa, ala haizearka– onena zein zen azaltzen zuenarentzat sari bat eskaintzen.
 
''Abian jarritako lanak'''
 
Ageriko ekintzak hauek izan ziren:
- Gipuzkoako burdinoletan labe eta sutegiei haizea injektatzeko erak aztertu ondoren, sistema berri bat abian jartzea, ikatz gutxiago erretzeko eta burdina hobea ateratzeko modua lortzeko;
- Deigarria gertatzen dira benetan, langileen suspergarri aldian behin ematen zituzten sari baliotsuak, bestek beste, lanerako ezagupenak gehitzeko, olagizonen elkarte eta konpainietako egitasmoei ekiteko, olagizonek ofizialekin itunak egiteko, eta banaka aipatuko ditugun lantegiak zabaltzeko eta abarretako.
 
'''Batzar Nagusien txostenak'''
 
Zazpigarren Batzarra Gasteizen egin zuten 1771n eta, hurrengo urtean, Extractos de las Juntas Generales izeneko txostena argitaratu zen.
Lan horretatik, mineralogia eta trebakuntzari buruzko argibideak baino ez ditugu hartuko, aldatu gabe erabilgarri irauten duten burdingintza eta Natur Zientziari buruzko azalpen orokor batzuekin: Antonio de Sanchak 1771n Madrilen argitaraturikoa, honako gai hauetaz:
- Pedro Díaz de Valdés gotzainak egindako txosten bat dakar, apaizak beren eliztarren artean nekazaritza eta industria sustatzen ahalegintzea zein probetxugarri izango litzakeen adieraziz egina.
 
'''Akten laburpenak'''
 
Bazituzten Batzaragirien laburpenak ere, eta 1773ko Batzarretan argitaratzeko erabakia hartu zuten; eta bai argitaratu ere 1781. urtera arte, goian esandako Laburpenak aparte zirelarik.
Gure gai honi dagokionez, erakunde bi izan ziren garrantzizkoak:
- Bergarako Errege Mintegia izenekoa, 1776an Bergaran sortua.
 
'''Bergarako Errege Mintegia'''
 
Lehenaren hasiera, 1765ean izan zen, Bergarako «Errege mintegia» izenarekin. Ehun eta hogeita hamar ikasle zituen, eta bertan bizi ziren gau eta egun, eta beste laurogei egunez bakarrik; irakasletalde bikain bat.
Erakunde Batzordearen esku zegoen eskolaren gobernua, hau da, bazkideen artetik aukeratuaren esku. Errege Karlos III.ak 1769an Errege Mintegia titulua eman zion, dirulaguntzarekin batera. Aldi berean, baimena ere eman zion Kimika, Mineralogia eta Metalurgia gaiak irakasteko, eta Luis Proust eta Fausto Elhuyar Irakasle bikainen esku egon zen zeregina.
 
'''Wolframa'''
 
Garai hartako gertaera jakingarriak gogoratzean, atsegin zaigu Elhuyar anaiek wolfran delakoari buruz argitaratu zuten hamahiru ataleko idazlana berriro aipatzea; jende ikasiek benetan aintzakotzat hartu zuten, eta berehala itzuli zen frantsesera, alemanera eta ingelerara. Halako jakinduria handiz egina zenez, burdingintzari zegozkion langintza guztietan egundoko aldaketa edo iraultza eragin zuen, eta aldi berean zientzia kimikoaren historian sarturik gertatu zen betirako.
Horretaz idatzi zen 1962ko Munibe aldizkarian. Eta behin XX. mendetik aurrera, gorputz arrotz solido hori, gauzarik beharrezko bilakatu zen zernahitarako, adibidez: altzairu lasterra eta metal gogorrak lortzeko, gero hauek sintetizaturik, ebaketarako, deformaziorako edo kolpaketarako lanabes eta tresna gogor zorrotzak egiteko, esaterako: tornurako erremintak, hariztatzeko ardatzak, fresak, barautsak, otxabuak, zerrak, trokelak, laztabinak edo daratuluak eta antzekoak.
Gipuzkoako ibar berde eta ikusgarri batean zegoen Bergarako Errege Mintegia eta bertako laborategian lortu zuten lehenengo aldiz wolfram izeneko metala; gerora, ordea, burdin eta beste hainbat metalekin aleaturik munduan barrena zabaldu zen metalurgiako lantegi berrienen bidez.
 
'''Tungstenoa eta ferrowolframioa'''
 
Elhuyar anaiek ekintza gogoangarri horren bidez, Bergaran lortu zuten ez Bergman jakintsuak Suedian eta ez Scheelek gerora lortu ezin izan zutena: tungstenoa berezi eta haren berri ematea.
Duela urte batzuk, Elhuyar anaiek aurkeztutako idatziaren XII. kapituluko 5. atalean aztertuz honela adierazi genuen Bernoulli jakintsuak 1870. urtean lortu zuela ferrowolframioa delakoa, eta burdingintzan adituak diren argitalpen eta testuek hari ematen badiote ere aurkikuntzaren meritua, askoz urte lehenagotik hartu ziotela aurrea Elhuyar anaiek.
Txostenaren edo idatziaren XII. atalari dagokionez, aipaturiko aldizkarian idatzi nuena dakart berriz: Bascongadako kide ospetsu ziren bi anaiok lortu zutela lehenengoz, zilarra eta tungstenoa, burdingorria eta tungstenoa elkartuz, halako aleazio berezia egitea, gaur industria elektrikoan hain beharrezkoa dena.
 
'''Platinoa'''
 
Behar bezala argitu gabe dago Fausto Elhuyar jaunari dagokiola eta ez Chavaneauri– amerikar platina delakotik platino izeneko metala ateratzeko meritua, zati batean behintzat. Lorpen hori atsegin biziz hartu zuten Horne irakaslearekin Alemanian zilarbiziaz elkarketak ikasten ari ziren ikasle lagun mordo haiek; berehala izan zituen harrera ona eta eragin handia Ameriketako meatzaritzan, eta gerora, azkenean, Euskal Herrian eta abarretan.
Rouelen ikasle aurreratua zen Luis Joseph Proustek Bergarara ekarri zituen ametsak, Kimikari buruzko bere txostenak argitaratzean burutu zituen. Hezitzaile jakitun ospetsu honen «Definituriko proportzioen legea» idatzia oso gogoan hartzekoa da.
Harri eta zur eginik gelditu omen zen Tunborg irakaslea Bergarako laborategiak ikustean, harrigarriak eta Upsalakoak berak baino aurreratuagoak zirela aitortzeraino, eta hiriburu hura oso ospetsua zen gai horietan.
 
'''Stockenstron'''
Gaiak aukera eskaintzen digunez, aipaAipa dezagun baita Stockenston jauna ere, Bascondako bazkidea eta Stockholmen bertan Suediako burdinoletako zuzendari orokorra zena, Bergarako bere kideekin harremanak izango zituena, zalantzarik gabe.
Ignazio Zabalo Zuazolari dagokionez, bere labe berezian altzairua urtu eta irazteko era berria asmatu baitzuen. Eta hain altzairu ona ateratzen zuenez, Toledoko armalantegiak nahiago izan zuen honelakoa, Alemanian egindakoa baino.
Aipatu beharrekoen artean dugu Ignazio Luzuriaga, Edinburgoko Cullen ospetsuaren ikasle trebe hura, berunari buruzko ikerketa batzuen txostena argitaratu baitzuen, Frantzia eta Ingalaterrako kimikariek gauza handitzat hartzerainokoa.
Mineralogia eta Metalurgia gaietan irakasle ziren Juan Josef Elhuyar eta Juan Díaz jaunen jakinduria, beren lanak eta ikerketak benetan aintzat hartuak izan ziren Nueva Granadako meategietan. Bergarako beste jakitun batzuk ere goraipatuak izan ziren eta natur jakintzak indartzen lan asko egin zutenak. Hauek guztiek eginahal handiak egin zituzten beren jakituria eta lanen etekinak ondorengoei uzteko.
 
'''Zientzien eta Arte Erabilgarrien batzordea'''
 
Meatzaritzari eta burdingintzari zegokíon industria aurreratu eta indartzea eta Zientzia eta arte erabilgarrien batzordearen esku ipini zuen Elkarteak.
Aipatu ditugun idatzietan ageri denez, Batzorde horrek eman zituen laguntza eta bultzada handiak honela laburbil genitzake: altzairua sortu eta lantzeko aurrerapenak edo bide berriak aurkitzea, batez ere burdingintza bere osoan emankorrago bihurtzeko asmoz.
Arazoari betebetean eta ezeren beldurrik gabe heldu zioten 1784an, eta saiaketa berezi batzuk egin zituzten Markinan, Arizmendiren burdinolan, irtenbide bila; baina orduan bertan behintzat ezin izan zuten arazoa garbitu. Markinako Benito Ansotegi eta Fausto Arriaga jaunei esker onezko agurra agertu zieten, aldi luzean saio handiak eginak zituztelako, eta hori oso mesedegarri izan zelako.
 
'''Muniberen ibilbide zientifikoa'''
 
Lehenago, 1771. urtean, Ramon Maria Munibe jaunak, bere aitaren babes eta dirulaguntzaz baliaturik, ibilaldi handi bat egin zuen Europako burdin lantegirik aurreratuenak ikusi eta haietan ikasten; zenbaitetan, saiaketak eta aurrerapenak egiten ari ziren heinean ikasi zituen berri jakingarriak, gero Batzordearen bidez Euskal Herrian erabiltzen laguntzeko. Hain zuzen ere, arreta handiz zaindu zuten Adiskideen elkartekoek burdingintzari zegokíon guztia, eta batez ere laneko kastuak gutxitzea.
Esan dezagun, Munibe jauna ez zela alperrik ibilia Frantzia, Belgika, Holanda, Danimarka, Suedia, Prusia, Austria eta Italian zehar: mineralogiari eta burdingintzari buruz asko ikusi eta ikasi baitzuen. Izan ere, Suedia, Saxonia, Estiria, Karintia, Lieja, Foixeko konderria eta beste gehiagotan meategirik eta burdindegirik aurreratuenak ikusi eta aztertu ondoren, gauza jakingarriak ekarri zituen, burdina altzairu nola bihurtu, esaterako; aldi berean eskutitzak, tokian tokiko gauza berezi zenbait eta beste ekarri zituen, Bascongada elkartearen Bildumategia hornitzeko egoki izan zirenak. Ez da harritzekoa, Bazkide Zenbakidun eta Elkarteko idazkari izendatu izana, 1773tik aurrera.
Hiru urteren buruan itzuli zen bere sorterrira ibilaldian ikasketa eta ikerlan handiak egin ondoren. Harrerarik onena egin ziotela ikusteko, hor ditugu Stockholmeko «Real Academia de Ciencias» eta «Instituto Freiberg» elkarteek beren bazkide egin zuteneko agiriak. Hogei eta hiru urte zituela hil zen 1774an.
 
'''Ekarpenak'''
 
 
Antonio Maria Muniberen ekarpena
Benetan arrera ona izan zuen Urnietako Aranburu zeharrolako arduradunak bidalitako txostenak, galdatzea egitekoan kuartzo sartuta burdin hobea lortu zutela adierazten baitzuen. Berehala hasi ziren Hernaniko Ereñozu eta Fagollagako burdinoletan ere entseguak egiten, eta ondorio onak lortu zituzten; halaber, Markina, Arratia, Laudio, Galdakao eta Mungiakoetan, Bizkaiari zegokionez. Metal desberdinak erabiliz egin zituzten saioak, eta bi eratako onurak lortu zituzten: ikatz gutxiago erretzea eta zepa garbiagoa ateratzea.
 
'''Juan Dowlingen ikerketa'''
 
Real Sitio de San Ildefonson Meatze eta Fabriketako Altzairu eta Erreminten lantegiko zuzendaria zen JuanDowling jaunak 1774an Gasteizko Batzarretan aurkeztu zuen ikerlanak laudorioak lortu zituen, burdina altzairu bihurtzeko era berria kontzienteki frogatuz; aldi berean, jarraibide egokiak eman zituen Euskal Herrian eta penintsularen iparreko beste probintzietan lantegi bereziak egiteko, gaiak ugari zirenez, lanerako tokiak ere egokiak zirelako.
Burdingintza aurreratu eta indartzeko ekinaldi hauen artean, garrantzizkoa izan zen bazkide batek Mutrikun bere trebetasunez lortu zuena ere, sutegia gai desberdinez beterik, astero lehen baino burdin gehiago ateratzea lortu baitzuen.
 
'''Fausto Elhuyarren txostenak'''
 
Baina teknika eta ekonomiari dagokienez, gaur bertan ere harrigarri gertatzen zaigu, Gasteizko Batzar Orokorra elkarteak eskatuta, Fausto Elhuyar jaunak 1783. urtean aurkeztu zuen ikerlana: Somorrostroko meategiak, ingurumeneko xehetasunak, geruzak edo meatze mailak argi eta garbi adierazi baitzituen. Aldi hartako meatzaritza eta burdingintzari buruz egindako ikerketarik funtsezkoenetako bat da. Arreta handiz aztertu zituen meategien deskribapena, orografia, geologia eta bertan zeuden lau eratako meak; bestalde, lana egiteko era atzeratua eta burutsukiago egin beharrekotzat jo zuen. Horrez gain, han ikusitako baliabideak baztertu eta era berrikoak aurkeztu zituen xehetasun guztiz hornituta.
Tankera berean aztertu zituen Orbaitzetako meategiak ere Elhuyarrek eta ikerketaren txostena aurkeztu zuen.
Guretzat oso jakingarri den ondorio batera iritsi zen Elhuyar jauna bere ibilaldiaren buruan: lurralde haietako langintzak edo metodoak gure burdingintzakoak baino baxuagoak edo atzeratuagoak ziren, batez ere burdina geza edo burdina bera ateratzen, hau da, burdin barrak ateratzen.
 
'''Pablo Areizagaren ekarpena'''
 
Paulo Areizagak, 1773. urtean, eta Elhuyarrek emandako argibideez baliaturik, Somorrostroko mea eta Mutilokoa elkartuta, ondorio onak lortu zituen; eta aldi berean, «Real Academia de Ciencias de París» zelakoak aipaturiko neurrietara egindako haizearkak erabili zituen. Urte bereko Extractos edo Txostenetan ageri denez, Elhuyarrek aurkeztu zituen xehetasun hauek.
(Bazkideak ugaritzeko ere egin zituen eginahalak, adibidez, olagizon guztiak elkarte batean biltzeko saioak, 1791ean Bergarako Batzar Nagusira aurkeztuz. Haren asmoa, Sozietate Anonimo bat egitea zen, zenbait lantegi bateratuz eta guztien artean hiru milioi errealeko dirutza ipiniz).
Elhuyarrek bere lanean etenik gabe jarraitu zuen: batetik, burdinolen zerrendak eta haien nagusien izenak biltzen, bestetik pisu eta neurriak alde guztietan berdin erabiltzea lortu nahirik, gogotik saiatu baitzen luzaro. Eta zalantzarik gabe ekin zion Alegian burdinola berri bat egiteari, helburu berezi honen bila: arragoko altzairua lortzeko, Jardek asmatutako metodoak eta Scheffieldeko lantegietan erabiliak berak ere saioak eginez ondorioak ikustea. Izan ere, hemendik Toledora armagintzarako bidaltzen zutena baino hobea baitzen.
 
'''Trino Antonio Porcel Agirreren ekarpena'''
 
Trino Antonio Porcel Agirre bazkideak aurkeztu zuen txostena, luzea eta agiri ugariz hornitua zen. Bergmann eta Kirwanen metodoak oinarritzat hartuta, burdinkiak ikertzeko bídeak izendatzen zituen, zehazki; baina berak asmatutako metodoaz bereizten zituen burdin meatako zink oxido eta magnesia, aldi berean Somorrostro, Mutiloa eta Zeraingo meategietan erabiltzeko erak izendatuz.
 
'''Jeronimo Tabernen ekarpena'''
Jeronimo Tabern donostiarraren izena ere tartean ageri da, txosten jakingarria aurkeztu baitzuen, besteak beste, gerora egurikatza urritzeko arrisku handia zetorrela eta Euskal Herriko mendietan behar adina egur ez izateak, burdina garestitzea zekarrela adieraziz; gainera, ondorioz, atzerrikoen aldetik elkarren leia sortuko zela, Ameriketara bidaltzen zituzten tresnen kaltean.
Arazoari egoki erantzuteko bídeak ere aurkeztu zituan, egurikatzaren ordez harrikatza erabiltzearen alderdiak azter zitzatela eskatuz; izan ere, Asturias aldean oso ugari baitzen harrikatza. Bere aldetik garbiro azaldu zuen, Bascongada elkartea arduratzen zela arazoaz, eta hala, Arabako norbait saritu zutela bere lurraldean harrikatza aurkitu zuelako; eta bazela beste aurkikuntza bat Hernanin aurkitu berria.
 
'''Simon Arragorriren ekarpena.Errenteriako fanderia'''
 
Simon Aragorri Irandako markesa dugu burdingintzari bide berriak zabaltzen ahalegindu zenetako bat eta 1769an Gipuzkoan Errenteriako fanderia eraiki zuena: lantegiaren bihotza balitz bezala, gurpil eragile bat, erreberberozko labea bi eta ijezketatrena zeritzan tramankulu berezia.
Astean berrogei eta hamabost mila libra mea eraldaturik, burdina xafla bihurtzen zituen eta hogei eta hamar mila zumitz edo burdina zerrenda egiten, probintziarentzat garrantzizkoa zen kontuan hartzen bada haren gainbehera. Lehen ere esana dugun bezala, hauxe zen Espainia osoan gisa honetako lehenengo lantegia; eta lanean ipintzeko, laurogei mila peso behar izan ziren.
Lantegi horren sortzaile eta jabe, Simon Aragorri izan zen, Irandako markes Nikolas Arragorry eta Joana Ohalderen semea, Endaian jaio eta urte luzez mugaz alde honetan bizi izana. Ekintzaile handia zenez, kementsu jokatu zuen, baina ez burdingintzari zegozkionetan bakarrik; bazuen bestelako arazoetarako ere joera sutsurik: honela, politikagizon trebe eta burutsua zenez ospetsuago ageri da, hari esker burutu baitzuten 1795ean Frantzia eta Espainiaren artean Basileako bakeituna.
 
'''Industriako eta Merkataritzako Batzordea'''
 
Hala, «Industria eta Merkataritzako Batzordeak burutu zituen lanak eta onurak asko izan ziren –erakundearen barruan bertan, arkitektura hidraulikoaren eta nekazaritzako gauzetan sumatu ziren arrazoiez aparte–, hona hemen aipagarrienak:
- aiztogintzari eta kinkilagintza xumeari eman zioten bultzada; Bergarako lantegian lortu zuten hobekuntza handienak, Caracaseko Erret Konpainia Gipuzkoarrak haren manufakturetan aldi batez ematen zion babesa medio izan zen.
Hasieratik aditzera eman zutenez, Industria eta Nekazaritza biak elkartzea, oso onuragarria izan zen, baten aurrerapenak besteari mesede egiteko; bestalde, teknikaz aurreratzea hiru probintzientzat aberasgarritzat jo zuten, 1766an Gasteizko Batzar Nagusian aitortu zutenez: han azaldu zituzten, izan ere, Industria eta Merkataritza egoki aurreratzeko beharrezkoak ziren hamar funtsezko printzipio, Euskal Herri osoarentzat garrantzizkoak.
 
'''Adiskideak manufakturaren aldeko'''
 
Batzar hartan Adiskideek azaldu zutena hitzez hitz ekarri dugu hona, gaur egun ere eredugarri zaigulakoan:
(Manufakturazko sorkariak ahalik gehien esportatzeko, eta ahal den landu gabeko gai gehiena ekartzeko hemen lantzeko).
- Eta Euskal Herriko geografiak bera ere lagungarria zela, gaiak batetik bestera erabiltzeko, batez ere Caracaseko Erret Konpainia Gipuzkoarrak lagundurik (...).
 
'''Produktu manufakturatuak'''
 
Gure Herriko burdinolek XVIII. mendea amaitzera zihoala, hainbat metalurgi- eta errementari-etxeak hornitzen zituzten beren produktuez edo materialez, burdinazko edo altzairuzko lingote, barra, pletina eta biribil, eraldatze edo manufakturarako.
Aipatutako produktu metalurgiko asko burdinoletan bertan egiten ziren, osoko fabrikazio modura, aingurekin gertatzen zen bezalaxe.
- upelentzako uztaiak, orgentzako armazoi edo gurpil-hagunak, aiztoak, labanak, ferrak, erromatarren balantzak, poleak, zirgiloak, frenoak, ezproi-loreak eta hodiak.
 
==GIPUZkOAKO BURDINOLAK==
 
'''IBAIA, ENERGIA ITURRI'''
 
IBAIA, ENERGIA ITURRI
Gipuzkoako geografia ursare zabala osatzen duen erreka, errekasto eta ibaiez josirik dago, Lurraldea markatzen dute, harathonat batean hedatzen direlarik.
Beraien energiaustiapenaren lehen arrasto idatziak XIII mendearen erdialdekoak dira, lurraldearen Historian. Energia hidraulikoaren lehen erabilera, erroten eta burdinolen izaerari loturik agertzen zaigu.
Aipatu aldi historikoan zehar, Gipuzkoan bertan energia hidraulikoa erabiliz burdina egin eta lantzeko 200 burdinola baino gehiago zerrenda azaltzen dira dokumentaturik.
 
'''Burdin biguna egiteko prozedura'''
 
Ugari dira burdina lantzeko era desberdinei buruz ikerketak. Eta ezagutu ere, ezagutzen dira burdinolen garaian bertan egin izandako deskribapenak, Fausto Elhuyarrek, Munibek edo Larramendik egindakoak lekuko. Beste arlo batekoa bada ere, Peru Abarka izeneko obra literarioa azpimarragarria da, beste ikuspuntu interesgarri batetik azaltzen baita burdinoletako lana.
Gipuzkoako burdinoletatik, gehienek burdin biguna lantzen zuten. Hori lortu ahal izateko erabiltzen zen sistema, munduan zehar katalan era izenez ezaguturikoa zen eta honetan zetzan: murrizketa bidez, zuzenean burdin mea egurikatzarekin batera labean goritu ondoren, burdina sortzea.
Jarraian, forjaketaren bidez, zikina kenduz trinkotuko zen burdina. Burdina jo ahala itxura emanez joango zitzaion agoari, gehienetan eta hasiera batean, behinik behin, totxo itxura ematen bazitzaiolarik.
 
ALtzAI RUA'''ALtzAIRUA EGITEKO PROZEDURA'''
 
Eskuetan ditugun dokumentuek diotenez, Arrasate inguruan egiten zen altzairua edo burdina gogorra, Europako beste lurraldeetan hain arrunta zen modu bati jarraituz. Noiztik? XVIII mendetik, gutxienez.
Altzairua egiteko era, Euskal Herriaren Adiskideen Elkarteko Batzaragirietan azaltzen da. Txostena Fausto Elhuyarrek izenpetua da.
Azkenik, adierazi beharra dago, Fausto Elhuyarrek egindako deskribapenen eta azalpenen arabera, Euskal Herriko burdinolek indarren eta sendo irauten zutela haren garaian, labe garaietatik zetorren burdinari inolako beldurrik izan gabe.
 
'''Atzerapen teknologikoa'''
 
Burdinolek jasango zuten krisialdiak, Wolframaren aurkitzaileak kontatutako gertakizunen ondoren etorri zenak, ez zuen zerikusirik izan, antza, erbestetik zetorren burdinaren aurrean, bertakoak izan zezakeen konpetentzia edo gaitasunezarekin. Beraz, kontutan hartzekoa da, Julio Caro Barojak azalduriko hipotesia. Hark dioenez, gerrako gertaera suntsikorra izan ziren Euskal Herrian hegoaldea krisialdira eraman zuena. Gertaera suntsikor horiei Konbentzio Gerrak emango zien hasiera, Napoleonen aurkako gerrak eta Karlista Gerrateak emango zielarik segida.
Gertaera horiek, negatiboki eragin zuten Hegoaldeko garapen teknologikoan. Aurreratua aurkitzen baitzen, Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak, Europan ezagutzen zihoazen sistema berriak esperimentatzeari emana eta burdinoletako lanak arrazionalizatzen ari zen bitartean. Ikerlanek 1794. urtera arte egiaztatuak izan ziren. Bereziki honako hauek izan ziren esperimentatu zituztenak: oholezko hauspoa, meazain nahasketak, urgarriak, burdina erretzeko erak, harrikatza destilatzea, labe garaiak, e.a.
Azkenik, mende bukaeran, euskal ekonomia osatzen hasi aurretik, beste bide batzuetatik zihoazen bitartean emanak ziren aurrerapauso teknologiko guztiak. Bide berri haiek, labe garaiak egitera bultzatzen zuten, hain zuzen ere. Datu interesgarri gisa, esan beharra dago, Gipuzkoan egin zen mota horretako lehen enpresa, Beasaingo San Martin fundizioa, egiteko garaian, kapitala jarri zutenen lehen bazkideen artean zegoen Iartzako burdinolan arotz izandako olagizona.
 
'''GALdAtzE PROZEDURA'''
 
'''Olagizonak'''
 
Olagizonak
Zenbait idazlek burdinoletako lanorduez eta langilekopuruez emandako iritziaren arabera, logikoa litzateke burdinola batean lanean lauzpabost pertsonek jarduten zutela pentsatzea: arotza edo maisua, ofizialak eta mutilak).
Lanaldiak ez zuen etenik izaten, eta gaur egungo labe garaietan gertatzen den bezala, ez zen sua itzaliko, igandean izan ezik, eta hori erlijioak agintzen zuelako.
Burdinola gehienek udako hilabeteetan uzten zioten lanari, batzuetan udalak hala agintzen zielako. Garai horretan, ziur asko, bestelako lanak egingo zituzten, hala nola: konponketalanak, egurikatza egitea, burdin harria eta abar bildu, nahiz bestelako lanak.
 
'''Prozedura'''
 
Zuloetan, karobiaren antzeko labeetan eta bestelako labeetan burdina errez, ematen zitzaion hasiera galdaketaprozedurari. Gehienetan, labea piztu ondoren, sartuko zen kiskalitako eta txikitutako burdin harria. Errekina ere, etengabe sartuko zen labera, baita berehala erre ere, eta are azkarrago erretzea lortuz, hauspoek haizea botatzen hasten zirenean. Egurikatzak ematen duen berotasunaz, eta haizearen eraginez (aipaturiko sistemaren bitartez) lortuko zuten, 1.300 graduko tenperatura, zeinari esker egingo zen burdina oretsu.
Era horretan sortuz zihoan agoa, burdina handitu eta bola egin ahala, galduko zituen hark zepak, eta labearen zokoan pilaturik gelditzen ziren. Eta azkenik, agoa labetik aterako zuten, 6070 kilokoa egiten zenean, hauspoa gelditu ondoren. Segidan, beroan landuko zuten agoa, gabiaz forjatzen zen, eta ingudean kentzen gelditzen zitzaizkion zikinak; agoa mailuz jotzen zuten, harik eta kalitatezko burdin lortu arte.
Olagizonen lanosagarri zenbait ere egin beharko zituzten: inguruetako burdin harria lurpetik ateratzea edo Somorrostrokoa erostea, egurikatza egitea, olanagusiaren abereak zaintzea eta abar.
 
'''Gabi bidez mehetzea'''
Lehen aipatu dugun prozedurari jarraituz, zeharroletan (burdinola handia) sortutako burdina, gabia zegoen tailerrera eramango zen, burdina landu eta mehetzera.
Horretarako, burdina totxoak, labera sartzen zituzten. Litekeena den bezala, ordurako sutan zegoen ikatzarekin batera eta labea beroturik zegoela. Egurikatza errez, eta toberan barna labera haizea (gehienetan, haizearkak sortutako haizea) sartuz lortzen zen, burdina guriguri jartzeko moduko berotasuna.
Burdin barrak lortu eta hoztu ondoren, biltegian pilatuko ziren, harik eta merkatura eramaten ziren arte. Burdin barra bat pilatu ondoren, beste burdin pusketa bat aterako zen sutegitik, burdina lantzearen prozedura berriro abian jarriz.
 
'''MEAtzARItzA ETA IKAZkINtzA'''
 
Burdin harriz eta egurikatzez sarri hornitu beharra zegoen, burdinolako lanak etenik gabe lanean mantendu eta jarraitzekotan. Beraz, burdinolari estuki loturik zeuden beste bi lan mota egiten ziren. Meatzaritza eta ikazkintza ziren, hain zuzen ere.
 
'''Meatzaritza'''
 
Gauza jakina da Gipuzkoan antzinatik jarduten zela lurretik mineralak ateratzeko lanetan. Gaur eguneraino iritsi diren arrastoak direla medio, behar adina argibide ematen dute erromatarren garaian egiten zen zilarmeatzaritza ezagutzeko.
Aldiz, burdingintzarekin loturik dagoen meatzaritzaren lekukotasuna garbiro, agirietan baino ez zaigu azaltzen. Burdingintzak mineralmota zehatz bat behar izaten zuen.
Barnealdeko burdinolek eta Bizkaikoarekin trukatzeko urrun aurkitzen zirenek, inguruko meategietatik ateratzen zuten burdin harria. Hauen artean, azpimarratzekoak dira, Udala, Zerain, Mutiloa, Legazpi eta Aiako Haitzetako meategiak. Azkenengo honetatik hornitzen ziren, hain zuzen ere, Hondarribiko burdinola gehienak, baita Oiartzun nahiz Nafarroako batzuek ere. Baina itsasotiko meazain izenekoaz ere hornitzen zirenez, baliteke bertakoa harekin nahasturik erabiltzea.
 
'''IKAZkINtzA'''
 
Gure mendietan egin izan den ikazkintza joan den mendera arte ezagutu izan da, eta asko izan dira, gai honen buruz egin izan diren txosten etnografikoak eta dokumentalak. Luzemetraiak ere egin izan dira, adibidez; Montxo Armendarizen Tasio izeneko filma, nafar ikazkina zen Tasioren bizitzari buruzkoa.
Burdinolak ziren egurikatzik gehiena erabiltzen zutenak, orduan ez baitzuten bestelako ikatzik erabiltzen. Egurikatzak ematen zuen berotasunari esker, eta garai hartan bestelako ikatzarekin burdinoletan lan egitea ezinezkoa zelako, egurikatza erruz egiten zen mendietan. Ziur asko, olagizonek beraiek egingo zuten egurikatza, herriaren basosailetan ikatza egiteko eskubidea enkantean erosi ondoren. Baina litekeena da, beste batzuek izatea txondorra egiteaz arduratzen zirenak, bai olagizonek txondorgileei agindu eta ordaintzen zietelako, edo txondorgileek, inork agindu gabe, ikatza edonori saltzen zutelako.
Ingelesek, antzeko egoera baten aurrean (mendi guztiak soilduak baitzituzten), harrikatza erabiltzen hasi ziren, harrikatza destilatuak laberako balio zuela ikasi zutenean. Horren ondorioz, koka, hau da, harrikatza destilatzean lortutakoa, nagusi agertu zen burdingintza modernoan, XVII. mendeaz geroztik. Aldi berean, kokaren erabilerak lurrinmakina bezalako indar eragile berriak esperimentatzea ekarri zuen, denok dakigu ondorioekin.
 
 
IRAUN DUTEN BURDINOLEN AZTARnak
'''IRAUN DUTEN BURDINOLEN AZTARnak'''
 
Lehen esan dugun bezala, ugari dira Gipuzkoan aurki daitezkeen burdinolen aztarnak. Olazahar edo Iartzako burdinolen kasuak kenduta, aztarna gehienak XVI. mendeaz geroztikoak dira. Aztarnek adierazten dutenez, egitura handiko eraikuntzak ziren burdinolak, eta bakoitzak zuen zereginaren arabera –burdina nahiz altzairua galdatzera ala mehetzera–, berezitu ziren eraikuntza haiek. Teknika mailan aurrera pausoak eman ahala, berezituriko tailerren eraikuntzak gehituz joan ziren.
Hala, bada, XVI mendearen erdialdera, gabia sartu zen, burdina mehetzeko lanak errazteko aurrerapena. Haizearka edo tronpa hidraulikoa sortu zen XVIII mendean, hauspoa ordezkatuz labeari haize emateko zereginean. Burdinolek dirauten bitartean, gabi eta haizearkaren aurrerapenak aurkitu ziren, burdina mehetzeko zeregina zuten eraikuntzekin batera. Aldiz, burdina galdatzea zeregin zutenek, lan egiteko era zaharrean jarraitu zuten.
Dena dela, burdina lantzeko eredua partekatzen zuten lantegiak izan arren, bakoitzak bere antolamendu berezia zuen ura ekartzeko elementuetan. Ura ekartzeko antolamendu horrek, bazuen zerikusirik bai urhorniketa egiteko hautatutako tokiak ura hartzeko tokiarekin, bai burdinolako lanak bereak zituen beharrekin.
 
'''Agorregiko burdinola, Aian'''
Agorregiko burdinolaren berezitasuna ataurre bikoitza izatean datza. Bata bestearen segidan kokaturik zituen, Agorregiko errekastoek zekarten ur apur hura ahalik eta ondoen baliatzeko.
 
Kokapena
Agorregiko burdinola Aia herriko lursailetan kokaturik dago, hain justu, herritik iparekialdera jo, eta, kilometro batera, Manterolako errekastoaren ondoan, Gipuzkoako Foru Aldundiak duen Laurgaingo lursailetan.
Burdinolara iristeko lehenik Aiarako bidea hartu behar da, segidan Manterola baserriko bideari jarraituz. Errekan gora abiatu eta kilometro batera daude burdinola eta errotak.
Azken hiru urteotan, lan handiak egin dira, konplexu hidraulikoa berriztatu eta martxan jartzearren. Aipaturiko lan horiek, jabea den erakundearen eskutik egin dira.
 
Ur bilketa
Burdinolara ura eramateko, hiru errekastotatik datozen urak bost tokitan hartuko dira, beste hainbeste ubide erabiliz.
Giltzarriturri eta Mateosui errekastoek, presa txiki bana dute, bakoitzak bere ubidearekin, zeina bertako tuparria aitzurtuz eginak. Bi ubideek bat egiten dute burdinolaren inguruan, goiko ataurrerantz doazela. Urbilketa erraz egiten da erreketan. Horretarako, traba txiki bat jartzen da, trabeska, errekan, ura errekaren saihetsetik ateratzen den ubidera joan dadin. Ubideatarian atea jarriko da, ura behar den heinean hartu izateko.
Mendiko Erreka errekastotik ere, era berdinean hartzen da ura. Bertatik ateratzen den ubideak, Giltzarriturri errekastoan kokaturik dagoen urtegira eramaten ditu urak. Lau metroko garaiera duen presak sortuko du urtegia. Presa hori, horma zuzen bat da, eta errekastoaren ezpondaren kontra ezarria dago. Presak gainezkabide bat du behe aldean. Txinbo bat ere badu burdinolaraino doan ubidera ura eramateko, hain zuzen ere. Mateosui errekastoan ere, presa baten bidez bildu ondoren, ubidean zehar etorriko dira hango urak. Hemengo ubidea ere, Giltzarriturritik datorrenaren altueran etorriko da eta burdinolaren beheko ataurreraino joango.
 
Dirauten aztarnak
Agorregiko burdinola hidraulikoak osagai hauek ditu: presak eta ubideak, 2 ataurre, lantegi bat eta ikaztegia.
Giltzarriturri, Mateosui eta Mendiko Erreka izeneko errekastoetan barna datozen urak, presa bidez bildu, eta burdinolaraino eramango dira hainbat ubideetatik.
Ur hark berak, azken gurpila horri eragin zionak abian jartzen zituen errekan behera zeuden errota batzuk ere, burdinolatik atera ondoren. Geroztik, errota berria burdinola ondoan egitean, zuzenean baliatzen da beheko ataurreko ura.
 
Oharrak
Agorregiko burdinola eragiten dien arroako baliabide hidraulikoak ez dira garrantzizkoak, nola udan hala neguan. Esan beharrik ez dago, udan handiagoa dela ur eskasia hori. Beraz, guztiz bitxia da halako paraje bat izatea hain burdinola handi bat egiteko aukeratutako lekua.
Ur eskasiari aurre egiteko sortu zen lehen aipaturiko ur ekartze sistema hori, orduraino gure artean ezezaguna zena. Sistema honen berezitasunik handiena ataurre bikoitza izatean datza. Horri esker, ur berak mugituko zituen burdinolako bi gurpilak, alboko errotez gain.
Beraz, Agorregiko adibidea guztiz ohiz kanpokoa agertzen zaigu, hau da, diseinu, kokapen, erabilera eta aprobetxamenduaren aldetik begiratuta. Benetan, kasu berezi, partikularra eta berebizikoa, burdinola hidraulikoan munduan Agorregin gertatzen dena.
 
'''Ibeltzeko burdinola, Asteasun'''
 
Ibeltzeko burdinola Usarrabi errekastoaren ondoan dago, Larraul udalerriaren lurretan.
Bertara joateko Asteasutik Larraulera doan bidea hartu, eta Sorrarain azpiko aldetik ezkerretara desbideratu behar da, lehen zentral elektrikoa izan zen baserriraino. Baserrira iritsita, errekari 500 metroko bidean jarraituz aurkitzen dira burdinolaren aztarnak.
Delako aztarnak horiek, oso gutxi aldatu den paraje euskaldun batetan kokaturik daude. Han aurkitzen baitira, begien atsegingarri diren hainbat bazter eder, hala nola, Lamiosin izeneko osina eta haitzartea, basoak, ura eta abar. Dendenek, mirariz iraun dute bere hartan, denboraren ardatzean, giza jardueraren eragin negatiborik batere jasan gabe. Behar bada, hain aparte dagoelako iraun du paraje horrek bere hartan.
 
Kokapena
Ibeltzeko burdinola Larraul hudalerriko lurretan aurkitzen da, hau da, Asteasuko mugatik hurbil, geografikoki Hernio mendiguneari dagokion bailaran.
 
Dirauten aztarnak
Ibeltzeko burdinolaren funtzionamenduak XVI. mendean diseinatu zen eredu bati jarraitzen dio, eta haren ezaugarri bereizgarria eraikuntzaz xumea izatea da. Dirudienez, euskal burdinola gehienen egitura mota da.
Burdinola honek, Agorregikoak bezalaxe, burdina galdatzea zuen zeregin.
Hormabularrak ditu eusgarri alboetan. Errekaren eskuineko ertzean kokaturik dagoen ubidea, euskarriaren muturraren ondoan hasten da, eta, leun abiatzen da, 90 metroko desnibelean beherantz egiten du burdinolaraino iritsi arte.
Ubideak ataurreren muturrean dagoen urarkaraino eramaten ditu urak.
Ataurreko hormek, ia osorik irauten dute. iraunIraun ez duena zera izan da: urak bildu ondoren, urak erortzen zireneko ataurre zati hura, urarka alegia. Pentsatzekoa da zurezkoa zela ataurreko zorua.
Oraindik, zutik ikus daitezke, burdinolaren lantegia eta biltegietako hainbat eta hainbat zati garrantzitsu. Lantegia, ohi denez, ataurreko horma baten ondoan dago kokaturik. Horma horretan, ohiko arkuak eta hutsartea daude. Bi arkuak gurpilardatzak pasa ahal izateko eta hutsarte laukizuzena, berriz, lantegiaren saneamendurako. Aldaketak sumatzen zaizkie jatorrizko egituran.
Ataurrearen hormaren kontrako hormak iraun egin du, hau da, labea bermatzen zitzaion hormak.
 
'''Historia'''
 
Asteasuko eta Larraulgo udalen ekimenez egin zen burdinola. Bi udal hauek partzuergoko herrilurren erabileran eta ustiapenean antzeko partehartzea zuten: Asteasuk hirutik biko erabilera zuen eta hirutik batekoa Larraulek. Proportzio bera mantentzen zen burdinolaren jabetzan ere.
Burdinolaren nagusi ziren udalek, burdinola maiztertzan uzteko tratua egiten zutenean, ez zuten mantentze aldeko gasturik bere gain hartu nahi izaten, hain baitziren ugariak bi gurpileko burdinola honetan sortzen ziren konponketalanak. Izan ere, 1576. urte inguruan, burdinolak su hartu zuen, eta horrek larriagotu egin zuen burdinolaren egoera kaxkarra. Hala eta guztiz ere, maiztertzan ematen zen eta burdina lantzen jarraitzen zuen burdinolak, baina ez zuen urte luzez iraungo. Hala, 1580an, Domingo Likola jaunari utzi zitzaion maiztertzan eta oso merke, gainera. Halere, ez zuen agindutako 7 urtetan iraun, ezta ondoren hartu zuen Martin Aialdek ere, agindutako 9 urteak bete baino lehen utzi baitzuen.
Burdinola honen behinbetiko itxiera azken krisialdiarekin lotu beharko litzateke, burdinola gehienak itxi zituen krisialdiarekin, alegia. Ibeltzeko burdinolarik ez baita aipatzen 1800. urtean, Barandiaranen burdinolazerrendan, ezta Gipuzkoa eta Bizkaiko burdinola gehienak ere.
 
'''Olaberriko burdinola, Oiartzunen'''
 
 
Kokapena
Oiartzungo lurretan, Ergoien auzoan eta Lesakarako errepidearen ondoan, ezkerretara, dago Olaberri; hain justu, errepidea eta Oiartzun izeneko ibaiaren artean.
Burdinolarantz joateko, Oiartzundik Lesakarako errepidea hartu, eta 4. kilometroraino jarraitu behar da. Errepidearen ezker aldean, ibarraren barrenean eta errekaren ondoan ikus daitezke burdinolaren aztarnak. Bertaraino iritsi nahi izanez gero, errepidetik ateratzen den bidezidorra hartu behar da.
 
Historia
Burdinola 1511. urtean eraiki zen, orduko Oiartzungo bailarako kontzejuaren erabakiz, eta aipatu udala bera da oraindik ere beraren jabea.
1734. urtera arte, burdina galdatzea zen ola horren zeregina, eta zeharrola mailako izendapena zuen. Alabaina, gabia estreinatu zuen 1734. urtean, eta ordutik zeharrolaagorrola mailakoa titulua jaso zuen. burdinolaren jarduera, 1820. urtera bitartekoa, agirietan azaltzen da.
Bi solairu ditu, eta zeharrolako lantegiaren ondoan dago, lantegiaren eta errekaren erdian, hain zuzen ere.
 
'''Igartzako burdinola, Beasainen'''
 
Iartzako burdinola Beasainen dago, herrian bertan eta izen bereko lekuan. Leku horretan hauek aurkitzen dira: zubia, dorretxea eta aipatu burdinola.
Burdinola jatorriz XV. mende bukaerakoa dela azaltzen da agirietan, eta XIX. mendera arte iraun zuela lanean. Felipe III.ak 1615. urtean bisitatu zuen.
Iartzako burdinolak bi garai ezagutu ditu, urbilketako lan horretan. Lehenengoa, 1535tik 1689ra bitartekoa, zurezko presari loturik zegoena. Bigarrena, harrizko presa zuenari lotzen zaio, hau da, ibaian beheraxeago zurezko presatik metro batzuetara kokatuari. Presa zaharra bota eta atera egin zen, azken uholdeen ondoren eraberritzea zelaeta. Presa modernotik eskuin ertzeko lekuko bat baino ez da geratzen.
 
'''Zurezko presa'''
 
Zurezko presaren diseinuak grabitatezko egituran du jatorria, bata bestetik 22 metroko distantzian kokaturik zeuden harrizko bi ostikotan bermatzen edo oinarritzen zelarik.
Eskuineko ertzeko ostikoak ibaia gora jarraitzen zuen, urtegiari eutsiz eta urari ubidera joan zedin ataska batetik bidea eginez.
Aurrealdeak lau metroko garaiera zuen eta oinarriak zortzikoa. Urak jotzen zuen hormak, presa edo kolomak, desnibelean egituratua zegoen, ebaketaz triangelu angeluzuzenaren itxura emanaz. Egurohol bidez diseinaturikoa zen presahorma desnibelari egokitua izaten zen, istinkatzea erabilita, junturen gehiengo iragazgaiztasun lortzeko.
 
'''Harrizko presa'''
 
Esan dugun bezala, harrizkoa 1689. urtean eraiki zen, zurezko presa baino beherago.
Gure ustez, mota hartako zurezko presek izaten zituzten konponketa ugariek eraginda eraikiko ziren harrizkoa presak.
Mota honetako gainerako guztien artean eredu azpimarragarria da aipatu ataurrea, kalitate handiko materialez egina delako, batez ere. Aipatu izan diren bestelako kasuetan bezala, bi horma paraleloen gainean kokatzen zen, baina ataurrezorua harlauza handiz egina zen, aipatutako horman eraikitako erlaitzen gainean bermatzen zirelarik.
 
'''Ameraungo burdinola'''
BESTE BURDINOLAK
Gipuzkoako gainerako burdinoletan aprobetxamendu hidraulikoa egiteko irtenbideen ikuspegia osatzeko, Ameraun eta Arbide burdinoletan katalogaturiko hainbat elementu berezi sartu dugu.
 
Ameraungo burdinola
Ameraungo burdinola, Leizaran ibaiaren ondoan dago.
Burdinolaren urhornikuntzarako sistemaren berezitasuna antzematen da, urak ekartzeko ubidearen ezaugarrietan.
Ubidehasiera 50 metroko bidean, ubidea bereizten zuen harritzarrez osaturiko murru batez eta zepa edo eskoriailararen bidez eraiki zen. Ebaketa angeluzuzena izango du harik eta, presa eta burdinolaren tartean dagoen mendia zulatu eta alde batetik bestera pasako duen tunelera iritsi arte. Tunela ataurrea dagoen tokiraino zulaturik dago, eta guztira 75 metroko luzera eta 2 metro x 1,8 metroko ebaketa du.
 
'''Arbideko burdinola'''
 
Arbideko burdinola Oiartzunen dago. Bertara joateko Iturriotz auzora doan errepidea hartu behar da eta bertatik jarraitu, azkeneko pista zatian zehar joanez.
Arbideko burdinolaren kasuan, ubidearen azken zatia nabarmentzen da haitz bizian bertan zulaturik dagoelako, azkeneko zatian. Gainerako bidean, desagertutako ubidearen arrasto bakarra ikusten da, marra homogeneo bat, ibaitik mendihegalera doana.
Aipaturiko aprobetxamendu hidraulikoaren sistema guztiak burdina ekoizteko instalakuntzei dagozkienak dira. Aipaturiko multzo honetako adibideak har daitezke, beharbada, Gipuzkoako gainerako burdinoletan erabilitako sistemen erreferentzia adierazgarritzat. Oraindik, asko dira itxura onean dirauten burdinolak. Horietako batzuek osagai benetan interesgarriak dituzte, eta etorkizunean ikertzeko hartu nahi genituzkeenak dira. Eredurik nabarmenenak aipatzekotan, honako burdinola hauek lirateke: Urdanibia (Irun), Arrabiola (Segura), Goikola (Alzolaran, Zestoa), Errekondo (Aia), Olaberria (Iurre).
 
'''BESTELAKO ERAIKUNtzA HIDRAULIKOAK'''
 
Burdinolaz eta errotez gain, bestelako lantegi hidraulikoak ere badira. Burdingintzarekin zuzenzuzenean loturikoen artean honako hauek lirateke: fanderiak, aingurategiak eta kanoientzako ginbaletlantegiak. Eta burdingintzaz aparte dauden enpresen artean: paperenpresak eta bolategiak.
 
'''Fanderia'''
 
Fanderietan edo ijezketalantegietan burdinazko totxoak xafla bihurtzen zituzten. Hau lortu ahal izateko, burdinazko barrak bi zilindro lauren artean estutzen ziren. Horren ondoren, zilindro ildaskatu baten bidez zerrenda finetan mozten zen xafla.
Sistema honen asmakizuna Leonardo da Vincirekin lotzen da. Sistema geroztik garatu egin zen.
Oreretan 1769. urtean eraiki zen fanderia da Gipuzkoako lehen eredua. Irandako Markesaren laguntzaz egin zen eta horretarako Alemaniatik ekarri behar izan ziren langileak. Euskal Herriko Hiztegi HistorikoGeografikoan aipatzen denez, mota horretako enpresatan bakarra zen bera, erreberberozko bi labe zituena. Hori zelaeta, lana bikoiztu zitekeen. Enpresa horren garaikidea zen Egaña idazleak dio, 150.000 libra xafla baina ez zituela saltzen, eta kopuru hori astean atera zitekeenaren herena zen.
 
'''Aingurak'''
 
Aingurategiak Gipuzkoan kokatu baziren, Juan Fermin Guillisastik erakutsitako trebetasunari esker izan zen. Izan ere, honek benetako industriaespioitza egin ondoren, ainguragintzan Holandan erabiltzen zen metodoa ekarri zuen. Eta, hala, metodo hori Orioko San Pedro auzoko Arrazubia burdinolan erabili zuen.
Jarduera berri horren ekarpenez, armadarako aingurak egiteko enpresa sortu zen Hernanin, Urumearen eskuinaldeko ibaiertzean. Lantegi hori Fagollagan 1751. urtean hasi zen lanean. Aingurak, berriz, Urumea ibaian zehar garraiatzen ziren Donostiako Santa Katalina porturaino.
Ainguraenpresa izan zen tokian porlanenpresa baten aztarnek ikus daitezke gaur egun.
 
'''Kanoien zulaketak'''
Kanoientzako ginbaletlantegiak asko izango ziren, ziur asko. Mota honetako enpresa hidraulikoei buruzko ikerketa egiteke egon arren, ezagutzen dira hainbat kokagune, Deba ibarrean eta, zehatzago esateko, Arrasaten eta Elgoibarren. Horrez gain, jakin badakigu halako enpresak armaenpresei loturik zeudela. Gertakizun horren data modernoa da, dirudienez; izan ere, idatzietan XVIII. eta XIX. mendeetako aipamenak baino ez dira egiten.
 
'''Bolategiak'''
Antzeko+ ikuspegi bat agertzen da bolategi edo papertegierrotei dagokionean.
Ehungintzaindustria ere dokumentaturik dagoenaren bidez agertzen da soilik. Agiriek diotenez, Behe Erdi Aroan finkatua zegoen jada ehungintza. Maila honetan, adierazgarriak dira 1497. urtean Bergaran bildu ziren oihalgileen ordenantzak.
Bola edo pila deituriko makinaren zatirik deigarrienak honako hauek ziren: motorgurpila, ardatz mazokaria eta oihalak jotzeko zurezko mailu edo mazoak.
 
'''Paper eta oihal errotak'''
 
Papererrotei dagokienean, Tolosan bazirela badakigu. Eskuratutako datuek arabera, papererrota zaharra, etenik gabe papera egiten zuen fabrika bihurtu zen. Gertaera, 1842 urtean jazo zen eta errotaren izena «Nuestra Señora de la Esperanza» zen.
Idazlan honetako kapituluetan azalduriko datuen arabera, Gipuzkoako ibaietatik atera zitekeen energia, tradiziozko metodoen bidez bihurtu izan da errentagarri, XIII. mendetik aurrera. Gurpil hidraulikoak gaurdaino iraun du, gaur egun oraindik lanean diharduten errotak lekuko.
 
 
==Burdiolak Bizkaian==
Eduki-taula
 
1 Burdiolak Bizkaian
2 Motak
2.1 Zeharrolak
2.2 Tiraderak
2.3 Fanderiak
3 Historia
4 Monumentu izendaturiko burdinolak
5 Erreferentziak
Burdiolak Bizkaian
Siderurgia sektore garrantzitsuena izan da.
Erdi Aroaz geroztik industria berria sortu zen arte, jarduera horretarako lekuak burdinolak izan ziren. Ez dago zalantzarik, Bizkaiak burdinaren jarduera garatzeko berezko baldintza egokiak zituen. Alde batetik, lurraldea oparoa zen jarduera horretan beharrezkoak ziren burdin meaz eta ikatz gaiez.
Sobera ezagunak da gure probintzian hainbat meategi daudela, eragozpen tekniko handirik gabe ustia daitezkeenak; horien artean, bere kalitatearengatik, Somorrostroko meagunea nabarmentzen da. Horren lekuko garbiak dira zenbait historialari, olerkari eta bidaiariren lekukotasunak, hauetariko batzuk klasikoen garaira eramaten gaituztenak,.
«E con el espanto de/ no lo auer, era en desesperación la gente/ de la costa, e ovieron de parecer, si/ no que se socorrieron de Ynglaterra con/ sus naujos e mercaderes, que traixieron/ abastejamento a corona de oro, o a quintal/ de fierro...».
 
'''MENDIKO BURDINOLATIK BURDINOLA HIDRAULIKORA'''
 
Lehen burdinolen instalazioak mendian kokatu ziren, mendiko burdinolak, masuquerak edo haizeolak izenez ezagutzen zirenak. Horietan, burdina lortzeko beharrezko indar eragilea giza ahaleginetik zetorren eta baso handietatik hurbil kokatzen ziren erregaiaren hornidura erraz lortzeko.
Burdingintza tradizionalaren industrian sartu zen berrikuntza tekniko garrantzitsuena, energiaiturri gisa, ibaietako ura erabiltzea izan zen. Horrela, sortu ziren, burdinola hidrauliko edo zeharrolak, non zuzeneko metodoa erabiliz jarraitzen zen arren, urak olagizonen lan gogorra bere alde mekanikoan errazten zuen, (labea haizez puztea eta mailua eragitea) horrela, ekoizpen handiagoa lortzen zen eta ekonomikoki errentagarriagoa zen.
Gero eta handiagoa zen burdinola hidraulikoen garrantziak burdingintza tradizionalaren industria lekuz aldatzea eskatzen zuen: ordura arte burdinolak beroenergia lortzen zen basoetatik hurbil kokatzen baziren, zeharrolaren agerpenarekin lantresna hauen faktore erabakitzailea izango da beste indar eragilearen beharra, hau da, urarena. Horregatik, burdinolen instalakuntzak mendietatik haranetara jaitsi ziren.
 
'''Instituzionalizazioa eta gizarte eredua'''
 
Burdinolak ibaiertzetara lekualdatzeak eta erdietsi zuten hazkunde ekonomiko garrantzitsuak erabaki zuten burdingintza tradizionalaren sektorea instituzionalizatu beharra. Handik aurrera, arau anitz ezarri ziren mearen ustiapena, basoaren eta uraren baliapena eta burdinaren merkataritza erregulatzeko. Bizkaian, 1440an Gernikako Batzar Nagusiak, Ordenantza batzuk ezarri zituen berrogeita bi kapitulutan «para el mejor gobierno y subsistencia de la ferrerías del Señorío», eduki horiek gerora Foru Zaharrean (1452) sartuak eta Errege Katolikoak 1483an berretsiak izan ziren.
Burdin sektorearen instituzionalizatzea da maila ekonomiko eta sozialean haren jarduerek iritsi zuten garrantziaren froga. Izan ere, burdinolak diruiturri garrantzitsuak izan ziren giza sektore pribilegiatuarentzat, horiek baitziren instalakuntzen jabe nagusiak. Era honetan herriko handikiok euren etxe, abere, mendi eta errotetatik lorturiko errentei, burdinoletatik sortutakoak gehitzen zizkieten eta, bide batez, jabegoan zituzten mendietatik ateratako egurra errentagarri bihurtzeko baliatzen zuten.
Badira bi gertaera jabetasun eredu hau frogatzen dutenak. Alde batetik, burdinolaren eraikuntzarako behar ziren ekarpen finantzario handiak; bestetik, ondasun hauek familiako ondare ziren aldetik, ondorengoei emanaz eta jauretsiak izaten zirela belaunaldiz belaunaldi. Beraz, arrazoi hauengatik, ez da harritzekoa burdinolak sarritan dorretxe, jauregi, ermita eta errotaz osaturiko multzoan bertan agertzea.
 
'''BURDINOLA hidraulikoaren FUNtzIONAMENDUA ETA ELEMENTUAK'''
 
'''Azpiegutura'''
 
Azpiegutura
Burdinola hidraulikoak, gainera, ingeniaritzako azpiegitura independente bat du, ibaierrotetan gertatu ohi zen bezala, ezinbestekoa delako indar eragilea sortzeko. Honela bada, errekan gorago kokaturiko presa batean datza, jasotako ura ubidez garraiatu eta burdinolaren ataurreraino edo urarkaraino bideratuz. Gainera, multzoak berak errota bat duenean, ohikoa da bi eraikuntzek –burdinola eta errota– ubide bera partekatzea, bakoitzak bere hartzea irekitzen duelarik. Normalean, burdinolak zuen lehentasuna ura erabiltzeko orduan, baldin honek ezin bazituen bi instalazioak hornitu.
 
'''Presa eta ubidea'''
 
Uste izatekoa da jatorrian urtegiak eraikuntza xumeak izango zirela guztiz: uraren nibela igotzeko euste bat egiteko ibaian bertan zeuden harriak baliatuko zituzten.
Erdi Aroko aldi handi batean, ibaiaren ubidea buztintsua zen lekuetan, urtegi ugari jaso zuten itxidura oholez eginda. Karrantzako El Molinar auzoan La Bajera izeneko burdinolak bezala, El Mediokoak ere, azpiegitura hidraulikoa zurezkoa zuen. (urtegiak, altxagarriak..). Egun, hauetariko urtegi baten hondarrak bizirik diraute, zurezko armazoia ikus daitekeelarik ibaiaren azpian, zaharkiturik.
Baina, presa hauek beren betebeharrean eraginkorrak zirela uste izan arren, idazkiaren beste kapitulu batean presaeredu berri baten eraikuntza aholkatzen zuen, arku formako aurrearekin.
 
 
Presa
Antza denez Villarreal de Berriz izan zen arkudun urtegi berrien aitzindari, erromatarren garaietatik aztarnak baziren arren. Gureganaino iritsi diren horietariko bost gutxienez berak proiektatu zituen: Antsotegi eta Barroetakoa (Oxilaingo Olazarreko burdinola) Markina ondoan, ArenzibiaErrota (Antzubirrota) eta Laisota (Lariz Olaeta) Gizaburuagan eta Ibarrakoa Bedian. Azkeneko honek, inondik ere, berak diseinaturikoa izan behar zuen, obraren planoak Jose Lizardi gipuzkoarrak sinatuak daudelako. Horretaz gain, bere eraikuntzaren ezaugarriengatik eta azkeneko hauetarako hurbiltasun fisikoarengatik pentsatzen dugu Aulestin dagoen Angizko burdinola ere zerrenda honetan sar daitekeela.
Villarreal de Berrizek berresten zuen presa arkudunak seguruago, sendoago eta kostu gutxiagokoak zirela. Arku beheratu edo eskartzanoa gomendatzen zuen, korronteari hauskaitzago zitzaion aurre ahur bat bilakatzen zuelako. Arkuaren sokak ez zituen hamar edo hamabi metro gainditu behar eta ibaiaren uharka handiagoa bazen, neurri hauetako behar hainbat arku eraikitzen ziren. Kasu honetan, arkuen artean erdiko estribo edo kontrahorma bat egingo zen.
Esperientzia propioa funtsezko gauza dirudi Villarrealen obran; izan ere, Bediako urtegia adibidez, aurreko urtegia arku handi bakarrekoa, Ibaizabalen uholde batek nola eraitsi zuen ikusi ondoren eraiki zen.
 
Ubidea
Ibaiko uraren nibela behin igoz gero, presaren albotik ateratzen zen ubide batek, eraikuntza nagusiaren alde batean zegoen burdinolaren ataurreraino desbideratzen zuen. Ubide edo uharka hau lurra induskatuz egin zitekeen edo sarritan harlangaitzez egindako obra handiago bat presentatuz. Aipatzekoa da Orobioko (Durango) Erdikolea burdinolaren kasua, neurri handietako harlauzak bertikalki jarririk egindako uharka duena, harlangaitzezko obra saihestuta egina.
 
'''Pedro Bernardo Villarreal de Berriz'''
 
Pedro Bernardo Villarreal de Berriz (16701740), hainbat diziplina teknikoez jakin mina zuen noble bat izan zen; bestak beste, hidraulika, matematika, astronomia eta fisikaz. Arrasaten jaioa zen eta Maria Rosa Bengoleakoarekin ezkondua, hau da, Gizaburuagako izen bereko dorrearen eta Lekeitioko Uriartekoaren jabearekin. Bizkaiko sektorerik aberatsenaren eredu dira, sortetxeko maiorazko hartzailea, kasu honetan, bere aldetik bezala (Berrizko eliz aurreko dorretxea, burdinola, errota eta mendien jabea zen), bere emaztearen aldetik. Maria Rosa Bengoleakoak, Uriarteren atxikimendua zuen, non Lekeitioko jabegoaz gain Gizaburuako beste batzuk sartzen ziren (dorretxea, errota, bi burdinola eta ondasun ugari).
Baina Villarreal de Berriz ez zen errentetatik bizi ziren alferren nobleziakoa izan; baizik eta enpresa gizon jantzia; burdinoletan ekoizten zuen burdina esportatzen zuen bere ontzi propioetan, itzulerakoan artilea, kakao eta antzeko produktu exotikoak –gure Euskal Herrian falta ziren beruna edo luxuzko zenbait gauza– inportatzen zituen, aldi berean.
Villarreal de Berrizek, zituen ikasketek animaturik, tratatu bat idaztea erabaki zuen, erroten eta burdinolen funtzionamendu onerako berak beharrezkotzat jotzen zituen aholkuak jasotzeko. Berauetan aplikatu zituen bere ezagupen guztiez aparte, baita bere obran erakusten duen moduan, burutu zituen esperimentu anitzak ere. Esan daiteke XVII. mende amaieratik jakintza tradizionalarekin eteten hasi zen mugimenduko partaide zela eta Ilustrazio garaian garaturiko obrarekin burutu zuela.
 
'''Burdinola motak eta ekoizpenak'''
 
Bizkaiko metalurgiazentroen azterketa sistematikorik eta haien ekoizpenespezializaziorik ez daukagunez (ditugun azterketa gehienak XVIII. mendetik aurrerakoak dira), hainbat egileren lekukotasunak ekarriko ditugu –Villarreal de Berriz eta A. Larramendi, besteak beste– euskaldun burdinoletan lorturiko azken emaitzen aztarnak jarraitzeko, eta euren sailkapena egiteko.
Hasieran, burdinolek ekoizten zuten azken produktuaren arabera, hierarkizazio edo espezializazioaren aukera nahikoa arrazoizkoa egin zutenaren ondorioa atera daiteke. Villarreal de Berrizek honela agertzen digu aitzina bi motetako Burdinolak zeudela, batzuek handiak deiturikoak eta besteak txikiak.
Burdinola txikien zeregina totxoak mehetu eta ondoren manufakturazko transformazioa errazteko prozesua bukatzea zen. Uste izatekoa da zenbait produktu manufakturatu egiteaz ere arduratzen zirela, tokiko eskaeren arabera.
 
'''Zeharrolak'''
 
Sektorearen bilakaera berri bat ezagutu zen XVII. mende bukaeran, integrazio bertikala burutu zuena: aitzinako zereginen banaketa desagertu egin zen eta prozesu guztia ekoizpengune bakar batean, Villarreal de Berrizek izendatzen duen zeharrolan bilduz. Burdinola hauek 250 kilo adinako masak urtzen zituzten eta 25 bat kilo inguruko barrak luzatzeaz ere arduratzen ziren. A. Larramendik XVIII. mendearen erdi aldera burdinola handiekin identifikatzen ditu eta aditzera ematen, desagertzeko bideetan daudela, ekoizten zuten burdinaren kalitate baxua medio, agian.
 
'''Tiraderak eta gabiak'''
 
Antza denez, XVIII. mendearen bigarren erdian, zeharrolak behin betiko burdinola txikiek ordezkatu zituzten, hau da, gabia edo tiradera gisa ere ezagutzen zirenek, sektorea desagertu zen arte nagusi izango diren instalazio motak –El Pobal horren lekuko leiala da–.
Tiraderek ere ekoizpenprozesu osoa burutzen zuten, baina urtzen zituzten agoak edo galdak proportzioan txi kiagoak zirelako desberdintzen ziren zeharroletatik, eta horrek burdinaren kalitatea hobetzen zuen.
 
'''Olatxoak'''
 
Zeharrolak desagertzean, tiraderak, lehen olatxoak bezala, orain «burdinola handiak» deitzera pasa ziren, hau da, tokiko eskaera hornitzeko ekoizpen asko landuz betidanik izan diren burdinola edo sutegiak.
Hirietan egoten ziren asko eta ez zuten indar hidraulikoa erabiltzen, baizik eta es kuzko forjaketa, eta zenbait ekoizpenmotatan espezializatuak ziren (nekazaritzako tresneria, iltzeak, kateak, ferrak eta abar). Instalazio arruntak ziren baina erruz zeuden tokiko geografian.
Amaitzeko esan dezakegu ezin daitekeela oraingoz banaketa argi bat egin gure lurraldean izen diren burdinolen ereduei dagokienean. Dena den, argi dago eskabideetara egokitu izan dela sektorea, bai esportaziora zuzendutako burdin barra handiak eginez –XVIII mende arte–, bai, gainbeheraka hasia zegoenean, barruko merkatuan kontsumitzen ziren garrantzi gutxiko ekoizpen manufakturatuak landuz.
 
'''Fanderiak'''
 
Aparteko kapitulua merezi dute XVIII. mende azken herenean eraberritu nahiez aurrera eraman ziren saioak, besteak beste, fanderien instalazioak, burdina moztu eta xaflak egiteko lantegiak. Prozesu hau energia hidraulikoz mugitzen ziren zilindrosail desberdinen konpresioz egiten zen eta erabiltzen ziren labeetan harrikatzaz lan egin zitekeen. Euskal Herriko lehen fanderia Oreretan (Gipuzkoa) 1771an jarri bazen ere, Bizkaian XVIII. mende amaieran bi instalatu ziren, bata Barakaldon, eta bestea, Sopuertan.
 
'''Burdinoletako produktuak'''
 
Euskal Herriko siderurgia tradizionalaren ezaugarria, Europako beste ekoizpenzentro handi guztien antzera, kanpoko merkataritzari zuzendua egotea izan zen. Hau, nazioarteko eskaera handiari eta ekoizpenetan sobera handiak izateari esker gertatu zen. Euskal burdinaren merkatu nagusia (penintsula, Europa edo kolonia mailakoa) Euskal Herritik kanpo zegoen. Alabaina, esportazioa zenbait egoerengatik baldintzatua zegoen (ekonomikoa, politikoa...) eta horrek kanpoeskari oso aldakorrak eragiten zituen.
 
'''Burdin totxoak eta manufakturak'''
 
Bizkaian, XIX. mendera arte burdin ekoizpenaren zati txiki bat bakarrik manufakturatzen zen lurraldean bertan. Bizkaitar siderurgia tradizionalaren funtsezko ekoizpena burdin gozoa zen, barra edo totxo moduan erdi manufakturaturikoa. Gipuzkoako burdinolak produktu manufakturatuak esportatzen zituzten, batik bat armak.
Euskal mea Europako merkatuetan preziatua izatearen arrazoia, bere malgutasun errazari zor zitzaion eta horrek eutsi egin zion kanpo eskariari, baita Europako beste zentroetan prozedura ezzuzenen bidez lortzen zen altzairu landuaren prezioekin alderaturik errentagarria ez zenean ere.
 
'''Zuzeneko eta zeharkako prozedurak'''
 
Funtsezko lehengai bezala erabiltzen zen burdin gozoa, bizkaitar hematite gorri purua, metal kalitate handikoa. Mea hau murrizgarritasun altukoa zen, labe garaiak erabili gabe, zuzeneko prozeduraz ekoitzi baitzezakeen burdina, mea mota hau ez zeukaten beste herrialdeetan ezinbestekoa zena. Labe hauek XV, mendetik ezagutzen dira Europan, baina Euskal Herrian XIX. mendera arte ez badira hautatzen, leku horretako baliabideetara produkzioa egokitu beharra gertatu zelako izan zen: Somorrostroko mea oparoa, labe garaietako prozedura ezzuzenerako desegokia. Beraz, L.M. Bilbaoren iritziaren arabera, euskal atzerapen teknologikoa, bideragarritasun ekonomikoa mantentzeko gai zela, eskaera urria eta produktu espezializatuetara bideratua izanagatik.
Metodo zuzenaren eragozpenik handiena, burdina lantzeko behar zen egurikatz kopuru izugarrian zetzan. Burdinolak hornitzeko gure mendietan buruturiko ikazkintzak, ziur asko jatorriz historiaurrera eramaten gaitzakeenak, luzarora gure lurraldea basosoiltzera eraman zuen prozesua bukatzera ekarri zuen.
 
'''BURDINOLEN GORAldia, KRISIA ETA GAINBEHERA'''
 
Behe Erdi Aroa izan zen Bizkaiko siderurgiaren urrezko aroa. Burdinaren lanketan energia hidraulikoa sartzeak ekarri zuen berrikuntzari esker, produkzioa askoz errentagarriagoa egin zuen. Eta beste aurrerapenek behin betirako aldatu zuten burdina lantzeko prozedura, eskuz lantzetik mekanikara pasaraziz, Bizkaiko siderurgian eskaerarik handieneko ekoizpena zen totxoekin jarduten zuten lantegietan, bederen.
Alabaina, XVI. mendearen erditik euskal siderurgian halakoxe gainbehera bat hasia bazen ere, ekoizpenaren beherakada nabarmena XVII. mendean gertatuko da. Mende horrek, hain zuzen ere, beste gainbehera hauek ditu bereizgarri: bizibideetan krisialdi asko, geldialdi demografikoa, ezegonkortasun politikoa eta Europa guztiko etengabeko gudak. Burdinolak oso baldintzatuak zeuden, nazioarteko merkatuaren egoera eta beste ekoizlezentroen aldetik gero eta handiagoa zen konpetentziagatik.
48.195

edits