Burdinola: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
enblematikotik ekarri
1. lerroa:
[[Fitxategi:PSM V38 D183 A forge trip hammer.jpg|thumb|right|300px|'''Burdinola''' batean lanean.]]
'''Burdinola''' burdin minerala landu eta burdina lortzen zen antzinako lantegia da.<ref name="harluxet">{{eu}}[http://www1.euskadi.net/harluxet/hiztegia1.asp?sarrera=burdinola Harluxet Hiztegi Entziklopedikoko sarrera]</ref>
 
Mariren adats «siderala»
Astronomia eta geologia alorretan onartu�tzat ematen da, gaur egun, Lurrean aur�kitu den lehen burdina purua (meteoritoa) goietatik eroritako izar�aerolitoak izan zirela, «sideritos» deri�tzatenak.
 
Sidero hi�tza grezieratik eta ondoren latinetik dator; gauza bi adierazten ditu, burdin eta izar. Bien lotura da siderurgia hi�tza, hau da, burdina atera�tzeko eta lan�tzeko jarduera.
 
Azaroko edozein gauetan or�tzi al�dera begira�tzearekin soilik, izar samal�da batek lurraren orbita zehar�ka�tzen duen urtaro horretan, burdinaz�ko materialak eta metalez�ko beste ba�tzuk ikusiko ditugu; eta zer dira? Lurrak bere joanean bidez aur�kitu eta bere erakarmenez behera etorrarazten dituen zatiak, aerolitoak dira, eta argi�tsu eta margo harrigarriez or�tzitik eror�tzen dira. Oso an�tzinatik ezagu�tzen da fenomeno hori, eta harrigarria zenez, ipuin eta elezahar ugari sor�tzeko bide eman du.
 
Euskal Herria, izadiaren edozein fenomenoren aurrean sentikor beha�tzailea izan denez, baditu gai horiei buruz�ko bere elezaharrak. Aipa di�tzagun Aiz�korriko Dama deituari buruz�ko elezahar bi�txiak: udaz�keneko gauetan, Aketegiko hai�tzulotik irten eta, argi distira�tsuz eta adats kolore�tsu luzea eraku�tsiz, Murumendin edota Anbotoko bere gordelekuetara joaten den Damaren kontakizuna.
 
Gauza jakina da ada�tsen margo gorri eta esmeral�da berde biziak, batez ere, aerolitoa lurraren atmosferan abiadura handian sartuz egiten duen urraduratik sortuak direla, eta zenbait puskatan zati�tzean, haren deskonposizioan metal oxido margodunak sor�tzen dituela.
 
Hain zuzen ere, 1954an eman genuen aerolito horietako baten eror�ketaren berri zeha�tza, Gipuz�koako mendi batetik udaz�keneko egunsenti aurretik ikusi genuena.
 
Euskal Herriko elezaharretan gauza bera dira Mari, Dama eta Señora. Jose Migel Barandiaran jaunak bere azter�keta etnografiko sakonetan era askotako elezaharrak atera ditu argitara: Mariri, emakumez�ko jainkosari, dagoz�kionak, zeina or�tzian batetik bestera baitabil, gona gorriz jan�tzirik, suz inguratua. Horrez gain esaten duenez, Mari deri�tzon jainkosa beste elezahar askoren eta sinesgai ugariren jatorrikoa da, beste lurral�de ba�tzuetakoen an�tzekoa.
 
Esan dezagun gertaera bi�txi gisa, Mari izeneko numen horrek eman zigula lehenengo pista, 1961ean, Ur�nietako mendietan Marizulo izeneko hai�tzuloa aur�ki�tzeko eta ondoren Barandiaran, Altuna eta Ataurirekin el�kar�lanean burutu genituen hango iker�ketak egiteko. Han aur�kitutako aztar�nen al�dirik zaharrena Bron�tze Aroa da.
 
 
Pirinioetako elezahar mitikoak
 
Sar gaitezen Euskal Herriko mea�tzari�tzaren historia azter�tzera, etnologiak eskain�tzen dituzten elezaharrez baliaturik. Horien artean badira idaz�le greziar eta erromatar ba�tzuen aitorpenak, iberiar penin�tsulari dagoz�kionak, eta, bereizik, baita hainbat aipu bibliko ere.
 
Idazteunak, gizadiaren an�tzinako kondairarik osoenetakoa denez, bere generoan sarrera luze eta zeha�tzean (Hasiera, 4,22 eta hur.) honela dio: «Selak, berriz, Tubak�Qayin sortu zuen, tupikiz�ko eta burdinaz�ko tresna zorrotz guztiak lan�tzen dituztenen aita».
 
Idazteunaren zati honi dagokionez, Garibai gipuz�koar historialariak bere Compendio Historial liburuan, Joseforen aitorpenak iturri�tzat harturik, dio: «Tubalcayn siendo fortísimo varón, comenzó a guerrear las gentes y buscó el arte de fundir y labrar el hierro».
 
Posidoniok, K. a. 135 urte al�dera Sirian jaio zenak, honela dio iberiar penin�tsulari buruz: Pirinio mendien izenak, sua esan nahi du grezieraz; sekulako sute izugarri baten bidez mendi�erraietako burdinki ugari urturik, burdinaz�ko ibaiak zabal�du ziran iberiar penin�tsulan barrena eta horretatik dator�kie Pirinio su�izena.
 
Diodoro Sikulok, Estrabonen garai berekoak, zeha�tzago adierazten du, sute hori gertatu zenean, Pirinio inguruetako biztanleek ez zutela urre eta zilarraren baliorik ezagu�tzen.
 
 
Herensugea
 
Elezahar hori bera badugu zorionez Euskal Herrian bertan ere, al�daketa ba�tzuk gora�behera. Elezahar horretan ere aipa�tzen da Pirinioetako (Auñamendiko) burdina, Bertako biztanle euskal�dunek borroka egin behar izaten zutela, Auñamendi edo Pirinio mendien gainean, udaz�keneko gauetan ager�tzen zen herensugearen aur�ka, eta honen itxura, «Hidra» izeneko izar�mul�tzoaren an�tzekoa zela.
 
Wentworth Webster�en Basque legends, collected chiefly in the Labourd liburuan, aurreko mendearen az�kenetan argitaraturik dator elezahar hori. Honela dio:
 
«Erensugea edo zaz�pi buruko sugea, pizti�tzar izugarri aundia zan; bere burua Bigorre’ko mendi�muturrean jar�tzen zuan, lepoa Bareges al�dean, gorpu�tza, Luz, Saint Sauveaur eta Gedres aranetan etzinda, eta buztana Gabar�nie’ko arruan kiribil�duta. Iru illabetetik bein ¡aten zuan; bere aoko atsaren indar utsez iren�tsi oi zituan artal�de osoak, sorgorturik lo gel�ditu arte. Akabatu aal izateko, mendietako burdin guztia bil�du zuten gizonek eta baso guztietako egurrez sekulako sua egin zuten, burdina ur�tzeko; orrela gertuturik, zai egon ziran esnatu arte, au�tzak edo eztar�zuloa zabal�du bezain laister, burdin urtua iren�tsi zezan».
 
Lurral�de horietako mapa eta planoak ikusiz, eta izar�sailen or�tzi�mapak aztertuz, gure aurreko arbasoek Pirinio mendietako gertakaria zer�nola ikusiko zuketen adierazi nahi izan dugu, batez ere udaz�kenaren aurrenetako gauetan, «Hidra» edo «Erensuge» izar�saila gainean zegoelarik.
 
Pirinioetako ikuspegi honetan, «Pic de Ger» ageri da, gaur Zuberoa den euskal lurretatik kilometro gu�txira, Sortal�derantz. Kontu ziurra da, beraz, an�tzinako al�di haietan delako Herensugearen elezaharrak dioen lekuan euskaraz min�tza�tzen ziren.
 
Grezieraz eta latinez Hidra hi�tzak, uretako suge adierazten du eta euskaraz, Az�kuek dionez, Erensuge eta Herensuge hi�tzek suge edo pizti�tzarra adierazten dute.
 
An�tzina�an�tzinako euskal elezahar hau, ezin ukatu, etnologia mailako aztarrenik onenetako bat dugu, batez ere mundu guztiko burdingin�tzaren kondairari dagokionez; eta behar bada, bera dugu lehenengo mitologia�aztar�na, irudi eta sineskerien bidez, baina burdingin�tzaren hasiera adierazten diguna: burdin mea eta egur�ika�tzaren bidez burdina lor�tzen zutenekoa.
 
Gorago azal�du dugun izarren gertakari hori, Auñamendi edo Pirinio al�deko mendi eta haranetan ikusten zirenak, udaz�kenaren hasieran eta gaueko lehen orduetan gerta zitekeen; horregatik, esan daiteke, elezahar hori ahoz aho bizirik gorde duten euskal leinuak, Neolito Aroko edo indoeuropearraren aurreko al�dietan trashuman�tzian ibili ohi ziran ar�tzain�herriengandik iri�tsi zaigula.
 
Az�kuek dionez, Arrasaten (Gipuz�koa) errementari edo burdin arotz batek erail omen zuen Herensugea, aurrez sutegian goriturik zeukan burdin hagaz.
 
Barandiaranek bere Lan Guztiak bil�duman, Erensugea aipa�tzen duen haietan esaten digu euskal mitologian badela izen bereko jainko bat, suge itxurakoa; elezaharren alorrean, tankera askotako beste ba�tzuk bil�tzen zaiz�kiola eta haietako jakin ba�tzuk an�tzinako hainbat sistema mitologikotan azal�tzen direla. Arrasateko pizti�tzarrarena ere transkriba�tzen du, al�de handirik gabe.
 
 
Mugarriak burdin lanketaren historian
 
 
�HISTORIAURREA
 
Burdin Aroa Euskal Herrian K. a. 600. urtean hasi zen gu�txi gorabehera. Kultura hau, ziur asko, zelta edo indoeuropar jatorriko herriek ekarria da, hauetako asko Pirinio mendien mendebaletik gure herrira sartu zirenean.
 
Metalurgiaren historian onar�tzen da K. a. 1500. urte al�dera, indoeuroparren artean, kalibeak izan zirela munduan lehenengoak mea�tzetatik burdina atera�tzen. Hauek beren herritik, Armeniatik, hedatu zituzten bai Ekial�dera, bai Mendebal�dera euren ezagupenak. Hala, ia milurteko bat behar izan zuen Europako al�derdi honetara iristeko.
 
K. a. 430. urtean, Jenofonte izeneko greziar historialari eta jeneralak, bere Anábasis «Hamar milen espedizioa» izeneko eskuiz�kribuan deskriba�tzen du kalibeen herritik igaro�tzerakoan izandako gorabehera asko, besteak beste, «hauetako gehienak burdin minerala atera�tzen jarduten zutela» esanaz.
 
Burdina lan�tzeko prozesu metalurgikoa kobrea eta eztainua lan�tzeko baino askoz zailagoa eta konplexuagoa zen, batez ere ikatz geruzen arteko minerala atera�tzeko labeetan 1.130 graduko berotasuna iristeko zituzten zailtasunengatik.
 
Erremintak eta armak egiteko burdin forjagarria lor�tzeak, berriz, oraindik ere zailtasun handiagoak zituen. Beharbada hauxe izan zen historiaurrean kobrea eta eztainuaren kulturako izendapenak burdinarena baino lehenagokoak izatearen arrazoia.
 
 
Burdin Aroa
 
Euskal Herriak, bertakoek edo Pirinioen mendebal�dekoek, burdin aroaren hasiera arte harri industrian jarduten zuen, harriz�ko erremintak edo armak egiten. Ezagu�tzen zuen eskuz landutako zeramika, baina, ez ordea hanka bidez�ko tor�nu bertikala. Ar�tzain�tza zen orduko jarduera nagusia. Ezagunak zaiz�kigun hai�tzulo ba�tzuetan bizi zen, baina agian baita kanpoan ere, etxoletan, arrastorik gel�ditu ez den arren.
 
Herri honek bere hil�dakoak berez�ko hai�tzuloen barruan lurpera�tzeko ohitura zaharrarekin jarrai�tzen bazuen ere, gehienak Euskal Herrian arrasto ugari ditugun trikuharrietan sar�tzen zituen.
 
Burdin Aroaren barruan, paleontologia eta industriari dagoz�kien elementu kulturalak orain artean aztar�nategietan agertu dira, gehienak beheal�dean edo hegoan, material ar�keologiko ugarirekin.
 
 
Meatzaritza Aiako Harrian
 
Gipuz�koan ipar�ekial�dean dago Aiako Harri esparrua eta haren ingurunea, gune mugatu samar batean, probin�tziako beste an�tzinako mea�tze�ustiapenetatik isolaturik.
 
Mendi hau geologikoki, Paleozoiko Aroko maila eta formazioetan, Gipuz�koako an�tzinakoena da, eta burdin minerala, metalez�ko al�dean geruzen bar�neko zuloetan irregular�ki pilatutako jal�kin�deposituetan aur�ki�tzen da. Gure herriko beste mea�tze�esparru ba�tzuetan bezala, osagairik nagusiena sideratoa edo burdin karbonatoa da, deposituak azalerara hurbil�du ahala egural�di oxida�tzaileak hematite bilakatua.
 
Halako mineralizazio abera�tseko al�derdi hau, zati batean Nafarroan sar�tzen dena, geologikoki paleozoikoko maila permikoak dituen zir�kulu baten barruan dago kokaturik, eta, gehienbat Jurasiko eta Kretazeo mailako lur gainean dagoen probin�tziaren gainerako al�derdietan ez bezalako formazioa du.
 
Kretazeo mailako mea�tze�guneei dagokienez, litekeena da lehen aipatutako probin�tziako Paleozoiko lurretan kokatutako eskual�detako ustiapenaren ondorengo al�ditan ere burdin minerala atera�tzen jarrai�tzea.
 
 
Harrespilen eremua
 
Oso kontuan har�tzekoa da aipatutako Paleozoiko Aroko mul�tzo geologiko horretan kokatuak diren muinoetan baizik ez egotea harrespilak, harriz�ko zir�kuluz eratutako monumentu megalitikoak, hain zuzen ere, inguru honetako an�tzinako mea�tze�ustiaketak dauden horretan.
 
Era berean, esangura�tsua da aipatutako mea�tze�gunea eta harrespilena amai�tzen den lekua, hegoal�detik, Leizaran ibaiak mugaturik egotea.
 
Guzti honek pen�tsarazten du harrespilen garaiko kultura an�tzinako mea�tze�ustiapenekin loturik egon daitekeela, gure herrian.
 
Zabalago landua dugu harrespilak burdin aroko kulturekin lo�tzen zitueneko gai hau bera, 1956.ean, burdin mea�tzari�tzari buruz, argitaratu genuen lan batean.
 
Ikusten denez, txikia da historiaurrearen ekarpena, iluntasunetik irtenda, euskal burdingin�tzaren egunsentian sartu ahal izateko.
 
 
Protohistoria-Antzinaroa
 
 
Metalurgia Iberian
 
Gure protohistorian sar�tzera goaz orain, bereziki herri iberiar eta espainiarrei buruz, geografo, historialari eta poeta greziar eta latinoen eskutik honaino konta�tzen dutena ekarriz.
 
Kontuan har dezagun, lehen garai haietan eta askoz beranduago ere, nabarmen gailen�tzen zela Euskal Herrian mea�tzari�tza, burdinaren industria eta burdina lan�tzea, bereziki Biz�kaian eta Gipuz�koan, penin�tsulako beste eskual�de eta herrietakoen al�dean.
 
- Polibio-k, K.a. 205. urteko greziar historialariak, zeltiberiarrei buruz hitz egiterakoan honela zioen: oso saiatuak dira lanean; ez�patak egiten, berriz, galiarrak eta erromatarrak baino abilagoak.
 
- K.a. 60. urteko Strabon greziarrak bere Geographika sonatuan zioenez, iberiar penin�tsulan kobrea, urrea, zilarra eta burdina asko zen eta munduko beste inon ez zen haren an�tzekorik.
 
- Diodoro Siculo-k mea�tzeak ustia�tzeko pu�tzuak eta galeriak ireki�tzeko erak deskriba�tzeaz gain, lana zein gogorra zen konta�tzen zuen, eta lan horretan erabil�tzen ziren esklaboak nola hil�tzen ziren, nekearen nekez.
 
Zeltiberiarrei buruz�ko aipamenean, haien ez�paten bikaintasuna eta ospea az�pimarra�tzen zituen; berak zioenez, lurperatuta eduki�tzeko ohituratik zetorren hau, hala egiten bai�tzuten, harik eta herdoilak burdinaren al�derik bigunena jan eta gogorrena eta puruena besterik gel�di�tzen zen arte.
 
Gure ikuspegitik, fantasia bat dirudien arren, badu bere oinarria al�tzairua lor�tzeko joan den mendera arte Europako lantegi metalurgiko askotan erabilitako prozedura honek, eta gure herrian gal�daketaren dekarburazioa edo zementazio oxida�tzaile izenez ezagu�tzen denak.
 
- Tacito�k, zeltiberiarrez hitz egiterakoan, zehaztasunez zioen haiek beren armak gorpu�tzen propor�tziokoak zituztela eta, batez ere, bi ahoko ez�patak erabil�tzen zituztela, hain gogorrak eta gozo finekoak, non, golpe batez, edozein ez�kutu bitan ebaki zezaketen.
 
- Philon-ek, K.a. III. mendean gai ber�tsuez ida�tzi zuenak, zeltiberiarren armak goraipatu egin zituen, eta hauek egiteko prozedura deskriba�tzen du. Honela froga�tzen zen ez�paten kalitatea: eskuineko eskuaz eskutokiari hel�tzen zi�tzaion eta ez�kerrekoaz ez�pata�muturrari, eta buru gainean xafla laua ezarriz, bi muturretatik sorbal�da uki�tzeraino tira�tzen zi�tzaion; ondoren, bat�batean ez�pata askatuta, airera salto egiten zuen lehenagoko forma itzuliz.
 
Delako deskribapen hau metalurgiaren historian garran�tzi handikoa da, hauxe izango baita, izan ere, makurdura bidez�ko materialen erresisten�tzia�frogari dagokion lehenengo saioa, agian.
 
Garai hartako kontakizunetatik ezagu�tzen dugu zeltiberiarren ez�patak bi motatakoak zirela eta gerora erromatarrek hartu zituztela.
 
- «Fal�kata» zuen izena batek eta igitai bat bezain okerra zen,
 
- eta «spata» zen bestea, eskulekuan arranoaren burua zuelarik. Honen izena gorde da gure euskaran eta, jakina denez, mila urteko «ez�pata�dan�tzaren» borrokako oroigarria da berau.
 
 
Plinioren zehaztapen teknikoak
 
Lehen aipatu dugun Plinioren lanaren kapitulu batean, metal asko lor�tzeko prozedurak deskriba�tzen dira. Litekeena da historialari handi hauxe izatea metalurgiari buruz teknikoki hitz egiten duen lehenengoa. Honela dio, besteak beste:
 
- burdinaren kalitatea, mineralaren eta bat�egite prozesuan erabil�tzen den airearen araberakoa izango dela; ba�tzuetan biguna, berunaren an�tzekoa irtengo dela, eta beste ba�tzuetan hauskorra.
 
- biguna gerta�tzen denean, gurpilak eta hil�tzeak egiteko erabil�tzen dela
 
- eta, hauskorra denean, oinetako armadurak egiteko.
 
- emai�tza labeal�diaren baitan ere badagoela –dio Pliniok–, baina al�derik handiena uretan dagoela, alegia, txingarturik dagoela sartu behar delako.
 
Gaur�koak diruditen ohartaraz�pen bereziekin amai�tzen du Pliniok, honela azal�tzen du zehaz�ki:
 
- erremintak, oliotan gozatu behar direla eta ez uretan, era honetan ez omen dira�eta hain hauskorrak.
 
- zorroztarria erabil�tzekotan olioa edo ura erabil�tzeko gomendioa ere egiten du.
 
 
Pirinioei buruz�ko aipuak
 
Euskal metalurgikoei, gure herriko historiaz ardura�tzen direnei, Plinoren azalpenetan al�derdi erakargarri bat zaie Pirinioei buruz hark bi al�ditan egiten duen aipamena.
 
Bere III. liburuko IV. kapitulutik ateratako zati hauetako batean honela dio:
 
...Tarragonatik Olarsongo erribera bitarteko zabalerara hirurehun eta zaz�pi (milia); eta Pirinioetako erroetatik, bi itsasoren erdian, ziri modura estu�tzen denera....
 
Ez dago zalan�tzarik «Olarson�go erribera» esatean Oiar�tzungo ingurunea eta Oarsoko arroa aipa�tzen dela, Pirinioen az�ken muturrean dagoena, alegia.
 
Bigarren aipamena, geografia eta mea�tze gisa duen garran�tziagatik ezaguna denak, honela dio:
 
... A la parte marítima de Cantabria, que es veñada del mar Occeano, ay un monte de grandisima altura, y parece cosa increíble, que todo es de esta materia (hierro), como diximos tratando del circuito del Occeano. (XXXIV. liburua� XIV. kap.).
 
Nahiz eta onartua dagoen Plinioren aipamen hau Somorrostroko (Triano) mendietako mea�tze�esparru abera�tsari buruz�koa dela, kontuan har�tzen bada Irunen berriki indusketetan egin diren aur�kikun�tzak eta «monte de grandísima altura» delakoaren xehetasuna, litekeena da historialari erromatarrak «Aiako Harria» mendiari buruz esana izatea ere. Izan ere, ez dezagun ahantz mendi honen kotak Somorrostrokoen al�dean askoz garaiagoak direla, eta, gainera, al�de hartako burdin mea�tzeen ustiaketa, az�ken al�dera erromatarrek zilar eta urre bila egindakoa baino lehenagokoa.
 
 
ERDI AROA
 
Aurrera doa burdin mea�tzeen eta industriaren egunsenti luzea; mendeak aurrera egin ahala gure garaietara hurbil�duz, penin�tsula berriro gertatuko da inbaditurik, bat bestearen atzetik bi zibilizazio desberdinez: bisigodoez eta arabiarrez. Baina, oraingoan, herri inbadi�tzaile hauek, euren kultura�maila handiaren arrastoak utzi zituzten hauek, ez dute apenas ekarpenik egiten penin�tsulan eta Euskal Herrian erabil�tzen jarrai�tzen ziren bertakoen metalgin�tzako lan�metodoaren eransgarri.
 
 
Bisigodoak eta arabiarrak
 
Oso urriak dira bisigodoek utzi diz�kiguten burdinaz�ko gauz�kiak eta indusketetan azal�tzen diren apurrak ez dute ia berritasunik ager�tzen. Beren numismatika da metala lan�tzen duten atzerapen teknikoaren ezaugarri bat. Hargin�tzan, al�diz, langile handiak izan ziren eta lan egiteko modu berri, miresgarri eta soil bat sortu zuten.
 
Arabiarrak, beren armak egiteko erabili izan zutenaz gain, badirudi ez zirela burdina zaleak izan; ez ziren hartaz behar baino gehiago balia�tzen eta euren meskitak eta jauregiak egiteko normalean marmola, zeramikaz�ko materialak eta zura erabil�tzen zituzten. Forja lanetan ere ez zuten prak�tikarik, ordurako kristau�erresumetan oso erabilia bazen ere. Bestal�de, al�tzairu gainean damaskinatuak egiten oso iaioak ziren, eta era guztietako sarrailagin�tza artistikoaren akabera ona ikusita, badirudi lima oso ondo mendera�tzen zutela.
 
 
Gipuz�koa eta Euskal Herria
 
Ikus dezagun orain Goi Erdi Aroan zer jazo�tzen zen Euskal Herriko mendi�ibarretan, eta Gipuz�koan bereziki.
 
Iri�tsi zaiz�kigun berrien arabera, ziur jo�tzen da oso an�tzina�an�tzinatik gogor lan egiten zela mea�tzetan eta burdina ur�tzen eta gal�da�tzen, eta hauxe zela bertako biztanleen jarduerarik nagusiena. Egiazta di�tzagun, hortaz, joan diren XVI., XVII. eta XVIII. mendeetako historialari gipuz�koarrek beren lanetan gure probin�tziako mea�tzari�tza eta burdingin�tzaren jatorriaz hitz egiten duten zatietan, hain zuzen ere, ibarretako ibaier�tzetan sistema elek�trikoez eragindako burdinolak jarri ziren garaien aurreko lanetan.
 
Etxabek 1607. urte al�dera honela dio bere Discursos liburuan. (XIV. kap., 11. z�k.).
 
...Con otros infinitos que sería cansancio referirlos todos los más de las cuales fueron casas de fundición, donde a mano se labraba el hierro y no con la curiosidad y fuerza del agua con que en nuestro siglo se usa con tantas ventajas y provecho e cuya granjería bajaron a las riberas de los ríos....
 
A. Larramendik, an�tza denez, 1756an ida�tzi zuen bere Corografía lanetik atera dugu:
 
...Las ferrerías antiguas estaban en los montes de que son señales claras los montones de escorias y cepa que se encuentran en ellos. No podrían ser oficinas en que se trabajase mucho hierro, faltándolos los ingenios y amaños de hoy o si éstos se suplían a fuerza de brazos, eran entonces los ferrones de aguante inmenso que no pudieran tener los de este siglo.
 
Fueron poco a poco bajándose las ferrerías y se establecieron en parajes donde podrían servirse del agua para sus ingenios y desde entonces se llamaron las ferrerías de los montes «agarrolas» o fererrías en seco y sin agua a diferencia de las nuevas que se llamaron «zearrolas» o ferrerías de agua. No se salte fijamente ni el inventor de esta idea, y el tiempo en que se empezó a practicar. Lo cierto es que no vinieron los extranjeros hacer bajar las ferrerías de los montes y plantarlas cerca de los ríos o arroyos crecidos y que dieron en esta especie, los mismos naturales y que ellos y no otros han ido adelantando después acá este arte, con sola su práctica y experiencia....
 
Az�kenik, eta burdingin�tzaren an�tzinatasun�auzia erabaki�tzeko, 1956an argitaratu genuen lan batetik, hurrengo kapituluan, ondorengo zati hau deskribatuko dugu. Nolakoak ziren, mendi gainetan kokatu eta Garibaik zioen modura «a fuerça de braços soplando, y no con el instrumento y ruedas de agua» fun�tziona�tzen zuten gure herriko burdinolak edo an�tzinako labeak?
 
 
 
 
�lehen burdinolakedo mendikoak
 
 
�HAizeolak edo Agorrolak
 
 
Burdin oxidoaren murrizketa-labeak
 
An��tzinatean Europako eskual�deetan eta oraindik aurrerapen teknologikorik ez duten zenbait herritan erabil�tzen diren burdinolak an�tzekoak ziren. Beharbada, garaieran bi edo hiru metroko labe txiki ba�tzuk ziren, eta zenbaitetan erdi lurperatuak egoten ziren eta gu�txi gorabehera metro bateko diametroa zuten.
 
Haietan egur�ika�tza eta burdin oxidoz�ko harrika�tza txandakako geruzetan jarri eta aire korronte batez elikatuz atera�tzen zuten metala, murriz�ketaz.
 
Airea emateko, ahuntz� edo ardi�larruz eta kanaberaz�ko edo egur lehor hu�tsez�ko hodiz egindako hauspo zakar ba�tzuez balia�tzen ziren. Hankaz eragiten zi�tzaien hauspo hauei.
 
Metalaren murriz�keta egiten zen bitartean, sarrerako zuloa, geroko isurbidea, buztin lurrez itxita eduki�tzen zen, pasa�tzeko beharrez�koa zena baino tarte handiagorik utzi gabe burdina buztin hondarrez eginiko haizebidea; hau burdina murriztuaren masa atera�tzeko ken�tzen zen.
 
Zepa, hoztu ahala, tenaza edo suhatz ba�tzuen lagun�tzaz ken�tzen zen goieneko zulo batetik.
 
 
Zepak lekuko
 
Xehetasunez�ko kontakizun hauengatik dakigu, XVI. mende al�dera an�tza denez, Euskal Herrian ez zela burdina atera�tzeko an�tzinako labe zaharren arrastorik. Ez eta gaur egun ere, mendian zehar bila ibili bagara ere, ez dugu hauen arrasto ziurrik aur�kitu.
 
Gabezia hau dela eta ez dugu harritu behar, zeren eta honako ohar hau jaso ahal izan genuen Vienako «Naturhistorisches Museum» delakora egindako bisita batean, Styria, Erzgebirge eta aipatutako labe mota asko izan zirela gauza ziurra den historiaurreko Hallstatt herrixkan burdin mea�guneetan aur�kitutako gauzakietan aberats den Museoan: «Die spuren der Eisengewinnung sind weniger deutlich erhalten» (han ere urriak dira burdina atera�tzeko an�tzinako prozeduren arrastoak). Lehen urtu al�diko zepa eta burdina ekoiz�kinak (Schlacken, Eisenluppen) baizik ez dituzte jaso, gure Herrian aur�kitutakoen an�tzekoak.
 
Metalurgia mailan duen garran�tzia al�de batera utzita, komenigarri iruditu zaigu gu�txi gorabehera ezagu�tzera ematea, etor�kizunean Euskal Herrian halako laberik aur�kituko bagenu ere. Hauen egiturak eta neurriek modu berean gogorarazi diezaz�kigukete ezagunak zaiz�kigun monumentu megalitiko edo historiaurrekoak.
 
Nolanahi ere, harriz�ko zir�kulu hauen bar�nean nahiz kanpoan aipa�tzen ari garen burdin zepa bel�tza ager�tzeak argi di�tzake gure zalan�tzak.
 
 
Burdin karbonatoa kiskaltzeko labeak
Halaz ere, ohar gisa esan dezagun nahasmendua eragin dezakeela harlangai�tzez�ko arrastoak dituzten zuloak edo hu�tsuneak aur�kitu izanak. Hauetaz balia�tzen ziren, gaur balia�tzen diren bezala, karbonato modura burdina mineralaren kiskal�tzea egiteko eta burdina oxido bilaka�tzeko, gero labean haren murriz�keta egiteko.
Mineralak, hematitez edo gainazaleko oxidoz abera�tsak, agortu zirenean, sakonagoko galeria eta zainetan lortutako siderita karbonato edo mineralez baliatu behar izan zuten aurreran�tzean.
 
Euskal Herrian minerala kiskal�tzeko labe hauetako asko –hobetuak, jakina– beti mea�tzetan bertan eta fun�tziona�tzen aur�ki�tzen ditugu eta beste ba�tzuk, al�diz, guztiz bertan behera utziak.
 
Bai Lope Martínez de Isastik, bere Compendio Historial de Guipúzcoa lanean (1625), bai Aita Larramendik mende bat baino geroxeagoko bere Corografía lanean, mineralak kiskal�tzeko labe hauei arragoa izenez ezagu�tzen ditu.
 
Oraindik ere ikus daitez�ke Oiar�tzunen ba�tzuen aurriak edo hondarrak, Aiako Hai�tzaren oinetan, Arragoa auzunean.
 
Euskal filologo garaikideek interpretazio etimologiko desberdinak ematen diz�kiote hitz euskal�dun honi.
 
 
Zepak haizeoletan
 
Garibai, Larramendi eta beste historialari euskal�dunek burdina lor�tzeko an�tzinako labe hauen lekuko diren zepak aipa�tzean, ikusten dugu honela nabarmen�tzen dutela «montones de exces..., superfluidades..., reliquias..., capas e inmundicias ordinarias de los metales...».
 
Hainbat garaitan aur�kitu eta bil�du izan ditugu zepa hauen laginak Aralarren eta Legaz�pi, Mutiloa, Zerain eta Zegamako beste mendietan, horrela adierazten delarik, toki hauetan bederen labeak izan zirela an�tzina.
 
Burdina ur�tzeko an�tzinako labeen zepak ez dira gerora ibaier�tzetan kokatutako burdinola hidraulikoetan aur�kitu zirenen berdinak.
 
- Haiek bel�tzak, trinkoak eta beira�hausturaz�koak dira,
 
- hauek, berriz, burdinaz�ko belaki tankerakoak, arre kolorekoak, minerala eta egur�ikatz itsaskinak dituztenak.
 
Berezitasun nabarmen hau, burdina lan�tzeko bi era oso desberdinen ondorioa da.
 
Duela urte asko egindako zepa hauen azter�tzera kimikoak emai�tza hauek eman zituen:
 
- burdin oxidoa %75,
 
- silizea %20,
 
- kal�tzio oxidoa %0
 
- eta zehaztu gabeko arrastoak %5.
 
Azter�keta honetatik ondorio hauek atera genituen:
 
1- Zeparen kolore beltz distira�tsuak erakusten duela fabrikazio�prozesuan abiadura oxida�tzaile gogor bat erabili zela (sugar bizi eta zuria).
 
Hasieran agian burdinurtu oso karburatu eta silizioz�ko baten an�tzekoa lor�tzen zuten, baina airea ematearen poderioz, honek urtutako masa zehar�katuko zuen, non haren oxigenoa silizioarekin konbinatuz, burdina oraindik likido pasta�tsu egoeran eusteko nahiko berotasun harrapa�tzeko aukera emango zuen; al�diz, burdinaren karbono propor�tzioa jaistearekin, hau material forjagarri bilakatuko zen.
 
2- Burdina lor�tzeko ur�tzaile gisa, kal�tzio oxidorik ez eduki�tzea zela kareharria erabil�tzen ez zekitenaren adierazgarri. Bestal�de, hori erabili beharrik ere ez zuten, kargatan ez bai�tzegoen sufrerik, egur�ika�tza erabil�tzearen ondorioz.
 
3- Silizea agertu izanak adierazten duela, mineralaren murriz�keta prozesuan silize�hondarra erabil�tzen zela egur�ika�tzaren kargatan burdina mineralaz nahasteko; hau erabili gabe, beharbada ez bai�tzituzten burdina forjagarriak lortuko.
 
Beste hau ere oso litekeena da, labeen estal�durak egiteko hareharriak erabili zituztela, zeren eta, oso ugaria baita harri hau zepak bil�du genituen parajeetan.
 
4- Zepatan agertutako burdin oxido ugaritan adierazten zaigu fabrikazio�prozesuan zer oxidazio�mar�txa jarraituko zuten eta horretan zer errendimendu eskasa lortutako zuten.
 
 
Mendiko burdinolen izenei dagokienez
 
An�tzinako burdinolen izenak ugari dira: jentilolak, aizeolak, agorrolak edo ferreria masuquera.
 
Duela urte asko, an�tzinako galeria eta zepa bel�tzen arrastoak ugari diren Zerain herriko gizon zahar batek esan zigunez, haren arbasoek mendi haietan ba omen zen burdina ur�tzeko labeei jentilolak edo aizeolak izena ematen zieten.
 
Izen hauetan lehenengoak, jentilolak, an�tzinatasun oso urruneko bat adierazten digu, baina, bigarrenak, al�diz, ez hainbeste; izan ere, haizeola hi�tzak dioen bezala, airez�ko edo haizez�ko esanahiarekin, bi�txia da ingeleraz�ko eta alemanez�ko lan ba�tzuetan burdina lor�tzeko aspal�diko labeak aipa�tzen dituzten gai historiko eta metalurgikoetan azal�tzen diren blast fur�nace, Geblasofen edo Windofen hauen sinonimoa izatea.
 
Adi�tzera eman dugunez, hiru forma hauek literal�ki bat datoz haizeolen euskal izenarekin.
 
Herri eskandinaviarretako Zugofen honi dagokionez, normalean haize�tiroa –naturala nahiz artifiziala– duten labe haiei dei�tzen zaie; dena den, bereiz�kun�tza honek froga�tzen du gure haizeolak deri�tzogun haien an�tza.
 
Linguistikaren alorrean, hain gu�txi ezagu�tzen dugun haizeola hi�tza, duela berrogeita hamar urte bal�din oraindik Zeraingo gizon zaharrak bere oroimenean gorderik bazuen, euskaraz�ko edozein metalurgiako hiztegi teknikotan omen gisa sartu litekeena da.
 
Luis Uranzuk ida�tzitako Menaqueros y Ferrones lanean, Eskolamendi deri�tzan Irungo mendi baten aipamena egitean, ohartarazten du eskuola�mendi hi�tza bat datorrela «ferrería de mano» esanahiarekin.
 
Ez dakigu Larramendik bere Corografía lanean zein iturri erabili zituen mendietan ziren an�tzinako olei agorrolak (ola lehorrak) izenez ezagu�tzen ziren haien lekuko�tza ekar�tzeko.
 
 
Arrola
 
Gure herriko adin handiko per�tsonei kon�tsultak egin arren, euskal izen edo deitura horren jatorririk ezin erabaki izan dugu, ez eta ida�tziz�koetan ere; aipatu dugun Zeraingo mea�tze�gunean baino ez, izan ere, han aur�kitu dugu Arrola izeneko baserria –delako labeak haren sail mendi�tsuetan an�tzina izan omen zirela�eta–, zepa bel�tzez inguraturik.
 
Arrola baserriaren inguruan, Jentile�txe izenez eta jentilen etxe moduan gogora�tzen den baserri hau azal�tzen den elezahar ba�tzuk jaso ditugu.
 
Urte ba�tzuk atzerago, hilarri bat bazela ezagutarazi genuen Arrola mea�tze�gune beraren inguruan kokaturik; honek an�tzinatasunaren berri ematen du, Erdi Aroa bera baino lehenagokoa dela, alegia.
 
 
Masuqueras
 
Gaztelako errege San�txo IV.ak 1290ean Gipuz�koako Segura hiribil�duaren mesedetan berre�tsi zuen «Fuero de Ferrerías» pribilegioak dio «que las ferrerías que son en Legaz�pia masuqueras» paraje bakarti eta inor bizi ez zenetan zeudela alegia; horregatik pen�tsa daiteke leku garaietan ziren olez ari zela forua, izan ere, burdinola hidraulikoak mul�tzoan lekual�da�tzeko eskaria «que vengan mas cerca de la villa de Segura e las pueblen», bestela, guztiz ezinez�koa baili�tzateke.
 
Agiri honengatik berre�tsi�tzat jo daiteke «ferrerías masuqueras» delakoak mendietan finkatuak zirelako hipotesia.
 
Aipa�tzen dituen «necaburu» eta «çamorae» hi�tzei buruz, berriz, ba ote dute hauek harreman toponimikorik «mea» eta «zamarra» hi�tzekin?
 
Berriro ere gure «ferrerías masuqueras» delakoei buruz esan dezagun jatorriz greko�latindar edo agian euskal jatorriko Erdi Aroko gaztelaniaz�ko izen hau beharbada burdinola haietan eskuz�ko lanetik, mailuez jardutetik, datorrena dela; labe ahoan sar�tzen zen minerala txiki�tzeko ez ezik, baita zepak ken�tzeko eta labetik ateratako burdinaren emai�tza mazo�kolpez forja�tzeko ere erabiliko zen. Az�kuek bere Hiztegian dionez, manatu hi�tzak golpear, frapper adierazten du.
 
 
Man�txola
 
Zeraingo mea�tze�gunean, eta haren inguruan diren zepa bel�tzengatik uste dugu Man�txola baserri�izena maxu�olatik eratorria edo eral�datua dela eta handik hartua «ferreria masuquera».
 
Legaz�piko Man�txola baserri�izenaz ere gauza bera esango dugu, Zeraingo haren homonimotik, zuzen�zuzenean oso tarte mo�tzera kokatua den hartaz. Honen ondoan ere bai baitaude haizeola edo labe ugari haietako beira bel�tzez�ko zepa zatiak.
 
 
�Burdinola hidraulikoak.Iraultza teknologiko bat
 
 
�Zeharrolak
 
Noiz arte iraun zuten Euskal Herriko mendietan eta, batez ere, Gipuz�koakoetan lehenengo labe edo haizeolak?
 
Ar�txibategietan jasotako agiriek, eta historialariek transkribaturik azal�tzen diren beste ba�tzuek lagunduko dute ezagu�tzen ez dena argi�tzen.
 
An�tzina�an�tzinako euskal�dunek gauez begiak Pirinioetako mendi garaietara jaso�tzean, haizeola edo labe�txoetako su argi�tsu etengabeak ikusten zituzten, burdina atera�tzeko prozesuan pizten bai�tziren, izarrak bailiran.
 
Baina, az�ken etapa hau iri�tsi zenean, betirako itzali ziren argi�txo haiek. Amaitua zen euskal mea�tzari�tza eta burdingin�tza emankor eta luzearen goiztiria!
 
Bitartean, finkatuak ziren ibaier�tzetan burdinaola hidrauliko edo zeharrola berri haiek, beren gailu mekaniko bi�txi, paramentu handi, harlangai�tzez�ko obra, presa, ubide, gabi eta guzti. Eta hau dena XIII. mendean gertatu zen.
 
Hastera zihoan Euskal Herrian bere berpiz�kunde metalurgikoa eta energia hidraulikoren aroa. Handik aurrera olagizonen lana askoz eramangarriagoa izango zen. Burdinoletako gabiak zein hauspoak izadiko elementurik nagusienak mugiaraziko zituen, gurpil hidraulikoek eraginda ibiliko bai�tziren, gizona gidari eta zuzen�tzaile zutela.
 
Handik aurrera herri osoko ibarretan en�tzungo ziren agoa gori haiek haserrez jo�tzean mazoak sortutako oihar�tzunak, eta XVII. mendearen erdial�dera burdina�ekoiz�penak, hemen landuak eta manufak�turatuak, munduko herrial�deetan hedatuko ziren.
 
Bestetik, argi eta garbi gel�ditu da gainera, delako «ferrerías masuqueras» hauek gure Herrian XIII. eta XIV. mendera bitartean iraun zutela; hain zuzen ere, urez abiarazitako burdinola hidraulikoak ibaier�tzetan koka�tzen hasi ziren arte. XIX. mendearen az�kenera bitartean hauetatik atera zen burdina, Pirinioetako burdinola edo forja kataluniarrak deituriko prozedura metalurgikoaren bidez.
 
 
Oiar�tzungo burdinolen albisteak
 
Alfon�tso XI.a erregeak Oiar�tzungo burdinolen forua 1328an eman zien Oiar�tzungo eta Irun�Uranzuko olagizonei.
 
Agiri horretan –bide batez, esan dezagun oso luzea zela– ez da ager�tzen burdinola «masuqueras» delakoen aipamenik. Al�diz, baditu uren ondoan dauden burdinolen gurpilei buruz�ko oharrak, baita burdinola hauen presen gainean egindako lanen erreferen�tziak eta abar ere. Honek egiazta�tzen du Oiar�tzun al�dean, Aiako Hai�tzaren inguruetan alegia, XIV. mendean burdina atera�tzeko prozedurak hobeak zirela Gipuz�koako Goierrin erabil�tzen zituztenak baino.
 
Berezitasun honetan, izan ote zuen eraginik gaur egun berre�tsia den aurreko mendeetan erromatar�tzeak, itsas ondoko lurral�de hartan? Luiz Uranzuk, bere Menaqueros y ferrones lanean, Irungo Eskolamendi dei�tzen den mendi baten aipamena egitean, Eskuola-mendi esku olaren sinonimoa dela esaten du.
 
 
Europaren mailan
 
Espezialitate honetako lan alemaniar baten arabera, gurpil hidraulikoz�ko burdinolak (Eisenmühlen) Europaren erdial�dean eta iparral�dean XII. eta XIV. mende artean azal�du ziren, hortaz, euskal metalurgia Europako aurreratuenen mailan zegoela adieraziz.
 
Energia Hidraulikoaren Aroan, gurpila edo turbina hidraulikoa azal�tzearekin batera sartu zen Europa. Handik aurrera Euskal Pirinioetako ibaietako urak eraginkor�ki baliatuko ziren burdinola berrien eragingailu mekaniko gisa, presa txikien bidez urtegietara bil�du eta, desnibel handi bat irabazteko, harlangai�tzez�ko ubideetatik barrena bideraturik.
 
Amaitua zen gure olagizon zail�duen an�tzinako artisau�tza prozeduran burdina atera�tzeko modua eta aroa eta, handik aurrera, askoz ere eramangarriagoa bilakatu zen lan neke�tsu hura.
 
 
Burdinola hidraulikoen izenak
 
Bere ibilbide guztian Euskal Herriko iraganeko jarduera industriala ikertuko bagenu, zalan�tzarik gabe hitz adierazgarri ugari aur�kituko genuke. Hala, esate baterako:
 
- Euskal ola hi�tza, (ohola) zura izateaz gainera, normalean, lan zehatz bat egiten edo lan�tzen deneko lekua adierazten du, harri�ola (harria lan�tzen den lekua), Loiola (buztina lan�tzen den lekua) eta abar.; baina euskal sustrai hau, an�tzinatik, ia erabat burdinolaren adierari, burdina egiteari edo lan�tzeari zegokiona da.
 
- Era berean, azalpen nabarmenez eratorri dira deitura hauek: barrenola, az�pikola, plazaola, amasola, belaunzaola, renteriola, segurola, al�daola, bengolea, goikolea, olal�de, goenola, etab.
 
- Eta beste hainbat elementu kasuan kasukoak, langai eta beste ezaugarri ba�tzuei aplikaturik aur�ki�tzen ditugu izenok: gabiola, man�txola, aizeola, gentilola, agorrola, arrabiola, olaxo, olazar y olaberri.
 
Urola bailaran bazen olanagusi zeri�tzan burdinola bat.
 
Gure Herrian finkatutako burdinola guztien izen edo deituren artetik ola erroa dutenak ehuneko hogeita hamabost bat izango dira.
 
 
Burdinolen goraldia
 
An�tzinatik, hiru izan ziren fun�tsez�ko arrazoi nagusiak, Mendebal�deko Pirinioetako burdinolak burdingin�tza eta al�tzairugin�tzan nazioarteko ranking�aren buruan zaz�pi mendeetan zehar egoten lagundu zutenak, erdial�deko eta iparreko herriekin lehian.
 
1. Lehen elementua Euskal Herria Pirinioen mendebal�dean, paleozoiko eta kretaziko aroetako esparru mineralizatu handiaren barruan kokatua egotea izan zen, eraiki�tze eta garapenean lagungarria. Bere baitan hartuz:
 
- Biz�kaian Somorrostro eta Triano al�dea
 
- Gipuz�koan Aiako Hai�tza, Zerain, Mutiloa eta Arrasateko mendiak.
 
- Araban, honen iparral�dea
 
- Nafarroan, ipar�ekial�dea, denak ere oxido eta karbonato egiturako burdin mineraletan oso aberats diren mea�zainekin.
 
2. Bigarren elementua, Euskal Herriak euri prezipitazio handiak izaten dituenetakoa izateak baso�aberastasunean modu berezian lagundu izatea; batez ere, pago, haritz eta gaztaina barietateak, burdinoletan burdin mineralaren murriz�ketan eta forjaketako sutegietan erabiliko den egur�ikatz ezin hobea lor�tzeko zuhaitz aproposak.
 
3. Hirugarren elementua, burdinolen garapenean al�dekoa, honen ibai�sare berezi eta balio�tsua izango li�tzateke. Ter�tziarioaren amaieran, Pirinioetako zoru�harro�tzeen fenomeno geologikoek, eta geroagoko eurite handiak dituen lurral�de honetako bal�din�tza klimatikoek eragindako pi�tzadura eta erosio handiek, ia etengabeko ibilguan, emari txikiko eta desnibel handiko ibai ugari sorrarazi izana.
 
 
 
 
Burdinolen amaiera
 
XIX. mendearen hasieran burdinolak desager�tzen hasi ziren eta, mendea buka�tzerako, ez zen jada bakarren bat besterik gel�di�tzen.
 
Burdinolak erabat desager�tzeko arrazoirik nagusienak hauek izan ziren:
 
- Labeak bero�tzeko behar zen egur�ika�tza egiteko landatuak ziren basoak etengabe eta neurrigabe moztea.
 
- Behar ekonomikoek eraginda, burdina eta al�tzairua atera�tzeko burdingin�tzan harrika�tza erabil�tzen hasi izana.
 
- Burdin oxidoz abera�tsak ziren meategi�haztegiak agortu izana.
 
- Ibaien goi�ibarretako arroa estuetan garraiorako zailtasunak.
 
- To�txoak edo arrobioak egiteko labe garaiak kokatu izana eta
 
- beste kontrako bal�din�tza zenbait.
 
�Burdinola hidraulikoaren deskribapena
 
 
�MEKANISMO HIDRAULIKOA
 
Euskal Pirinioetako burdinola edo zeharrolen zati edo osagarri nagusiak modu honetan eraturik zeuden.
 
- Grabitate�presa, harlangai�tzez�koa, burdinolatik ubidean gora berrehun edo mila metrora kokaturikoa.
 
- Presak bil�dutako urak, desnibel txikiko ubide estu eta luze batetik, biltegi erregula�tzaile gisa balio zuen ataurrera eramaten ziren.
 
- Ataurre honen ondoan, eta honen maila berean, kezuraska izeneko beste biltegi txiki bat izaten zen;
 
- handik balbul a moduko gailura, txinbora, bidal�tzen zen ura;
 
- eta hemendik lor�tzen zen eskuz erruedaren edo gurpil hidraulikoaren birak al�da�tzea,
 
- gurpil hidraulikoak arda�tza�nagusi edo egurrez�ko ardatz handi baten bidez mekanikoki eragiten zuen gabia edo mailua, al�di berean.
 
Ardatz honek lau edo bost hor�tza handi –maisukariak– zituen erro handi batean txertatu edo sarturik, hauek al�txa�tzen zuten gabia edo mailua beren mugimendu zir�kularretan.
 
 
Gabi�arda�tza. Lehen forjaketa
 
Gabi�arda�tza, edo mailua, egurrez�ko habe handi bat izaten zen, eskuairaz berrogei bat zentimetro eta lau metro luzean.
 
Muturrean zeraman mazua, burdina forjatuz�ko pieza handia, lautik zor�tzira arteko kintal pisa�tzen zituena.
 
Honen bidez jo�tzen edo forja�tzen zen burdin goriz�ko masa edo agoa.
 
Horrela atera�tzen zen
 
- hamasei bat arroako burdin to�txo handia, bal�din eta pieza handiko lanak egiteko bazen; aingurak, esate baterako.
 
- Edo lingote txikiak, gerora zeharrolan bertan edo ola�txoetan bestela, pieza txikiagoak lan�tzeko edo forja�tzeko bazen.
 
 
Hauspoa. Aire�injekzioa
 
Burdin mineralaren murriz�keta egur�ika�tzez egiteko, prozesu kimikoan beharrez�koa zen airea zurez eta larru tolestuz eginiko hauspo handi batez sar�tzen zen labean; horretarako ardatz nagusiari zuzenean eran�tsitako gurpil hidrauliko bidez eragiten zi�tzaion.
 
 
Haize�ar�ka. Aire�injekzioa
 
Euskal burdinola ba�tzuetan haize�ar�ka bidez sar�tzen zi�tzaion airea labeari eta sutegiari.
 
Sistema berri honen ai�tzindari gisa, Pablo Antonio Rivadeneira ekarriko dugu gogora, hausporik gabe, haize�ar�ka izeneko ur�aska bat besterik gabe burdina ur�tzeko asmakizunaren pribilegioa eskatu bai�tzuen eta, hala, 1639an Salazargo (Biz�kaia) burdinolan esperimentatu zen, berrogeita hamar urterako baimena eskuratuz.
 
Haize�ar�ka edo tronpa ubide edo
 
- ataurretik zetorren eta etengabe urez beteta manten�tzen zen goieneko depositu batez
 
- eta oinarriko beste txiki batez osatua izaten zen, biak ere hodi bertikal bat edo gehiagoz el�karturik.
 
Hodi hauek beren goienean estutu egiten ziren inbutu bat eratuz, goieneko depositutik ura eror�tzean herrestan aire asko eramanarazten zuelarik.
 
Ondorioz, oinarriko deposituan ura mailaz igo�tzean, hau behar�tzen zuen depositu honen goieneko zatitik urez ihinztatutako airea bota�tzera ubide edo tobera batean zehar, zuzenean sar�tzera mineralaren murriz�ketarako labean.
 
Burdinoletan haize�ar�ka zurez eraiki ohi zen, baina ba�tzuetan harlangai�tzez�ko zatiren bat izan ohi zuen. Eta hari, jakina, goieneko zatian uraren�tzat desnibel handi bat eduki�tzea beharrez�koa izango zi�tzaion.
 
 
Labea
 
Lau hormez eratutako esparru laukizuzen bat zen; lauak ziren hiru horma, baina laugarrena labearen barru al�dera ganbila edo konkorduna.
 
Bataz beste, asko al�da�tzen ziren labearen neurriak, baina, normalean 50 x 70 cm izaten zuen behean eta 60 cm garaieran.
 
Labearen zati ganbilaren eta haizebidearen arteko al�derdia, ziarren al�dea, ur�tzailearen lanari zegokion al�derdia zen.
 
Honek goial�detik palanka handi batez agoaren gainean jardunez eskua har�tzen zuen, murriz�ketan eta are�lanetan.
 
Labearen al�de honen beheko al�dean zulo edo gal�da�isurbidea edo ziar�zulo bat zegoen zepak edo ziarrak atera�tzeko.
 
Labearen kontrako al�deari berriz iduri�gela dei�tzen zi�tzaion.
 
Arragoaren hondoa hareharri erregogor batez egina zen, azalera apur bat ahurra eta ordez�ka�tzeko moduan jarria.
 
Burdin barra ba�tzuk ere azal�tzen ziren el�kartuak, ebakidura laukizuzenekoak; bat bestearen gainean jar�tzen ziren arragoaren sakonetik haizebideraino horma bertikal bat osatuz. Honek burdinolako horman egindako ganga txiki bat zehar�ka�tzen zuen, 35°tik 40°ra arteko angeluduna.
 
Ohikoa zen, burdinolek tximiniarik ez eduki�tzea, eta, keari irteera emateko, sabaian zulo soil bat besterik ez zuen izaten.
 
 
Gal�daketa�prozesua
 
Burdinolako labea edo arragoa izango zen bere osagai teknikorik nagusiena, han�txe lortuko bai�tzen agoa.
 
Agoa zen burdin gori masa harroa edo al�tzairu xaflagarria, eta karbonoz %0,3tik %0,6ko propor�tzioa izan behar zuen, mailuka�tzeko edo forja�tzeko.
 
Burdinoletako labeetan egur�ika�tza eta mea oso abera�tsak baino ez ziren erabil�tzen, eta bere gangan silizea nagusi zen ziarrak edo zepak aiseago erre�tzeko, berotasuna gehiegi igoarazi gabe.
 
Labean errekun�tzaz sortutako azido karbonikoa ikatz zati batez nahasten zen CO2 bolumen bakoi�tzak CO bi bolumen sorrarazteko moduan, eta hala, CO2 propor�tzioa bikoiztu egiten zen murriz�ketaz, burdinaren oxidoa guztiz�ko metala bihurtu arte ika�tza gehiegi bal�din bazuen; fun�tsean burdingin�tzako labe garai moder�noetan gaur egun egiten denaren oso an�tzeko prozesu kimikoa.
 
Aireak, ihinztatuak edo urez aseak, mineralaren murriz�keta�lan honen prozesu kimiko eta metalurgikoa erraztuko zuen, labean eranstearekin oxidoei hidrogenoa, gas karboniko murriztailea (CO).
 
Jakina denez, hidrogenoa edo uraren gas�egoera lor�tzeko prozedura bat dugu ikatz goriari gainera ur txorro bat tal�kan bota�tzea (C + H2 0 = C O + H2).
 
Egun, burdin hau�tsa, kimikoki garbia (%99,8) iker�kun�tzako laborategietan erabil�tzen dena, burdin oxido hau�tsa gas hidrogeno bidez tenperatura handian murriztuz iristen da.
 
 
 
 
�ZEHARROLETAKO AINGURAK
 
 
�Osoko industria siderometalurgikoa
 
XVIII. mendearen erdial�dera, arran��tzuko eta gerrako itsason��tzien��tzat nahiz bestelakoen��tzat aingurak egiten ziharduten zeharrolak dira industria siderometalurgiko integralaren agerpen edo eredurik bikainena
 
 
Gilisagastiren ekarpena
Joan Fermin Gilisagasti, Aiako (Gipuz�koa) semea eta Arrazubia zeharrolako olajauna izan zen aingura handiak egiten lehenengoa.
 
Zeharrola eta burdingin��tzako lanak bere haur��tzarotik ikusi eta ikasiak zítuen Gilisagastik, baina garatu eta aurrerapenez hor�ni��tzeko irrikak jo zuen gaztaroan. Hala, artean gaztea zelarik, klandestinoki Holandara joan zen eta han bere burua eta bizia arriskatuz, industria�espioi�tza edo zelatari�tzan jardun zuen, aingura astun eta handiak egiteko era eta teknika berrietan treba�tzea lortuz.
 
Handik trebatutako ofizial bilakaturik itzuli zen gure gizona:
 
- batetik, harrika�tza arragoan erabil�tzen;
 
- bestetik, aingura�besoen sol�daduran egur�ika�tza erabil�tzen eta haien tenplaketan. Hori guztia 1739. urtean burutu zuen.
 
Gilisagasti benetako aurrelari bat izan zen gaur egun Ekial�de Urrunean erabil�tzen diren industria hobekun�tzako prozedura berrietan.
 
Errege Karlos III.aren Ahol�kulari eta Idaz�kari eta Gipuz�koako itsas portuetako Itsas Armadako Ministroa zen Jose Antonio Enriquezek badu txosten jakingarri bat metalurgiari buruz�koa, zeha�tzago esteko, ainguragin�tzari buruz�koa, 1787. urtean argitaratua.
 
Gure Joan Fermin Gilisagasti ainguragileari dagokionez, 72 kintaleko aingura bat egin zuela esaten digu, eta huraxe zela Espainian ordura arte egindako aingurarik handiena.
 
Horretaz gain, olagizon euskal�dun honi zor ziotela Espainiak eta Gipuz�koak, aingura handiak Holandatik ekarri beharrik ez izatea; Euskal Herrian hain egoki eta halako trebetasunez egiteaz gain, mer�keago eta bertako askori lana emanez egiten bai�tziren.
 
 
Hemezor�tzi burdinola Gipuz�koan
 
Gipuz�koan, al�di hartan, ainguragin�tzan hemezor�tzi burdinola ari�tzen ziren; denak ere Oria, Lei�tzaran, Urumea eta Oiar�tzun ibaien arroetan eraikiak. Garran�tzirik handienekoen izenak hauek dira, besteak beste:
 
- Arrazubia,
 
- Fagollaga,
 
- Ereñozu,
 
- Pikoaga,
 
- Amasola,
 
- Agaraiz,
 
- Lasarteola,
 
- Renteriola eta
 
- Olaberri.
 
 
Ainguren salneurria
 
Aingura bakoi�tzaren salneurria bal�din�tza askoren arabera al�da�tzen zen, hala nola;
 
- burdinkia eta ika�tza, beharrez�ko lehen�gaien nolakoak ziren, haien garraioa, eta langileen eskulanarena eta beste;
 
- horiez gain, artekarien komisioak zegoen;
 
- az�kenik, olagizonek beren kontura ala el�kartean jarduten zuten ere kontuan har�tzen zen, langileek bi eratara lan egiten bai�tzuten.
 
Olagizonek meategia beren lurretan bal�din bazuten, bistakoa da bestela baino mer�keagoa gertatuko zi�tzaiela.
 
Gauzak horrela, 72 kintaleko aingura bat egiteko hemezor�tzi bat egun behar izaten zituzten eta guztira 9.173 erreal kosta�tzen ohi zen.
 
 
Ainguren araudia eta sailkapena
 
Errege�agindu batek erabaki�tzen zituen 1752. urtean aingura baten eta bere zati guztien neurriak:
 
- aingurak,
 
- guru�tzeak,
 
- guru�tze�adarrak,
 
- zangoak,
 
- potak,
 
- atzamarrak eta abar,
 
- bakoi�tzak zenbat oin, on�tza eta lerro behar zituen esanez.
 
Urte bereko lege baten bidez, erabakirik gel�ditu zen on�tzidi bakoi�tzak zenbat aingura eta nolakoak eraman behar zituen, itsason�tziak, fragatak nahiz beste edonolako on�tziak izan. Honela, itsason�tzi bakoi�tzak beharrez�koak zituen:
 
- 72 kintaleko hiru aingura,
 
- 66 kintaleko bat,
 
- 60ko bat,
 
- 25 kintaleko aingura�guru�tze bat,
 
- eta 17ko eta 9ko bana.
 
 
Ainguren kalitatea
 
Her�naniko Udale�txeko ar�txiboan aur�ki daitez�ke ainguragin�tzari buruz�ko zehaztasun handiko dokumentu ugari, ekarpen tekniko asko dakar�tzatenak: bero�tze�gori�tzea, mailuka lan�tzea, zol�daketa, aroa eta beste xehetasun gehiago.
 
Beste gauza jakingarri ba�tzuen artean, aitorpen hauek behin�tzat nabarmen ageri dira: bertako aingurak onak eta ongi eginak zirela, Europako beste herrial�deetakoak baino hobeak. Ingelesak, holandarrak eta fran�tziarrak Donostiara beren�tzat izendatutako aingurak aztertu eta erostera etor�tzen zirenean, harriturik gel�di�tzen zirela ere ageri da orrietan.
 
 
Aingurak Espainiako armadaren�tzat
 
Estatuak bere�tzat formalizatu nahi izan zuen burdinola bat Errenterian 1749. urtean, hain zuzen ere, ainguragin�tzan jarduteko asmotan. Urumeako burdinoletako olajaunek, ordea, eragoz�pen asko jarri ziz�kioten horretarako. Porrot egin zuen Estatuaren nazionalizazio asmoak eta hu�tsean gel�ditu zen.
 
Errege Armadaren�tzat izendaturiko aingurak, Espainiako Departamendu hauetara bidal�tzen zituzten: Cadiz, Ferrol eta Cartagenara. Baina itsasoz haratago ere bidali ohi zituzten, eta guztira urteko laurehun bat aingura izaten ziren, gu�txi gorabehera.
 
Itsas Armadako Departamentuko Ministerioak Jarraibideen Orria atera zuen ainguragin�tzako xehetasun eta argibide ugari emanaz. Beste lege eta aginduetarako egin ohi zen bezala, orri horretan ainguragin�tzan bete beharreko arauak ida�tzi ziren. Orri hori honela buka�tzen zen:
 
... no sólo las intimó el Gobier�no, sino que hizo que, para que mejor las entendiesen, se traduxesen al Bascuence, porque los más de ellos no entendían otro Idioma, y que se entregase a cada uno un ejemplar.
 
Estaduak bere eskura antolatu nai izan zuan bur�ni�ola bat Errenteri’n 1749’gn urtean, ain zuzen ere ainguragin�tzarako asmotan. Urumea’ko bur�ni�oletako olajaunek, ordea, eragoz�pen asko jarri ziz�kioten ortarako. Porrot egin bearrean gertatu zan Estaduaren «nazionalizazio» asmoa ta u�tsean gel�ditu zan.
 
 
Aingura kulturan
 
Bai zama�on�tzietan, bai fragatetan, itxaropen�aingura zeri�tzana zen aingurarik astunena eta beste guztiak baino garran�tzi handiagokoa; eskuinal�deko saihe�tsean eduki ohi zuten. Izenak berak adierazten duenez, mastak gal�tzea edo beste ezbeharrik zenean lagungarri izaten bai�tzuten, olatuek itsason�tzia hai�tzen kontra apur ez zezaten.
 
Lehenengo kristauen irudien artean, askotan ageri da aingura; batez ere hilobietako goiburuetan, betiko bizi�tzarako Itxaropenaren adierazgarri, eta ez da harri�tzekoa, Kristoren adieraz�pen diren guru�tzea eta arrainekin batera aur�ki�tzea. Itun Berrian, Ebertarrei ida�tzitako gutunean ere (Heb. 6, 10) itxaropenaren adierazgarri aur�ki�tzen dugu aingura.
 
Iberiari dagokionez, ainguraren lehenengo aztar�na erromatarren al�dia baino lehenagoko txanpon batean aur�ki�tzen da. Euskal Herrian, al�diz, Erdi Aroaz geroztik ugari samar aur�ki daitez�ke Biz�kaia eta Gipuz�koan itsaser�tzeko zenbait oin�etxeren armarrietan: Sarria, Likona, Arteita, Lastur eta Alzola, kasu.
 
Oria eta Lei�tzaran ibaiak el�kar�tzen diren lurretan kokaturiko herria dugu Andoain, eta an�tzinako burdinolak direla�eta oso ezaguna da; badu herri horrek orain bertan ere ainguraren oroigarririk, karrika baten izena baita Aingurua kalea.
 
IJEZ�kETA
 
Handik laster, 1770. urtean, Simon Aragorri Irandako mar�kes jaunak bere�tzat erosi zituen lur ba�tzuk, Errenteriako burdinolatik hurbil, hain justu ere goian esan ditugun Estatuak bere asmoak burutu nahi izan zituen tokian bertan; bera, Euskalerriaren Adiskideen El�karteko baz�kide zen. Jaun honek antolatu zuan Espainia osoan beste inork baino lehen burdin xaflak egiteko, fanderia edo fenderie zeri�tzan tramankulu bi�txi bat, ijez�keta�tren bat.
 
Horregatik, Estatuak pribilegio ba�tzuk eman izan ziz�kion, nazioaren�tzat onuragarri direnei gaur egun eman ohi zaiz�kienak bezalakoak.
 
Lantegi honetan Oarso eta Urumea ibaietako burdinoletatik eramandako burdin pletinak eta biribilak ijezten ziren, materialak horretarako bi labe berezietan gorituz.
 
Langile�tal�dea honako hauek osa�tzen zuten: maisu bat, 4 ofizial eta 3 errementari, eta astero 37.000 libra burdin atera�tzen ziren ije�tzirik.
 
Irandako mar�kesa zen Iragorri euskal�duna, gure herriko lantegien susta�tzaile handia izan zen eta, horrez gain, baita diplomatiko jatorra ere: haren ardura eta kudeaketa egokiari esker izenpetu zen Basileako bake�ituna.
 
�Galdaketa prozesua eta ekoizpena
 
 
�Ekoizpen zikloa
 
Urteko lan kanpaina euriaren araberakoa izaten zen burdinoletan eta, ondorioz, ibaietako ur�emariak bal�din�tzaturikoa; horregatik, azaro al�dera hasi ohi zen, eta apirila nahiz maiatz al�dean amai�tzen zen.
 
Urriaren bukaera al�dera olagizonek idi gizen bat, inguruetako gizenena, hil�tzeko ohitura zuten, urteko lan�kanpaina hasi aurretik, eta gaziturik, zezinan egiten zuten beren otorduetarako.
 
Lan al�dia beti igandez hasten zuten, baz�kari eder bat eginez eta otordu horretara jende askori dei egiten zieten olagizonek: herriko agintari, apaiz eta beste auzotarrei, denen artean ospakizuna gaueko hamabiak arte luzatuz.
 
Gainerako urte�zatian, berriz, gehienetan beste lan hauek egiten zituzten: zuhaitz eta txara nahiz sasiak moztea basoan, labe eta sutegietan behar zuten ika�tza egiteko; meategietatik burdinkia atera�tzea, ur�tzea eta oletara eramatea.
 
Az�ken�urteetan, itsasotik gertuen zeuden burdinoletan aingurak egin ohi zituzten batez ere; eta horretarako, Somorrostrotik ekar�tzen zituzten mea abera�tsak, itsasoz ekarri ere benakera edo txanukera izeneko on�tzi berezietan, bakoi�tzak seiehun edo zor�tziehun kintaleko zama garraia�tzen zuelarik.
 
 
Lonjak eta errenteriak
 
Itsas portuetan eta ibaiak itsasora�tzen diren tokietan baziren etxe berezi ba�tzuk, errenteria izeneko saltokiak, adibidez: Errenterian, Donostian, Orion, Zestoako Beduan, Bilboko San Anton zubiaren ondoan eta abar; batez ere, burdin eta gainerako ekoiz�penak bertan pila�tzeko izaten ziran, baita iker�tzaileek aztertu ondoren hainbat destinoetarako on�tzira�tzeak ere.
 
 
Langileak
 
Bertako langileak izenez olagizonak ziren, eta hauek izaten ziran gehienetan:
 
- labeak zaindu eta burdina ur�tzeaz ardura�tzeko, bi ur�tzaile;
 
- beste bi jo�tzaile edo tira�tzaile, ieleak;
 
- lagun�tzaile edo peoi bat, deituraz pealea, baina baita ga�tzemaile ere, bere esku zuelako el�tzea gazitu eta zain�tzea.
 
Olajaun delakoarekin egiten zuten iele eta ur�tzaileek beren lan�ituna, gehienetan ateratako burdin kintal bakoi�tzeko erreal bina, larunbatetan pisatuta. Urteko lan�al�diaren amaieran egiten zuten ordainketa, baina tartean ere ordaindu ohi zuten gerokoa aurreratuz.
 
 
Gal�daketa prozesua
 
Ur�tzaileak bere lan berezia egiteko, meatokitik ekarritako burdinkia bereizi behar izaten zuen lehenik, labea bete�tzeko behar zuen tona�erdia osotu arte. Mailuz joka zatitu edo txikitu behar zituen, bakoi�tza sei zentimetro baino handiagoa izango ez zen moduan utziz; berehala galbahetu egiten zen, hauts, apur eta zentimetroa baino txikiagoko puskak al�de batera bereizteko. Lan honetan lagun�tzaile izaten zuen pealea.
 
Ondoren labea bete ohi zuen, burdin mea eta ika�tza txandaka sartuz; labea piztean, berriz, haizea eman behar zion hauspoz, indar�tsu eman ere, su�gar urdinak atera�tzea lortu arte.
 
Lehen ere esan dugunez, gasek murrizten eta al�da�tzen zuten burdin mea, benetan burdinki edo burdin bihurtu arte.
 
Adierazi den bezala, Gasek murrizten zuten burdin mea edo burdin oxidoa honako egoeretatik igaroz:
 
� lehenik, oxido magnetiko egoerara,
 
- ondoren, protoxido egoerara
 
- eta, az�kenik, haren metal edo burdin egoerara.
 
Baina burdinki ez zen guztia bereizi eta, ordu pare baten ostean, ziar�zulo zeri�tzan zuloan barrena kanpora�tzen zuten ziarrak edo zirelakoak.
 
Berotasun oso handian eta murriz�keta giroan, burdinak ikaz�kaia beregana�tzen duelako, edota biak el�kar�tzen direlako, burdina hoztu eta gogor�tzean zatikor edo hauskor gerta�tzen da. Horregatik, trebetasun eta esku bereziak behar zituen ur�tzaileak, kako luze baten bidez burdinkiak el�karri itsasteko eta labeko bazterrik oxida�tzaileenera bil�tzeko: horrela lo�tzen zuen burdinari ikaz�kaia murriztea eta agoa burdin�tsuago bihur�tzea.
 
 
Agoaren eraketa
 
Labea piztu eta lauz�pabost ordura hasi ohi zen ur�tzailea, burrun�tzi edo su�hagaren bídez, labean barrena sakabanaturik zeuden burdinki puska harro�harroak bata besteari itsasten; horrela pilatu eta itsa�tsitako mukulu edo pila gori�goria zen agoa, ehun eta berrogeita hamar kilotik berrehunerako burdin konkorra.
 
Bost olagizonek burdinaga eta kurrikak izeneko suhatz handiez atera, eta gabiaren ingude gainera eramaten zuten; han�txe gabiaren mailukadaz lan�tzen zuten, ziarrak kendu eta burdinari purutasun handiagoa emanez.
 
Gaur egungo labe garaietan ez bezala, burdina urtu gabe lan�tzen zuten zeharroletan, gal�daketa prozesu edo fasetik pasa gabe.
 
 
Forjaketa eta kalibreak
 
Gabiaren ingude gainean ipini orduko agoa, 900º eta 1.000º bitarteko berotasuna gal�du baino lehen hasten zen ielea joka hura lan�tzen eta tira�tzen, trinkotu heinean arbasta�tze karratu nahiz to�txo tankera emanez.
 
-Atera behar zuen burdina�zatia lodia bazen, berotu al�di batez burutu ohi zuen bere lana;
 
- baina ebaketa txikiagoko burdin profilak atera behar zituenean, to�txo gorituak taiel batez mozten zituzten; eta gel�ditutako zatiak ondoren behar adina bider gorituz forja�tzen zituen.
 
 
Emai�tza: burdina gozoa eta al�tzairua
 
Egiten zituzten haga edo barrak bitarikoak izan ohi ziren: burdina gozoa edo burdina biguna batetik eta al�tzairu naturala bestetik, karbono propor�tzioa % 0,2 edo % 1eta bitartean al�da zitekeelarik.
 
Ur�tzaileak,
 
- burdina gozoa atera�tzeko, aipatu dugun moduko karburazioa saihestu behar zuen.
 
- Al�tzairua lor�tzeko, berriz, karbono propor�tzioa gehi�tzen zuen, zilarrak sarriago ken�tzen saiatuz eta agoa ikatz goria ukituz denbora luzeagoan edukiz, su�garren al�derdi oxida�tzailetik aparte.
 
 
Denbora. Kon�tsumoa eta errendimendua
 
Burdingaia labean karga�tzetik, forjaketan burdina profilak atera bitarteko lanaren ziklo osoa, al�dakorra izaten zen zeharrolak zuen garran�tziaren arabera; gehienetan bospasei orduko lana izaten zen.
 
Tona�erdi bat burdinki eta ia beste hainbeste ikatz kon�tsumi�tzen zen.
 
Hala, bataz beste, ehun eta berrogeita hamar kilo burdina lor�tzen zen.
 
 
Ekoiz�pena. Kalitatea manufak�turarako
 
Zeharroletan landutako burdina kalitate oso onekoa zen erabilitako materialen purutasunagatik eta ganga fosfororik gabea izateagatik; baina baita sufrerik gabeko egur�ika�tzetan gori�tzen zutelako ere.
 
Bestal�de homogeneotasun gu�txikoa eta garbitasun gu�txia ere izaten zen, zilarrak guztiz ken�tzea zailegi gerta�tzeaz gain, karrakaz jateko zailak ziren al�tzairu�zati gogorrak izaten zituelako tartetan.
 
Al�deran�tziz, al�tzairu gozoa, karbono gu�txikoa zenez, erraza gerta�tzen zen forjaketarako nahiz beroketa eta sol�dadura goria egiteko, aingurak bezalako pieza handietan.
 
 
Kostua
 
Neke Handikoak, garestiak eta errendimendu txikikoak ziren an�tzina burdina�lanak, gure gaur egungo ikuspegiaz al�deratuta. Beraz, hasierako zeharrola haietan, erregaien edo ika�tzaren kon�tsumoa, atera�tzen zuten burdina�kopuruari zegokionean, % 300 eta % 500 bitartekoa izaten zen; burdina bera ere sartutako ika�tzaren erdira jai�tsi ohi zen pisuan.
 
Hain zuzen ere, zepa arre harro pilak, burdinaz aberats eta burdinoletako mea�tzeetan eta ibaier�tzetan pila�tzen zituztenak berriro erabili egiten ziren, joan zen mendean aurrera ere.
 
 
Olagizona.Bizimodua
 
 
�Asteko lanaldia
 
Olajaunak, zeharrolaren jabeak, otoitz egiten zuen bere lankideekin, ordu jakinetan Angelusa edo aingeru�otoi�tza esanez, goizean argi�ez�kilarekin batera, hamabietan eguerdiarekin eta arra�tsean berriz Amekilarekin batera. Lanal�di osoan, etengabean egiten zuten lan larunbat gaueko hamabiak arte, eta zenbaitetan baita beranduagora arte ere, labetik ateratako az�ken agoa behar bezala mailukatu arte.
 
Zeharroletako lanak etenik egin gabe jarrai�tzen zuen, lehen esan dugunez, astelehenetik larunbat arra�tsera bitartean, gau eta egun.
 
Atseden laburrak har�tzen zituzten, hau da, forjaketa amai�tzen zutenetik agoa berria atera arteko tartea, bi ordu eta bi ordu eta erdi bitarteko tarteak.
 
Txanda�ordua iristen zenean, agoa labetik atera�tzekoan, ur�tzaileak txistu zorrotz batez esnarazten zituan ikaztegi�ondoan kamainetan lo zeuden forjari biak.
 
Gau eta egun jarraian egiten zuten lana, tartean txandaka hartuz atseden; lo�al�di laburretarako ezin ohe zuri�gozorik egon lantoki hauetan: bi kol�txoi kaskar ongi belztuak, arta�txurikinez betetako bi lastaira, eta tapaki edo estalgarri ziztrin ba�tzuk.
 
 
Otordua
 
Eguneko janaria beren kontura izaten zuten.
 
Eguneko hiru erreal izan ohi zen peailearen sol�data eta olajaunaren kontura otordu guztiak.
 
Bi otordu edo janal�di egiten zituzten egunean, goizeko zor�tzietan lehenengoa eta arra�tsal�deko zaz�piak al�dera bigarrena.
 
Eguneroko janaria burdinolan bertan prestaturiko babak eta idi�zezina izaten zen.
 
Ogia, berriz, olagizonen etxeetan erre�tzen zen asteroko txandatan: anega�erdia izan ohi zen asteko kopurua.
 
Eguerdiko janaria, baz�kari ordez, ardoa eta ogia izaten ziren, bost laguneko bi litro ardo zituztelarik.
 
 
Ostatalekua
 
Ika�tzaren�tzat eta burdinkiaren�tzat biltokiak eduki�tzeaz gain, olagizonen baserriak eta olajaunen edo nagusien dorre�txeak izaten ziren hurbilean. Ermita�txoren bat ere askotan izaten zuten hurbilean eta hartan balia�tzen ziren inguruko beste burdinolak ere.
 
 
Ezbeharren arriskua
 
Nekagarria eta zaila zen benetan olagizonen zeregina, ia�ia jasan ezina, bai labeko bero izugarriagatik, bai irtenbide kaskarra zuen ke itsugarriengatik, eta horretaz gainera, agoa gori�goria mailuka�tzean, sor�tzen ziren suz�ko txinparta ugari langileen gainera jauzten zirelako. Erre�tzeko arriskuetatik babesteko, soineko luze eta zabalak, iduriak, jan�tzi ohi zituzten soinean olagizonek, lepotik oinetarainokoa lihoz�ko jan�tziez estalita. Burua, berriz, kapela izeneko estal�ki zabal eta gogorrez estal�tzen zuten.
 
Ezbairik gabe, beste edozein langin�tza eta lanbidetan baino arrisku handiagoa zuten eta laneko ezbehar la�tzagoak nozi�tzen zituzten.
 
Honelako istripuak izaten ziren makurrenak: gabietan hartutako kolpeak –ba�tzuetan hil�tzerainokoak– eta mailatuak; eta ikatz piztuen nahiz burdina eta zilar gorien erredurak; herdoil�dutako burdina zorro�tzen sastadak; biriketako gai�tzak, batez ere burdin mearen murriz�ketan labeetan sor�tzen zen karbono monoxidoa ar�nastetik sortuak; eta bestelako ugari.
 
Euskal atsotitz edo esaera zaharren artean bada XVI. mendekoa bat, horra zer dioen:
 
Olatik berri onik ez.
 
 
�Olagizonak kulturan
 
 
�Mitoa eta elezaharra
 
Burdingin�tzarekin zerikusia duen elezahar jakingarri eta iradoki�tzaile bat kontatuko dugu. Elezahar honek al�di ezberdinen agerpenak bil�tzen ditu batean, sinbolikoki, euskal�dunen Neolito Aroa eta Metal Aro arteko al�diari dagoz�kionak.
 
Ulertu ahal izateko, historiaurreko euskal gizakia hartu behar dugu gogoan eta bestetik burdinari lotutako kulturari dagoz�kionak, esaterako olagizona.
 
Joan Arin apaizak bidali zigun Ataundik, duela urte asko honako hau:
 
«Jentil indar�tsu bat bizi zan Arastor�tzen, bere lagun guztieri irabazten ziena. Gizonekin ere neurtu nai zituan, ordea, bere indarrak eta bidean beera joan�da�joan, mutiko bat aur�kitu zuan eta gizon al zan gal�detu. Onek ezez�koa eman zionean, aurrera jarraitu zuan, Mekolasagasti al�dera eta an aitona batekin topo; gal�dera bera egin zion, eta aitonak, izana zala gizon, eran�tzun zion. Orduan jentillak, bere indarrak gizonarekin neurtu nai zitualá eta aren billa zebilla, esan zion. Aitonak, eran�tzunez, joateko aurreraxeago esan zion, eta burdinola beltz batean aur�kituko zituala gizonak. Burdinolako ateetara el�du zanean, ola�gizon bat agertu zan; jentillak, gizon al zan gal�de�tzean, eta baiez�ko eran�tzuna artu zuanean, adierazi zion indarrak neurtu nai zituala berarekin. Olagizonak bereala esan zion, ea bere bea�tzez sudurretik el�tzen utziko ote zion, eta sutegian gorituta zeuz�kan suatz aundiak arturik, sudurra atera zion. Jentilla Aralarrera itzuli zan karraxika eta bere laguneri ala esaten zien: gizonak bi bea�tzez sudurretik el�du zion ordez, amar bea�tzez el�du izan balio, aurpegi osoa erre eta triskatuko ziola».
 
Az�kuek eta Barandiaranek ere bil�du zuten elezahar hori, baina al�daketa txiki ba�tzuez. Eta jentilak aipa�tzean, mitologiako gai bat baino gehiago nahasten direla, esaten du Barandiaranek, jatorri desberdinetakoak nahastu ere. Gizaki basatiak ziren, izugarriz�ko indarra zutenak, eta bizi, berriz, mendian, urrutiko etxeetan edo har�tzulotan bizi omen ziren.
 
Trikuharri (harriz�ko hilobiak) askotan egin dituzte indusketak. Aralar al�dean aztertu dituzten trikuharrietan beiraz�ko zepa bel�tzak aur�kitu dituzte, zalan�tzarik gabe esateko, burdingin�tzako labeetako hondarrak.
 
 
Samartin mitoetan
 
Burdinari dagoz�kion ipuin eta elezaharretan, norbaiten izenik ager�tzen bada, hori Samartin edo San Martin dugu. Eta hau, kristau eta santu eginik ezagu�tzen dugunetik, zeren eta atzerago jo�tzen badugu, greziar eta erro matarren jentil al�dira hel�duko gera eta, han, Marte, gerraren jainko edo burdinaren jainko aur�kituko dugu, gezia eta babeskia eskuetan dituela, bere izen bereko «Marte» planetaren gorrixkaren giza irudia.
 
Gai hau dela�eta, Nicolairen Basques d’autre fois, «La Tradition au Pays Basqueen» argitale�txeak 1899.ean argitaratu zuen liburutik euskaratu dugu zati hau:
 
Euskal�dunek beren hil�dakoei hilarriak eskain�tzen diz�kiete, an�tzinatik dator�kien ohiturari jarraituz, eta erromatarren arabera egiten dute dena. Horrela ikus dezake edonork, Galia osoan bezala, euskal�dunek ere beren�tzat hartu dituztela Erromako jainko nagusiak. Ba�tzuek Galiako Mer�kurio bereizi ohi dute, beste norbaitek euskal�dunen Marzo (Mars, Martis, Marte), al�dare bat DEO MARTI LEHERREN delakoari eskainia, Marzo garaile, dena zapal�tzen duan Marzori, gudaren jainko porroka�tzaile bel�durgarriari, menpera�tzaile ez ezik, txiki�tzaile ere badenari eskain�tzeraino.
 
Toulouseko Museoan badira hogeita bat al�dare bereziki «Mars leherren» delakoari eskainiak, eta horietatik hamahiru dira Ardiege auzotik eramanak. Beren idaz�kietan honela ageri dira: Leherren, Lehren, Leherenni, Lerenno.
 
Esangura�tsua gerta�tzen da, leher hori euskaraz lehertu edo zapart egitea izatea eta heren edo eren hori suge izatea.
 
Marte eta Martin hi�tzen artean badago halakoxe berdintasunik Europako egungo hiz�kun�tzekin, baina batez ere Euskara, germaniar eta latinetiko hiz�kun�tzen artean. Gauza bera esan dezakegu mitologiak al�deratuta ere: greziarren «Marte jainkoa», suaren eta burdinaren errege da batetik, eta euskal�dunon «Martin errementaria» bestetik.
 
Martin izenetik sortuak izan daitez�ke burdinaz�ko tresna�izen hauek: martillo, mazo eta martinete (burdinolatan uraren eraginez erabil�tzen zuten mailu handia edo gabia). Eta hitz hauek jatorriz, indoeuroparrak dira.
 
Ipuinetako Martin hori, kristau eta santu eginik, leku edo maila gailen batean ageri da: bere ingurukoak baino jakin�tsuago da, buru argikoa, langile eta asmamen handikoa. Lanbide bat baino gehiago dakiz�kien arren, batez ere eta bereziki, errementari edo burdin arotz dugu.
 
 
Samartin heroi zibilizatzailea
 
Az�kuek jasotako elezahar bat dugu hau, San Martinek burdina lan�tzen zuen asmamenaren lekuko:
 
«San Martin errementaria zen. Behin bere arazo artean, nekearen nekez eta beroaren beroz�edo, minduta haserre zebilen gizona; eta, estual�di hartatik atera�tzearren, bere anima Txerreni emateko gertu zegoela esan zuan.
 
Berehala agertu zi�tzaion Txeren,
 
—Hemen nauk, Martin, esanez.
 
—Ez haut behar nik ezertarako.
 
—Heuk dei egin didak eta hona ni hemen.
 
—Dei egin badiat, zer egiten nuen ez nekiela egin izango diat.
 
—Dei egin didak eta orain nirekin joan behar duk. Eta nire eskuetatik libratu nahi baduk, burdinaz�ko tresna berri bat asmatu behar duk.
 
—Burdinaz�ko tresna berri bat asmatu? –ahopeka esanda– larri, lurrera begira egon zen lehenengo; gero goi al�dera, laguntasun�eske balego bezala. Eta gaztain�adarretan akasdun orri eder luzeak ikusteak burutapen berri bat sortarazi zion garun edo buru�muinetan.Gero urduri�urduri hasi zen lanean. Burdin barrak sutan sartu eta ingude gainera suha�tzez ekarriz, taunk eta taunk ekin zion San Martinek lanari. Lehenengo zerra orduan�txe atera zen gizon baten eskuetatik.»
 
Ipuinean esan dugun ebaketako tresna horri gaur�ko burdinagileek eta sal�tzaileek, gazteleraz bederen, hoja de sierra esan ohi diote, zerra�orria esango geniokeenari.
 
Az�kuek berak «Cancionero Popular Vasco» liburu bikainean, Martin eta San Martini buruz�ko abestiak aipa�tzean, dio beste lurral�de gehiagotan ere ospatu izan dutela Martin Donearen bez�pera; esate baterako, Flandesen, Saxonian, Wesfalian, eta, horiez gain, judutarrek an�tzinatik ospatu izan dutela.
 
San Martinen egin�tza harrigarri gehiago ere izenda�tzen ditu Barandiaranek. Errementari zenez, zerraren haginak oker�tzea asmatu omen zuen; burdinari gal�da egokia emateko, sol�daketa egiterakoan buztina erabil�tzea, eta gurdien�tzat ardatz berezi ba�tzuk egitea, besteak beste.
 
Historialari eta etnologo jakitun Manuel Lekuona jaunak duela urte asko argitaratu zuen «Euskalerriaren Al�de» al�diz�karian, Las Toberas izeneko ikerlana. Toberak, euskal�dunen eztei�kantuak ziren: gazte�tal�de batek ataritik, ez�konberriei kantu ba�tzuk abesten ziz�kien ez�kon�tzako gau berean, al�tzairuz�ko haga zapal ba�tzuk jo eta jo, kopla�tartean soinu hori atera�tzen zutelarik.
 
Tobera�abestiak sei ber�tso ditu, aspal�ditik datorrenez; koplariak, ordea, eran�tsi lezake ber�tso berriren bat edo beste, giroa nolakoa dan. Eta koplariaz gaiñera, tobera�jo�tzailleak izaten dira eta errepika eran�tzuten duan tal�dea. Kopla edo ber�tso bakoi�tzaren ondoren guztiak abesten duten eran�tzunean, San Martini dagokion aipamen bat aur�kitu zuen Lekuonak bere sentikortasun eta sen handiz: «Samartin de la moja - Moja le samartin». Eta latinez�ko ez�kon�tzako abestien halakoxe ku�tsua edo an�tza ere nabaritu zuen: «O Hymenaee, Hymen o Hymenaee».
 
Doinuari dagokionez, Lekuonak oso zen�tzu onez�ko iriz�pide ba�tzuk azal�du zituen, doinu arin eta bizia dela esanez, eta «gregoriano» doinuen halakoxe aire bat ere badutela esateraino.
 
Lekuonaren lan horri zer�txobait eran�tsiko genioke gure al�detik: «moja de Samartin» hori, moja ez, baizik eta, orri edo gazteleraz�ko hoja ez ote den gero. Tobera�ho�tsa eta San Martinek, burdin orria mailuka landuz, lehenengo zerra egin zueneko elezaharra el�karri lotuta sortua ez ote den, alegia.
 
Tobera dela�eta, berriz, beste hauxe eran�tsiko genuke: bron�tzeak doinu ona atera�tzen zuelako erabiliko zituztela sutegietako tobera zaharrak, hauspoaren�tzat balio ez zutenak.
 
 
San Martín izendegian
 
Sei San Martin dira santu�zerrendatan X. mendea baino lehenagokoak eta hauen artekoa da Tours�eko Go�tzaina, ziur asko Hungarian III. mendean jaioa. Baina santu horien bizi�tzetan ez da errementari eta burdingin�tzari dagokion inolako aztar�narik ageri.
 
Tourseko Go�tzain izandako San Martinenganako jaiera, berriz, nahikoa garbi dago Ipar al�detik Donejakue Bideko erromesek ekarri zutela Euskal Herrira. Gipuz�koan bertan badira santu horren izeneko berrogeiren bat eliza eta ermita.
 
Elizetako irudi gehienak Errenazimentu garaikoak dira, XV. eta XVI. mendeetakoak; ermitetako irudiak, berriz, era askotakoak dira, ba�tzuk besteak baino zaharragoak. Eta al�dareetan beti go�tzain gisa ageri da San Martinen irudia; gehienetan eliza berean izaten da beste irudiren bat, zal�di gainetik bere jan�tzia behar�tsu bati erdibi�tzen.
 
Baina, ez elizetan, ez irudietan ez da inon sutegietako tresnen aztar�narik ageri, toki batean izan ezik, gure�tzat agerpen jatorra dena: Errezilgo (Gipuz�koa) eliz atarian, sarrera nagusian bertan, kareharri bel�tzez�ko ingude bat dago lurrean beste sinboloen artean itsa�tsita.
 
Joan zen mendean eta aurrekoetan, bai, lurreko sua eraiki�tzean ipini ohi zuten su�burdin askotan ezarri zuten Euskal Herrian San Martinen irudia, sutegietako ingude, mailu, suhatz eta beste tresnez inguraturik.
 
 
San Martin, olagizonen zaindaria
 
Honela, bada, Martin Santua izan da Euskal Herriko errementari eta burdin gizonen zaindari nagusia; eta orain�tsu arte, azaroaren 11n, Santu horren irudia eliz biratan, burdin langileek eramaten zuten prozesioan toki bat baino gehiagotan. Gaur bertan ere zenbait burdin lantegitan jai egin izan dute Martin Donearen eguna eta, eliz�kizunez ez bada ere, lagunarteko otorduz ospa�tzen dute.
 
Mea�tzari�tza eta burdingin�tzari buruz�ko euskal elezaharrak labur�ki aipa�tze hau biribil�tzeko, historiaurre eta etnologia gaietan hain jakin�tsua dugun Barandiaran jaunaren hitz ba�tzuk gogorazi nahi genituz�ke, Euskal Herriari eskainiak:
 
«...Kristautasunak gizakiarekiko eta munduarekiko duen ikuskera berria Euskal Herrira sar�tzean, ez zuen bertako pen�tsaera zaharraren muina desegin; an�tzinako erlijioaren agerpen guztiak ez zituen gai�tze�tsi eta desegin. Era zaharrak gorde egin zituen zenbaitetan, baina ar�nas berria sartu zien; an�tzinako ohitura eta ikur asko begirunez hartu zituen, Jaungoiko batekin beren gogoak el�kar�tzeko bide eta hiz�kun�tza egoki izan daitez�keelako.»
 
 
Igandeko atsedenari buruzko elezaharrak
 
Igande eta jai�egunak jai egiteari dagokionez, olagizonek horretan huts egin zuteneko aztar�narik ez dago; an�tzinako ohiturak eta tradizioa oso sustraituak zituztenez, begirune handiz har�tzen zuten erlijioa, Euskal Herriko burdinoletako gertakariei dagoz�kien elezahar eta kondairatan igarri daitekeenaren arabera.
 
Ur gu�txiko erreketan edo errekastoetan zeudelako gazteleraz regacheras izenez ezagu�tzen ziren burdinola txikiak, XVIII. mendearen az�ken al�dera, urtean zehar gehienetan gel�dirik egon behar izaten zutenez, bazuten haietako olagizonek elizaren baimena igande eta jai�egunaren egunsentira arte lan egiteko eta egun bereko ilunabarrean berriz lanera�tzeko, urak aprobe�txa zitezen.
 
Esangura��tsua da, erlijioz�ko betebeharretan bi huts egite edo lege hauste baino gehiagoren aztar�narik ez egotea, eta biak ere herriko jaiak zirela eta gertatuak. Agidanean, olagizonak auzo�herriren batekoak izanik, eta beren herrian jai�eguna ez izanik, zenbait olagizon lanean jardun izana da gertakaria. Biak Gipuz�koako bi burdinola ezagunetan gertaturikoak dira: Mirandaolan eta Lasartekolan.
 
 
Mirandaolako miraria
 
Urola ibaier�tzaren dagoen Mirandaolari dagokionez, honela dio garai artako ida�tzi batek:
 
El origen de la celebración de la fiesta de Legaz�pia es de aviso divino o celestial a los ferrones de la villa; pues el 3 de mayo de 1580, fiesta de la Santa Cruz, los ferrones de la ferrería de Mirandaola, después de oír la misa preceptual, comenzaron en su trabajo antes del mediodía y, a pesar de ser fiesta, continuaron en, su labor todo el día y toda la noche siguiente, hasta el amanecer; y habiendo llegadó al término del trabajo, después de haber consumido catorce cargas de carbón, y la vena necesaria para obtener cinco quintales, que en junto ordinariamente hacen setecientas cincuenta libras de hierro, vieron con espanto, emocionados y llenos de estupor que el agoa (?), lugar u hor�no donde se reúne el material del producto de la fundición, no aparecía otra cosa que un pedazo de doce a trece libras de hierro en forma de Santa Cruz y a semejanza de persona, teniendo de particular en el agoa no existir ni escoria ni viscosidad como otras veces aparecía.
 
Burdinaz�ko erliki hori itxura la�tzeko guru�tze bat da eta Legaz�piko eliza nagusian dago, al�dare batean ezarririk. Maia�tzaren 3an ospa�tzen dituzte herriko jaiak, zaindari�tzat duten Guru�tze Santuaren omenez.
 
 
Lasartekolako miraria
 
Bigarren gertaera historiko edo an�tzinako elezaharra zeharrola bateko ezbehar da, hiru urtez egun berean Oria ibaier�tzeko Lasartekolan gertatua. Itsasgizon ospe��tsuak ziren Okendotarrek beren aurrekoengandik hartua zuten burdinola eta Lasarteko Brigiden komentuaren alboan zegoen.
 
Komentu horretako an�tzinako agirietan honela ager�tzen da kontakizuna:
 
... No cesó aquí la Divina Providencia en manifestar al mundo su gran Santa y que su devoción se extendiese dando a conocer en diferentes ocasiones lo que se agradaba en que se celebrase su fiesta; pues el año mil seiscientos setenta y uno, que fue el primero que vinieron las Madres fundadoras, sucedió que, empezando a trabajar en la Ferrería que el señor general tiene en esta población de Lasarte, el día ocho de octubre, en el que se celebra la fiesta de la Canonización de nuestra madre Santa Brígida, de repente se les quebró el mazo que es instrumento principal con que se labra el fierro; mas no haciendo reparo en esto, no lo atribuyeron a cosa especial, hasta que prosiguiendo en trabajar sucedió la misma desgracia en los tres años siguientes; de que admirados todos conocieron que quería darles Dios a entender, era su voluntad santísima, asistieran a la fiesta, dejando de trabajar por aquel día. Así lo hicieron el ferrón y sus oficiales los años siguientes, cuyo ejemplo siguieron los vecinos de esta Población asistiendo devotos a la fiesta de nuestra Gran Madre Santa Brígida...
 
 
Aipu literarioa
 
Euskal literaturan eta poesian ugari dira an�tzinako burdinolei buruz�ko aztar�nak. Manuel Lekuona jaunak bidali zigun 1945. urtean oler�ki hau, gabia edo mailuaren ho��tsak inspiraturikoa.
 
Tiriki�tauki�tauki
mailuaren ho��tsa...
 
Laster ez�kon�tzen dela
gure neska mo�tza...
 
Lan�lan�lan
gure neska mo�tza,
 
lan�lan�lan
mailuaren ho��tsa.
 
Lekuonak berak dionez,
 
- tiriki hori hots�izena da, mazoek etengabean gabi�arda�tzaren kontra atera�tzen zuten ho��tsaren an�tzekoa,
 
- tauki, berriz, mailuak ingudearen gainean agoa jo�tzen zueneko hots lehorra.
 
- Kopla zahar hori, panderoz lagunduta abesten zuten dan�tzarako, burdinola ugari ziren An�tzuolatik Zeanurira bitartean.
 
Euskal atsotitz edo esaera zaharren artetik, ondoren agertuko ditugunak Garibaik eta Isastik eskuartean dugun gaiaren alorrean bil�du zituztenak dira:
 
- Baliz�ko oleak burdinarik ez.
 
- Kartari karta, eta burdinari dirua.
 
- Ola olagizonen�tzat, eta bar�ka bar�ka�maisuaren�tzat.
 
- Olatik berri onik ez.
 
 
 
 
�Meategi eta burdinolen erakundeak
 
�Erregeek onartu zituzten forurik gehienetan ageri dira meategi eta burdinolei buruz�ko zenbait arau edo erabaki. Horrela ageri da, hain zuzen ere, Euskal Herriak XIV. mendean eraturik zuela burdingin���tzari buruz�ko legedia.
 
 
Burdinolen forua
 
Hala, 1328. urtean Alfon��tso XI.a erregeak «Fuero de Ferrerías» izenekoa eman zien Oiar���tzun eta Uran���tzuko (Irun) olagizonei, ordura arteko erabilerak, ohiturak eta eskubideak onartu eta babestuz, eta lege hori benetakoa bezain mesedegarria izan zen orduko burdingin�tza sendo��tzeko.
Izan ere,
 
- eskubide eta erraztasunak ematen zituen olagizonen���tzat, bai burdinoletarako egur�ika���tza lor��tzeko eta bai burdinola berriak eraiki��tzeko.
 
- Halaber, erraztasunak meategietan lanerako behar zituzten sailak erabil���tzeko.
 
- Burdinoletako presak hazteko baimena eskain�tzen zuen eta, al�di berean, urtegi berriak egiteko debekua, bal�din eta burdinolen kalterako bazen.
 
- Gipuz�koako herrietan, olagizonen���tzat ziren janari eta edariei eragoz�penik ez jar���tzeko agindua ematen zuen, hau da, ez zergarik, ez beste ordaindu beharrik.
 
- Bide eta ibaietan olagizonen segurtasunerako zain�tzaileak ipin��tzea.
 
- Herri barruko edozein tokitan burdinolak jaso�tzea zilegi zuten, peritazioan izendatutako ordaina jabeari eman ondoren.
 
- Oiar��tzungo olagizon hauek aske ziren zerga guztietatik; beren ondasun, tresneria, etxe eta irabazietatik inork ez zuen ezer bahituran har��tzeko eskubiderik, beren foru bereziak horretara zigortu ezean.
 
 
Burdinolako al�kateak eta beste aginpideak
 
Horrelako kasuetan liskarrik edo eztabaidarik sor�tzen zenerako bazen autoritate bat: Burdinoletako Al�katea zeri���tzana. Foru honen arabera,
 
- zinego���tzi, aguazil, ibarjaun, aitonen seme eta agintariek behar bezala zaindu eta babestu behar zituzten olagizonak, bestela hamar mila marai (marabedi) adinako isunak jar ziezaieketen zigorrez.
 
- Olagizonek beren��tzat eta beren ondorengoen��tzat zituzten irabazi guztiak, inolako izen txarrik gabe gel�di zitezela, Gipuz�koako Foruaren arabera. Az�kenik langileren bat ezbeharrez hil���tzea gertatuz gero, inolako eran�tzukizunik ez zuten izango olagizonek beren gain.
 
 
Probin��tziako ordenan��tzak
 
Gipuz�koako Foru, pribilegio eta ordenan�tzen artean ere maiz ager��tzen dira burdinolen aipamenak. Adibidez, 1397. urteko Foruan
 
1. kapituluan burdinoletako mazolari, peoi eta beste ofizialek, burdinoletako olagizon edo jabeekin lan�kontratua egin, eta hauengandik aurreraturik dirua hartu ondoren, beste norbaitekin lanean hasiz gero, nahiz lanetik ihes eginez gero, ehun zigor�zarta eman eta dirutan hartutako halako bi bihur���tzera behar zedin.
 
2. kapituluan, probin�tziako burdinolen garran���tzia eta beharraren aitorpena egiten da, hau da, gizonez�ko askori lana ematen dietelako, burdingin��tzak beharrez�ko duen ikaz�kin�tzan ba�tzuei basoetan egurra egiten, meategietan besteei, eta hauspo eta hauspo��tzarrak labe eta sutegi horietan duten garran�tzia aipatuz. Norbaitek gaitz egiteko asmoz tresna hauetakoren bat hondatu gero, herio�zigorrez edo bere buruaz ordain�tzeko agin�tzen du.
 
3. kapituluan dionez, burdinoletako mazolari, peoi edo ofizialei gaiztoz eta asmo txarrez norbaitek ol�dartu edo gogor egingo balio, zigortua izan zedila, lehenengoan, hamar mila maraiz; bigarren erasorik eginez gero, hamabost milaz, eta berriz hartaratuz gero, herio�zigorrez. Eta berean, herio�zigorra emango zi��tzaion burdinolaren bat su��tzen zuenari.
 
 
Datu historiko ba��tzuk
 
Zeharrola edo burdinola hidraulikoak Euskal Herrian noiz sortu ziren adierazteko, arreta merezi duten datu historikoei buruz�ko xehetasun ba�tzuk emango ditugu.
 
 
Tolosa
 
Tolosako herria fundatu zeneko lehen urteetan emandako lege berezien artean bada garran��tziz�ko bat, Fer�nando VI.a erregeak 1307. urtean emana, hiribil�duaren muga�barruko eta inguruetako mea�guneei buruz�koa.
 
Lege horren bidez lortutako emakidak, inola ere, Leizaran ibaiaren goi al�deko lur paleozoikoetan ziren meategiak aipa�tzen ditu, garai hartan Tolosako barrutiaren barruan ziren eta ia orain��tsu arte ustiatu izan diren sailak.
 
 
Ataun
 
Jasorik den dokumentu baten bidez froga�tzen da, Ataunen (Gipuz�koa), Agaun�tza ibaier�tzean Olea izeneko burdinola bat eraiki�tzeko baimena eman zituen Laz�kano jaunak 1428. urtean. Joan zen mendearen erdi al�dera arte bazen Olea izeneko baserri zahar bat, gerora berreraiki zena, dokumentuak izenda�tzen duen toki berean. Zehaztasun hauek Joan Arinek 1948. urtean emanak dira.
 
Beharbada, burdin mea Aralar al�deko inguruko mendiren batetik ekarriko zuten; hain zuzen ere, Aia auzoko jurisdikzioari zegoz�kion lurretatik, garai batean han aur�ki�tzen bai�tziren burdingorriaren meazuloak.
 
 
�Erreferentzia historikoak
 
 
�GIPUZ�kOA
 
 
Arrasateko al�tzairua
 
Garibaik dioenez, XVI. mendearen erdial�dean Arrasateko al�tzairua, hiribil�du honen barrutian zegoen Udalatik ateratakoa, Nafarroan eta mugaz bestal�dean –Fran�tzian– sal�tzen zen, batez ere.
 
Historiaren Erret Akademiak argitaraturiko Diccionario Geográfico Histórico de España�n ere esaten da bazegoela tradizio bat, Arrasateko mea�tzeetako al�tzairuz ez�patak egitekoa, eta ez�pata haien tenplea zela�eta halakoxe sona bat iri�tsitakoak, non Errege Katolikoen alaba Katalinak bere senar Ingalaterrako Enrique VIII.ari oparitu bai�tziz�kion ba�tzuk. Guillermo Bowles�ek zioenez, XVIII. mendean artean baziren Eskozian hauetako ba�tzuk.
 
Toledoko armagileen 1777. urteko txosten edo iriz�pen batek zioenaren arabera, beraiek lehenagotik metalez�ko armak, eskuareak, labanak eta beste pieza ba�tzuk egiteko Milandik eta Alemaniatik ekarrita erabil�tzen zuten al�tzairua baino hobea zela Arrasatekoa.
 
Ez zaigu harri�tzekoa gertatuko, halako erreferen�tziak en�tzunda, Felipe II.ak El Escorial Monasteriorako burdineria guztia euskal olagizon eta forjariei eska�tzeko erabakia hartu izena eta errege ba�tzuk Flandes eta Fran�tziara igaro�tzerakoan gure herriko burdinola ba�tzuk gogo�tsu eta jakin�min handiz bisitatu izena.
 
 
Felipe III.aren bisita
 
Austriako Ana Infanta eta Fran�tziako Luis XIII.a erregeren ez�kon�tzako gertakari historikoa zela�eta, 1615eko urriaren amaieran Felipe III.ak, bere alaba eta sei mila eta bostehun laguneko segizioak, Gipuz�koa zehar�katu zuen Bidasoa al�deko mugarantz.
 
Ibilbide honetan zihoala, hilaren 31ean bertan Arrasatetik igaro�tzerakoan, Erregek gure burdinola famatuetako bat bisita�tzeko interesa agertu zuen. Bidaiaren kontakizunari zegokionez, ida�tziz jasoa da, moskete baten forja� eta zulaketa�lan neke�tsua nolako iaiotasunez lan�tzen zuten harriduraren harriduraz begira zegoelarik, burdinolako ikuska�tzaileak esan ahal izen ziola Erregeri:
 
...majestad, forjadas ansi e mas dificultosas tiene en solo la Provincia mas de 80.000.
 
Itzulerakoan Erregea eta honen segizioko etal�de bat Beasainen gel�ditu zen Iar�tzako burdinola arreta handiz begira�tzen, mende erdi bat lehenago Valois�ko Isabel erregina Felipe II.aren emaztea gel�ditu zen bezalaxe.
 
 
Iraetako burdinola
 
Iraetakoa gogora ekarriz, Gipuz�koan 1752an lanean ziharduten burdinolak ida�tziz ematen duen zerrenda batera joko dugu, eta haren ekoiz�penei buruz�ko datuek agertuko digutenez, erraz konturatuko gara hemen 3.200 kintal burdin ekoizten zela, Gipuz�koako gainerako burdinetan baino kopuru askoz handiagoa.
 
Iraetako burdinola hori, Urola ibaiaren gainean eta Zestoako hiribil�duaren eskumeneko lurretan kokaturik zegoena Granada Egako dukea zela jabea eta Antonio Alozaras olagizona burua.
 
Gaur egun, oraindik, mirets daitez�ke haren hondakinak, Debako herriarekin muga egiten duen zubi zaharra eta bere ermita eta olagizonen etxe saila.
 
 
Burdinola kopurua, ekoiz�pena eta langileak
 
Lopez Martínez de Isasti historialariak adierazten duenagatik, Gipuz�koan burdina besterik lan�tzen ez zen lantegiak, gabiak bar�ne, 1625ean baziren 118 burdinola, urtean 120.000 kintal burdina ekoizten zutenak. Halako kantitate handi batek aukera ematen zuen, Gaztelara, Andaluziara eta Espainiako beste probin�tzietara nahiz Herbehereak, Fran�tzia, Ingalaterra, Italia eta itsasoz haraindiko lurral�deetara bidal�tzeko.
 
Burdinola hauen ustiapenean enplega�tzen ziren langileak 3.500etik gora ziren, kontuan hartu gabe probin�tzian bertan ezin konta ahalakoak zirela forja txikiko lantegiak. Esan dezagun propor�tzioa handia dela garai hartan Gipuz�koako biztanleriaren zenbatekoa kontuan hartuz gero.
 
Burdinola hauek guztiak Gipuz�koako bost ibai eta hauen ibaiadar er�tzetan kokatuak zeuden.
 
Isastik berak gure arbasoen aipamena egitean, ohartarazten digu burdinoletan edo lanbide mekanikoetan enplega�tzen zirenek, beren noblezia ez zutela gal�tzen lanbideagatik «odolez nahiz jatorriz nobleak zirelako berauek».
 
 
BIZ�kAIA
 
Biz�kaiko burdingin�tzari dagokionez, iraganera joango gara berriro, eta Ger�nikan 1440. urtean egin zituzten Ba�tzar Nagusietan 42 kapitulu zituzten Ordenan�tza berezi ba�tzuk erabaki zituztela ikusiko dugu, 1483. urtean Errege Katolikoek berre�tsi zituzten Jaurerriko burdinolen iraupen eta gober�nu egokirako.
 
Lope Garzia de Salazarrek, historialari biz�kaitarrak, bere «Bienandanzas e Fortunas» liburuan dionez, 1443an lehorte la�tza izen omen zen, eta haren ondorioz, hurrengo urtean Ingalaterratik ekarri behar izen omen zituzten janariak, euskal olagizonek landutako burdinaren truke.
 
Burdina zenbatean sal�tzen zuten jakiteko, liburu horretan dator aitorpen bat –gai honetan lehenengo aztar�na, ziur asko– 1380an kintal bakoi�tzeko salneurria, laurogei marai edo marabedi zela esanez.
 
Iparramerikako Massachussetts�en 1620an meategi berriak aur�kitu zituzten, eta Winthorp ingelesak burdingin�tzako lantegi bat eraiki zuen. Burdina landurik atera�tzen hasi zenean, Ingalaterrako bere lagunei hala ida�tzi omen zien: «...hemengo burdin barra, Espainiakoa (Biz�kaikoa) bezain ona da».
 
Jarranton jaun idaz�le ingelesak ere garbiro aitor�tzen du, XVIII. mendean Biz�kaiko burdina hobea zela Ingalaterrako Deangoa baino, nahiz eta herri horretan hasi ziren lehen al�diz burdina eta al�tzairua atera�tzen.
 
Biz�kaian baziren 80 burdinola XVI. mendean eta, bataz beste, 68.000 kintal burdin atera�tzen zituzten. Eta ugaritu egin ziren, gainera: Pedro de Medinak dionez, 1644. urtean baziren 152 burdinola, handi eta txiki, Jaurerrian barrena. Batez ere, Kadagua, Nerbioi, Zeberio, Ibaizabal eta Arratia ibaietan eta euren adarretan kokatuak.
 
Karlos Belaustegigoitiaren burdinola izen handietako bat izen zen XVIII. mendearen amaieran; Zor�no�tzan eraikia zen, Ibaizabal ibaier�tzean; beste gauza gehiagoren artean, handi�tzat az�pimarra�tzekoa da 17 oineko bertako presa.
 
Senide diren Biz�kaia eta Gipuz�koaren arteko leia jator eta suspergarria adierazteko, egoki dator honako esaera zahar hau:
 
«En Guipúzcoa Iraeta y en Vizcaya Amorebieta.»
 
(Gipuz�koan Iraeta, Biz�kaian Amorebieta).
 
 
NAFARROA
 
Nafarroako burdinolen aztar�narik zaharrena edo lehenengoa, 1320. urtekoa da, «Kontuetako Kameraren Ar�txibo Orokorra» deri�tzonean dagoen dokumentu batek aitor�tzen duenez.
 
Jose Ramon Castro jaunak, Nafarroako Ar�txibo Orokorreko arduradunak Ar�txibo Orokorreko Katalogoa argitaratu zuen duela urte asko, agiri balio�tsu ugariz hor�nitua; haien artetik aterea da honako aitorpen hau:
 
Poder otorgado a Juan Pérez, señor de la ferrería de Goycain (?) y a Martín Miguel de Goizueta, por las ferrerías de Lesaca, de las Cinco Villas y de Añiz�larrea, para elevar al rey ciertas súplicas en relación con su oficio � 1320, julio 29. Lesaca.
 
Nafarroako iker�tzaile ospe�tsuak dakarren gal�dera�mar�kari dagokionez, hauxe esan dezakegu: dokumentuan Goycain izenez ager�tzen dena Goizuetako Goizurin izan daitekeela. Argibide�tzat, berriz, 1535eko dokumentu batean herri bereko burdinolen artean izendaturik aur�ki�tzen dela, esan dezakegu.
 
 
Kontuetako Kameraren Testigan�tza
 
Ondoren, hainbat testigan�tza bi�txiren berri emango dugu, Nafarroako Foru Al�dundiko Kontuen atalean XIV. mendearen az�ken urteei dagoz�kienak; burdinolak direla�eta, aitorpen jakingarri hauek aur�kitu ditugu:
 
- Erregearenak ziren ehun eta berrogeita hamar kintal burdin hartu izanaren agiria; kintalak «26 suel�dos prietos» balio zituen.
 
- Areso, Lei�tza, Lerin, Aniz�larrea, Lesaka eta Berako burdinoletako zerga�tzat 500 libra eraman zituenari, «al recibidor de las Montañas», egindako ordain�agiria.
 
- Nafarroako Karlos III.ak Luzaideko burdinolen�tzat emandako ordain�agiria «50 libras de dono a voluntad».
 
- Errege beraren baimen�agiria honetarako: «hacer, rehacer y alzar en debido estado la ferrería de Martín Sánchiz en la villa de Sal�dias, la cual había sido destruida hacia dos años (1387), con la obligación de pagarle diez libras de lenta anuales»; horrez gain, meategiez balia�tzeko baimena, Erregearen mendietako ika�tza har�tzekoa eta «la prima venta de hierro» zela�eta ordaindu behar zuten zerga lau urtez ordaindu beharrik ez izatea, horra agirian ager�tzen diren erraztasunak.
 
- Karlos III.ak berak emandako baimen�agiria, Lesakako Migel Ez�ker zelakoari eskubide emanaz, Lei�tzako lurretan Iberoren burdinola eraikiz ezan berriro, «con libertad de tomar minas, hacer carbón en los yermos y montes del rey, etanto cuanto a la dicha ferrería sea necesario, en la forma y manera que lo usan las otras ferrerías» eta gainera lehenengo bost urteetan zergarik ordaindu gabe.
 
 
Testigan�tzak
Diccionario de Antigüedades de Navarra�n
 
Aipatu ditugun urte horietako arazoei dagokienez (1388�89), Yanguas y Miranda�k bere Diccionario de Antigüedades de Navarra liburuan dionez, «Tenía el rey de Navarra en 1388 veintiocho ferrerías propias, las cuales producían setecientos florines al año».
 
 
Burdinolak 1535. urtean
 
Historialari berak liburu horretan zehaz�ki adierazten ditu 1535. urtean Nafarroan ziren burdinolak. Hona hemen zerrenda osoa:
 
- Aran�tzan, Ibarrola eta Igereta.
 
- Aranon, Aranola eta Aranbide.
 
- Areson, Olaberria.
 
- Erasunen, Asura.
 
- Goizuetan, Al�dun�tzingoa, Artiku�tzakoa, Zibolakoa, Elamakoa eta Goizuringoa
 
- Ez�kurran, Olin edo Ollin eta Zumarista;
 
- Lei�tzan, Astibia, Elenua, Ibero, Irurita edo Irurizta, Rezuma edo Rekuma, Urbieta eta Urdinola.
 
- Lesakan, Bereau, Biurrea de Suso, Biurrea de Yuso, Endara de Suso, Endara de Yuso, Endarla�tsa eta Er�kaztia.
 
- Beran, Marzadia, Osinola eta Xemeola,
 
- eta Igan�tzin, Berzekun edo Berrezaun de Suso eta Berezaun de Yuso.
 
Carlos V, enperadoreak, 1535.ean itun bat egin zuen Aran�tza, Ez�kurra, Goizueta, Lei�tza, Lesaka eta Berako olajaunekin ordainketa�arazoa zela�eta. Urte hartan, izen ere, auzitan zebil�tzan burdinola hauek fisko edo al�txor publikoarekin, saca, peaje, cuartel eta alcabala izeneko zergak erregeari ordain�tzera beharturik zeudela�eta, batez ere Gipuz�koara eta Fran�tziara atera behar zuten burdinari zegokionez.
 
Aranoko Arranbide burdinolan etengabe txandatuz lan egiten zuten bost olagizonek; urtean hamar mila ikatz�zama erre�tzera iristen ziren. Urumea eta Añarbe ibaiak el�kar�tzen diren tokian zegoen, gaur egun urtegi handia dagoen lekutik hurbil.
 
 
Compendio Historial�eko testigan�tza
 
Garibaik bere Compendio Historial (1701) liburuan, honela aipa�tzen ditu toki hauek:
 
En el río Vrumea y en el Goizueta que passa por Arrambide y los montes de Arano, se coge muy fino oro y a veces en cantidad, especialmente en los meses de julio y agosto, hasta venir los franceses de la ciudad de Bayona a cogerlo.
 
Duela urte ba�tzuk uda al�dean al�derdi horietan zehar nenbilela, hain juxtu, ibai bion el�kar�tze�gunean, mea�aztar�nak ikusi nituen; ziur asko, noizbait urre�hondarrak berezi eta garbitu zituzteneko ezaugarriak.
 
 
Orbaizeta
 
Nafarroako Blanca erreginak 1432an eman zuen baimena, Orbaizetako burdinola eraiki�tzeko eta bertan lanean hasteko. Guztiz zehaztu gabeko muga�lurretan zegoelako, XVIII. mendearen hasieran, fran�tziarrek beren esku izan zuten, baina 1784an Espainiako Errege Karlos III.ak bereganatu zuen.
 
Fran�tsesek sun�tsitu zuten 1794an, eta Napoleonen gudariek zeharo erre zuten ondoren.
 
 
Burdinola Eugitik Tolosara lekualdatzea
 
Eugiko burdinolaren lehenengo aztar�na, 1496. urtekoa da; mugan dagoenez, auzi eta borroka asko izen ziren fran�tsesekin ondorengo urteetan. Cañete�ko mar�kesari sal�du zioten 1535an, eta hark –erregeordea zenez– «Real Fábrica» izena eran�tsi zion. Orbaizetakoaren an�tzera honek ere auzi asko izan zituen herritarren artean, baina denetan gogorrena eta ezagunena «Al�dudeko Auzia» deri�tzana izan zen.
 
Az�kenengo aztar�na eta agiriek diotenez, Erregeak mugaz bar�nerago al�da�tzea erabaki zuen, gerra eta estrategia�auziak zirela�eta. Erabaki horren berri jakin zuenean Tolosak, 1607an eskaera berezi bat egin zion Erregeari, al�da�tzekotan, Tolosan eraiki�tzeko baimena eman ziezaiola eskatuz; herriak egokiera handiak zituelako horretarako, eta behar ziren lurrak eta eraikun�tzan behar�ko zen zuraje guztia hu�tsean jarriko zituen.
 
Baimena lortu bezain laster hasi ziren eraikun�tza�lanak Oria ibaier�tzean eta Parrokiaren ondoan. Jarri zituzten lurrak, Elizal�dean erai�tsiak ziren labea eta errota egon zireneko lurrak ziren hu�tsean emandakoak. Tolosak eraikun�tzarako dirutan jarri zuen guztia, berriz, bedera�tzi mila eta sei ehun dukat izan ziren.
 
Errege Armategia 1630ean amaitu zuten eta, lanean hasi ahal izateko, Eugiko armagileak etorri ziren Tolosara beren lanabes eta tresneria harturik. Familia armagile iaio haien ondorengoak badira oraindik ere Tolosan. Gai hauek luze eta sakon azter�tzen zituen idaz�lan bat argitaratu genuen, orain dela urte ba�tzuk.
 
 
Hiru burdinola agirietan
 
Urdazubiko Salbatore monasterioko monjeek 1414an burdinola bat eraiki zuten Dan�txarinean Beherekola izenekoa; eta handik laster bestea, Gainekola zeri�tzana. Hauek ere mugan zeudenez, liskar�bide izen ziren eta behin baino gehiagotan gel�ditu ziren hondaturik.
 
Toki ber�tsuan eraiki zuten Bakeola izenekoa, 1586. urtean; baina, oraingo hau ere, fran�tsesek desegin zuten 1636. urtean.
 
Nafarroako izenik gabeko mapa bat hartuko bagenu eta bertan XVI. mendean zeuden burdinolak puntuez mar�katuko bagenitu, hauxe agertuko li�tzateke garbiro: al�di artan euskaraz min�tzo zen lurral�dea har�tzen zutela oso�osorik. Gertakari ber�bera aur�ki�tzen dugu bai Gipuz�koan, bai Biz�kaian; hain justu, euskal hiztunen lurretan zaudela burdinolak. Gipuz�koari dagokionez, probin�tzia osoan hitz egiten zen euskaraz eta denean zeuden burdinolak ere. Zalan�tzarik gabe, sakonki aztertu beharreko gertakari bi�txia dugu hauxe.
 
Esandakoaren harira, ondorio honetara erraz irits gaitez�ke: gure olagizon trebe haien kulturak garran�tzi handia izen duela Euskararen iraupenerako, eta huraxe izen zela eusgarririk sendoenetako bat.
 
 
ARABA
 
 
Baliabideak
 
Arabako mea�haztegiek ez dute sekula Gipuz�koako eta Biz�kaikoek adinako garran�tzirik izan. Aramaion bazen hematite arre (limonita) edo gorriz�ko masa irregular bat, Anboto Hai�tzaren kareharrien artean. Aspal�di bertan behera utzitako meazuloak dira an�tzinako garaietan burdinkia atera�tzen zeneko ezaugarriak.
 
Araiako inguruetan, Aratz eta Aiz�korri mendien saihe�tsetan ziren meak laster agortu ziren; horregatik, paraje haietan zen burdinolara, aurreran�tzean, Zerain eta Mutilotik eramandako burdinkiaz hor�nitu behar izaten zen.
 
Arabako ibaiak urez ongi hor�nituak diren arren, desnibel txikia dutenez, burdinolak sor�tzeko eta gar�tzeko eragoz�pen handiak zituzten.
 
 
Burdinola herriak
 
Gorago aipaturik dugunez, bada 1025eko agiri bat, Donemiliagako Kartularioa deri�tzana, eta «de ferro de Alava» Arabako burdina tituluz ageri dena. Arabako herri ba�tzuen zerrenda ematen da bertan: Luko Arzamendi, Mendibil, Bitolaza, Ziriano, Nafarrate, Luko, Ermua, Trokoniz eta Maistu, nahiz Araia, Zuia eta Zigoitiako Ermandadetakoak. Hauek guztiek zerga nahiz opari gisa eman behar ziz�kioten Donemiliagako Monasterioari burdin barrak.
 
Arduraz azter�tzekoa li�tzake an�tzinako garaietan burdinak Arabako ekonomia�alorrean izan zuen garran�tzia, aipaturiko botoek halako ondasunak ematen zituztela an�tzemanik, zeinaren an�tzinatasuna historialarien ustez 934. urtekoa den, Gaztela eta Arabako kondea zen Fer�nan Gonzalezen garaikoa.
 
 
Burdinolak
 
Arabako herri hauetan 1775. urtean baziren burdinolak: Araia, Maeztu, Legutio, Olaeta, Laencontrada, Abor�nikano, Villanañe, Laudio, Okendo, Ziorraga, Berganza, Amurrio eta Luiaondo.
 
Burdinola hauek honako ibaier��tzetan zeuden kokatuak: Ega, Zadorra, Araia, Baia eta Nerbioi, eta Kantauri al�deko eta Ebroren isurial�deko ibaier�tzetan.
 
Burdinola gehienak, Laudio, Aiala, Ur�kabustaiz, Legutio, Araia eta Laminoria, Asparrena eta Gaubeako Ermandadeetan ziren eta XIX. mendearen hasierako urteetan hamalau mila kintal burdin atera��tzen zituzten.
 
Pascual Madozek zehaz�ki ida��tzi zuenez, Independen��tzia Gerraren ondoren, hogeita bost mila kintal burdina atera�tzera iri�tsi ziren, Amurrio, Gesal��tza Añana eta Aguraingo barrutietan ziren 13 edo14 burdinola handietatik.
 
Arabakoetan ezagunena Araiakoa izen zen, bai an��tzinatasunean, bai gerora izan zuen eraginean. Arakil ibaiaren beso batean eraikia zen, Aratz menditik behera zetorren besoan. Burdin mineraletan oso ugaria zen inguru ura. Lehen ere esan dugun bezala, Araiako hau izen zen gerora Araban asko indartu zen burdingin�tza aurreratuaren sehaska.
 
 
�EUSKALERRIAREN ADISKIDEEN EL�kARTEA
 
 
�Burdinolen aldeko bere ekarpena
 
 
L’Encyclopédieko irudiak
 
Gure burdinola edo burdingin�tzako lantegiak XVIII. mendearen amaieran zer�nolakoak ziren ohar�tzeko, garai hartako irudiak eta marraz�kiak ekarri ditugu hona, gehienak L’Encyclopédie irar�kola sonatuan eginak dira.
 
Antz eta kidekotasun horretara nola iri��tsi garen? Bascongada el�karteko baz�kide aurrelariek euren kideekin zituzten harremanak zirela�eta; batez ere, teknika eta kultura alorretan, Europako en�tziklopediagile zenbaitekin, kimikaren eta burdingin�tza saileko ezagunekin bereziki.
 
Gure iri�tzia sendo�tzeko, hona hemen beste aitorpen bat: Donostian eta Gipuz�koako itsas portuetan, Karlos III.aren Itsas Armadako ministroa zen Juan Antonio Enríquez zen eta Bascongada El�karteko baz�kideekin harreman estuak zituenak, Gipuz�koako lantegi metalurgikoei buruz�ko lan teknikoan, 1787. urtean Tolosako bi burdinola eta Errenteriako fanderia edo laminazioa izenda�tzen ditu, L’Enciclopédie ezaguneko zor�tzigarren liburukiko irudiak ipin�tzen dituelarik adierazgarri.
 
Euskalerriaren Adiskideen El�kartea izeneko el�karteak garran�tzi handia izan zuen, besteak beste, meategi eta burdingin�tzari zegoz�kien gauzetan. Lehenik lo�al�di luzean iraun ondoren, lanerako gogo eta trebetasunaren loral�dian sartu ziren garaian, Euskalerriaren Adiskideen El�kartearen Sozietate Ekonomikoak etor�kizunari begira jarri ziren, Europa mailan indarrean zetorren jakin�tza� eta zien�tzia�arloko mugimenduaz oharturik, bete�betean XVIII. mendean, Euskal Herrirako sarrera eman nahirik.
 
 
Ensayo (1768)
 
 
EAEren jarduera heda�tzailea
 
El�karte honen jarduera heda�tzailea indar�tsu Bergaran egindako Ba�tzar Nagusitik aurrera abiatu zen, 1765eko otsailaren 6tik aurrera, alegia.
 
Gasteizen egindako hirugarren Ba�tzarraren ondoren, beste Ba�tzarrak Mar�kinan egin ziren 1767ko irailean eta 1768ko urtarrilean Bergaran, eta sor�tzaileen kemenak neur�tzeko egokiak gertatu ziren.
 
Ensayo izeneko ida�tzia argitara�tzea erabaki zuten eta han�txe atera zuten Zuzendariaren sarrerako hi�tzal�dia, Lehen Ba�tzar Nagusian 1765.eko otsailaren 5ean Bergaran irakurri zena. Horrez gain, beste lan bat ere argitaratu zen: Industria y Comercio. Necesidad de juntar la Industria y la Agricultura para que se disfruten de las ventajas de esta última» zeri�tzana.
 
Ensayo izeneko liburua oinarri�tzat harturik hasi zen El�kartea mea�tzari�tza eta burdingin�tza era zehatz eta jarraituan azter�tzen. 1768. urtean argitaratu zuten liburu hau, eta zabal�du beharrekoa da, bere azalpenak mami handi eta sakonekoak baitira.
 
Orduan�txe hasi ziren
 
- burdingin�tzari euskal probin�tzietan indar emateko ekin�tzak azter�tzen, eta Aralar�ko burdingorri�meategiak eta Biz�kaiko Arteaga eta Mañariko harrinabarren aipamenak egiten ditu.
 
- Gipuz�koak Bergarako aizto�lantegia arduraz zain�tzeko hi�tzarmena egin eta jaso zen, eta burdinoletan erabil�tzen ziren hauspoetatik –larruz�koa, zurez�koa, ala haize�arka– onena zein zen azal�tzen zuenaren�tzat sari bat eskain�tzen.
 
 
Abian jarritako lanak
 
Ageriko ekin�tzak hauek izan ziren:
 
- Gipuz�koako burdinoletan labe eta sutegiei haizea injek�ta�tzeko erak aztertu ondoren, sistema berri bat abian jar�tzea, ikatz gu�txiago erre�tzeko eta burdina hobea atera�tzeko modua lor�tzeko;
 
- gabien hobekun�tzarako hainbat aplikazio berri;
 
- meategiak iker�tzeko eta zula�tzeko zunda berriak;
 
- el�karte honen eskumeneko zen Caracaseko Errege Konpainia Gipuz�koarraren esportazioak hazteko, burdinaz�ko eta al�tzairuz�ko manufak�tura�industria indar�tzea;
 
- Eibar, Soraluze eta Tolosako arma�lantegietan hobekun�tza teknikoak egitea;
 
- ainguragin�tzari abantailak ematea Urumea eta Oria ibaier�tzetako zeharroletan;
 
- burdingin�tzarako ika�tza gehi�tzearren, baso eta mendietan birlandaketak agin�tzea;
 
- probarako lantegiak ipin�tzea, Bergarakoaren an�tzera;
 
- burdin mea erre eta garbi�tzeko era berrien bila�tzea;
 
- labeetan elementu murriztaile gisa egur�ika�tzaren ordez harrika�tza erabil�tzearen al�deko saioak egitea;
 
- Karintia eta Estiriako olagizonekin ezagupen�trukaketa egitea;
 
- arragoan al�tzairua lor�tzeko kanpotik hartutako sistemak aplika�tzea;
 
- gure herrian burdin mea desberdinak erabil�tzeko jarraibideak;
 
- gal�daketan fingailuz forjaturiko al�tzairuz�ko barren egitura hobe�tzea, eta
 
- barren tenplaketa eta etenduraz�ko saioak egitea;
 
- Bergarako eta Arrasateko al�tzairua lor�tzeko ahol�kulari�tza zientifikoa, batez ere Toledoko arma�lantegira bidal�tzen zenarena, baina baita Euskal Herriko burdinola guztietara zabal�tzen zenarena ere, burdinaz�ko eta al�tzairuz�ko il�tze, xafla, sarraila, tresna, guraize, aizto eta gainerakoen manufak�turarako.
 
- Deigarria gerta�tzen dira benetan, langileen suspergarri al�dian behin ematen zituzten sari balio�tsuak, bestek beste, lanerako ezagupenak gehi�tzeko, olagizonen el�karte eta konpainietako egitasmoei ekiteko, olagizonek ofizialekin itunak egiteko, eta banaka aipatuko ditugun lantegiak zabal�tzeko eta abarretako.
 
 
Batzar Nagusien txostenak
 
Zaz�pigarren Ba�tzarra Gasteizen egin zuten 1771n eta, hurrengo urtean, Extractos de las Juntas Generales izeneko txostena argitaratu zen.
 
Lan horretatik, mineralogia eta trebakun�tzari buruz�ko argibideak baino ez ditugu hartuko, al�datu gabe erabilgarri irauten duten burdingin�tza eta Natur Zien�tziari buruz�ko azalpen orokor ba�tzuekin: Antonio de Sancha�k 1771n Madrilen argitaraturikoa, honako gai hauetaz:
 
- burdin mea kiskal�tzeaz, haize�ar�kaz eta hauspoez;
 
- Euskal Herriko burdinolak, gabiak eta burdinaz�ko manufak�turak zirela�eta estatistika orokor bat egiteko eskabidea; al�tzairugin�tzari buruz, Réamur�en metodo araberakoa.
 
Gasteizen Tomás de Roblesek, honako gai hauen berri emanaz, 1772an argitaratu zuena:
 
- burdin mea sutan kal�tzina�tzeko moduaz edo arragoaz;
 
- zeharrola bateko makinak eta uraz balia�tzeko eraikun�tzak;
 
- Suediako burdinoletan al�tzairua lor�tzeko era berriak, Ramon Maria Munibe jaunak ida�tzia;
 
- sutegiko hauspoak: zurez�koen arteko desberdintasunak;
 
- haize�ar�kak direla�eta zehaztasun zenbait, Tolosako Amarotz zeharrolako arduradun Fran�tzisko Furundarena jaunari eskatu eta haren oharren araberakoak;
 
- altzairua, dozimasia;
 
- Asturiasko amianto;
 
- Az�koitia eta Urrestillako ustez�ko harrika�tza;
 
- zotal ika�tza Urizaharran; burdinolak Euskal Herrian zenbat eta nolako burdinolak ziren jakiteko iker�keta aurrera eramateko ardura, azalpenak eta gal�derak.
 
Gasteizen 1773an argitaratu zen:
 
- berriro ere burdin mea garbi�tzea edo arragoa aipa�tzen dute; Haize�ar�kak direla�eta, Pablo Areizagaren ikerlan bati buruz�ko informazioa ematen da, eta al�di berean egilearen eskumeneko zen gaiaz, sutegiari eta haren aplikazioei zegoz�kion al�daketei buruz�koa;
 
- Gipuz�koan zehar zeuden hirurogei eta hamabost burdinola arrunten, hogei eta bi gabiren, eta sei al�tzairu�lantegien zerrenda zeha�tza, eta burdinoletako pisu eta neurriak;
 
- burdina al�tzairu bihur�tzeko saioen berri, lehen aipatu dugun Réaumur�en aur�kikun�tzaren arabera;
 
- suediar Cronsted�ek mineralogiari buruz ida�tzi zuenaren itzulpena, Erramon Maria Munibek egina, gero beste hiz�kun�tzetara ere itzulia zena;
 
- Alemaniako meategiak;
 
- Coriasko Monasterioko anaia Iñigo de Buenagak ida�tzitako txostena, Asturiasko amianto�meategiak zirela�eta;
 
- meategien ustiapena Gipuz�koan;
 
- Joan Antonio Karasa Az�koitiko Larramendi iturriko metal�urei buruz ida�tziaren laburpena.
 
Gasteizen argitaratua da 1774koa ere eta gai hauek lan�tzen ditu:
 
- Erregek bere erreinuko lantegien arduradun zuen Joan Dowling ingeniariaren txostena, burdina eta al�tzairua eral�da�tzeari buruz�koa;
 
- gerra�komisarioa zen Gaspar Ignazio Romero al�tzairuari buruz�ko arazo beraren azter�tzera bidali zutenekoa;
 
- aipaturiko Réamur�ek izendatutako iker�keten laburpena;
 
- al�tzairu naturalaz;
 
- Gipuz�koako burdinoletako pisu eta neurriak;
 
- Ensayos de Mineralogía liburuaren itzulpenean jarrai�tzeari buruz�koa;
 
- Freyber-ko meategietako egitasmo mul�tzo bati buruz;
 
- Ignazio Antonio Zuazagoitia abokatuaren iker�keta, ga�tzagen onurei buruz�ko argibideak;
 
- Gesalaga iturriko ur beroen al�derdi onen azalpena, Az�koitiko Juan Antonio Karasa eta Donostiako Bizente Lardizabal sendagileek ida�tzirikoa.
 
Gasteizen argitaratu zuten 1775ekoa ere: burdingin�tzaren ekonomiari eta burdinolen gober�nuari buruz�ko gogoetak;
 
- Dowling ingeniariaren lan, burdinari eta al�tzairuari buruz�koa; burdina al�tzairu bihur�tzea dela�eta,
 
- burdina al�tzairu bihur�tzeari dagokionean, Réamur�en saioen ondorioz�ko lanekin aurrera jarrai�tzea;
 
- burdinurtua eta burdina forjatu erdibidekoa sor�tzeko esperien�tzia bereziak;
 
- Arrasateko al�tzairuaz saio berriak egitea;
 
- altzairu naturala;
 
- mineralogiaz eta kimikaz eta Castillejosko mar�kes adiskideak Perutik bidalitako platinaz;
 
- Kimikari buruz�ko ikastaro�proiek�tua, Lausanne�ko Oth Guil Struve sendagileak eratu zuenaz;
 
- mea�tze�bil�tzea, Cronsted�en arauak jarraituz;
 
- burdinolen eredu bat;
 
- aiztogin�tza, errementari�tza eta burdinurtua eta abarren ekoiz�penak;
 
Hurrengoa, 1776koa, Gasteizen bertan atera zuten:
 
- al�tzairua naturalaren eta al�tzairu zementatuaren gorabeherei buruz�koa;
 
- burdinoletako pisu eta neurriak; Gipuz�koan zeharreko 94 burdinolen zerrenda eta beraietako lanbide emankorrak;
 
- Ur�nietako Migel Antonio Iriarte Belhandiak aur�keztu zuen txostena, burdina urgarri gisa kuar�tzoa erabil�tzea dela�eta;
 
- burdinoletan koke ika�tzaren erabileraz, Joan Franzisko Gilisagasti Aiako apaiza eta burdingin�tzari burukoetan eskarmentu handiko gizonak bidalitako txostena; Tolosako Al�dabako mendian aur�kitutako harri�kristalari buruz�ko albistea;
 
- manufak�turaz�ko botoi, aizto eta burdin hariak direla�eta, Arte de reducir el hierro en alambre Duhamel de Monceau�k ida�tzitako liburuaren itzulpena.
 
Arabako hiriburuan atera zuten 1777koa ere, gai hauetan oinarriturik:
 
- Mígel Antonio Iriarte Belhandiak erabil�tzen zituen urgarrien xehetasunak;
 
- Antonio In�txaurregiren mea�tzari�tzaz, eta berunaren eta harrika�tzaren laginak;
 
- manufak�turaz�ko metalez�ko botoigin�tzari buruz�ko txostenak.
 
Berriz ere Gasteizera jo zuten 1778. urtekoa argitara emateko:
 
- meak hobe�tzeko trebetasun bereziak; baz�kidea zen Grignonen lanaren laburpena, al�di berean, Parisko «Reales Academias de Ciencias y de Inscripciones» delakoan ere baz�kide zenarena;
 
- artilleriako kanoigin�tza;
 
- al�tzairua ur�tzeko trebetasuna, Jards�en «Viajes Metalúrgicos» liburuaren arabera; Her�naniko Fagollaga burdinolako arduraduna zen Jose Antonio Zabalak bidalitako gogorapenak; mineralogiako adituen eraku�tsietatik hartutako oharrak, kuar�tzoari buruz;
 
- ezagupen prak�tikoak ika�tzari dagokionean, Morand Sendagileak ida�tzirikoak;
 
- Juan Jose Al�damak, Alemaniara bidaiatu eta aztertu ondoren, Okendon egin zuen sutegi�hauspo berezi baten azalpena;
 
- kuar�tzoari buruz min�tza�tzen ziren liburuen zerrenda.
 
Arabako hiriburura jo zuten 1779. urtekoa argitara�tzera ere:
 
- Alegiako labe batean lortutako al�tzairu zementatua; Arabako hemezor�tzi burdinolak, haien ekoiz�penak eta propor�tzioak, Gipuz�koakoen an�tzera azterturik;
 
- mineralogiaz, lurreko ika�tzaz;
 
- kareari buruz�ko eragoz�pen fisikoak;
 
- mea�tzari�tza eta mineralogiaz a�tzerrian ikasketak egiteko diru�lagun�tzak;
 
- Freyberg�eko mea�tze�eskola;
 
- Proust irakasleak kimika�ikasketari lotu edo eran�tsi nahi ziz�kion prin�tzipioak, Bergarako Seminarioan.
 
1780. urteakoa, Gasteizen argitaraturiko:
 
- An�tzuolako espatoari buruz�ko azter�keta, Prouts�ek egina; eta kobaltoari buruz�koa, Gistan�ek ida�tzia;
 
- urre fulminantea eta zilar bizia erabil�tzeko erak, Domingo Rusi baz�kideak, erregeordearen sendagile eta Mexikoko ar�tzapez�pikua zenak ida�tzia.
 
Gasteizen argitaratu zuten 1781ekoa eta hona hemen haren edukia:
 
- Arrasateko olagizonen Araudia, Don Juan Erregeak Medina del Campon 1473ko uztailaren 22an onartua; hurrena, Mar�kinako olagizonei zegoz�kien arau ba�tzuk, Errege horrek berak 1474ko uztailaren 4an Segovian onartuak.
 
- al�tzairu zementatua Bergarako labean.
 
Gregorio Marcos de Robles y Revilla jaunak argitaratu zuen Gasteizen bertan 1782ko alea:
 
- Almadengo meategietako sendagile zen Joseph Pares y Franqués baz�kideak, meategi haietako gai�tzak aztertu, eta Domingo Rusik egindako ida�tziaren aur�kako eran�tzuna argituz egindako txostena;
 
- Francisco Chavaneau jaunak, Antonio Munibe eta Xabier Egiarekin batera burutu zuen azter�keta, 1774an Zestoan aur�kitu zituzten ur bereziei buruz egina;
 
- urte bereko Ba�tzarretan Fausto Elhuyarrek aur�keztu zuen txostena, burdinaz�ko xaflak eta latorriak lor�tzeari buruz ida�tzia, Breitembrunn�en (Saxonia) egiten zutenaren arabera.
 
1783koa ere Gasteizen argitaratua, garran�tziz�ko gai berriz jan�tzia:
 
- Wolfran izeneko metala, kimika�azter�ketaren argibideekin, eta Joan Jose eta Fausto de Elhuyar anaiei halako sona eman zien metal berriaren azter�keta.
 
- Faustoren azalpenak, Somorrostroko meategien egoera adíeraziz, eta Euskal Herriko mea guztien bil�dumaren formalizazioa buru�tzeko egitasmo bat aur�keztuz.
 
- Ignazio Zabalo Zuazolaren al�tzairua urtua, mol�dearekin.
 
Gasteizen atera zuten hurrengoa, 1784koa, baina ez du burdingin�tzari buruz�ko txostenik.
 
1785ekoa, Madrilgo Antonio de Sancharen mol�diztegian egin zuten.
 
- Baigorriko meategien zuzendaria zen Chavaussiére�ren frogan�tza; Orbai�tzetako (Nafarroa) burdingorri�meategia dela�eta.
 
- Zurez�ko hauspoen albisteak;
 
- zurez�ko hauspoak hobe�tzeko egin zituzten saioen zerrenda edo bil�duma egunez egun, Estiriakoen an�tzera.
 
Eta 1786an, berriro ere Gasteizen atera zuten, Baltasar Manteliren eskuz.
 
- Bertan dator Chavaneu�k egindako Zestoako uren azter�keta;
 
- airea berrizta�tzeko tresna baten aur�kez�pena, Manuel de Gamarrak egina.
 
- Gesal�tzako Salmuera izeneko iturrien azalpena, ga�tza atera�tzeko erak adierazi eta etekin gehiago atera�tzeko bideak aur�kezten dituena.
 
Gasteizen atera zuten 1787an,
 
- ale horretan datoz Fausto Elhuyarrek burdina lan�tzeko era desberdinak azal�duz egindako txostena eta burdingorriz�ko meategiak ekonomikoki defenda�tzeko modu positiboak.
 
Gasteizen argitaratua da 1788. urtekoa:
 
- Trino Antonio Porcel Agirre, farmaziako irakasle eta Bascongadatako baz�kideak (Parisen bizi zen) egindako al�deraketa bat, Somorrostro, Mutiloa eta Zeraingo burdinen arteko desberdintasunak aztertuz.
 
Gasteizen inprimatua da 1789koa:
 
- Jeronimo Taber�n, itsason�tzitako tenienteak aur�keztutako oharrak datoz, egur�ika�tza, burdin mea�tzeak eta euskal�dunek egindako aingurak direla�eta; lehen aipatu dugun Trino Antonio Porcelek ida�tzitako azalpen ba�tzuk, Instrucción sobre el mejor modo de analizar las aguas liburuxkari buruz ida�tziak.
 
Jarraian, 1790ean, Gasteizen egin zenak ez dakar ezer gure gaiari dagokionik.
 
Gasteiztik irten zen 1791koa, eta bereziki hauxe dakar:
 
- olagizon eta olajaunen arteko harremanak; olagizonen arteko Konpainia bat sor�tzeko egitasmo egokia, Jose Iturriaga irakasleak aur�keztu eta El�karteak saritua, burdingin�tza aurrera�tzeko bidea eta lantegi berriak jaso�tzeko egokierak aur�keztu zituelako.
 
Gasteiz argitaratu zen 1792koa ere:
 
- bertan ager�tzen den gauzarik bereziena, euren iker�ketak direla�eta, Chavaneu, Brisseau eta Manuel Ber�nardino Aranguren jaunek aur�keztutako txostenen aur�kako idatzi anonimo bat.
 
Eta 1793koa, sortaren az�ken alea, Gasteizen argitaratua:
 
- Pedro Díaz de Val�dés go�tzainak egindako txosten bat dakar, apaizak beren eliztarren artean nekazari�tza eta industria susta�tzen ahalegin�tzea zein probetxugarri izango li�tzakeen adieraziz egina.
 
 
Ak�ten laburpenak
 
Bazituzten Ba�tzar�agirien laburpenak ere, eta 1773ko Ba�tzarretan argitara�tzeko erabakia hartu zuten; eta bai argitaratu ere 1781. urtera arte, goian esandako Laburpenak aparte zirelarik.
 
Gure gai honi dagokionez, erakunde bi izan ziren garran�tziz�koak:
 
- Metalurgiako Errege Eskola izenekoa bata, 1783.era arte autonomia osoz gober�natua, baina El�karteko beste ikasgelekin el�kartu zena, eta bestetik,
 
- Bergarako Errege Mintegia izenekoa, 1776an Bergaran sortua.
 
 
Bergarako Errege Mintegia
 
Lehenaren hasiera, 1765ean izan zen, Bergarako «Errege mintegia» izenarekin. Ehun eta hogeita hamar ikasle zituen, eta bertan bizi ziren gau eta egun, eta beste laurogei egunez bakarrik; irakasle�tal�de bikain bat.
 
Erakunde Ba�tzordearen esku zegoen eskolaren gober�nua, hau da, baz�kideen artetik aukeratuaren esku. Errege Karlos III.ak 1769an Errege Mintegia titulua eman zion, diru�lagun�tzarekin batera. Al�di berean, baimena ere eman zion Kimika, Mineralogia eta Metalurgia gaiak irakasteko, eta Luis Proust eta Fausto Elhuyar Irakasle bikainen esku egon zen zeregina.
 
 
Wolfram�a
 
Garai hartako gertaera jakingarriak gogora�tzean, atsegin zaigu Elhuyar anaiek wolfran delakoari buruz argitaratu zuten hamahiru ataleko idaz�lana berriro aipa�tzea; jende ikasiek benetan ain�tzako�tzat hartu zuten, eta berehala itzuli zen fran�tsesera, alemanera eta ingelerara. Halako jakinduria handiz egina zenez, burdingin�tzari zegoz�kion langin�tza guztietan egundoko al�daketa edo iraul�tza eragin zuen, eta al�di berean zien�tzia kimikoaren historian sarturik gertatu zen betirako.
 
Horretaz idatzi zen 1962ko Munibe al�diz�karian. Eta behin XX. mendetik aurrera, gorputz arrotz solido hori, gauzarik beharrez�ko bilakatu zen zer�nahitarako, adibidez: al�tzairu lasterra eta metal gogorrak lor�tzeko, gero hauek sintetizaturik, ebaketarako, deformaziorako edo kolpaketarako lanabes eta tresna gogor zorro�tzak egiteko, esaterako: tor�nurako erremintak, harizta�tzeko arda�tzak, fresak, barau�tsak, otxabuak, zerrak, trokelak, laztabinak edo daratuluak eta an�tzekoak.
 
Al�di berean, aleazio�egoeran, adibidez osagai modura joka�tzen du lanpara elek�trikoen hariak, balbula elek�tronikoak, gurpil�azal antiderrapanteak, kontak�toreak, sol�daketarako elek�trodoak, iman iraunkorrak, X iz�pien�tzako tutuak eta osagaiak erreak�toreen�tzat, aparatu espazialen�tzat nahiz, isotopo erradiak�tibo moduan, iker�keta saioetan erabil�tzeko.
 
Gipuz�koako ibar berde eta ikusgarri batean zegoen Bergarako Errege Mintegia eta bertako laborategian lortu zuten lehenengo al�diz wolfram izeneko metala; gerora, ordea, burdin eta beste hainbat metalekin aleaturik munduan barrena zabal�du zen metalurgiako lantegi berrienen bidez.
 
 
Tungstenoa eta ferrowolframioa
 
Elhuyar anaiek ekin�tza gogoangarri horren bidez, Bergaran lortu zuten ez Bergman jakin�tsuak Suedian eta ez Scheele�k gerora lortu ezin izan zutena: tungstenoa berezi eta haren berri ematea.
 
Duela urte ba�tzuk, Elhuyar anaiek aur�keztutako ida�tziaren XII. kapituluko 5. atalean aztertuz honela adierazi genuen Ber�noulli jakin�tsuak 1870. urtean lortu zuela ferrowolframioa delakoa, eta burdingin�tzan adituak diren argitalpen eta testuek hari ematen badiote ere aur�kikun�tzaren meritua, askoz urte lehenagotik hartu ziotela aurrea Elhuyar anaiek.
 
Gaur ere atera�tzen dute ferrowolframioa hori, baina tximist�labe handietan; ala ere, Elhuyar anaiek Bergaran lortu zuteneko erreakzio kimiko bera oinarri�tzat hartuta.
 
Burdina aleazio hain ezagun hori behar�beharrez�koa da al�tzairu bereziak lor�tzeko, industrian nahitaez�koak diren ebaki�tzaileak egiteko bereziki.
 
Txostenaren edo ida�tziaren XII. atalari dagokionez, aipaturiko al�diz�karian idatzi nuena dakart berriz: Bascongadako kide ospe�tsu ziren bi anaiok lortu zutela lehenengoz, zilarra eta tungstenoa, burdingorria eta tungstenoa el�kartuz, halako aleazio berezia egitea, gaur industria elek�trikoan hain beharrez�koa dena.
 
 
Platinoa
 
Behar bezala argitu gabe dago Fausto Elhuyar jaunari dagokiola �eta ez Chavaneau�ri– amerikar platina delakotik platino izeneko metala atera�tzeko meritua, zati batean behin�tzat. Lorpen hori atsegin biziz hartu zuten Hor�ne irakaslearekin Alemanian zilarbiziaz el�kar�ketak ikasten ari ziren ikasle lagun mordo haiek; berehala izan zituen harrera ona eta eragin handia Ameriketako mea�tzari�tzan, eta gerora, az�kenean, Euskal Herrian eta abarretan.
 
Rouel�en ikasle aurreratua zen Luis Joseph Proust�ek Bergarara ekarri zituen ame�tsak, Kimikari buruz�ko bere txostenak argitara�tzean burutu zituen. Hezi�tzaile jakitun ospe�tsu honen «Definituriko propor�tzioen legea» ida�tzia oso gogoan har�tzekoa da.
 
Bide hezeko azter�keta kimikoa ere aur�keztu zuen, Mintegiko bere katedran iraka�tsia; izan ere, berak aur�keztu zuen programa berezi bat, Kimikako Ikasturteari Hi�tzaurrea izenekoa.
 
Francisco Chavaneauri dagokionez, fisikako lanetan azal�du zuen bere trebetasuna Fran�tzian; hemen, berriz, kimikako iker�ketara jo zuen bereziki Errege Mintegiko laborategian.
 
Tunborg. Mineralogia eta metalurgia gaiei zegoz�kien irakaskin�tzak, Elhuyar anhaien esku izan zirenak, gero suediar Tunborg irakasle ospe�tsuaren gain gertatu ziren; eta honek, Chavaneau�ren iker�ketak jarraituz, platinoz�ko tresna bat lortu zuen, bere garaian Stockholmeko Riksmuseum ikusgai egon zena, honako idaz�kun honekin: «Platino reducido a metal. Año 1788. Por Andrés Tunborg, profesor de Mineralogía y Metalurgia en Vergara, España».
 
Harri eta zur eginik gel�ditu omen zen Tunborg irakaslea Bergarako laborategiak ikustean, harrigarriak eta Upsala�koak berak baino aurreratuagoak zirela aitor�tzeraino, eta hiriburu hura oso ospe�tsua zen gai horietan.
 
 
Stockenstron
 
Gaiak aukera eskain�tzen digunez, aipa dezagun baita Stockenston jauna ere, Bascondako baz�kidea eta Stockholmen bertan Suediako burdinoletako zuzendari orokorra zena, Bergarako bere kideekin harremanak izango zituena, zalan�tzarik gabe.
 
Ignazio Zabalo Zuazolari dagokionez, bere labe berezian al�tzairua urtu eta irazteko era berria asmatu bai�tzuen. Eta hain al�tzairu ona atera�tzen zuenez, Toledoko arma�lantegiak nahiago izan zuen honelakoa, Alemanian egindakoa baino.
 
Aipatu beharrekoen artean dugu Ignazio Luzuriaga, Edinburgoko Cullen ospe�tsuaren ikasle trebe hura, berunari buruz�ko iker�keta ba�tzuen txostena argitaratu bai�tzuen, Fran�tzia eta Ingalaterrako kimikariek gauza handi�tzat har�tzerainokoa.
 
Mineralogia eta Metalurgia gaietan irakasle ziren Juan Josef Elhuyar eta Juan Díaz jaunen jakinduria, beren lanak eta iker�ketak benetan ain�tzat hartuak izan ziren Nueva Granadako meategietan. Bergarako beste jakitun ba�tzuk ere goraipatuak izan ziren eta natur jakin�tzak indar�tzen lan asko egin zutenak. Hauek guztiek eginahal handiak egin zituzten beren jakituria eta lanen etekinak ondorengoei uzteko.
 
 
Zien�tzien eta Arte Erabilgarrien ba�tzordea
 
Mea�tzari�tzari eta burdingin�tzari zegokíon industria aurreratu eta indar�tzea eta Zien�tzia eta arte erabilgarrien ba�tzordearen esku ipini zuen El�karteak.
 
Aipatu ditugun ida�tzietan ageri denez, Ba�tzorde horrek eman zituen lagun�tza eta bul�tzada handiak honela laburbil geni�tzake: al�tzairua sortu eta lan�tzeko aurrerapenak edo bide berriak aur�ki�tzea, batez ere burdingin�tza bere osoan emankorrago bihur�tzeko asmoz.
 
Hala, 1776. urtean, Gasteizen egin zuten Ba�tzar Nagusiaren hasieran erabaki zuten:
 
«mila errealeko sari bat ematea, ezagunak diren hauspo desberdin horietatik, larruz�koak ala zurez�koak ala haize�ar�kak, hiruetatik zein den onena, Kal�kulu eta zehaztapen geometrikoz, esperien�tzian oinarriturik, zehaztasun guztiz adierazten duenari».
 
Burdingin�tza babesteari dagokionez, Adiskideen el�karteak lagun�tza handia medio lortu zuten 1768an Erregearengandik agiri bat, Portugalera burdingin�tzara joateko hitz�emanik ziren olagizonak hemendik irtetea debekatuz; izan ere, honelakoen trebetasuna eta esku ona, garran�tzi handikoak bai�tziren hemen bertako etekinari begira.
 
Beste alor bat ere arduraz zaindu zuten, kastuak gu�txi�tzea eta etekina handi�tzea. Horretarako, 1776ko Ba�tzarrean, olagizon trebeenei beren kastuen berri gal�de�tzea erabaki zuten, burdina ahalik mer�keen edo gu�txienik kostata atera�tzeko.
 
Hauspoak egiteko, jakina denez, 1770. urtean Grignon jaunari –«Reales Academias de Ciencias y de Inscripciones de París» hartako baz�kidea zen– saritu zioten iker�kun�tzan eraku�tsitakoarengatik saria eman zioten, baina hauspoak egiteko garaian sortu ziren zenbait eztabaida eta diferen�tzia, batez ere Biz�kaiko In�txaurragak eta Gipuz�koako Migel Etxabek egindakoak zirela�eta.
 
Arazoari bete�betean eta ezeren bel�durrik gabe hel�du zioten 1784an, eta saiaketa berezi ba�tzuk egin zituzten Mar�kinan, Arizmendiren burdinolan, irtenbide bila; baina orduan bertan behin�tzat ezin izan zuten arazoa garbitu. Mar�kinako Benito Ansotegi eta Fausto Arriaga jaunei esker onez�ko agurra agertu zieten, al�di luzean saio handiak eginak zituztelako, eta hori oso mesedegarri izan zelako.
 
 
Muniberen ibilbide zientifikoa
 
Lehenago, 1771. urtean, Ramon Maria Munibe jaunak, bere aitaren babes eta diru�lagun�tzaz baliaturik, ibilal�di handi bat egin zuen Europako burdin lantegirik aurreratuenak ikusi eta haietan ikasten; zenbaitetan, saiaketak eta aurrerapenak egiten ari ziren heinean ikasi zituen berri jakingarriak, gero Ba�tzordearen bidez Euskal Herrian erabil�tzen lagun�tzeko. Hain zuzen ere, arreta handiz zaindu zuten Adiskideen el�kartekoek burdingin�tzari zegokíon guztia, eta batez ere laneko kastuak gu�txi�tzea.
 
Esan dezagun, Munibe jauna ez zela alperrik ibilia Fran�tzia, Belgika, Holanda, Danimar�ka, Suedia, Prusia, Austria eta Italian zehar: mineralogiari eta burdingin�tzari buruz asko ikusi eta ikasi bai�tzuen. Izan ere, Suedia, Saxonia, Estiria, Karintia, Lieja, Foix�eko konderria eta beste gehiagotan meategirik eta burdindegirik aurreratuenak ikusi eta aztertu ondoren, gauza jakingarriak ekarri zituen, burdina al�tzairu nola bihurtu, esaterako; al�di berean eskuti�tzak, tokian tokiko gauza berezi zenbait eta beste ekarri zituen, Bascongada el�kartearen Bil�dumategia hor�ni�tzeko egoki izan zirenak. Ez da harri�tzekoa, Baz�kide Zenbakidun eta El�karteko idaz�kari izendatu izana, 1773tik aurrera.
 
Aurreko urtean, Cronsted�ek ida�tzitako Ensayo liburua, mineralogiari buruz�koa itzuli zen gaztelaniara suedieratik eta Adiskideak el�karteak argitaratu zuen, ondoren asko erabil�tzeaz gain, gai desberdinak aztertu eta sail�katu ziren. Al�tzairua zuzen�zuzenean edo zehar�biderik gabe lor�tzeko asmoak ere zor zaiz�kio Munibe berarí: Stockholmdik ida�tziz bidali zituen bere asmo eta argibideak, eta berehala hasi ziren Diego Aranguren, zal�diz�koen kapitaina, eta Pedro Rubio, artilleriako koronela, Arrasaten era berriko saioak egiten era zaharrekoen ordez.
 
Hiru urteren buruan itzuli zen bere sorterrira ibilal�dian ikasketa eta ikerlan handiak egin ondoren. Harrerarik onena egin ziotela ikusteko, hor ditugu Stockholmeko «Real Academia de Ciencias» eta «Instituto Freiberg» el�karteek beren baz�kide egin zuteneko agiriak. Hogei eta hiru urte zituela hil zen 1774an.
 
 
Ekarpenak
 
 
Antonio Maria Muniberen ekarpena
 
Antonio Maria Munibe, Ramon Mariaren anaia, 1775. urtean Parisera joan zen Xabier Maria Egiarekin batera, kimikako teknikak ikastera, El�karteak diruz lagunduta; lagun eta gidari buru�tsua izan zuen han Eujenio Izquierdo, Karlos III.a erregek ordainduta Fran�tziako hiriburura, Historia Naturala ikastera bidalia, eta berehala egin zen Bascongada el�karteko baz�kide.
 
Handik Suediara jo zuen burdingin�tzan ikastera; handik bidali zituen ikasketei buruz�ko berriak eta bere iri�tziak ida�tzita, baina ez dute argirik ikusi; aztar�na hau besterik ez da agertu, hau da, 1782ko Ba�tzarretako Txostenetan aipa�tzen dute Xabier Egia eta Chavaneu�rekin batera Ba�tzordeko izan zela esateko, Zestoan 1774an aur�kitutako ur mineralen azter�keta egiterakoan; haiek egindako lanaren aitorpen bat eginez, balio handiko lana zela�eta.
 
Burdingin�tzari lagun�tzeko sail berezi hark egin zituen programa eta ekin�tza ugarien bidez lortu zuten, Oroz�kotik honako albiste pozgarri hau, «haber obtenido resultados más económicos en el modo de arrancar en campo libre para la calcinación de venas de hierro», burdina atarian bertan garbi�tzeko moduan ordura artean baino emai�tza mer�keagoak lortu zituztela, alegia. Hala ere, atzerrietan zituzten erak ongi ikasiak zeuz�katenez, eta Euskal Herriko burdinoletako zehaztasunak jaso ondoren, Oroz�kon eginari ez jarrai�tzea erabaki zuten. Legaz�piko Bengolea eta Bergarako Iparragirre lantegietan saio bereziak egin zituzten bi eratako metalak el�kar�tzen eta «saliendo un hierro muy tenso y bueno, así también como el que se obtenía en Somorrostro», hau da, burdin sendo eta ona lortu zutela, alegia.
 
Mota desberdineko zainak, ika�tzak, toberak eta hauspoak erabiliz, eta gal�da�tze eta forjaketa desberdinez baliatuta, zer�nolako aurrerapen eta onurak lortu ote zitez�kean ikusteko, zen�tzuz�ko saioak egiteko erabakia hartu zuten.
 
Benetan arrera ona izan zuen Ur�nietako Aranburu zeharrolako arduradunak bidalitako txostenak, gal�da�tzea egitekoan kuar�tzo sartuta burdin hobea lortu zutela adierazten bai�tzuen. Berehala hasi ziren Her�naniko Ereñozu eta Fagollagako burdinoletan ere en�tseguak egiten, eta ondorio onak lortu zituzten; halaber, Mar�kina, Arratia, Laudio, Gal�dakao eta Mungiakoetan, Biz�kaiari zegokionez. Metal desberdinak erabiliz egin zituzten saioak, eta bi eratako onurak lortu zituzten: ikatz gu�txiago erre�tzea eta zepa garbiagoa atera�tzea.
 
 
Juan Dowling�en iker�keta
 
Real Sitio de San Il�defonson Mea�tze eta Fabriketako Al�tzairu eta Erreminten lantegiko zuzendaria zen Juan�Dowling jaunak 1774an Gasteiz�ko Ba�tzarretan aur�keztu zuen ikerlanak laudorioak lortu zituen, burdina al�tzairu bihur�tzeko era berria kon�tzienteki frogatuz; al�di berean, jarraibide egokiak eman zituen Euskal Herrian eta penin�tsularen iparreko beste probin�tzietan lantegi bereziak egiteko, gaiak ugari zirenez, lanerako tokiak ere egokiak zirelako.
 
Burdingin�tza aurreratu eta indar�tzeko ekinal�di hauen artean, garran�tziz�koa izan zen baz�kide batek Mutrikun bere trebetasunez lortu zuena ere, sutegia gai desberdinez beterik, astero lehen baino burdin gehiago atera�tzea lortu bai�tzuen.
 
 
Fausto Elhuyarren txostenak
 
Baina teknika eta ekonomiari dagokienez, gaur bertan ere harrigarri gerta�tzen zaigu, Gasteiz�ko Ba�tzar Orokorra el�karteak eskatuta, Fausto Elhuyar jaunak 1783. urtean aur�keztu zuen ikerlana: Somorrostroko meategiak, ingurumeneko xehetasunak, geruzak edo mea�tze mailak argi eta garbi adierazi bai�tzituen. Al�di hartako mea�tzari�tza eta burdingin�tzari buruz egindako iker�ketarik fun�tsez�koenetako bat da. Arreta handiz aztertu zituen meategien deskribapena, orografia, geologia eta bertan zeuden lau eratako meak; bestal�de, lana egiteko era a�tzeratua eta buru�tsukiago egin beharreko�tzat jo zuen. Horrez gain, han ikusitako baliabideak baztertu eta era berrikoak aur�keztu zituen xehetasun guztiz hor�nituta.
 
Tankera berean aztertu zituen Orbai�tzetako meategiak ere Elhuyarrek eta iker�ketaren txostena aur�keztu zuen.
 
Hungariara ordez�kari gisa bidali zutenean, asmakizun berri bat amalgamazio prozesu bidez bere meatik burdingorria atera�tzeko; han, Hungarian bertan, onartutako asmakizunen zerrendan ezar�tzea lortu ondoren, Euskal Herrira bidali zituen xehetasun guztiak, hemen ere aurrerapen hartaz balia�tzen hasi ahal izateko; gainera, Aralar mendiko meak izendatu zituen horretarako, bere ustez egokienak zirelako.
 
Europan barrena zebilen bitartean, herrial�de bakoi�tzeko burdinoletan burdina lan�tzeko zituzten arau eta modu berezien oharrak bidali zituen, non zer adieraziz; besteak beste, Biz�kaiko langin�tzaren an�tzekoena, Hungariara iparral�dean dagoen Stoss�ekoa aur�kitu zuen: bertako labea, agoa atera�tzeko, mailuka�tzeko eta gori�tzeko erak eta beste zehaz�ki izendatuz; era berean, Karintia eta Estiriako burdinoletako gauzarik berezienak ere azal�du zituen.
 
Gure�tzat oso jakingarri den ondorio batera iri�tsi zen Elhuyar jauna bere ibilal�diaren buruan: lurral�de haietako langin�tzak edo metodoak gure burdingin�tzakoak baino baxuagoak edo atzeratuagoak ziren, batez ere burdina geza edo burdina bera atera�tzen, hau da, burdin barrak atera�tzen.
 
 
Pablo Areizagaren ekarpena
 
Paulo Areizagak, 1773. urtean, eta Elhuyarrek emandako argibideez baliaturik, Somorrostroko mea eta Mutilokoa el�kartuta, ondorio onak lortu zituen; eta al�di berean, «Real Academia de Ciencias de París» zelakoak aipaturiko neurrietara egindako haize�ar�kak erabili zituen. Urte bereko Extractos edo Txostenetan ageri denez, Elhuyarrek aur�keztu zituen xehetasun hauek.
 
(Baz�kideak ugari�tzeko ere egin zituen eginahalak, adibidez, olagizon guztiak el�karte batean bil�tzeko saioak, 1791ean Bergarako Ba�tzar Nagusira aur�keztuz. Haren asmoa, Sozietate Anonimo bat egitea zen, zenbait lantegi bateratuz eta guztien artean hiru milioi errealeko diru�tza ipiniz).
 
Atera zezaketen irabaz�pidea al�de batera utzita, beste hau zen egitasmoaren helburu nagusia: lan�metodoaren kastuak gu�txi�tzea. Horretarako, bistakoa zen aurrez aterata zituztela kontuak bai ika�tzari eta bai esku�lanari zegoz�kienez.
 
Elhuyarrek bere lanean etenik gabe jarraitu zuen: batetik, burdinolen zerrendak eta haien nagusien izenak bil�tzen, bestetik pisu eta neurriak al�de guztietan berdin erabil�tzea lortu nahirik, gogotik saiatu bai�tzen luzaro. Eta zalan�tzarik gabe ekin zion Alegian burdinola berri bat egiteari, helburu berezi honen bila: arragoko al�tzairua lor�tzeko, Jard�ek asmatutako metodoak eta Scheffiel�d�eko lantegietan erabiliak berak ere saioak eginez ondorioak ikustea. Izan ere, hemendik Toledora armagin�tzarako bidal�tzen zutena baino hobea bai�tzen.
 
 
Trino Antonio Porcel Agirreren ekarpena
 
Trino Antonio Porcel Agirre baz�kideak aur�keztu zuen txostena, luzea eta agiri ugariz hor�nitua zen. Bergmann eta Kirwan�en metodoak oinarri�tzat hartuta, burdinkiak iker�tzeko bídeak izenda�tzen zituen, zehaz�ki; baina berak asmatutako metodoaz bereizten zituen burdin meatako zink oxido eta magnesia, al�di berean Somorrostro, Mutiloa eta Zeraingo meategietan erabil�tzeko erak izendatuz.
 
 
Jeronimo Taber�nen ekarpena
 
Jeronimo Taber�n donostiarraren izena ere tartean ageri da, txosten jakingarria aur�keztu bai�tzuen, besteak beste, gerora egur�ika�tza urri�tzeko arrisku handia zetorrela eta Euskal Herriko mendietan behar adina egur ez izateak, burdina garesti�tzea zekarrela adieraziz; gainera, ondorioz, atzerrikoen al�detik el�karren leia sortuko zela, Ameriketara bidal�tzen zituzten tresnen kaltean.
 
Arazoari egoki eran�tzuteko bídeak ere aur�keztu zituan, egur�ika�tzaren ordez harrika�tza erabil�tzearen al�derdiak azter zi�tzatela eskatuz; izan ere, Asturias al�dean oso ugari bai�tzen harrika�tza. Bere al�detik garbiro azal�du zuen, Bascongada el�kartea ardura�tzen zela arazoaz, eta hala, Arabako norbait saritu zutela bere lurral�dean harrika�tza aur�kitu zuelako; eta bazela beste aur�kikun�tza bat Her�nanin aur�kitu berria.
 
 
Simon Arragorriren ekarpena.Errenteriako fanderia
 
Simon Aragorri Irandako mar�kesa dugu burdingin�tzari bide berriak zabal�tzen ahalegindu zenetako bat eta 1769an Gipuz�koan Errenteriako fanderia eraiki zuena: lantegiaren biho�tza balitz bezala, gurpil eragile bat, erreberberoz�ko labea bi eta ijez�keta�trena zeri�tzan tramankulu berezia.
 
Astean berrogei eta hamabost mila libra mea eral�daturik, burdina xafla bihur�tzen zituen eta hogei eta hamar mila zumitz edo burdina zerrenda egiten, probin�tziaren�tzat garran�tziz�koa zen kontuan har�tzen bada haren gainbehera. Lehen ere esana dugun bezala, hauxe zen Espainia osoan gisa honetako lehenengo lantegia; eta lanean ipin�tzeko, laurogei mila peso behar izan ziren.
 
Lantegi horren sor�tzaile eta jabe, Simon Aragorri izan zen, Irandako mar�kes Nikolas Arragorry eta Joana Ohal�deren semea, Endaian jaio eta urte luzez mugaz al�de honetan bizi izana. Ekin�tzaile handia zenez, kemen�tsu jokatu zuen, baina ez burdingin�tzari zegoz�kionetan bakarrik; bazuen bestelako arazoetarako ere joera su�tsurik: honela, politika�gizon trebe eta buru�tsua zenez ospe�tsuago ageri da, hari esker burutu bai�tzuten 1795ean Fran�tzia eta Espainiaren artean Basileako bake�ituna.
 
 
Industriako eta Mer�katari�tzako Ba�tzordea
 
Hala, «Industria eta Mer�katari�tzako Ba�tzordeak burutu zituen lanak eta onurak asko izan ziren –erakundearen barruan bertan, ar�kitek�tura hidraulikoaren eta nekazari�tzako gauzetan sumatu ziren arrazoiez aparte–, hona hemen aipagarrienak:
 
- aiztogin�tzari eta kinkilagin�tza xumeari eman zioten bul�tzada; Bergarako lantegian lortu zuten hobekun�tza handienak, Caracaseko Erret Konpainia Gipuz�koarrak haren manufak�turetan al�di batez ematen zion babesa medio izan zen.
 
- Industria txikia, eta berari zegoz�kion saiaketak eta langin�tzaren xehetasunei susper�tzeko sariak ipini zituen Ba�tzordeak.
 
- Gasteizen burdina tresnen lantegi bat edo burdindegi bat ipin�tzeko eta sek�tore hura susta�tzeko kudeaketak eta ahaleginak egin zituen.
 
Lan�tzeko burdina hobea atera�tzearren
 
- eta burdina forjagarriaren hobekun�tza
 
- bertan atera�tzeko lantegia jaso�tzeko ere asko saiatu ziren.
 
- Az�kenik, aurrerapenean lagun�tzeko, burdinaz�ko botoigin�tza ipin�tzea ere lortu zuten.
 
Hasieratik adi�tzera eman zutenez, Industria eta Nekazari�tza biak el�kar�tzea, oso onuragarria izan zen, baten aurrerapenak besteari mesede egiteko; bestal�de, teknikaz aurrera�tzea hiru probin�tzien�tzat aberasgarri�tzat jo zuten, 1766an Gasteiz�ko Ba�tzar Nagusian aitortu zutenez: han azal�du zituzten, izan ere, Industria eta Mer�katari�tza egoki aurrera�tzeko beharrez�koak ziren hamar fun�tsez�ko prin�tzipio, Euskal Herri osoaren�tzat garran�tziz�koak.
 
 
Adiskideak manufakturaren aldeko
 
Ba�tzar hartan Adiskideek azal�du zutena hi�tzez hitz ekarri dugu hona, gaur egun ere eredugarri zaigulakoan:
 
(Manufak�turaz�ko sor�kariak ahalik gehien esporta�tzeko, eta ahal den landu gabeko gai gehiena ekar�tzeko hemen lan�tzeko).
 
Aitorpen hori oinarri�tzat hartuta atera�tzen zituzten kontuak argi eta garbi: batetik, burdina, atera�tzen zuten toki berean landurik, xafla, barra, lauki�txo, sarraila eta an�tzekoak egitearen onurak; bestetik, dirutan ere kontuak atera�tzen zituzten, burdin barrak izan, ala ferra hil�tzetarako eran mehetuak izan, aztertu ondoren. Az�kenik, atzerritik ekarri eta hemen sal�tzen zituzten orratz, jostorratz, guraize, aizto eta kideko tresnak, gehien�gehienak hemengo burdinez eta al�tzairuz eginak zirela ere garbiro adierazten zuten.
 
Horretatik ondoriozta�tzen zuten esportaturiko lehengaien errendimendua inporta�tzen zuten manufak�turari zegokionarekin al�deratuz gero, berrogei eta hamar al�diz garestiago gerta�tzen zela. Horregatik, al�de izugarri hori kontuan hartuta, kasu hori orratz bihurtutako al�tzairu gordinaren propor�tzioari zifratan aplikatuz gero,ekonomia doi�tzea zen egokiena manufak�turaz�ko industria metalurgiko gehi�tzearen bidez; hala, onartuz enean arauak eman zituzten eta beharrez�ko ahol�kuak, atzerriko tresnak Euskal Herrian egin zitezen.
 
Iriz�pideak zabalagotuz,
 
- nekazari�tzan edo lurgin�tzan esku gehiegi ari zirela onartu zen; eta al�di berean, nekazari�tza aurrerapenez hor�nituz gero, eskuragarria izan zitekeen industriaren�tzat.
 
- Bestal�de, bertako jendeak bazuela trebetasuna nahikoa zeregin hauetan, al�tzairuz�ko hainbeste tresna desberdin egiten zituztela ikusteak adierazten duenez;
 
- horrela, Aiako Aristarrazu burdinolan Etxabe anaiek areto�erloju bat egin zutela, zuzen zebilena, eta hori beraiek arretaz eta begira�tze beste merezimendurik gabe egin zutela, inolako ikasketarik gabeak bai�tziren.
 
- era ber�tsuan, Eibar, Soraluze eta inguruetan trebeziarik handienaz lan�tzen zituztela armak.
 
- Eta Euskal Herriko geografiak bera ere lagungarria zela, gaiak batetik bestera erabil�tzeko, batez ere Caracaseko Erret Konpainia Gipuz�koarrak lagundurik (...).
 
 
Produktu manufakturatuak
 
Gure Herriko burdinolek XVIII. mendea amaitzera zihoala, hainbat metalurgi- eta errementari-etxeak hornitzen zituzten beren produktuez edo materialez, burdinazko edo altzairuzko lingote, barra, pletina eta biribil, eraldatze edo manufakturarako.
 
Aipatutako produktu metalurgiko asko burdinoletan bertan egiten ziren, osoko fabrikazio modura, aingurekin gertatzen zen bezalaxe.
 
Produktu manufakturatu metalurgiko hauek, besteak beste:
 
- itsasorako aingurak eta aingura txikiak; armadarako eta armategietarako burdin mailukatuzko edo altzairu urtuzko kanoiak, balak eta esku-hagak;
 
- arma zuri, suzko armak eta armak orokorrean; ezpatak, sableak, baionetak, iskiluak, alfanjeak, fusilak, karabinak, eskopetak, trabukoak, pistolak, kasketak, ezkutarma biribilak, halabardak, azkonak, bular babesak, besokoak, ezkutuak.
 
- Burdinolako bertarako erremintak: mazoak, ingudeak, kateak, borrak, kurrikak edo suhatzak, mailuak eta taielak.
 
- Eraikuntzarako osagaiak: balkoiak, burdin sareak, sarrailak, giltzak, ate burdineriak, iltzeria, bisagra, bernoak.
 
- Nekazaritza eta meatzetarako erremintak: aizkorak, aitzurrak, palak, pikotxak eta ginbaletak;
 
- burdinazko sukaldeko ontziteria, kazolak, eltzeak, marmitak eta beste tresneriak:
 
- upelentzako uztaiak, orgentzako armazoi edo gurpil-hagunak, aiztoak, labanak, ferrak, erromatarren balantzak, poleak, zirgiloak, frenoak, ezproi-loreak eta hodiak.
 
 
�GIPUZ�kOAKO BURDINOLAK
 
 
�IBAIA, ENERGIA ITURRI
 
Gipuz�koako geografia ur�sare zabala osa�tzen duen erreka, errekasto eta ibaiez josirik dago, Lurral�dea mar�ka�tzen dute, harat�honat batean heda�tzen direlarik.
 
Beraien energia�ustiapenaren lehen arrasto ida�tziak XIII mendearen erdial�dekoak dira, lurral�dearen Historian. Energia hidraulikoaren lehen erabilera, erroten eta burdinolen izaerari loturik ager�tzen zaigu.
 
Erabilera hori, erromatarren al�diaz geroztik ezaguna bazen ere, monasterioetako fraideek eman zioten, Behe Erdi Aroan zehar, Europako zibilizaziori eragin zion zabal�kunde eta diber�tsifikazioa.
 
Garaiko industrian, Gipuz�koan eman zi�tzaion erabilerak haz�kundea ekarri zuen bolategien, paper�fabriken, suz�ko armak egiteko daratulutegien, zerrategien, ainguralekuen eta abarren haz�kundea. Baina guztien gainetik, errotarena (eihera) eta burdinolarena.
 
Aipaturiko lantegiok ur�jauzietatik atera behar izaten zuten energia, lanik egingo bazuten. Industria bakoi�tzak berea zuen zereginaren arabera, al�datuko da, bereziki, energia atera�tzeko ohiko modu hori, adibiderik konplexuenak, Gipuz�koako burdingin�tzan aur�ki�tzen direlarik.
 
Gehienetan, energia atera�tzeko sistema, honako hauek osa�tzen zuten: ibaiko urak bil�tzen zituen presa, presatik ataurrerainoko ubidea, ur�ar�ka garaia, ur�jauziak, eta gurpilak eta beren espeka�arda�tza. Burdinolen kasuan, gurpil hidraulikoek eragiten duten makinariaren osagaiak dira eror�tze libreko gabia eta hauspoa. Eiherari edo errotari dagokionean, gurpila eta errotarria izaten dute.
 
Oso ugariak izan dira Gipuz�koan, era honetako instalazioak. Eihera asko dira oraindik ere lanean ari direnak. Al�diz, burdinolek burdina egiteari utzi zioten, Labe Garaiak eraiki eta bestelako energia�iturri berriak ezagutu zirenean.
 
Gipuz�koako burdingin�tza, XIII. mendetik XIV. mendera bitartean, instalazio hidraulikoei loturik egon zen. Industria hark zuen garran�tziaren erakusle da, zenbait idaz�leren datuetatik jaso dugunaren arabera, biztanleria ak�tiboaren %30i lana emateak zekarren Gipuz�koako ibaier�tzetan lantegi mordoa aur�ki�tzea.
 
Aipatu al�di historikoan zehar, Gipuz�koan bertan energia hidraulikoa erabiliz burdina egin eta lan�tzeko 200 burdinola baino gehiago zerrenda azal�tzen dira dokumentaturik.
 
 
Burdin biguna egiteko prozedura
 
Ugari dira burdina lan�tzeko era desberdinei buruz iker�ketak. Eta ezagutu ere, ezagu�tzen dira burdinolen garaian bertan egin izandako deskribapenak, Fausto Elhuyarrek, Munibek edo Larramendik egindakoak lekuko. Beste arlo batekoa bada ere, Peru Abar�ka izeneko obra literarioa az�pimarragarria da, beste ikuspuntu interesgarri batetik azal�tzen baita burdinoletako lana.
 
Gipuz�koako burdinoletatik, gehienek burdin biguna lan�tzen zuten. Hori lortu ahal izateko erabil�tzen zen sistema, munduan zehar katalan era izenez ezaguturikoa zen eta honetan ze�tzan: murriz�keta bidez, zuzenean burdin mea egur�ika�tzarekin batera labean goritu ondoren, burdina sor�tzea.
 
Zeregin horretarako, metro inguruko sutegi bat erabil�tzen zen, hau da, al�deran�tzikaturiko enbor piramidal baten tankerako sutegia zen, lantegiko zoruan erdi sarturik zegoena. Atzeal�dean eta sutegitik horma batez bereizita zeudelarik, bi hauspo handi aur�ki�tzen ziren, sutegiari atzetik haizea emanez.
 
Aurrez aurretik egositako burdin mea eta egur�ika�tza sutegira sar�tzen ziren, burdinaz�ko xafla batez bereizirik biak. Erre�tzen hastean, burdin xafla hori, kendu egingo zen. Gero, hauspoei eraginez, sua indartu egingo zen, harik eta burdin harria karbonoarekin batera nahasteko moduan izan arte.
 
Ur�tzailea izango zen aipatu nahasketatik sor�tzen ziren burdin pusketak ba�tzen eta burdinaz�ko bola egiten zituena. Sutegiaren goial�detik egingo zuen hark bere lana, handik bai�tzen sutegia irekia.
 
Az�kenik, lau edo sei orduz jardun ondoren (zepak edo eskoriak ken�tzen, burdinaz�ko bola edo agoa handi�tzen eta abar) atera egingo zuen agoa sutegitik, berau, hurrengo gal�daketarako prest gel�di�tzen zelarik.
 
Jarraian, forjaketaren bidez, zikina kenduz trinkotuko zen burdina. Burdina jo ahala itxura emanez joango zi�tzaion agoari, gehienetan eta hasiera batean, behinik behin, to�txo itxura ematen bazi�tzaiolarik.
 
 
AL�tzAI RUA EGITEKO PROZEDURA
 
Eskuetan ditugun dokumentuek diotenez, Arrasate inguruan egiten zen al�tzairua edo burdina gogorra, Europako beste lurral�deetan hain arrunta zen modu bati jarraituz. Noiztik? XVIII mendetik, gu�txienez.
 
Al�tzairua egiteko era, Euskal Herriaren Adiskideen El�karteko Ba�tzar�agirietan azal�tzen da. Txostena Fausto Elhuyarrek izenpetua da.
 
Inguru haietan zegoen mea�zainaz baliaturik –prozesu horretan ezinbesteko�tzat jo�tzen bai�tzen–, burdin biguna egiteko erabil�tzen ez zen sutegi batean ur�tzen zen burdin harria egur�ika�tzarekin batera. Erre�tze honetatik burdin sal�da edo arrabioa lortuko zuten.
 
Hilabete ba�tzuetan burdin sal�da eginez jardungo zuten pila handi bat lortu arte. Gero, sutegia al�datuko zuten eta orduan jarraituko zioten «katalan era» hari, baina, labean handituz zihoan agoari pilatuta zeuz�katen burdin sal�da pusketak gehituz.
 
Mota bakarrekoa zen, Arrasateko olagizonek al�tzairua egiteko erabil�tzen zuten burdin harria, al�tzairu�marra deiturikoa eta burdin sal�daren to�txoak egiteko balia�tzen zutena.
 
Ez dakigu zer�nolako labea erabiliko zuten, baina uste dugu, labe garaiaren tankerakoa izango zela, hain da handia burdin sal�da egiteko behar den berotasuna!
 
Nahikoa burdinurtu lor�tzen zutenean, ohiko sutegia antola�tzen zuten, ohiko gal�daketa eginez. Burdinurtuari, ur�tzaileak, beronen maisutasunaren eta ur�tzailearen gustuaren arabera burdin sal�da gehituko zion, baita ziren beste hainbat materia ere, nahiz eta, askotan, prozedura horretan beharrez�koak ez izan. Gero, handitu eta sutegitik atera ondoren, uretan sartuko zen agoa, laster hoztu zedin.
 
Aipaturiko prozedura jarrai�tzeko arrazoia honako hau izan daiteke: zuzen�zuzeneko prozeduraren bidez burdinaren gogortasuna bere puntuan jarri ezin izatea.
 
Arazo honen aurrean, irtenbidea, dirudienez, honako hau zatekeen: karbono�eduki handiko burdina, burdin sal�da alegia, karbono�eduki urriko burdinarekin nahastea, hartara, haren gogortasuna ahul�du egingo zen, harik eta forjaketaz pi�tza�tzea saihestuz landu zedin.
 
Beraz, burdina eta al�tzairua izango dira, Gipuz�koako burdinoletan egingo diren ekoiz�penak. Hauek itxura batean to�txoaren tankera hartuko dute, baina, gero, mehatuak izango dira, barra luze edo pletina eta abarren tankera emanez. Bai tankera batean nola bestean, sal�tzen ziren, Atlantiko nahiz Mediterraneo al�deko Europako lurral�deetara, baita Ameriketara ere. Baina egindakoaren kopuru bat, bertan landu eta sal�tzen zen, armagin�tza xede.
 
Dena dela, burdinola haiek indarrean ziren garaian en�tzuten ziren kexuen artean zeuden, esate baterako, halako konplexutasun bat zuten burdinak manufak�tura�tzeko lantegiak falta zirela eta beharturik gerta�tzen zirela kanpotik oso garesti ekar�tzera, ekoiz�pen horiek jatorriz hemengo burdinaz eginak izan arren.
 
Az�kenik, adierazi beharra dago, Fausto Elhuyarrek egindako deskribapenen eta azalpenen arabera, Euskal Herriko burdinolek indarren eta sendo irauten zutela haren garaian, labe garaietatik zetorren burdinari inolako bel�durrik izan gabe.
 
 
Atzerapen teknologikoa
 
Burdinolek jasango zuten krisial�diak, Wolframaren aur�ki�tzaileak kontatutako gertakizunen ondoren etorri zenak, ez zuen zerikusirik izan, an�tza, erbestetik zetorren burdinaren aurrean, bertakoak izan zezakeen konpeten�tzia edo gaitasun�ezarekin. Beraz, kontutan har�tzekoa da, Julio Caro Barojak azal�duriko hipotesia. Hark dioenez, gerrako gertaera sun�tsikorra izan ziren Euskal Herrian hegoal�dea krisial�dira eraman zuena. Gertaera sun�tsikor horiei Konben�tzio Gerrak emango zien hasiera, Napoleonen aur�kako gerrak eta Karlista Gerrateak emango zielarik segida.
 
Gertaera horiek, negatiboki eragin zuten Hegoal�deko garapen teknologikoan. Aurreratua aur�ki�tzen bai�tzen, Euskalerriaren Adiskideen El�karteak, Europan ezagu�tzen zihoazen sistema berriak esperimenta�tzeari emana eta burdinoletako lanak arrazionaliza�tzen ari zen bitartean. Ikerlanek 1794. urtera arte egiaztatuak izan ziren. Bereziki honako hauek izan ziren esperimentatu zituztenak: oholez�ko hauspoa, mea�zain nahasketak, urgarriak, burdina erre�tzeko erak, harrika�tza destila�tzea, labe garaiak, e.a.
 
Fran�tziako armada Konben�tzio Gerran Gipuz�koan sartu zen garaian, adi�tzera eman izan zenez, burdinolak bertan behera utziak omen zeuden, olagizonak ihes zebil�tzalako. Hala�tsu gertatuko da ondorengo urteetan ere, Napoleonen armada Hegoal�dean sar�tzean. Bien bitartean, Ingalaterran burdingin�tzan nahiz mea�tzari�tzan garran�tziz�ko aplikazio berriak egiten ziharduten, Gipuz�koako instalazioetan esperimentatu ere ezingo direnak.
 
Az�kenik, mende bukaeran, euskal ekonomia osa�tzen hasi aurretik, beste bide ba�tzuetatik zihoazen bitartean emanak ziren aurrerapauso teknologiko guztiak. Bide berri haiek, labe garaiak egitera bul�tza�tzen zuten, hain zuzen ere. Datu interesgarri gisa, esan beharra dago, Gipuz�koan egin zen mota horretako lehen enpresa, Beasaingo San Martin fundizioa, egiteko garaian, kapitala jarri zutenen lehen baz�kideen artean zegoen Iar�tzako burdinolan arotz izandako olagizona.
 
 
GAL�dA�tzE PROZEDURA
 
 
Olagizonak
 
Zenbait idaz�lek burdinoletako lan�orduez eta langile�kopuruez emandako iri�tziaren arabera, logikoa li�tzateke burdinola batean lanean lauz�pabost per�tsonek jarduten zutela pen�tsa�tzea: aro�tza edo maisua, ofizialak eta mutilak).
 
Lanal�diak ez zuen etenik izaten, eta gaur egungo labe garaietan gerta�tzen den bezala, ez zen sua itzaliko, igandean izan ezik, eta hori erlijioak agin�tzen zuelako.
 
Olagizonek txandakatuz egiten zituzten burdinolako lanak, jarduerak etenik izan ez zezan. Atsedena ere, txandakatuz hartuko zuten, burdinolan bertan horretarako prestaturik zegoen tokian, etxola zeri�tzon aterpean, hain zuzen ere.
 
Burdinola gehienek udako hilabeteetan uzten zioten lanari, ba�tzuetan udalak hala agin�tzen zielako. Garai horretan, ziur asko, bestelako lanak egingo zituzten, hala nola: konponketa�lanak, egur�ika�tza egitea, burdin harria eta abar bil�du, nahiz bestelako lanak.
 
 
Prozedura
 
Zuloetan, karobiaren an�tzeko labeetan eta bestelako labeetan burdina errez, ematen zi�tzaion hasiera gal�daketa�prozedurari. Gehienetan, labea piztu ondoren, sartuko zen kiskalitako eta txikitutako burdin harria. Errekina ere, etengabe sartuko zen labera, baita berehala erre ere, eta are az�karrago erre�tzea lortuz, hauspoek haizea bota�tzen hasten zirenean. Egur�ika�tzak ematen duen berotasunaz, eta haizearen eraginez (aipaturiko sistemaren bitartez) lortuko zuten, 1.300 graduko tenperatura, zeinari esker egingo zen burdina ore�tsu.
 
Era horretan sortuz zihoan agoa, burdina handitu eta bola egin ahala, gal�duko zituen hark zepak, eta labearen zokoan pilaturik gel�di�tzen ziren. Eta az�kenik, agoa labetik aterako zuten, 60�70 kilokoa egiten zenean, hauspoa gel�ditu ondoren. Segidan, beroan landuko zuten agoa, gabiaz forja�tzen zen, eta ingudean ken�tzen gel�di�tzen zi�tzaiz�kion zikinak; agoa mailuz jo�tzen zuten, harik eta kalitatez�ko burdin lortu arte.
 
Az�ken ekoiz�pena, to�txo tankerakoa, ba�tzuetan guri�guri bero�tzen zen berriro, eta bigarren al�diz gabiaz jo�tzen zen, beste era bateko produk�tuak lor�tzearren.
 
Hala hauspo�lana, nola gabiaz kolpa�tzea, mekanizaturik egiten ziren, energia hidraulikoari esker, hark jar�tzen bai�tzituen abian makineriaren gurpilak edo turbinak.
 
Inguruetako erreketatik bil�tzen zen ura. Lehenik, presan bil�duko zen. Hauek koka�tzen ziren tokiak, burdinolako uhar�kak baino altuera handiagoa izan behar zuen. Presatik ataurreraino mal�dan behera eramango zen ura, ubideetatik zehar. Eta az�kenik, ataurre muturrean zegoen uhar�kak bil�duko zituen gurpilari eragingo zioten urak. Ataurretik behera atera�tzen zen laukizuzen moduko uhar�kan sarturik bai�tzituen gurpilak. Burdinolaren barrutik gakoari tiratuz ireki�tzen zen ataurreko tapoia, honekin batera ura gurpila palen gainera eror�tzen zelarik. Lan horren arduradunak erabaki�tzen zuelarik zenbat ur eman behar zion gurpilari az�karrago edo makalago ibil zedin.
 
Hauspoen gurpila izaten zen urek lehena har�tzen zutena. Gurpila honek aurrerantz egiten zuen mugimendua, baita haren erdian sartutako arda�tzek ere, eta hauek eragiten zioten labean haizea sartuko zuen hauspoari, espeka ba�tzuek tarteko. Nahiz eta hauspoaren itxurarik eta neurririk ez dakigun arren, logikaren arabera, uste izatekoa da larruz eta zurez egina izaten zela hura: 4 metroko luzera, eta muturrean tobera bat, gehienetan burdingorriz�koa.
 
Beste gurpilak gabiaren arda�tzari eragiten zion. Gabia labe aurrean kokatu beharra zegoen lanik egingo bazuen. Horregatik, bigarren gurpil honek beste al�dera egingo zuen mugimendua. Ura eman eta gurpila mugi�tzen hasten zenean, beronen arda�tzeko mazo�gabiek sakatuko zioten gabi�oinari. Gabi�oinari saka�tzean, gabi�arda�tzaren beste muturrean zegoen gabi�burua al�txatuko zen. Puntu honetan zegoelarik burua, utzi egingo zioten mazo�gabiek oinari, eta orduan eroriko zen bere pisuaren pisuz, burdina�tzar handi batez egindako gabi�burua, ingudearen gainera.
 
Gabiaz forja�tzen zen burdin masa hari kurrika edo tenaza bidez eusten zi�tzaion, eta gabiaren kolpeak az�karragoak ala makalagoak izateaz langile bat ardura�tzen zen.
 
Ezagu�tzen ditugun gabiak kontutan hartuta, honako neurri hauetaz hitz egin daiteke: Arda�tzak, 5 metro eta, gabi�oinak, 6 metro gu�txi gorabehera.
 
Olagizonen lan�osagarri zenbait ere egin behar�ko zituzten: inguruetako burdin harria lurpetik atera�tzea edo Somorrostrokoa erostea, egur�ika�tza egitea, ola�nagusiaren abereak zain�tzea eta abar.
 
 
Gabi bidez mehetzea
 
Lehen aipatu dugun prozedurari jarraituz, zeharroletan (burdinola handia) sortutako burdina, gabia zegoen tailerrera eramango zen, burdina landu eta mehe�tzera.
 
Horretarako, burdina to�txoak, labera sar�tzen zituzten. Litekeena den bezala, ordurako sutan zegoen ika�tzarekin batera eta labea beroturik zegoela. Egur�ika�tza errez, eta toberan bar�na labera haizea (gehienetan, haize�ar�kak sortutako haizea) sartuz lor�tzen zen, burdina guri�guri jar�tzeko moduko berotasuna.
 
Ataurretik behera, uhar�kan barrena zetorren urak mugi�tzen zuen gurpilari esker, bota�tzen zuen haize�ar�kak edo haize�tronpak haizea, kanoi bat tarteko, toberara eta hemendik labera.
 
Prozedura honetan, haize�ar�kan zehar eror�tzen zen uraren bolumena kontrolatu behar izaten zen, une bakoi�tzean labeak behar zuen haizea ekar�tzeko.
 
Burdina lan�tzeko moduan zegoenean, ingudean kurrikalariak mehetuko zuen trebetasunez, gabiaren kolpeez eta langile batek eramaten zuen kolpeen erritmoaren kontrolaz.
 
Gabiaren arda�tzak 6 espeka zituen eta gabi tradizionalek baino arinagoa zen. Hartara, biz�korrago eta hobeto egiten bai�tzituen lan burdina mehe�tzen eta luza�tzen.
 
Burdin barrak lortu eta hoztu ondoren, biltegian pilatuko ziren, harik eta mer�katura eramaten ziren arte. Burdin barra bat pilatu ondoren, beste burdin pusketa bat aterako zen sutegitik, burdina lan�tzearen prozedura berriro abian jarriz.
 
 
MEA�tzARI�tzA ETA IKAZ�kIN�tzA
 
Burdin harriz eta egur�ika�tzez sarri hor�nitu beharra zegoen, burdinolako lanak etenik gabe lanean mantendu eta jarrai�tzekotan. Beraz, burdinolari estuki loturik zeuden beste bi lan mota egiten ziren. Mea�tzari�tza eta ikaz�kin�tza ziren, hain zuzen ere.
 
 
Meatzaritza
 
Gauza jakina da Gipuz�koan an�tzinatik jarduten zela lurretik mineralak atera�tzeko lanetan. Gaur eguneraino iri�tsi diren arrastoak direla medio, behar adina argibide ematen dute erromatarren garaian egiten zen zilar�mea�tzari�tza ezagu�tzeko.
 
Al�diz, burdingin�tzarekin loturik dagoen mea�tzari�tzaren lekukotasuna garbiro, agirietan baino ez zaigu azal�tzen. Burdingin�tzak mineral�mota zehatz bat behar izaten zuen.
 
Hain zuzen ere, ia lur gainean azal�tzen ziren oxidoak. Hori dela�eta, erraz egiten ziren burdin harria atera�tzeko lanak, izan ere, mea�tzari�tza osoa izarpean egiten bai�tzen, zulo bakanen batean egindakoa izan ezik. Gainera, geroztik, XIX. eta XX. mendeetan, Gipuz�koako meategi zahar gehienetan hainbat eta hainbat meategietan egindako lanen ondorioz, ez da lehengo mea�tzari�tza�lanen arrastorik gel�ditu. Izan ere, lehen ibilitako meategietan egiten ziren mea�tzari�tza berriaren lanak, eta berauek burdin harriaren zainetara jo asmoz, zenbat eta gehiago zulatu eta harrotu lurra, are eta arrasto gu�txiago gel�ditu da, lehengo mea�tzari�tzarenik.
 
Al�diz, agiriek, ugariak ez izan arren, informazio interesgarriak eskain�tzen dituzte.
 
Hasteko, deigarri gerta�tzen da, Gipuz�koako burdinoletan erabilitako burdin harriaren jatorria. Bi esparrutatik baino ez bai�tzen ekar�tzen burdin harria: Biz�kaiko Somorrostro al�detik eta Gipuz�koako muga administratiboaren al�detik.
 
Hori dela�eta, 1559ko azaroaren 24ean, Arrasaten egindako Ba�tzar Nagusiak onartutako ordenan�tzek honako hau ezarri zuten: burdina egin zen tokiaren ezaugarri geografikoaren eta erabilitako mea�zainaren arabera mar�ka�tzea burdinak. Horren ondorioz, Errege Probisioak honako tal�de hauek ezarriko zituen:
 
1. Mendaro, Elgoibar, Eibar, Arroa eta Lastur herrietako burdinolek osaturikoa. Tal�de horretako burdinari izen berezi bat eman zi�tzaion. Burdin hori Muskiz (Muskiz: Somorrostro) al�deko burdin harriaz egina zen.
 
2. Zestoa, Az�peitia eta Az�koitiko burdinoletan ere Muskiz�ko burdin harriaz egiten zuten burdina.
 
3. Aia, Zarautz, Hurdaiaga, Azisulondo eta Asteasu burdinolena. Bertako mea�zainetik ateratako burdin harriaz egina zen burdina.
 
4. Oiar�tzungo burdinola ba�tzuek Muskiz�ko burdin harriaz egiten zuten burdina, eta beste ba�tzuek bertakoaz soilik, edo bertakoa Somorrostrokoarekin nahastuz.
 
5. Hondarribiko burdinola gehienetan bertako burdin harriaz lan egiten zen, Leizaran (Oilokiegitik Plazaolara), Ordiziako, Segurako, Zegamako, Laz�kao eta Legaz�piko bailaretako burdinoletan bezala�tsu.
 
Al�diz, Leizaran ibarreko gainon�tzeko burdinolak, Urumeakoak, Lasartekoak, Azelaingoak, Agariz�koak eta Urrilindokoak, Somorrostroko mea�zainetik ateratako burdin harriaz hor�ni�tzen ziren.
 
Bistan denez, Biz�kaiko burdin harria erabil�tzen zuten burdinola gehienek, baina batez ere, garraiobide garran�tzi�tsuak dituzten eskual�deetan kokaturik daudenek.
 
Somorrostroko burdin harriaz hor�ni�tze horrek, luze iraun zuen Gipuz�koako burdingin�tzaren historian zehar, XVII. mendeko epe labur batean izan ezik. Epe labur horretan, debekatu egin bai�tzen burdin harria esporta�tzea. Horrez gain, denboraren arda�tzean, aurreko zerrendan aipatu ez diren zenbat burdinola ere Somorrostroko burdin harriaz baliatuko ziren, ziur asko. Ezbairik gabe, Biz�kaiko mea�zainaren jatortasunari esker, lor�tzen bai�tzen burdin hobea eta preziatuagoa. Eta horregatik, eskatu ere, etengabe eska�tzen zen hango burdin harria.
 
Logikoa denez, Biz�kaiko burdin harriaren garraioa itsasoz egingo zen, Gipuz�koako portuetaraino, eta, haietatik ibaian gora eginez, ibaier�tzetan kokaturik zeuden burdinoletara eramango. Al�diz, ibaier�tzetatik urrun zeudenetara, gurdiz edo beste garraio�mota bidez.
 
Behin burdin harria burdinolara eramanda, erre egingo zen, labean gal�datu aurretik.
 
Bar�neal�deko burdinolek eta Biz�kaikoarekin truka�tzeko urrun aur�ki�tzen zirenek, inguruko meategietatik atera�tzen zuten burdin harria. Hauen artean, az�pimarra�tzekoak dira, Udala, Zerain, Mutiloa, Legaz�pi eta Aiako Hai�tzetako meategiak. Az�kenengo honetatik hor�ni�tzen ziren, hain zuzen ere, Hondarribiko burdinola gehienak, baita Oiar�tzun nahiz Nafarroako ba�tzuek ere. Baina itsasotiko mea�zain izenekoaz ere hor�ni�tzen zirenez, baliteke bertakoa harekin nahasturik erabil�tzea.
 
 
IKAZ�kIN�tzA
 
Gure mendietan egin izan den ikaz�kin�tza joan den mendera arte ezagutu izan da, eta asko izan dira, gai honen buruz egin izan diren txosten etnografikoak eta dokumentalak. Luzemetraiak ere egin izan dira, adibidez; Mon�txo Armendarizen Tasio izeneko filma, nafar ikaz�kina zen Tasioren bizi�tzari buruz�koa.
 
Burdinolak ziren egur�ika�tzik gehiena erabil�tzen zutenak, orduan ez bai�tzuten bestelako ika�tzik erabil�tzen. Egur�ika�tzak ematen zuen berotasunari esker, eta garai hartan bestelako ika�tzarekin burdinoletan lan egitea ezinez�koa zelako, egur�ika�tza erruz egiten zen mendietan. Ziur asko, olagizonek beraiek egingo zuten egur�ika�tza, herriaren baso�sailetan ika�tza egiteko eskubidea enkantean erosi ondoren. Baina litekeena da, beste ba�tzuek izatea txondorra egiteaz ardura�tzen zirenak, bai olagizonek txondorgileei agindu eta ordain�tzen zietelako, edo txondorgileek, inork agindu gabe, ika�tza edonori sal�tzen zutelako.
 
Burdina baino 3 edo 3,5 bider ikatz gehiago sartu behar zen labean. Hortik suposa daitekeelarik zenbat jende ibiliko zen zuhai�tzak bota�tzen basoan. Eta asko izan ziren erai�tsitako zuhai�tzak. Hori dela�eta, XVII. mendean adi�tzera eman zenez, zenbait burdinola jarduera bertan behera utzi beharrean gertatu zen, eta jakin badakigu, beste ba�tzuek Nafarroara jo�tzen zutela behar zuten ika�tza erostera.
 
Mendiak berriro birlanda�tzeko asmoz aurrera eramandako egitasmoak, hala nola, ikaz�kin�tza lanari, zuhaitz bota�tzeari eta abarrei mugak jar�tzeak, basoa ugari�tzea ekarri zuten. Hala, bada, Pirinioetako Gerran, Gipuz�koa hartu ondoren, lurral�de hau azter�tzeko asmotan bidalia izan zen Mouton jaunak adierazi zuenari kasu eginez, esan beharra dago, ordurako, burdinoletarako behar zen ikaz�kin�tzaren egoera maila onean zegoela, basoak indar�tzearekin batera.
 
Ingelesek, an�tzeko egoera baten aurrean (mendi guztiak soil�duak bai�tzituzten), harrika�tza erabil�tzen hasi ziren, harrika�tza destilatuak laberako balio zuela ikasi zutenean. Horren ondorioz, koka, hau da, harrika�tza destila�tzean lortutakoa, nagusi agertu zen burdingin�tza moder�noan, XVII. mendeaz geroztik. Al�di berean, kokaren erabilerak lurrin�makina bezalako indar eragile berriak esperimenta�tzea ekarri zuen, denok dakigu ondorioekin.
 
 
IRAUN DUTEN BURDINOLEN AZTAR�nak
 
Lehen esan dugun bezala, ugari dira Gipuz�koan aur�ki daitez�keen burdinolen aztar�nak. Olazahar edo Iar�tzako burdinolen kasuak kenduta, aztar�na gehienak XVI. mendeaz geroztikoak dira. Aztar�nek adierazten dutenez, egitura handiko eraikun�tzak ziren burdinolak, eta bakoi�tzak zuen zereginaren arabera –burdina nahiz al�tzairua gal�da�tzera ala mehe�tzera–, berezitu ziren eraikun�tza haiek. Teknika mailan aurrera pausoak eman ahala, berezituriko tailerren eraikun�tzak gehituz joan ziren.
 
Hala, bada, XVI mendearen erdial�dera, gabia sartu zen, burdina mehe�tzeko lanak errazteko aurrerapena. Haize�ar�ka edo tronpa hidraulikoa sortu zen XVIII mendean, hauspoa ordez�katuz labeari haize emateko zereginean. Burdinolek dirauten bitartean, gabi eta haize�ar�karen aurrerapenak aur�kitu ziren, burdina mehe�tzeko zeregina zuten eraikun�tzekin batera. Al�diz, burdina gal�da�tzea zeregin zutenek, lan egiteko era zaharrean jarraitu zuten.
 
Bilakaera horrek, burdinola bi tal�deetan bana�tzea ekarri zuen:
 
- Zeharrolak (burdinola nagusiak)
 
- Agorrolak (burdinola txikiak)
 
XVII. mendeaz geroztik, haize�ar�ka sar�tzearekin batera, burdinola mistoak ezarriko ziren. Haietan burdina gal�da�tzea eta burdina mehe�tzea bi lantegi desberdinetako lana izango zen, baina bi lantegiak az�piegitura hidrauliko beraz hor�niturik. Zeharrola eta agorrola izenez ezagu�tzen ziren biak.
 
Hara nola lan�tzen zen burdina edo al�tzairua (to�txoak eginez ala burdina mehatuz), hala izango zen, fun�tsean, lantegiak, lanarekiko zuen antolamendua.
 
Dena dela, burdina lan�tzeko eredua parteka�tzen zuten lantegiak izan arren, bakoi�tzak bere antolamendu berezia zuen ura ekar�tzeko elementuetan. Ura ekar�tzeko antolamendu horrek, bazuen zerikusirik bai ur�hor�niketa egiteko hautatutako tokiak ura har�tzeko tokiarekin, bai burdinolako lanak bereak zituen beharrekin.
 
 
Agorregiko burdinola, Aian
 
Agorregiko burdinolaren berezitasuna ataurre bikoi�tza izatean da�tza. Bata bestearen segidan kokaturik zituen, Agorregiko errekastoek zekarten ur apur hura ahalik eta ondoen balia�tzeko.
 
 
Kokapena
 
Agorregiko burdinola Aia herriko lursailetan kokaturik dago, hain justu, herritik ipar�ekial�dera jo, eta, kilometro batera, Manterolako errekastoaren ondoan, Gipuz�koako Foru Al�dundiak duen Laurgaingo lursailetan.
 
Burdinolara iristeko lehenik Aiarako bidea hartu behar da, segidan Manterola baserriko bideari jarraituz. Errekan gora abiatu eta kilometro batera daude burdinola eta errotak.
 
Az�ken hiru urteotan, lan handiak egin dira, konplexu hidraulikoa berriztatu eta mar�txan jar�tzearren. Aipaturiko lan horiek, jabea den erakundearen eskutik egin dira.
 
 
Ur bilketa
 
Burdinolara ura eramateko, hiru errekastotatik datozen urak bost tokitan hartuko dira, beste hainbeste ubide erabiliz.
 
Gil�tzarriturri eta Mateosui errekastoek, presa txiki bana dute, bakoi�tzak bere ubidearekin, zeina bertako tuparria ai�tzurtuz eginak. Bi ubideek bat egiten dute burdinolaren inguruan, goiko ataurrerantz doazela. Ur�bil�keta erraz egiten da erreketan. Horretarako, traba txiki bat jar�tzen da, trabeska, errekan, ura errekaren saihe�tsetik atera�tzen den ubidera joan dadin. Ubide�atarian atea jarriko da, ura behar den heinean hartu izateko.
 
Mendiko Erreka errekastotik ere, era berdinean har�tzen da ura. Bertatik atera�tzen den ubideak, Gil�tzarriturri errekastoan kokaturik dagoen urtegira eramaten ditu urak. Lau metroko garaiera duen presak sortuko du urtegia. Presa hori, horma zuzen bat da, eta errekastoaren ez�pondaren kontra ezarria dago. Presak gainez�kabide bat du behe al�dean. Txinbo bat ere badu burdinolaraino doan ubidera ura eramateko, hain zuzen ere. Mateosui errekastoan ere, presa baten bidez bil�du ondoren, ubidean zehar etorriko dira hango urak. Hemengo ubidea ere, Gil�tzarriturritik datorrenaren altueran etorriko da eta burdinolaren beheko ataurreraino joango.
 
 
Dirauten aztarnak
 
Agorregiko burdinola hidraulikoak osagai hauek ditu: presak eta ubideak, 2 ataurre, lantegi bat eta ikaztegia.
 
Gil�tzarriturri, Mateosui eta Mendiko Erreka izeneko errekastoetan bar�na datozen urak, presa bidez bil�du, eta burdinolaraino eramango dira hainbat ubideetatik.
 
Eurite garaian, presak urez gainez�ka egiten zuen. Horregatik, eta delako presa horiek ez honda�tzearren, burdin grapaz sendoturiko harlanduz egingo zen presaren gaina.
 
Errekastorik gehienek bina presa izaten zituzten. Goieneko errekek zuten ur�emaria desbideratu eta goiko ataurrerantz bidal�tzen zuten, ubideetan zehar.
 
Goiko presa eta ubideetatik ihes egindako urak bil�tzen zituzten beheko presek. Presa hauek izango dira, hain zuzen ere, beheko ataurre edo gabiaren ataurrea urez hor�nituko dutenak.
 
Gurpila palak jo�tzeraino uhar�ka bakoi�tzean bil�durik zegoen ura txinboan bar�na abia�tzean, ematen zi�tzaion hasiera burdingin�tza�lanari.
 
Agorregiko burdinolan gurpila hidrauliko bi ezarri ziren. Villarrealek esaten digunaz gain, logika osoz pen�tsa dezakegu gurpilaren palak zapalak zirela, gaurdaino iraun duten beste gurpila ba�tzuek ere tankera horretakoak baitira.
 
Egur�ika�tza eta burdin harria al�dez aurretik prestaturik egoten ziren. Burdin harriaren kasuan, mea�zaina bera, errea, txikitua eta bahetua egongo zen prest. Egur�ika�tza eta burdin harria behar bezala sartu ondoren, piztuko zen labea. Une horretan, irekiko zen goiko ataurreko txinboa, urak gurpilaren palak jo zi�tzan (mugimendu hori burdinola barrutik egiten zen, kakoa eta zur�aga zuen tramankulua medio).
 
Urak, zuzen�zuzenean gurpila palak jo zi�tzan, ur�ar�kan zehar etor�tzen zen ataurretik behera, gurpilaren pala horiek jo�tzeraino. Ur�ar�ka hori, sarritan, zurez�koa izaten zen. Tankera edo mota honetakoa izan behar zuen Agorregikoak ere. Izan ere, ez baitugu aur�kitu izan, iri�tziz al�da�tzera eraman gaituen aztar�narik. Goiko ataurrepean koka�tzen zen hauspoari eragiten zion gurpila.
 
Gurpilak hauspoaren ehun�arda�tzari eragiten zion. Baina ehun�arda�tzaren mugimendua, goitik beherako mugimendu bihurtu beharra zeukan «pujoi makur» izeneko tramankuluak, hauspoak gora eta egingo bazuen lana. Espeka modura diseinaturiko mekanika zuen eta tailerreko zoruraino igor�tzen zuen mugimendua. Era horretan hasten zen hauspoaren mugimendua gora eta behera, eta horrekin batera sar�tzen zen haizea labean.
 
Goiko ataurrean bil�dutako urak, gurpilaren palak jo eta gurpila mar�txan jarri ondoren, beheko ataurreko bidea har�tzen zuen, eta han, beheko ataurrean, erreka beheko presatik zetozen urekin bat egiten.
 
Beheko ataurreko ur�jauziak gabiaren gurpilari eragingo zion. Baina, aurrez, egin berria zen errota ere mar�txan jarriko zuen ur hark. Gabiaren gurpila abian jar�tzeko, goiko ataurrearen kasuari jarraiki, olagizonek ura emango zuten, eta beheko gurpilak biraka jardun ahala, ehun�ardatz nagusiari eragiten zion. Ehun�arda�tzak helarazten zuen indarraren indarrez, mazo�gabiek gora al�txatuko zuten gabi�burua, gabi�oinari sakatuz. Eta gabi�burua goian zegoenean, utzi egingo zioten gabi�oinari. Orduan, han eroriko zen burua ingudearen gainera, pisuaren pisuz. Mirandaolako burdinolan ikus daiteke nola ibil�tzen den gabia aipaturiko sistemaren bitartez.
 
Ur hark berak, az�ken gurpila horri eragin zionak abian jar�tzen zituen errekan behera zeuden errota ba�tzuk ere, burdinolatik atera ondoren. Geroztik, errota berria burdinola ondoan egitean, zuzenean balia�tzen da beheko ataurreko ura.
 
 
Oharrak
 
Agorregiko burdinola eragiten dien arroako baliabide hidraulikoak ez dira garran�tziz�koak, nola udan hala neguan. Esan beharrik ez dago, udan handiagoa dela ur eskasia hori. Beraz, guztiz bi�txia da halako paraje bat izatea hain burdinola handi bat egiteko aukeratutako lekua.
 
Ur eskasiari aurre egiteko sortu zen lehen aipaturiko ur ekar�tze sistema hori, orduraino gure artean ezezaguna zena. Sistema honen berezitasunik handiena ataurre bikoi�tza izatean da�tza. Horri esker, ur berak mugituko zituen burdinolako bi gurpilak, alboko errotez gain.
 
Rosa Aierbek eta Luis Miguel Diez de Salazarrek egindako iker�keta historikoak honako hau dio:
 
«Egungo paramentuak, ataurreak eta abar, hain deigarri gerta�tzen direnak, XVIII. mendean eraiki ziren. Hain zuzen ere, Laurgaingo etxea Joakin Lardizabal jaunaren eskuetara pasa zen garaian. Lardizabalek, ur�bil�ketaren egitura zaharrari probe�txu atera nahi izan zion (ubide zaharra desegin bazuen ere), eta Ursuaranen eta Bikuñan olagizon izan zeneko eskarmentua buruan harturik, honako lana agindu zien Urre�txuko harginei: Agorregin, burdinola bat egiteko bere errotekin, Gipuz�koako (Az�peitiko) Fran�tzisko Ibero ingeniari handiak egindakoaren ereduari jarraituz.
 
Eraikun�tza�lanak, 1754. urtean hasi ziren, nagusiak harginekin hi�tzarmen labur bat lotu ondoren. Eta 1766. urtean ere, artean bazen han, artean, harginen�tzako lanik. Urte horretan, edo geroxeago, bertan behera utzi zen burdinola egiteko asmo hura (egia esan, euskal burdingin�tzako krisial�diarekin batera gertatu zen hori, nahiz eta, berez, krisial�di hark eragin gu�txi izan Aiako burdinoletan).
 
Ugari dira arrazoiak halako asmamena porrot eginda gel�ditu zela pen�tsa�tzeko. Al�de batetik, agiriek porrot egite hori baiezta�tzen dute. Ez baitute gehiago aipa�tzen ondorengo urteetan eraikun�tza haren zeregina burdina lan�tzea izan zenik. Eta gainera, adi�tzera ematen digutenez, alboko errota egitean ere, hu�tsegite galantak gertatu omen ziren errota�zuloan. Jakin, badakigu, ondorengo urteetan, burdinola bera zurgin�tzako lantegi bihurtu zela, langin�tza horretarako zerra hidraulikoa erabiliz.
 
Porrot egitearen zergatia, bi hauetako bat izan daiteke: edo burdinola berezi hori eraiki�tzeko garaian diseinuko hu�tsegiteak gaindiezinak zirelako, edota burdinaren gal�daketan abia�tzeko garaian, burdinolen krisial�dia iri�tsia zegoelako.
 
Beraz, Agorregiko adibidea guztiz ohiz kanpokoa ager�tzen zaigu, hau da, diseinu, kokapen, erabilera eta aprobe�txamenduaren al�detik begiratuta. Benetan, kasu berezi, partikularra eta berebizikoa, burdinola hidraulikoan munduan Agorregin gerta�tzen dena.
 
 
Ibeltzeko burdinola, Asteasun
 
Ibel�tzeko burdinola Usarrabi errekastoaren ondoan dago, Larraul udalerriaren lurretan.
 
Bertara joateko Asteasutik Larraulera doan bidea hartu, eta Sorrarain az�piko al�detik ez�kerretara desbideratu behar da, lehen zentral elek�trikoa izan zen baserriraino. Baserrira iri�tsita, errekari 500 metroko bidean jarraituz aur�ki�tzen dira burdinolaren aztar�nak.
 
Delako aztar�nak horiek, oso gu�txi al�datu den paraje euskal�dun batetan kokaturik daude. Han aur�ki�tzen baitira, begien atsegingarri diren hainbat bazter eder, hala nola, Lamiosin izeneko osina eta hai�tzartea, basoak, ura eta abar. Den�denek, mirariz iraun dute bere hartan, denboraren arda�tzean, giza jardueraren eragin negatiborik batere jasan gabe. Behar bada, hain aparte dagoelako iraun du paraje horrek bere hartan.
 
 
Kokapena
 
Ibel�tzeko burdinola Larraul hudalerriko lurretan aur�ki�tzen da, hau da, Asteasuko mugatik hurbil, geografikoki Her�nio mendiguneari dagokion bailaran.
 
 
Dirauten aztarnak
 
Ibel�tzeko burdinolaren fun�tzionamenduak XVI. mendean diseinatu zen eredu bati jarrai�tzen dio, eta haren ezaugarri bereizgarria eraikun�tzaz xumea izatea da. Dirudienez, euskal burdinola gehienen egitura mota da.
 
Burdinola honek, Agorregikoak bezalaxe, burdina gal�da�tzea zuen zeregin.
 
Suposa dezakegu, lantegia eta makineria aurrekoetan bezalakoak zirela. Al�diz, ura ekar�tzeko egitura guztiz desberdina da.
 
Burdinola honek, toki bakar batetik har�tzen zituen urak, urtegia kokaturik egongo zen tokitik gertu, hain zuzen ere. Izandako urtegi hartatik, presaren zati bat baino ez da gel�di�tzen. Presa, karez eta errekarriz egina izan zen, aurreal�dean harlanduak, eta gainal�dean harlauzak zituelarik.
 
Zerbait desegina aur�ki�tzen da, eta gaur egun desagerturik dauden arren, beste zenbait elementu izan zituela an�tzematen zaio egiturari.
 
Horma�bularrak ditu eusgarri alboetan. Errekaren eskuineko er�tzean kokaturik dagoen ubidea, euskarriaren muturraren ondoan hasten da, eta, leun abia�tzen da, 90 metroko desnibelean beherantz egiten du burdinolaraino iri�tsi arte.
 
Ubideak ataurreren muturrean dagoen ur�ar�karaino eramaten ditu urak.
 
Ataurreko hormek, ia osorik irauten dute. iraun ez duena zera izan da: urak bil�du ondoren, urak eror�tzen zireneko ataurre zati hura, ur�ar�ka alegia. Pen�tsa�tzekoa da zurez�koa zela ataurreko zorua.
 
Oraindik, zutik ikus daitez�ke, burdinolaren lantegia eta biltegietako hainbat eta hainbat zati garran�tzi�tsu. Lantegia, ohi denez, ataurreko horma baten ondoan dago kokaturik. Horma horretan, ohiko ar�kuak eta hu�tsartea daude. Bi ar�kuak gurpil�arda�tzak pasa ahal izateko eta hu�tsarte laukizuzena, berriz, lantegiaren saneamendurako. Al�daketak suma�tzen zaiz�kie jatorriz�ko egituran.
 
Ataurrearen hormaren kontrako hormak iraun egin du, hau da, labea berma�tzen zi�tzaion hormak.
 
 
Historia
 
Asteasuko eta Larraulgo udalen ekimenez egin zen burdinola. Bi udal hauek par�tzuergoko herri�lurren erabileran eta ustiapenean an�tzeko parte�har�tzea zuten: Asteasuk hirutik biko erabilera zuen eta hirutik batekoa Larraulek. Propor�tzio bera manten�tzen zen burdinolaren jabe�tzan ere.
 
Burdinolaren nagusi ziren udalek, burdinola maizter�tzan uzteko tratua egiten zutenean, ez zuten manten�tze al�deko gasturik bere gain hartu nahi izaten, hain bai�tziren ugariak bi gurpileko burdinola honetan sor�tzen ziren konponketa�lanak. Izan ere, 1576. urte inguruan, burdinolak su hartu zuen, eta horrek larriagotu egin zuen burdinolaren egoera kaxkarra. Hala eta guztiz ere, maizter�tzan ematen zen eta burdina lan�tzen jarrai�tzen zuen burdinolak, baina ez zuen urte luzez iraungo. Hala, 1580an, Domingo Likola jaunari utzi zi�tzaion maizter�tzan eta oso mer�ke, gainera. Halere, ez zuen agindutako 7 urtetan iraun, ezta ondoren hartu zuen Martin Aial�dek ere, agindutako 9 urteak bete baino lehen utzi bai�tzuen.
 
Guzti honen ondorioz, 1586an, nagusiek aurretik ahol�ku eskatuta, Tolosako lizen�tziatu batek eta Az�peitiko dok�tore batek erreminta sal�tzea gomendioa egin zuten, burdinola bertan behera uztekotan, hala olagizonen mantenua segurta�tzeko, nola udalaren probe�txurako. Ahol�kuari jarraitu zioten, nonbait; izan ere, 1594tik 1596ra bitartean, jatorriz Ibel�tzekoa zen mailu zaharren salmentaren ziurtagiria egiten da.
 
Honela amai�tzen da Ibel�tzeko burdinolaren fun�tzionamenduaren lehen etapa, Asteasu eta Larrualgo udalei loturik izan zena. Aipatu udalek burdinola utzi behar izan zuten, handik galera besterik ez zetorrela�eta.
 
Agiriek diotenez, erregairik ezak behartu zituen Gipuz�koako burdinolak, halako krisial�dira, baina ez dakigu zer�nolako eragina izan zuen delako krisial�di horrek Ibel�tzekoan, zeren eta, burdinola hau, 1625an, Lope Isastik egindako zerrendan aur�ki�tzen baita. Aipatu ere, burdina lan�tzen dutenen artean aipa�tzen da.
 
XVIII. mende bukaeran, Gipuz�koako burdingin�tza indarberri�tzen hasi zenean, berriro lanean jarrai�tzen du Ibel�tzeko burdinolak maizter�tzan, aurreko al�dian zituen Udalen nagusigoarekin. Dena dela, XVIII. mendearen lehen herenean, jabego pribatua agertuko da burdinolan, eta handik aurrerako beste berririk ez dugu izan.
 
Burdinola honen behin�betiko itxiera az�ken krisial�diarekin lotu behar�ko li�tzateke, burdinola gehienak itxi zituen krisial�diarekin, alegia. Ibel�tzeko burdinolarik ez baita aipa�tzen 1800. urtean, Barandiaranen burdinola�zerrendan, ezta Gipuz�koa eta Biz�kaiko burdinola gehienak ere.
 
 
Olaberriko burdinola, Oiartzunen
 
 
Kokapena
 
Oiar�tzungo lurretan, Ergoien auzoan eta Lesakarako errepidearen ondoan, ez�kerretara, dago Olaberri; hain justu, errepidea eta Oiar�tzun izeneko ibaiaren artean.
 
Burdinolaran�tz joateko, Oiar�tzundik Lesakarako errepidea hartu, eta 4. kilometroraino jarraitu behar da. Errepidearen ez�ker al�dean, ibarraren barrenean eta errekaren ondoan ikus daitez�ke burdinolaren aztar�nak. Bertaraino iri�tsi nahi izanez gero, errepidetik atera�tzen den bidezidorra hartu behar da.
 
 
Historia
 
Burdinola 1511. urtean eraiki zen, orduko Oiar�tzungo bailarako kon�tzejuaren erabakiz, eta aipatu udala bera da oraindik ere beraren jabea.
 
1734. urtera arte, burdina gal�da�tzea zen ola horren zeregina, eta zeharrola mailako izendapena zuen. Alabaina, gabia estreinatu zuen 1734. urtean, eta ordutik zeharrola�agorrola mailakoa titulua jaso zuen. burdinolaren jarduera, 1820. urtera bitartekoa, agirietan azal�tzen da.
 
Emariei buruz�ko iker�ketaren arabera, ez dirudi ur�hor�niketan Olaberriako burdinolak inolako arazorik izaten zuenik urte osoan une batean ere, salbuespenik ezean.
 
Bestal�de, agiriek aztertutakoa baiezta�tzen dute.
 
Jasotako emariaren zifrak kontuan hartuta, ez da harri�tzekoa uren aprobe�txamendu hidraulikoan oinarriz�ko sistema xinple batekin topo egitea. Sistema horretako elementurik nabarmenena presa ager�tzen da.
 
Ar�kua du presa honek, eta burdinoletatik 125 metrotara dago eraikia. Toki horretan, mehartu egiten da ibaia eta mailaketa natural bat du. Horien gainean azal�tzen dira ar�kuaren aztar�nak eta presaren aurreal�dea nahiz ostikoa. Aurreal�dean jarrai�tzen du oraindik gainez�kabidearen leiho�txoak.
 
Lehen esan dugun bezala, tipologiaz presa ar�kudunen artean aur�ki�tzen da.
 
Presako ostikoak eusgarri ditu ibaier�tzak. Bestal�de, kolomak berak (urak jo�tzen duen horma), eta beronen ebaketak, orokorrean tinkotasun bertikala ematen diote presari. Ez�pondan urak zuzenean jo�tzen duen kolomak, harri txiki erregularrez eginak, sendotu eta hondoan ainguratuko du presa.
 
Olaberriko presa ar�kuduna ere desegin dago zati batean, erdial�dean batez ere, aurreal�deko abiaguneak baino ez baitu iraun.
 
Eskuineko er�tzeko ostikoa metro ba�tzuek luza�tzen da ez�pondan barrena, ukondo bat eginez. Urtegia zabalgunea haztearren egina ziur asko.
 
Ubideak eskuineko er�tzetik egiten zuen aurrera. Oiar�tzun�Lesakako errepidea, zati batean, ubidearen gainean egina dago. Ataurreraino bertaraino ura eramaten zuen ubidearen az�ken muturra baizik ez dago ezagu�tzeko moduan.
 
Ataurre izan zeneko al�ditik bi horma paraleloek irauten dute soilik. Horietako bat zeharo desegina. Ataurre ixten zen tokiaren ondoan dagoena da burdinolaren gunerik ondoen dirauena. Aipatutako hormen bar�neal�dean, zurez eraikia izan zela uste izatekoa den ataurreko hondoari eusten zioten irtenuneak ikusten dira oraindik.
 
Olaberriko burdinolak bi lantegi zituen, biak ataurreko al�de banatan kokaturik.
 
Ondoen iraun izan duen hormaren al�damenean, gabiaren lantegia eta zegoz�kion biltegiak zeuden. Beste al�dean zegoen burdinola nagusiaren –zeharrolaren– lantegia.
 
Burdinolak bi gurpila hidrauliko eta haize�ar�ka bat zituen instalazio bakoi�tzeko lanak aurrera eramateko baliabide gisa.
 
Ezbairik gabe, Olaberriako burdinolan ondoen iraun duen elementua burdina erre�tzeko labea da. Eraiki, berriz, 1743. urtean eraikia da.
 
Gaurdaino, Gipuz�koan katalogaturikoen artean hauxe da mota horretakoan eredu bakarra.
 
Bi solairu ditu, eta zeharrolako lantegiaren ondoan dago, lantegiaren eta errekaren erdian, hain zuzen ere.
 
 
Igartzako burdinola, Beasainen
 
Iar�tzako burdinola Beasainen dago, herrian bertan eta izen bereko lekuan. Leku horretan hauek aur�ki�tzen dira: zubia, dorre�txea eta aipatu burdinola.
 
Burdinola jatorriz XV. mende bukaerakoa dela azal�tzen da agirietan, eta XIX. mendera arte iraun zuela lanean. Felipe III.ak 1615. urtean bisitatu zuen.
 
Hasiera hasieratik, errota batekin batera azal�tzen da burdinola, hain zuzen ere, duela urte gu�txira arte lanean iraun duen errotarekin.
 
Zeharrola motakoa zen burdinola. Mota horretako ola bati dagoz�kion osagai bereziak baititu, urak har�tzeko urtegian, ubidean eta ataurrean.
 
Iar�tzako burdinolak bi garai ezagutu ditu, ur�bil�ketako lan horretan. Lehenengoa, 1535tik 1689ra bitartekoa, zurez�ko presari loturik zegoena. Bigarrena, harriz�ko presa zuenari lo�tzen zaio, hau da, ibaian beheraxeago zurez�ko presatik metro ba�tzuetara kokatuari. Presa zaharra bota eta atera egin zen, az�ken uhol�deen ondoren eraberri�tzea zela�eta. Presa moder�notik eskuin er�tzeko lekuko bat baino ez da gera�tzen.
 
 
Zurezko presa
 
Zurez�ko presaren diseinuak grabitatez�ko egituran du jatorria, bata bestetik 22 metroko distan�tzian kokaturik zeuden harriz�ko bi ostikotan berma�tzen edo oinarri�tzen zelarik.
 
Eskuineko er�tzeko ostikoak ibaia gora jarrai�tzen zuen, urtegiari eu�tsiz eta urari ubidera joan zedin ataska batetik bidea eginez.
 
Presak zaz�pi maila zituen zimenda�tzetik kolomaraino. Presa zurez egina zen oso osorik, il�tzez jositako lotura ba�tzuk izan ezik, batik bat koloman.
 
Aurreal�deak lau metroko garaiera zuen eta oinarriak zor�tzikoa. Urak jo�tzen zuen hormak, presa edo kolomak, desnibelean egituratua zegoen, ebaketaz triangelu angeluzuzenaren itxura emanaz. Egur�ohol bidez diseinaturikoa zen presa�horma desnibelari egokitua izaten zen, istinka�tzea erabilita, junturen gehiengo iragazgaiztasun lor�tzeko.
 
 
Harrizko presa
 
Esan dugun bezala, harriz�koa 1689. urtean eraiki zen, zurez�ko presa baino beherago.
 
Gure ustez, mota hartako zurez�ko presek izaten zituzten konponketa ugariek eraginda eraikiko ziren harriz�koa presak.
 
Berez, diseinu al�detik ez du desberdintasun handirik zurez�koarekiko, eraikun�tzarako erabilitako materialetan izan ezik, hauek harlangai�tzez�koak bai�tziren batez ere, eta egituraren al�detik bestelakoa.
 
Iar�tzako bigarren presa honetatik, arrasto bakar batek iraun du gaurdaino, eskuinal�deko ibaier�tzari itsa�tsitik dagoenak, hain zuzen ere. Kanpoal�detik, landutako hareharriz egina zen.
 
Zurez�ko presa baino beherago eraikitako aurreal�de bertikalen ikus daiteke gaur eguneraino iraun duen lekukoan, 4 metro baino gehiagoz gailen�tzen delarik.
 
Gaurdaino dirauen ubidea harriz�ko presari lo�tzen zaio.
 
Urtegiaren horman ezarritako atetik hasita, ubidearen lehenengo 10 metroak, harlangai�tzez�ko hormez eginak zeuden eta luzituak iragazgaiztasuna berma�tze al�dera suposa�tzen dugunez.
 
Handik aurrera ez da gehiago azal�duko harlangai�tzez�ko hormarik ubidean, ataskaren zuloak muga�tzen duen gune horretan besterik. Errotaren eta burdinolaren gertuko ubide�zatia harlanduz jan�tzirikoa da. Puntu horretan bitan banatuko da ubidea, biak norabide desberdinez. Bietariko bat errotaren ataurreraino joaten da, eta besteak burdinolako ataurreraino jarrai�tzen du. Bi eraikun�tzak loturik aur�ki�tzen dira. Egun, burdinolako ataurrea Indar izeneko enpresaren lantegiaren az�pian aur�ki�tzen da.
 
Mota honetako gainerako guztien artean eredu az�pimarragarria da aipatu ataurrea, kalitate handiko materialez egina delako, batez ere. Aipatu izan diren bestelako kasuetan bezala, bi horma paraleloen gainean koka�tzen zen, baina ataurre�zorua harlauza handiz egina zen, aipatutako horman eraikitako erlai�tzen gainean berma�tzen zirelarik.
 
 
BESTE BURDINOLAK
 
Gipuz�koako gainerako burdinoletan aprobe�txamendu hidraulikoa egiteko irtenbideen ikuspegia osa�tzeko, Ameraun eta Arbide burdinoletan katalogaturiko hainbat elementu berezi sartu dugu.
 
 
Ameraungo burdinola
 
Ameraungo burdinola, Leizaran ibaiaren ondoan dago.
 
Burdinolaren ur�hor�nikun�tzarako sistemaren berezitasuna an�tzematen da, urak ekar�tzeko ubidearen ezaugarrietan.
 
Eskuinal�deko ibaier�tzean dago kokaturik ubidea, zurez�ko presaren oinarri�aztar�na ba�tzuen ondoan.
 
Ubide�hasiera 50 metroko bidean, ubidea bereizten zuen harri�tzarrez osaturiko murru batez eta zepa edo eskoria�ilararen bidez eraiki zen. Ebaketa angeluzuzena izango du harik eta, presa eta burdinolaren tartean dagoen mendia zulatu eta al�de batetik bestera pasako duen tunelera iri�tsi arte. Tunela ataurrea dagoen tokiraino zulaturik dago, eta guztira 75 metroko luzera eta 2 metro x 1,8 metroko ebaketa du.
 
 
Arbideko burdinola
 
Arbideko burdinola Oiar�tzunen dago. Bertara joateko Iturriotz auzora doan errepidea hartu behar da eta bertatik jarraitu, az�keneko pista zatian zehar joanez.
 
Arbideko burdinolaren kasuan, ubidearen az�ken zatia nabarmen�tzen da haitz bizian bertan zulaturik dagoelako, az�keneko zatian. Gainerako bidean, desagertutako ubidearen arrasto bakarra ikusten da, marra homogeneo bat, ibaitik mendi�hegalera doana.
 
Hai�tzean zulaturiko ubide�zatiak 35 metroko luzera du, eta ubidearen az�ken muturra da, urez hor�ni�tzen zuen burdinolari jada itsa�tsirik.
 
Gu�txi dira irauten duten burdinola�arrastoak, eta hormen zimenduak an�tzeman daitez�ke gehienez ere. Haien antolamendua ikusiz, lantegiak mendi�hegaletik gertu izan behar zuela nabari da. Beraz, hai�tzean ai�tzurtutako ubideak zuzenean eramango zuen ura ataurreraino.
 
Aipaturiko aprobe�txamendu hidraulikoaren sistema guztiak burdina ekoizteko instalakun�tzei dagoz�kienak dira. Aipaturiko mul�tzo honetako adibideak har daitez�ke, beharbada, Gipuz�koako gainerako burdinoletan erabilitako sistemen erreferen�tzia adierazgarri�tzat. Oraindik, asko dira itxura onean dirauten burdinolak. Horietako ba�tzuek osagai benetan interesgarriak dituzte, eta etor�kizunean iker�tzeko hartu nahi genituz�keenak dira. Eredurik nabarmenenak aipa�tzekotan, honako burdinola hauek lirateke: Urdanibia (Irun), Arrabiola (Segura), Goikola (Alzolaran, Zestoa), Errekondo (Aia), Olaberria (Iurre).
 
 
BESTELAKO ERAIKUN�tzA HIDRAULIKOAK
 
Burdinolaz eta errotez gain, bestelako lantegi hidraulikoak ere badira. Burdingin�tzarekin zuzen�zuzenean loturikoen artean honako hauek lirateke: fanderiak, aingurategiak eta kanoien�tzako ginbalet�lantegiak. Eta burdingin�tzaz aparte dauden enpresen artean: paper�enpresak eta bolategiak.
 
 
Fanderia
 
Fanderietan edo ijez�keta�lantegietan burdinaz�ko to�txoak xafla bihur�tzen zituzten. Hau lortu ahal izateko, burdinaz�ko barrak bi zilindro lauren artean estu�tzen ziren. Horren ondoren, zilindro il�daskatu baten bidez zerrenda finetan mozten zen xafla.
 
Sistema honen asmakizuna Leonardo da Vinci�rekin lo�tzen da. Sistema geroztik garatu egin zen.
 
iberiar penin�tsulan ezagutu zen lehen fanderia Durangon eraiki zen, eta 1591. urtean hasi zen lanean.
 
Oreretan 1769. urtean eraiki zen fanderia da Gipuz�koako lehen eredua. Irandako Mar�kesaren lagun�tzaz egin zen eta horretarako Alemaniatik ekarri behar izan ziren langileak. Euskal Herriko Hiztegi Historiko�Geografikoan aipa�tzen denez, mota horretako enpresatan bakarra zen bera, erreberberoz�ko bi labe zituena. Hori zela�eta, lana bikoiztu zitekeen. Enpresa horren garaikidea zen Egaña idaz�leak dio, 150.000 libra xafla baina ez zituela sal�tzen, eta kopuru hori astean atera zitekeenaren herena zen.
 
 
Aingurak
 
Aingurategiak Gipuz�koan kokatu baziren, Juan Fermin Guillisastik eraku�tsitako trebetasunari esker izan zen. Izan ere, honek benetako industria�espioi�tza egin ondoren, ainguragin�tzan Holandan erabil�tzen zen metodoa ekarri zuen. Eta, hala, metodo hori Orioko San Pedro auzoko Arrazubia burdinolan erabili zuen.
 
Jarduera berri horren ekarpenez, armadarako aingurak egiteko enpresa sortu zen Her�nanin, Urumearen eskuinal�deko ibaier�tzean. Lantegi hori Fagollagan 1751. urtean hasi zen lanean. Aingurak, berriz, Urumea ibaian zehar garraia�tzen ziren Donostiako Santa Katalina porturaino.
 
Aingura�enpresa izan zen tokian porlan�enpresa baten aztar�nek ikus daitez�ke gaur egun.
 
 
Kanoien zulaketak
 
Kanoien�tzako ginbalet�lantegiak asko izango ziren, ziur asko. Mota honetako enpresa hidraulikoei buruz�ko iker�keta egiteke egon arren, ezagu�tzen dira hainbat kokagune, Deba ibarrean eta, zeha�tzago esateko, Arrasaten eta Elgoibarren. Horrez gain, jakin badakigu halako enpresak arma�enpresei loturik zeudela. Gertakizun horren data moder�noa da, dirudienez; izan ere, ida�tzietan XVIII. eta XIX. mendeetako aipamenak baino ez dira egiten.
 
 
Bolategiak
 
An�tzeko+ ikuspegi bat ager�tzen da bolategi� edo papertegi�errotei dagokionean.
 
Ehungin�tza�industria ere dokumentaturik dagoenaren bidez ager�tzen da soilik. Agiriek diotenez, Behe Erdi Aroan finkatua zegoen jada ehungin�tza. Maila honetan, adierazgarriak dira 1497. urtean Bergaran bil�du ziren oihalgileen ordenan�tzak.
 
Artilearen manufak�turari buruz egindako azter�keta orokorrek diotenez, gurpil hidraulikoak aplika�tze�bidez�ko ehungin�tzan lorturiko mekanizazioa ez dela soilik bola�tzeari dagokiona, hau da, oihalei koipea atera eta trinko�tzeko jo�tzeari dagokiona.
 
Lehen pilategi edo bolategi hidraulikoak XI. mendean ezagutu ziren Europan, eta XII�XIII. mendeetan Gaztelan.
 
Bola edo pila deituriko makinaren zatirik deigarrienak honako hauek ziren: motor�gurpila, ardatz mazokaria eta oihalak jo�tzeko zurez�ko mailu edo mazoak.
 
 
Paper eta oihal errotak
 
Paper�errotei dagokienean, Tolosan bazirela badakigu. Eskuratutako datuek arabera, paper�errota zaharra, etenik gabe papera egiten zuen fabrika bihurtu zen. Gertaera, 1842 urtean jazo zen eta errotaren izena «Nuestra Señora de la Esperanza» zen.
 
Idaz�lan honetako kapituluetan azal�duriko datuen arabera, Gipuz�koako ibaietatik atera zitekeen energia, tradizioz�ko metodoen bidez bihurtu izan da errentagarri, XIII. mendetik aurrera. Gurpil hidraulikoak gaurdaino iraun du, gaur egun oraindik lanean diharduten errotak lekuko.
 
Historikoki badirudi energia hidraulikoaren erabilera burdina egitearekin lotua dagoela. Ekoiz�pen deribatuak lan�tzea ere jarduera garran�tzi�tsua izan da lantegi hidraulikoetan.
 
Horiez gain, ezagunak dira energia horretan balia�tzen diren beste industriak, besteak beste, az�pimarra�tzekoak dira ehungin�tza eta papergin�tza.
 
 
 
== Burdiolak Bizkaian ==
 
Siderurgia sektore garrantzitsuena izan da.
 
Erdi Aroaz geroztik industria berria sortu zen arte, jarduera horretarako lekuak burdinolak izan ziren.
Ez dago zalan�tzarik, Biz�kaiak burdinaren jarduera gara�tzeko berez�ko bal�din�tza egokiak zituen. Al�de batetik, lurral�dea oparoa zen jarduera horretan beharrez�koak ziren burdin meaz eta ikatz gaiez.
 
Sobera ezagunak da gure probin�tzian hainbat meategi daudela, eragoz�pen tekniko handirik gabe ustia daitez�keenak; horien artean, bere kalitatearengatik, Somorrostroko mea�gunea nabarmen�tzen da. Horren lekuko garbiak dira zenbait historialari, oler�kari eta bidaiariren lekukotasunak, hauetariko ba�tzuk klasikoen garaira eramaten gaituztenak,.
 
Bestal�de, garai batean basoetan nagusi ziren pago, haritz, gaztaina eta arteak ziurta�tzen zuten egur�ika�tzaren hor�nidura, mea ur�tzeko behar zen bero�energia sor�tzeko erabil�tzen bai�tzen.
 
Horri eran�tsi behar li�tzaioke Biz�kaiko lurral�dea urezta�tzen duen ibai�sarea, berari esker lor�tzen bai�tzen beharrez�ko poten�tzia eragilea, edozein burdinola hidraulikotan bi elementu fun�tsez�koak mar�txan jar�tzeko, gabia eta hauspoa.
 
Az�ken fak�tore batek hurbil�du zuen Jaurerria burdin jardueraren al�dera: lehen premiaz�ko elikagaien gabezia, zekaleak adibidez. Berau inportatu beharrak eragin zituen bertakoak burdina manufak�tura�tzeari hel�tzera, bestelakoan, galerakoa izango zen mer�katal balan�tza oreka�tzeko. Lope Gar�tzea Salazarren ondorengo zatiak, hondamendiz�ko urte baten aipamen berezia egiten du: 1474.ekoa. Lan horretan, agerian jar�tzen du mer�katal trafiko honen garran�tzia, gure probin�tzia eta Ingalaterra bezalako beste herrial�de europarren artekoa; Biz�kaiak bestal�de, kokagune estrategiko egoki bat zuen horretarako:
 
«E con el espanto de/ no lo auer, era en desesperación la gente/ de la costa, e ovieron de parecer, si/ no que se socorrieron de Ynglaterra con/ sus naujos e mercaderes, que traixieron/ abastejamento a corona de oro, o a quintal/ de fierro...».
 
 
MENDIKO BURDINOLATIK BURDINOLA HIDRAULIKORA
 
Lehen burdinolen instalazioak mendian kokatu ziren, mendiko burdinolak, masuquera�k edo haizeolak izenez ezagu�tzen zirenak. Horietan, burdina lor�tzeko beharrez�ko indar eragilea giza ahaleginetik zetorren eta baso handietatik hurbil koka�tzen ziren erregaiaren hor�nidura erraz lor�tzeko.
 
Burdingin�tza tradizionalaren industrian sartu zen berrikun�tza tekniko garran�tzi�tsuena, energia�iturri gisa, ibaietako ura erabil�tzea izan zen. Horrela, sortu ziren, burdinola hidrauliko edo zeharrolak, non zuzeneko metodoa erabiliz jarrai�tzen zen arren, urak olagizonen lan gogorra bere al�de mekanikoan errazten zuen, (labea haizez puztea eta mailua eragitea) horrela, ekoiz�pen handiagoa lor�tzen zen eta ekonomikoki errentagarriagoa zen.
 
Gero eta handiagoa zen burdinola hidraulikoen garran�tziak burdingin�tza tradizionalaren industria lekuz al�da�tzea eska�tzen zuen: ordura arte burdinolak bero�energia lor�tzen zen basoetatik hurbil koka�tzen baziren, zeharrolaren agerpenarekin lantresna hauen fak�tore erabaki�tzailea izango da beste indar eragilearen beharra, hau da, urarena. Horregatik, burdinolen instalakun�tzak mendietatik haranetara jai�tsi ziren.
 
 
Instituzionalizazioa eta gizarte eredua
 
Burdinolak ibaier�tzetara lekual�da�tzeak eta erdie�tsi zuten haz�kunde ekonomiko garran�tzi�tsuak erabaki zuten burdingin�tza tradizionalaren sek�torea instituzionalizatu beharra. Handik aurrera, arau anitz ezarri ziren mearen ustiapena, basoaren eta uraren baliapena eta burdinaren mer�katari�tza erregula�tzeko. Biz�kaian, 1440an Ger�nikako Ba�tzar Nagusiak, Ordenan�tza ba�tzuk ezarri zituen berrogeita bi kapitulutan «para el mejor gobier�no y subsistencia de la ferrerías del Señorío», eduki horiek gerora Foru Zaharrean (1452) sartuak eta Errege Katolikoak 1483an berre�tsiak izan ziren.
 
Burdin sek�torearen instituzionaliza�tzea da maila ekonomiko eta sozialean haren jarduerek iri�tsi zuten garran�tziaren froga. Izan ere, burdinolak diru�iturri garran�tzi�tsuak izan ziren giza sek�tore pribilegiatuaren�tzat, horiek bai�tziren instalakun�tzen jabe nagusiak. Era honetan herriko handikiok euren etxe, abere, mendi eta errotetatik lorturiko errentei, burdinoletatik sortutakoak gehi�tzen ziz�kieten eta, bide batez, jabegoan zituzten mendietatik ateratako egurra errentagarri bihur�tzeko balia�tzen zuten.
 
Badira bi gertaera jabetasun eredu hau froga�tzen dutenak. Al�de batetik, burdinolaren eraikun�tzarako behar ziren ekarpen finan�tzario handiak; bestetik, ondasun hauek familiako ondare ziren al�detik, ondorengoei emanaz eta jaure�tsiak izaten zirela belaunal�diz belaunal�di. Beraz, arrazoi hauengatik, ez da harri�tzekoa burdinolak sarritan dorre�txe, jauregi, ermita eta errotaz osaturiko mul�tzoan bertan ager�tzea.
 
 
BURDINOLA hidraulikoaren FUN�tzIONAMENDUA ETA ELEMENTUAK
 
 
Azpiegutura
 
Burdinola hidraulikoak, gainera, ingeniari�tzako az�piegitura independente bat du, ibai�errotetan gertatu ohi zen bezala, ezinbestekoa delako indar eragilea sor�tzeko. Honela bada, errekan gorago kokaturiko presa batean da�tza, jasotako ura ubidez garraiatu eta burdinolaren ataurreraino edo urar�karaino bideratuz. Gainera, mul�tzoak berak errota bat duenean, ohikoa da bi eraikun�tzek –burdinola eta errota– ubide bera parteka�tzea, bakoi�tzak bere har�tzea ireki�tzen duelarik. Normalean, burdinolak zuen lehentasuna ura erabil�tzeko orduan, bal�din honek ezin bazituen bi instalazioak hor�nitu.
 
 
Presa eta ubidea
 
Uste izatekoa da jatorrian urtegiak eraikun�tza xumeak izango zirela guztiz: uraren nibela igo�tzeko euste bat egiteko ibaian bertan zeuden harriak baliatuko zituzten.
 
Erdi Aroko al�di handi batean, ibaiaren ubidea buztin�tsua zen lekuetan, urtegi ugari jaso zuten itxidura oholez eginda. Karran�tzako El Molinar auzoan La Bajera izeneko burdinolak bezala, El Medio�koak ere, az�piegitura hidraulikoa zurez�koa zuen. (urtegiak, al�txagarriak..). Egun, hauetariko urtegi baten hondarrak bizirik diraute, zurez�ko armazoia ikus daitekeelarik ibaiaren az�pian, zahar�kiturik.
 
Alabaina, gureganaino hel�du diren urtegiak harriz�koak dira gehienbat, aurreal�de zuzena eta atzean ez�pondaduna, korrontearen presioa hobeto jasateko. Villarreal de Berriz�ek Máquinas hidráulicas de molinos y herrería y govier�no de los árboles y montes de Vizcaya izeneko bere tratatuan, presa tradizional hauei buruz�ko xehetasun eta deskripzio ugari ematen digu.
 
Idaz�le honen arabera, komenigarria zen luzera handikoa zen toki bat balia�tzea presa egiteko, gainerakoan, korrontearen indarrak arriskuan jarri bai�tzezakeen eraikun�tza.
 
Oinarriak altueraren loditasun berekoa izan behar zuen gu�txienez eta hormaren goiko bukaera –harlauza handiz errematatua, burdinaz�ko grapa beruneztatuez bat egina– ibaiaren gainez�kal�di edo uhol�deetan har zezakeen altura hainbateko zabalera.
 
Aurrea harlanduaz egiten zen eta eraikun�tzak «gorpu�tza hartu arte» ez�ponda al�detik zurez edo kolomaz egindako defen�tsa ahol�ka�tzen zuten, harginen lana babesteko.
 
Baina, presa hauek beren betebeharrean eraginkorrak zirela uste izan arren, idaz�kiaren beste kapitulu batean presa�eredu berri baten eraikun�tza ahol�ka�tzen zuen, ar�ku formako aurrearekin.
 
 
Presa
 
An�tza denez Villarreal de Berriz izan zen ar�kudun urtegi berrien ai�tzindari, erromatarren garaietatik aztar�nak baziren arren. Gureganaino iri�tsi diren horietariko bost gu�txienez berak proiek�tatu zituen: An�tsotegi eta Barroetakoa (Oxilaingo Olazarreko burdinola) Mar�kina ondoan, Arenzibia�Errota (An�tzubirrota) eta Laisota (Lariz Olaeta) Gizaburuagan eta Ibarrakoa Bedian. Az�keneko honek, inondik ere, berak diseinaturikoa izan behar zuen, obraren planoak Jose Lizardi gipuz�koarrak sinatuak daudelako. Horretaz gain, bere eraikun�tzaren ezaugarriengatik eta az�keneko hauetarako hurbiltasun fisikoarengatik pen�tsa�tzen dugu Aulestin dagoen Angiz�ko burdinola ere zerrenda honetan sar daitekeela.
 
Villarreal de Berrizek berresten zuen presa ar�kudunak seguruago, sendoago eta kostu gu�txiagokoak zirela. Ar�ku beheratu edo eskar�tzanoa gomenda�tzen zuen, korronteari hauskai�tzago zi�tzaion aurre ahur bat bilaka�tzen zuelako. Ar�kuaren sokak ez zituen hamar edo hamabi metro gainditu behar eta ibaiaren uhar�ka handiagoa bazen, neurri hauetako behar hainbat ar�ku eraiki�tzen ziren. Kasu honetan, ar�kuen artean erdiko estribo edo kontrahorma bat egingo zen.
 
Villarrealek eraikun�tza guztia zehazten du, xehetasun guztiak bar�ne, hala nola, eraikun�tza kontu handiz betuneztatu behar zela –bai eraiki�tzeko denboran, bai bukaeran–, horrela dobelen juntetatik ura sar�tzea erago�tziz. Behin presa bukatuz gero, urak bere indarrez gogor�tzen zuen eraikun�tza.
 
Esperien�tzia propioa fun�tsez�ko gauza dirudi Villarrealen obran; izan ere, Bediako urtegia adibidez, aurreko urtegia ar�ku handi bakarrekoa, Ibaizabalen uhol�de batek nola erai�tsi zuen ikusi ondoren eraiki zen.
 
 
Ubidea
 
Ibaiko uraren nibela behin igoz gero, presaren albotik atera�tzen zen ubide batek, eraikun�tza nagusiaren al�de batean zegoen burdinolaren ataurreraino desbidera�tzen zuen. Ubide edo uhar�ka hau lurra induskatuz egin zitekeen edo sarritan harlangai�tzez egindako obra handiago bat presentatuz. Aipa�tzekoa da Orobioko (Durango) Erdikolea burdinolaren kasua, neurri handietako harlauzak bertikal�ki jarririk egindako uhar�ka duena, harlangai�tzez�ko obra saihestuta egina.
 
 
Pedro Ber�nardo Villarreal de Berriz
 
Pedro Ber�nardo Villarreal de Berriz (1670�1740), hainbat diziplina teknikoez jakin mina zuen noble bat izan zen; bestak beste, hidraulika, matematika, astronomia eta fisikaz. Arrasaten jaioa zen eta Maria Rosa Bengoleakoarekin ez�kondua, hau da, Gizaburuagako izen bereko dorrearen eta Lekeitioko Uriartekoaren jabearekin. Biz�kaiko sek�torerik abera�tsenaren eredu dira, sorte�txeko maioraz�ko har�tzailea, kasu honetan, bere al�detik bezala (Berriz�ko eliz aurreko dorre�txea, burdinola, errota eta mendien jabea zen), bere emaztearen al�detik. Maria Rosa Bengoleakoak, Uriarteren atxikimendua zuen, non Lekeitioko jabegoaz gain Gizaburuako beste ba�tzuk sar�tzen ziren (dorre�txea, errota, bi burdinola eta ondasun ugari).
 
Baina Villarreal de Berriz ez zen errentetatik bizi ziren alferren nobleziakoa izan; baizik eta enpresa gizon jan�tzia; burdinoletan ekoizten zuen burdina esporta�tzen zuen bere on�tzi propioetan, itzulerakoan artilea, kakao eta an�tzeko produk�tu exotikoak –gure Euskal Herrian falta ziren beruna edo luxuz�ko zenbait gauza– inporta�tzen zituen, al�di berean.
 
Villarreal de Berrizek, zituen ikasketek animaturik, tratatu bat idaztea erabaki zuen, erroten eta burdinolen fun�tzionamendu onerako berak beharrez�ko�tzat jo�tzen zituen ahol�kuak jaso�tzeko. Berauetan aplikatu zituen bere ezagupen guztiez aparte, baita bere obran erakusten duen moduan, burutu zituen esperimentu ani�tzak ere. Esan daiteke XVII. mende amaieratik jakin�tza tradizionalarekin eteten hasi zen mugimenduko partaide zela eta Ilustrazio garaian garaturiko obrarekin burutu zuela.
 
 
Burdinola motak eta ekoizpenak
 
Biz�kaiko metalurgia�zentroen azter�keta sistematikorik eta haien ekoiz�pen�espezializaziorik ez daukagunez (ditugun azter�keta gehienak XVIII. mendetik aurrerakoak dira), hainbat egileren lekukotasunak ekarriko ditugu –Villarreal de Berriz eta A. Larramendi, besteak beste– euskal�dun burdinoletan lorturiko az�ken emai�tzen aztar�nak jarrai�tzeko, eta euren sail�kapena egiteko.
 
Hasieran, burdinolek ekoizten zuten az�ken produk�tuaren arabera, hierar�kizazio edo espezializazioaren aukera nahikoa arrazoiz�koa egin zutenaren ondorioa atera daiteke. Villarreal de Berrizek honela ager�tzen digu ai�tzina bi motetako Burdinolak zeudela, ba�tzuek handiak deiturikoak eta besteak txikiak.
 
Fun�tzioen banaketan, handienek propor�tzio handiko agoak (150 eta 200 kilo artekoak) ur�tzen zituzten, neurri handiko az�piegitura mekanikoa eska�tzen zuelako. Agoa bakoi�tzetik 80 cm luzeko lau to�txo edo barra atera�tzen ziren eta horiek ziren burdinola hauetako az�ken emai�tza bukatua.
 
Burdinola txikien zeregina to�txoak mehetu eta ondoren manufak�turaz�ko transformazioa errazteko prozesua buka�tzea zen. Uste izatekoa da zenbait produk�tu manufak�turatu egiteaz ere ardura�tzen zirela, tokiko eskaeren arabera.
 
 
Zeharrolak
 
Sek�torearen bilakaera berri bat ezagutu zen XVII. mende bukaeran, integrazio bertikala burutu zuena: ai�tzinako zereginen banaketa desagertu egin zen eta prozesu guztia ekoiz�pen�gune bakar batean, Villarreal de Berrizek izenda�tzen duen zeharrolan bil�duz. Burdinola hauek 250 kilo adinako masak ur�tzen zituzten eta 25 bat kilo inguruko barrak luza�tzeaz ere ardura�tzen ziren. A. Larramendik XVIII. mendearen erdi al�dera burdinola handiekin identifika�tzen ditu eta adi�tzera ematen, desager�tzeko bideetan daudela, ekoizten zuten burdinaren kalitate baxua medio, agian.
 
 
Tiraderak eta gabiak
 
An�tza denez, XVIII. mendearen bigarren erdian, zeharrolak behin betiko burdinola txikiek ordez�katu zituzten, hau da, gabia edo tiradera gisa ere ezagu�tzen zirenek, sek�torea desagertu zen arte nagusi izango diren instalazio motak –El Pobal horren lekuko leiala da–.
 
Tiraderek ere ekoiz�pen�prozesu osoa buru�tzen zuten, baina ur�tzen zituzten agoak edo gal�dak propor�tzioan txi kiagoak zirelako desberdin�tzen ziren zeharroletatik, eta horrek burdinaren kalitatea hobe�tzen zuen.
 
 
Ola�txoak
 
Zeharrolak desager�tzean, tiraderak, lehen ola�txoak bezala, orain «burdinola handiak» dei�tzera pasa ziren, hau da, tokiko eskaera hor�ni�tzeko ekoiz�pen asko landuz betidanik izan diren burdinola edo sutegiak.
 
Hirietan egoten ziren asko eta ez zuten indar hidraulikoa erabil�tzen, baizik eta es kuz�ko forjaketa, eta zenbait ekoiz�pen�motatan espezializatuak ziren (nekazari�tzako tresneria, il�tzeak, kateak, ferrak eta abar). Instalazio arruntak ziren baina erruz zeuden tokiko geografian.
 
Burdinoletako az�ken emai�tzaren transformazioari dagokionez, Juan de Herrera ere izendatu daiteke, El Escorialeko obren zuzendaria, 1588an burdina mozteko «makina» bat asmatu zuena. Hark Ber�na (Durango) aukeratu zuen hura instala�tzeko, eta 1591erako hasiak ziren obrak. Inguruko burdinoletan egindako to�txoak ebaki�tzeaz ardura�tzen zen. Eraikun�tzak oinplano laukizuzena zuen eta bi hormarte, makineria koka�tzeko.
 
Sistema energia�ekoiz�leak presa batez pilaturiko ura erregula�tzen zuen urar�ka edo biltegi bat zuen, gainez�kabide batekin.
 
Amai�tzeko esan dezakegu ezin daitekeela oraingoz banaketa argi bat egin gure lurral�dean izen diren burdinolen ereduei dagokienean. Dena den, argi dago eskabideetara egokitu izan dela sek�torea, bai esportaziora zuzendutako burdin barra handiak eginez –XVIII mende arte–, bai, gainbeheraka hasia zegoenean, barruko mer�katuan kon�tsumi�tzen ziren garran�tzi gu�txiko ekoiz�pen manufak�turatuak landuz.
 
 
Fanderiak
 
Aparteko kapitulua merezi dute XVIII. mende az�ken herenean eraberritu nahiez aurrera eraman ziren saioak, besteak beste, fanderien instalazioak, burdina moztu eta xaflak egiteko lantegiak. Prozesu hau energia hidraulikoz mugi�tzen ziren zilindro�sail desberdinen konpresioz egiten zen eta erabil�tzen ziren labeetan harrika�tzaz lan egin zitekeen. Euskal Herriko lehen fanderia Oreretan (Gipuz�koa) 1771an jarri bazen ere, Biz�kaian XVIII. mende amaieran bi instalatu ziren, bata Barakal�don, eta bestea, Sopuertan.
 
 
Burdinoletako produktuak
 
Euskal Herriko siderurgia tradizionalaren ezaugarria, Europako beste ekoiz�pen�zentro handi guztien an�tzera, kanpoko mer�katari�tzari zuzendua egotea izan zen. Hau, nazioarteko eskaera handiari eta ekoiz�penetan sobera handiak izateari esker gertatu zen. Euskal burdinaren mer�katu nagusia (penin�tsula, Europa edo kolonia mailakoa) Euskal Herritik kanpo zegoen. Alabaina, esportazioa zenbait egoerengatik bal�din�tzatua zegoen (ekonomikoa, politikoa...) eta horrek kanpo�eskari oso al�dakorrak eragiten zituen.
 
 
Burdin totxoak eta manufakturak
 
Biz�kaian, XIX. mendera arte burdin ekoiz�penaren zati txiki bat bakarrik manufak�tura�tzen zen lurral�dean bertan. Biz�kaitar siderurgia tradizionalaren fun�tsez�ko ekoiz�pena burdin gozoa zen, barra edo to�txo moduan erdi manufak�turaturikoa. Gipuz�koako burdinolak produk�tu manufak�turatuak esporta�tzen zituzten, batik bat armak.
 
Euskal mea Europako mer�katuetan preziatua izatearen arrazoia, bere malgutasun errazari zor zi�tzaion eta horrek eu�tsi egin zion kanpo eskariari, baita Europako beste zentroetan prozedura ez�zuzenen bidez lor�tzen zen al�tzairu landuaren prezioekin al�deraturik errentagarria ez zenean ere.
 
 
Zuzeneko eta zeharkako prozedurak
 
Fun�tsez�ko lehengai bezala erabil�tzen zen burdin gozoa, biz�kaitar hematite gorri purua, metal kalitate handikoa. Mea hau murrizgarritasun altukoa zen, labe garaiak erabili gabe, zuzeneko prozeduraz ekoi�tzi bai�tzezakeen burdina, mea mota hau ez zeukaten beste herrial�deetan ezinbestekoa zena. Labe hauek XV, mendetik ezagu�tzen dira Europan, baina Euskal Herrian XIX. mendera arte ez badira hauta�tzen, leku horretako baliabideetara produkzioa egokitu beharra gertatu zelako izan zen: Somorrostroko mea oparoa, labe garaietako prozedura ez�zuzenerako desegokia. Beraz, L.M. Bilbaoren iri�tziaren arabera, euskal atzerapen teknologikoa, bideragarritasun ekonomikoa manten�tzeko gai zela, eskaera urria eta produk�tu espezializatuetara bideratua izanagatik.
 
Metodo zuzenaren eragoz�penik handiena, burdina lan�tzeko behar zen egur�ikatz kopuru izugarrian ze�tzan. Burdinolak hor�ni�tzeko gure mendietan buruturiko ikaz�kin�tzak, ziur asko jatorriz historiaurrera eramaten gai�tzakeenak, luzarora gure lurral�dea baso�soil�tzera eraman zuen prozesua buka�tzera ekarri zuen.
 
 
BURDINOLEN GORAldia, KRISIA ETA GAINBEHERA
 
Behe Erdi Aroa izan zen Biz�kaiko siderurgiaren urrez�ko aroa. Burdinaren lanketan energia hidraulikoa sar�tzeak ekarri zuen berrikun�tzari esker, produkzioa askoz errentagarriagoa egin zuen. Eta beste aurrerapenek behin betirako al�datu zuten burdina lan�tzeko prozedura, eskuz lan�tzetik mekanikara pasaraziz, Biz�kaiko siderurgian eskaerarik handieneko ekoiz�pena zen to�txoekin jarduten zuten lantegietan, bederen.
 
Alabaina, XVI. mendearen erditik euskal siderurgian halakoxe gainbehera bat hasia bazen ere, ekoiz�penaren beherakada nabarmena XVII. mendean gertatuko da. Mende horrek, hain zuzen ere, beste gainbehera hauek ditu bereizgarri: bizibideetan krisial�di asko, gel�dial�di demografikoa, ezegonkortasun politikoa eta Europa guztiko etengabeko gudak. Burdinolak oso bal�din�tzatuak zeuden, nazioarteko mer�katuaren egoera eta beste ekoiz�le�zentroen al�detik gero eta handiagoa zen konpeten�tziagatik.
 
Bestetik, europarrak bete betean sartu ziren, ordura arte penin�tsulako ekoiz�penekin neurri handi batean aserik zegoen mer�katu kolonialean. Lehengaien eta sol�daten prezioak gora egin zuten, burdinaren industriaren irabaziak nabarmen jaisten ziren bitartean.
 
Biz�kaiko lurretan kokaturiko burdinolen kopurua murrizten hasi zen krisi honen ondorioz. XVI. mendean guztira 183 burdinola baziren hurrengo ehunkadan 152ra jai�tsiak ziren, Pedro de Merino historiagileak ematen dituen datuen arabera.
 
Euskal Herrian, XVIII. mendean, ekonomia hedakor baten kokaturik zeuden burdinolek susperral�di bat eta gorakadan az�ken une bat bizitu zuten, Biz�kaian, 1766. eta 1776. urte artean, 162 burdinolen errol�da egiteraino. Mende hori XVIII.eko krisiaren jarraipena ez bazen izan, barruko mer�katuaren indarberri�tze prozesuagatik eta bete�beteko haz�kunde ekonomikoan zegoen Ingalaterrak burdinaren premia handia zuelako gertatu zen. Hala eta guztiz ere, Europako mer�katu tradizionala eta koloniala –babestua zegoena, agidanean– murriztuz joan ziren; al�de batetik, ekoiz�le zentro berriek haren metaketa egiten zutelako, lehenik Suediak eta Errusiak ondoren. Kanpoko burdina euskal kaietaraino ere sar�tzen zen gure lurral�deek bal�din�tzez salbue�tsiak zituen probin�tziez baliatuta
 
Berrikuntza saioak
 
XVIII mende az�ken herenean ikusi genuen burdinola sek�torea egoera larrian zegoela zekiten zenbait euskal�dun jakin�tsuren etengabeko egonezina. Lehenik, Villarreal de Berrizen adibide bakarrak pen�tsarazten digu burdinolen jabe gu�txi izan zirela hauen hobekun�tza eraginkorraz arduratu zirenak, ekoiz�pen prozesuan sar�tzeko lehian.
 
Instalazioen jabea zen sorte�txeko nobleziaren ohiz�ko utzikeriak erago�tzi zuen behar ziren al�daketak aurrera eramaten eta olajaunek, mer�katuko kapitalarekin zituzten zorrekin ez zuten hedapen handiko eral�daketa hasterik izan. Halaber, zaz�piehun garrenetik aurrera egoera hain la�tza izanik, hainbat ekimen jarri zen abian euskal siderurgiak Europako esparruan izan zuen goi�maila berreskura�tzeko ahaleginean.
 
Euskalerriaren Adiskideen El�kartea, gai honetan erakunde ai�tzindaria, gure lurral�dean ezagu�tzen ez ziren atzerriko aurrerapen teknologikoak ezagu�tzeaz arduratu zen eta baita haien erabilera susta�tzen saiatu ere, elementu ekoiz�le ba�tzuen eraginkortasuna zehazteko hainbat esperimentu biz�kor�tzen zituenarekin batera (labeetan injekzioa eta puz�kailuen sistemen abantaila eta oztopoak, mea erre�tzeko metodoak eta beste). Ondo zekiten Euskal Herriko ekonomia nekazari�tzaren galerakoa zela, horregatik burdinaren ekoiz�pena banatu behar zelako ondorioa atera zuten. Harrika�tza erabil�tzen hasi beharraz ohartarazi zuten, egur�ika�tzaz hor�ni�tzeko eragoz�penaren aurrean.
 
Ba�tzar Nagusiak izan ziren Jaurerrian eta, ekimen instituzionalaren lekukoa jasoaz, Ba�tzorde bat eratu zuten burdinaren sek�toreko arazoa azter�tzeko. Ekimen hau hainbat informe eta iker�keta landuz zehaztu zen, premiaz�ko berrikun�tza tekniko baten beharrarekin bat zetozenak. Biz�kaian hainbat esperimentu egiteko Anun�tzibai (Oroz�kon) eta Bediako burdinolen instalakun�tzak erabili ziren. Alabaina, esperien�tzia hauek ez ziren metalurgia tradizionalaren sisteman erabateko al�daketan zehaztu, ezta lehenagoko eredua hau�tsiko zuen inolako ekoiz�pen zentro berri baten eraikun�tzan ere, ez bai�tzuten eror�tzeko zorian zeuden burdinolen kostuak mer�ka�tzea nahi izan.
 
Ekimen pribatua itxaron behar izan zen XIX. mendean lehenengo berregituraketa garran�tzi�tsuak ikusteko. Hasieran, ekimen berri�tzaileak ez zuten eraginik burdinaren lehen lanketara zuzenduriko instalakun�tzetan, baizik eta horren eral�dakun�tzaren hobekun�tzara bidera�tzean, bigarren fusio bidez bukatuak edo erdi landutako ekoiz�penatan.
 
Lope de Mazarredok 1807an instalatu zuen lehen labe garaia Biz�kaian, Artunduagako bere fabrikan, Basauriko San Migelen elizatean. Fabrika, «burdinurtuz�ko lapiko edo on�tziak» egitera bereziki jarria zegoen eta bazuen Estatuaren lagun�tza ere.
 
Hurrengo hamar�kadetan, metal eral�daketara bideraturiko fabrika eta fanderia berrien eraikun�tzak ugal�tzen jarraitu zuen; alabaina Karlistadak eten zuen hedapen garai hau. Boluetako Santa Ana lantokiaren kasua, ai�tzinako burdinola «siderurgia integraleko fak�toria» eral�da�tzea da horren adibide garbia. Sortu, 1841ean sortu bazen, 1846ean egur�ika�tzez�ko labe garaia eraiki zuen. Datu honek, gure siderurgiak, oraino zekarren atzerakadaren ideia bat ematen badigu ere, europarrarekin al�dera�tzen badugu, begien bistakoa da Santa Anak Biz�kaiko siderurgia tradizionalaren eral�daketaren barruan zutarri bat izan zela, burdinolekin zuen lotura hausten zuen industriarantz.
 
Begoñako elizatean instalaturiko burdinola honen birmol�daketarekin lortu zen arrakasta berri�tzaileak ez zuen segidarik izan Ibaizabalen eskuinal�dean ziren ai�tzinako burdinola guztietan. Gehienak utzi egin ziren. Horrela bada, 1828an, zeudenetatik heren bat gel�dituak zeudelarik, 97 bakarrik ari ziren lanean. J.E. Delmas�ek, 1864ean eginiko Guia Descriptiva de Vizcaya lanean, dioenez, 38 burdinola eta 44 errementera baino ez zeuden–forjak ziur asko–.
 
Horregatik, beraz, burdinola gehienak utzi egin ziren. Beste ba�tzuek ekoiz�pen manufak�turatuak edo erdi manufak�turatuak egiten jarduten zuten lantegiak erosi zituzten; hala nola, Lebariokoa Abadinon Durangoko Ferreterak eskuratu zuen eta bere az�ken urteetan –XX mendean sartuta jada– zartaginak egiten jardun zuen.
 
Biz�kaitar burdinoletariko asko errota bilakatu zituzten utzirik zeuden instalazioetan; industri honek gu�txienez instalazio hidraulikoak balia�tzeko aukera ematen bai�tzien. Behin XX. mendera iristean, askok energia elek�trikoa sor�tzen zuten turbinak ipini zituzten.
 
 
 
 
== Motak ==
25 ⟶ 2.500 lerroa:
 
== Erreferentziak ==
{{EEnblemat|liburua=Burdinolen historia Euskal Herrian|data=2014-12-28}}
{{commonskat}}