Jesús Gallego Rodríguez: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-euskal margolari +euskal herritar margolari)
4. lerroa:
Mutiko zela, bere familia Valladolidetik [[Bordele]]ra joan zen bizitzera eta handik, 1927an, Donostiara. Bere kabuz ikasi zuen gaztetan margotzen, eta gerra-garaian [[Paris]]a erbesteratu zen. 1940ko hamarkadaren erdialdera Donostiara itzuli eta gero, Donostiako Arte eta Lanbide Eskolan ikasi zuen, eta Parisen osatu zuen bere prestakuntza.
 
[[Fauvismo]]aren eragin handia nabari zen haren gaztetako lanetan, heldutasunean [[figurazio]]aren esparrura itzuli bazen ere. 1960ko hamarkadaren erdialdera, ordea, [[abstrakzio]]ra jo zuen, eta, figurazioa erabat alboratu ez bazuen ere, 1965etik 1985era ziklo abstraktua osatu zuela esan daiteke. 1986tik aurrera errealismoa izan zen haren lanean nagusi, eta estetikaren bidez eduki sozial handiko aldarrikapena egin zuen marjinazioaren, [[droga]]ren eta beste arazo sozial batzuen inguruan. Garrantzi eta eragin handia izan zuen gerra ondoko [[euskal herritar]] [[margolaritza|margolari]] askorengan. Urte askoan belaunaldi baten baino gehiagoren maisu ere izan zen.
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/27}}