Secundino Zuazo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-{{commonskat}} +)
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-euskal arkitekto +euskal herritar arkitekto)
2. lerroa:
[[Fitxategi:Madrilgo Casa de las Flores, Secundino Zuazo, 1930-32.jpg|thumb|300px|Madrilgo ''Casa de las Flores'' eraikina.]]
 
'''Secundino Zuazo Ugalde''' ([[Bilbo]], [[Bizkaia]], [[1887]] [[maiatzaren 21]] – [[Madril]], [[1971]] [[uztailaren 21]]) [[euskal herritar]] [[arkitekto]] eta hirigile [[Arkitektura arrazionalista|arrazionalista]] zen.
 
Ikasketak Madrilen egin eta [[1913]]an diplomatu zen. [[1920]]an ''International Congress on House Construction and Urban Planning'' biltzarrera joan zen [[Londres]]era, etxebizitzaren arazoa eta [[hirigintza|hiri handien plangintza]] gai garrantzitsutzat zituelako. [[1925]]ean ''Exposition Internationale des Arts Décoratifs et Industriels Modernes'' erakusketan parte hartu zuen [[Paris]]en. Han arkitekto [[herbehereak|holandar]] garaikideak topatu zituen, adreilua erabiltzen zutenak holandar tradizioari jarraiki baina guztiz modu berrian erabiliz. Hurrengo urteetan maiz joan zen Holandara eta askotan elkartu zen [[Amsterdam]]go Eskolako kideekin. [[Espainiako Gerra Zibil]]ean Parisera erbesteratu zen eta Espainiara itzuli zenean [[Las Palmas]] Kanaria Handikoan egon zen zigortua [[1939]]-42 artean.