Didier Deschamps: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-euskal futbolari +euskal herritar futbolari)
16. lerroa:
| partidu golak =111 (4)
17 (1)
29 (3)
106 (5)
124 (4)
27 (0)
8 (0)

'''Didier Claude Deschamps''' ([[Baiona]], [[1968]]ko [[urriaren 15]]a - ) euskal herritar [[futbol]]ari ohi eta entrenatzailea da, [[1998]]ko [[Munduko Futbol Txapelketa]] eta [[2000]]ko [[Europako Futbol Txapelketa|Europako Txapelketako]] garaipenetan [[Frantziako futbol selekzio nazionala|Frantziako]] talde nazionalaren kapitaina izateagatik ezaguna.

Futbolari gisa, [[Aviron Bayonnais (futbol taldea)|Aviron Bayonnais]] taldean hasi zen, baina [[1983]]an [[FC Nantes|FC Nantes Atlantiquek]] erosi zuen. [[1985]]eko [[irailaren 27]]an estreinako partida jokatu zuen lehen mailan. [[1989]]an [[Olympique de Marseille]]k fitxatu zuen, baina denboraldi bat [[Girondins de Bordeaux|FC Girondins de Bordeaux]] taldean eman zuen [[Marseille]]ra itzuli arte. Bigarren egonaldi horretan titulu garrantzitsuak irabazi zituen: [[1991]]ko eta [[1992]]ko Frantziako ligak eta [[1993]]ko [[Champions League]], lortu zuen talde frantziar lehena (eta bakarra oraindik). Deschamps da holako titulua eskuratu duen kapitain gazteena.