Baiona-Itsas Irteerak burdinbidea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orrialde berria: '''Baiona-Allées-Marines linea''' Lapurdiko Baiona hiriburuko burdinbide linea labur bat da. Frantziako zabalera neurri estandarra eta burdinbide bakarra du. B...
(Ez dago alderik)

07:38, 28 abendua 2014ko berrikusketa

Baiona-Allées-Marines linea Lapurdiko Baiona hiriburuko burdinbide linea labur bat da. Frantziako zabalera neurri estandarra eta burdinbide bakarra du. Baionako portuko zama-lana ahalbideratzen du.

Frantziako trenbide sare nazionaleko 658000. linea da. 1435 metro luze ditu eta 1895eko maiatzaren 4ean martxan jarri zen.

Baionako portuko merkantzien garraiorako erabili ohi da, zehazkiago Baionako portuaren Atturri ibaiaren bokaleko ezkerraldeko zatirako (ez hain aktiboa), Baiona eta Angelu hirien artean. Kaietara merkantziak eraman eta azufre, burdin, altzairu, zementu, abereentzako jakiak (izan ere, hiltegia geografikoki hurbil dago) eta partikula taulen elkartrukea ahalbideratzen du. 2006ean egunero linean hiru zama-tren martxan zeuden.