[[1956]]ko otsailean, hotz-bolada indartsua izan zen [[Europa]] mendebalde eta erdialde osoan eta bere ezaugarri nagusia bere iraupena izan zen. Hilabete osoan zehar hedatu zen. [[Otsailaren 1]]ean sartu zen denborale [[siberia]]rra europatik eta aire sarrera honek hilabetearen azken egunetararte iraun zuen. [[Donostia]]n 19 izotz egun izan ziren hilabete osoan eta egun askotan termometroa ez zen 0 °C-tatik igo, horregaitik elurra metatzen joan zen arazo handiak eraginez eta zenbait tokitan 2 metroko altuera hartu zuen, [[Urbasa]]n esaterako.