El Niño: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
zuzenketa gramatikalak
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-° +°)
9. lerroa:
Fenomeno hau bitik zazpi urtera bitarteko tarteetan agertu ohi da. Itsasoak eta atmosferak egoera anormal bat hartzen dute hamabi eta hemezortzi hilabete inguruko periodoan. Fenomenoa Ozeano Bare Tropikalean hasten da, [[Australia]] eta Indonesia inguruan. Hainbat lurraldetako presio atmosferikoak aldatzen dira, haizeek norabide eta abiadura aldaketa bortitzak jasan, eta ingurune tropikaleko masa euritsuak mugitu egiten dira.
 
Egoera normalean, ekialdetik mendebaldera doazen Alisio haizeek ur eta bero kantitate handiak pilatzen dituzte Ozeano Barearen mendebaldean. Ondorioz, itsasoaren maila, gutxi gorabehera, metro eta erdi goragoa izan ohi da Indonesian, [[Peru]] eta [[Ekuador]]reko kostaldean baino. Gainera, itsas gainazaleko tenperaturaren inferentzia 8 Â°C-koa da bi zonaldeen artean. Itsaso azpialdean higitzen diren ur-masa hotzek [[Amerika]]ko kontinentearen kontra jotzean azaleratu egiten baitira, goi geruzak hoztuz.
 
Eurite gehienak [[Asia]] hego-ekialdean gertatzen dira, hodeien formazioa eta ondorioz sorturiko prezipitazioak Ozeano Bareko itsaso beroen gainean berotu eta higitutako airearen ondorio baitira. Ozeano Barearen ekialdea, Amerikatik gertu dagoen sektorea, ordea, nahiko lehorra da.