Bakio: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
35. lerroa:
 
== Historia ==
Historian zehar herriaren jarduera ekonomiko nagusia nekazaritza izan da beti. Arrantzak garrantzi txikia izan du beti. [[1927]]. urtean Bakiok [[Bermeo]]rengandik [[Zubiaurrealde|Zubiaur]] eta [[Gibelorratzagako San Pelaio|San Pelaio]] auzoak bereganatu zituen [[Bermeo]]rengandik. [[1950eko hamarkada]]tik aurrera herrian aldaketak hasi ziren, etxebizitza blokeak eraiki ziren baserrien ordez, eta hondartzako gunea apartamentu eta etxe berriez bete zen.
 
[[1734]]. urtea geroztik Bakio —[[Uribe]]ko merindadeko elizatea— udalerri da, urte hartan Bermeotik bereizi baitzen. Urteak dira Bakiok ez duela arrantza‑ontzirik, baina kilometro bat luzeko hondartza du, erupzio‑harrien artean, ohiko haizeen babesean. Hondartza horrek kanpotar ugari erakartzen du, asteburuak eta oporrak Bakioko bigarren etxebizitzan gozatzera.
 
[[XIX. mendea]]k ondo aurrera egin arte, Bakioko portu txikia defendatzeko sei kanoiz osatutako bateria zuten, Birkilanda
esaten ziotena. Baina, beste garai batzuk ziren.
 
[[1950eko hamarkada]]tik aurrera herrian aldaketak hasi ziren, etxebizitza blokeak eraiki ziren baserrien ordez, eta hondartzako gunea apartamentu eta etxe berriez bete zen.
 
Askotan etxebizitza berrien eraikitzeak ez zekartzan zerbitzu eta azpiegituren eraikuntza, eta horrek arazoak sortu zituen. [[1990eko hamarkada]]tik aurrera gauzak asko hobetu dira herrian. Espaloiak eraiki dira, ur zikinak garbitzeko araztegia ([[Bizkaia]]n eraiki zen lehenetarikoa), eta azken aldian Babes Ofizialeko Etxebizitzak.
[[Fitxategi:Bakiodor02.jpg|thumb|right|300px|Hondartza eta etxebizitza bloke berriak.]]
 
== Herria ==
Gaur egun, hondartza ederra itzalpean uzten duen eraikin‑ilara nahasia ageri da. Nortasunik gabeko eraikinak dira, bolumen
handiegia dutenak, lurraren espekulazioaren aurretik egindako etxe txikiak ez bezalakoak.
 
Santa Maria parrokia‑eliza mal­karrean egina dago, eta elizpe korritua du inguruan. Hondartzako turismo-gunetik urrun samar dagoenez, [[1950eko hamarkada]]n hondartza aldean udatiarren ekimenez kapera-eliza bat eraiki zuten (gehientsuenak
[[bilbo]]tarrak).
 
Ez da hainbeste denbora Bakiok bilera gastronomiko nagusietara [[zainzuri]]ak, [[lanperna]]k, Txillbankun harrapatutako [[bisigu]]ak eta [[Bakioko txakolina]] ospetsua esportatzen zituela. Orain ere [[txakolina]] egiten dute, gizakien pozgarri, [[Pio Baroja]]k hala iritzi ez arren. Izan ere, Pio Barojak [[Euskal Herria|Euskal Herriko]] gauza tristeen trilogian (''Las cosas tristes de Euskalerria'') txakolina sartzen du, [[txistu]]a eta bainuetxeekin batera.
 
== Demografia ==