Polipropileno: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:Polypropylene lotu du, Wikidataren arabera.
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-° +°)
28. lerroa:
Sintesi-prozesuan, [[aluminio]] alkiloa erabiltzen da [[katalizazio|katalizatzaile]] gisa; lortzen den polipropilenoa helize-forma duten [[molekula]]z eratua dago, eta [[kristal]]-egitura du; molekularen pisua 40.000koa edo handiagoa izan daiteke.
 
Polipropilenoa gai [[solido]] zuri gardena da, trakzioz eta bihurketaz hauskaitza da, ez da urtzen disolbatzaile organiko hotzetan, eta biguntzen da beroetan. Edozein kolore eman dakioke, [[erresistentzia elektriko]] ona du, [[azido]] eta base sendoek ez diote erasotzen 60 Â°C-z azpitik, baina beste eragile oxidatzaile batzuek bai. Sukoia da. Kroma daiteke eta moldaerraza da. [[Estireno]]arekin eta beste monomero batzuekin polimeriza daiteke, eta [[etileno]]arekin eta [[butadieno]]arekin goma-erako polimero bat eratzen du. Hauts, mintz, zuntz, hari, dentsitate txikiko apar gisa eta beste era batzuetan azaltzen da.
 
Gauza askotarako erabiltzen da: paketeak egiteko (mintz moduan), autoen, etxeko tresnen eta abarren pieza moldatuak egiteko, elektrizitate-kableak eta -hariak estaltzeko eta belar artifizialentzat zuntzak ekoizteko, plastikozko hodiak, atletismorako pistak, paper sintetikoa, arrantzarako sareak egiteko, besteak beste.