Nepal: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-erahil +erail)
119. lerroa:
Hala ere, egoerak okerrera egin zuen eta [[1990]]ean Nepal [[monarkia konstituzional]]a bihurtu zen, erregeak botere garrantzitsuak eta lausoak gordetzen bazituen ere. Ezegonkortasun politikoa areagotu baino ez da egin, batik bat [[1996]]tik, alderdi [[komunista]] eta [[maoismo|maoista]] matxinatu zenetik hain zuzen ere. [[Monarkia]] eta sistemako alderdi nagusiak ditu jomugan, instituzio feudalak eraitsi eta errepublika eraikitzeko nahian. Horrek guztiak gerra zibila eragin du: 13.000 lagun hil dira bertan.
 
Giro honetan errege familia osoaren erahilketaerailketa etorri zen. 2001ean Dipendra printzea Katmanduko ''Tribhuvan Sadan'' jauregian armaturik sartu eta bere aita eta anai arrebak hil zituen. Ondoren bere buruaz beste egin zuen, errege familia ondorengorik gabe gelditu zen orduan. Birendraren anaia gaztea zen [[Gyanendra Nepalgoa|Gyanendra]] bihurtu zen errege.
 
Matxinoak kontrolatzeko aitzakian (herrialdearen % 60 zuten menpe), errege berriak parlamentua itxi eta [[2002]]an hautatu zen lehen ministroa kaleratu eta bere gustuko lehen ministroa jarri zuen. [[2005]]ean, "larrialdi egoera" deituta, botere exekutibo osoak eskuratu zituen. Nolanahi ere, [[2006]]ko [[apirilaren 24]]an, herriari subiranotasuna itzuli zion eta Ordezkarien Etxea berriro indarrean jarri. Botere berri horri esker, parlamentuak erregearen eskumenak aho batez murriztu zituen eta Nepali '''estatu laiko''' deitu zion. Konstituzioa ere eraberritu zen.