Tallinn: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-° +°)
286. lerroa:
[[Atlantiko]]ko korronte beroak leundu egiten du hiriko [[klima kontinentala]]. [[Negua]]k oso hotzak eta ilunak dira, prezipitazio gutxirekin. [[Udaberria]]k freskoak eta lehorrak. [[Uda]]k epelak eta euritsuak dira, eta [[udazkena]], berriz, euri askodun urtaroa da. Lehendabiziko [[elurte]]ak urtzean, [[lokatz]]-guneak sortzen dira urbanizatu gabeko zonaldeetan.
 
Estoniako barnealdearekin alderatuta, 4 Â°C-ko aldea dago neguan, eta 2 Â°C-koa udan. Maiatzetik irailera, 15 eta 21 Â°C bitartekoak dira tenperaturak. Maximo historikoa 1936an erregistratu zen, (32,3 Â°C); minimo historikoa, berriz, 1978an, (-32,2 Â°C).
 
Bere [[latitude]]ari esker, 19 eguzki-ordu ditu hiriak udan. Neguan, 6 ordura baino ez da iristen kopuru hori. Apiril eta urria bitartean, egun hotzak tartekatzen dira, egun epelagoekin. Neguan, gutxitan gainditzen dituzte termometroek 4 Â°C-ak, nahiz eta 2007ko martxoan 15,9 Â°C ere izan ziren.
 
Elurteak barnealdean baino hilabete bat beranduago hasi, eta hilabete bat arinago amaitzen dira. 2007an 93 elurte egun egon ziren. Azarotik apirilerako bitartean daude elurteak, baina maizago ari du elurra urtarriletik martxora bitartean. Normalean, 13 eta 18 cm bitarteko elur-geruzak sortzen dira. Maximoa 59 cm-koa izan zen.