Tajikistan: berrikuspenen arteko aldeak
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-° +°) |
|||
48. lerroa:
Oso lurralde menditsua da; izan ere, lurraldearen erdia baino gehiago 3.000 m-tik gorakoa da. Asiako erdialdeko [[Tian Shan]] mendikate handiaren mendebaldeko eta hegoaldeko mendiek (Kuramin, Mogoltau, Turkistan, Zeravshan, Gissar eta [[Alai mendiak|Alai mendien]] parte batek) hartzen dute Tajikistango iparraldea eta erdialdea, eta beti elurretan dagoen Pamir-Alai mendialdeak hego-ekialdea. Mendi garaienak [[Pamir]] mendialdeko iparraldeko Lenin (7.135 m) eta Komunismo edo Ismoil Somoni (7.495 m) dira. Hego-mendebaldea, erdialdeko Gissar mendien eta Afganistanekin muga egiten duen Panj (edo [[Amu Daria]]) ibaiaren artekoa, sakanez eta oso ibar zabalek ebakitako mendi txikiagoz osatua da. Ibarrek lurraldearen % 10 hartzen dute, baina biztanleen % 90ren bizitoki dira. Handienak iparraldeko [[Ferganako harana]]ren mendebaldea, eta hegoaldeko Gissar, Vakhx, Yavansu, Obikiik, Kafirnigan eta Panj dira. Lurraldearen egitura geologikoa dela eta, lurrikarak izateko arrisku handia da Tajikistanen (700 hildako 1989ko urtarrilaren 23an). Ibai nagusiak lurraldearen iparraldeko eta hegoaldeko muga egiten duten [[Sir Daria]] eta [[Panj ibaia|Panj]] dira; Aral itsasoan isurtzen dute ura. Haien adar nagusiak [[Zeravxan]], [[Vakhx ibaia|Vakhx]] eta Kafirnigan dira. Pamir mendialdeko erreka batzuk ur gaziko [[Karakul (Tajikistan)|Karakul]] aintziran isurtzen dira; izan ere, [[Pamir]] mendialdean glaziar izandako aintzira batzuk daude.
Tajikistanek [[klima kontinental]]a du mendialdean eta [[subtropikal]]a ibarretan. Ibarrek oso uda bero eta lehorrak dituzte, eta negu gogorrenetan -20
== Biztanleak ==
|