Aitziber Sarasola: berrikuspenen arteko aldeak

politikari espainiarra
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orrialde berria: {{Biografia infotaula oinarria | izena = Aitziber Sarasola | irudia = | izen osoa = Aitziber Sarasola Jaka | ezizena = | jaiotza data = 1973ko azaroaren 4a | jaiotza hiri...
(Ez dago alderik)

22:40, 22 abendua 2014ko berrikusketa

Aitziber Sarasola
Datu pertsonalak
Izen osoa Aitziber Sarasola Jaka
Jaio 1973ko azaroaren 4a
Tolosa (Gipuzkoa)
Hil 2014ko abenduaren 21a
Iruñea (Nafarroa)

Aitziber Sarasola (Tolosa, Gipuzkoa, 1973ko azaroaren 4a - Iruñea[1], Nafarroa, 2014ko abenduaren 21a) nafar politikari eta euskalzalea izan zen.

Biografia

1973an jaio zen Tolosan baina Iruñean bizi zen. 2007tik 2010ra bitartean, euskaltegi sareko irakasle izateaz gain, AEKko Nafarroako koordinatzailea izan zen. 2011ko udal eta foru hauteskundeetan Bilduko parlamentari Nafarroako Parlamenturako hautatu zuten. Bestalde, Nafarroako Hitzan kolaboratzaile moduan aritu zen[2].

Nafarroako Parlamentuan, euskararen aldeko lan eta jarrerarengatik nabarmendu zen. 2012an, urdaileko minbizia diagnostikatu zioten, eta 2013an parlamentura itzuli bazen ere, parlamentari jarduna utzi behar izan zuen, berriro gaixotuta[2].

Erreferentziak

  1. Grupos Parlamentarios Nafarroako Parlamentua
  2. a b «Aitziber Sarasola EH Bilduko parlamentaria hil da», Berria, 2014-12-22