Oxikodona: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orrialde berria: {{ohar medikoa}} thumbnail|default|Oxikodonaren egitura kimikoa. '''Oxikodona''' tebainatik eratorritako opioide erdi sintetikoa da. Analgesik...
 
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-farmako +sendagai)
3. lerroa:
[[Fitxategi:Oxycodone.svg|thumbnail|default|Oxikodonaren egitura kimikoa.]]
 
'''Oxikodona''' tebainatik eratorritako [[opioide]] erdi sintetikoa da. [[Analgesiko]] narkotikoa da eta mina moderatua edo larria denean indikaturik dago, nagusiki minbizidun gaixoengan. [[1916]]an sortu zuten [[Alemania]]n, farmakosendagai mota hauen albo-ondorioak eta potentzia hobetzeko helburuarekin. Azken urteotan oxikodona eta [[naloxona]]ren artean egindako konbinazio bati esker [[idorreria]] gutxitu ahal izaten da.
 
Normalean ahotik hartutako botiken bidez erabiltzen da, bi modutara: Iraupen luzekoa 12 ordutik behin, edo eragin azkarragoa 4 edo 6 ordutik behin (kasu larrienetan sarriagotan). Halaber, zainaren bidez edo muskulubarne ere hartu daiteke.