Dragoi Bola Z: F berpiztua: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orrialde berria: {{Film infotaula oinarria | izena = Dragoi Bola Z: F-ren berpizkundea | izenburu originala = Dragon Ball Z: Fukkatsu no F | izenburua euskaraz = Dragoi Bola Z: F-ren berpizkundea...
(Ez dago alderik)

14:17, 22 abendua 2014ko berrikusketa


Dragon Ball Z: Fukkatsu no F (jatorrizko japonieraz ドラゴンボールZ 復活の「F」 Doragon Boru Zetto: Fukkatsu no Efu), Dragoi Bola anime eta mangan oinarrituriko 19. filma da, Dragoi Bola Z-ko 15. eta azkena. 2015ko Apirilaren 18an 2D eta 3Detan estreinatuko da. Akira Toriyama pertsonalki superbisatutako 2. filma izango da, 2013. urteko Dragon Ball Z: Battle of Gods filmaren ostean.[1] Filmean Freezer zitalaren itzulera ikusiko da, baita Battle of Gods filmean agertutako Bills eta Wiss arerioak ere. Filme hau ez da oraindik euskaratua izan, izenburua titulu japoniarretik itzuli da.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Egun baketsu batean Lurran, Freezer armadako Sorbet eta Tagoma heltzen dira dragoi bolen bila, Freezer berpizteko xedearekin. Bere helburua lortu ostean, Freezer Saiyen aurkako mendekua bilatzen du.

Pertsonaiak

Filmaren garapena eta produkzioa

Filmea 2014. uztailan iragarri zen Jump V aldizkarian Dragon Ball Z 2015 izenarekin. Akira Toriyama filmeko gidoian, pertsonaietan eta diseinuan bere parte-hartzea konfirmatu zuen, eta filma jatorrizko mangaren jarraipena zela ere argitu zuen. Toriyama ere filme berri hau Dragon Ball Z: Battle of Gods filmaren jarraipena izango zela aitortu zuen, baita akzio eszena gehiago egongo zirela segurtatuz. [2]. Handik gutxira trailer bat argitaratu zuten, bertan Shenlong-i pertsona bat berpizteko desioa eskatzen da, ondoren hurrengo testua agertuz: "Historiako desiorik txarrena" (jatorrizko japonieraz 史上最悪の願い。). Ondoren Son Goku super saiya bihurtzen da. [3][4]

2014. Abenduaren 5n, filmaren lehenengo trailer osoa Fuji TV kateko Mezamishi TV programan igorri zen. [5] Filmerako irudi promozional bat atera zen, bertan Freezer, Goku, Vegeta, Satan Txiki, Son Gohan, Krilin agertzen dira, baita aurreko filmeko Bills eta Wiss ere. Aldi berean Freezer-en menpeko bi pertsonai berri agertu ziren: Sorbet (ソルベ) eta Tagoma (タゴマ). Aldizkarian esan zuten bezala, Toriyamari Filmaren izenburua Maximum the Hormone musika talde japoniarraren Tsume Tsume Tsume/F abestia entzuten zegoen bitartean bururatu zitzaion. [1]

Erreferentziak

Kanpo loturak