Klima mediterraneo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t 31.4.99.250 wikilariaren aldaketak ezabatuz, Alan wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
EnzaiBot (eztabaida) wikilariaren 2911873 berrikuspena desegin da
9. lerroa:
Köppen klima sailkapenean Klima mediterraneoak, "Uda lehorreko klima azpitropikalak" ere deituak, ''Csa'' eta ''Csb'' kodeekin definitzen dira<ref name=pfm>{{erreferentzia| egilea=Peel, M. C. and Finlayson, B. L. and McMahon, T. A. | urtea=2007 | izenburua= Updated world map of the Köppen–Geiger climate classification | journal=Hydrol. Earth Syst. Sci. | liburukia =11 | orrialdeak =1633–1644 | url=http://www.hydrol-earth-syst-sci.net/11/1633/2007/hess-11-1633-2007.html | issn = 1027-5606}} ''<small>(direct: [http://www.hydrol-earth-syst-sci.net/11/1633/2007/hess-11-1633-2007.pdf Final Revised Paper])</small>''</ref>:
 
* '''C''' hizkiak '''klima epel euritsua''' dela adierazten du. Hilabete beroeneko batez besteko tenperatura 10&nbsp;°C-tik gorakoa da, eta hilabete hotzenekoa -3&nbsp;°C eta 18&nbsp;°C artekoa (0&nbsp;°C eta 18&nbsp;°C artekoa beste klimatologo batzuen arabera).
* '''s''' hizkiak '''uda lehorra''' dela adierazten du. Udako hilabete lehorreneko prezipitazioa 30 mm-tik beherakoa da (40 mm-tik beherakoa beste klimatologo batzuen arabera) eta hilabete hezeeneko prezipitazioaren herena baino txikiagoa.
* Hirugarren hizkiak udako tenperaturari erreferentzia egiten dio:
** '''a''': '''Azpitropikala'''. Uda beroa da. Hilabete beroeneko batez besteko tenperatura 22&nbsp;°C-tik gorakoa da. Urteko lau hilabete edo gehiagotan batez besteko tenperatura 10&nbsp;°C-tik gorakoa da.
** '''b''': '''Epela'''. Uda leuna da. Hilabete beroeneko batez besteko tenperatura 22&nbsp;°C-tik beherakoa da. Urteko lau hilabete edo gehiagotan batez besteko tenperatura 10&nbsp;°C-tik gorakoa da.
 
Sailkapen honen arabera [[klima ozeaniko]]ko, eta ez mediterraneoko, lurralde batzuek ([[Ipar Amerika]]ko iparmendebaldeko itsasaldea, [[Txile]]ko hegoaldearen gehiena, [[Argentina]]ko erdi-mendebaldea, [[Portugal]]go iparraldea eta [[Espainia]]ko iparmendebaldea) ''Csb''ren eskakikunak betetzen dituzte. Hori dela eta, Trewarthak zenbait aldaketa egin zituen Köppen klima sailkapenean eta beste bi baldintza ezarri zituen ''Cs'' klimentzat:
* Urteko zortzi hilabete edo gehiagotan batez besteko tenperatura 10&nbsp;°C-tik gorakoa izan behar da.
* Urteko pilatutako prezipitazioa 900 mm baino txikiagoa izan behar da.