Pasai San Pedro: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
18. lerroa:
== Historia ==
Denbora laburrez ([[1887]] eta [[1897]]ko errolden artean) [[Pasaia]] bi udalerritan banatu zen, Pasai San Pedro eta [[Pasai Donibane]] izenak izan zituztenak. [[XIX. mendea]]n [[Pasaiako badia]]ra begira dagoen kalea eraiki aurretik, Pasai San Pedro herriguneko kale nagusia gaur egungo Pasai Donibaneko herriguneko kalearen antzekoa zen.
 
== Herria ==
Kanalaren bestaldean San Pedroko ontziralekua dago. Torreatzeko iturria ikustekoa da eta han datorren ura sendagarria omen da, agian horregatik heerritarrek loreontziz eta landarez apaintzen dute.
 
San Pedroko kaleetan antzinako zenbait etxe daude, armarri eta guzti: esate baterako Etxeberria, eta [[Blas Lezo|Blas Lezokoa
Olabarrieta]] (1689‑1741) almirantearen jaiotetxea. Blas Lezokoak Indietako Kartagenaren ([[Kolonbia]]) defentsan jardun zuen eta ingelesen ontzidiaren erasoari aurre egiteko borrokan heroia izan zen.
 
Parrokia‑eliza barrokoa da, XVIII. mendekoa, [[Martin Karrera]] arkitekto [[beasain]]darrak eraikia. Handik gertu, arrantza‑ditxoaren ondoan, [[Trintxerpe]] dago. Auzo jendetsu horrek eliza modernoa du, Karmengo Ama Birjinari eskainia, bertako erretaula Arantzazuko lehengo santutegitik ekarri zuten.
 
San Pedron Itsas Arrantzako Ikastetxe Politeknikoa dago.
 
== Ondarea ==