Pello Salaburu: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
4. lerroa:
 
== Bizitza ==
[[Irudi:Euskaltzaindia. San Martin eta Villasante.jpg|thumb|left|200px|Lehen lerroan, [[Juan San Martin]] eta [[Luis Villasante]], Euskaltzaindiak Euskal ErakundeekinHerriko erakunde publikoekin akordioa sinatu zuen egunean. Haien atzean, [[Federico Krutwig]], [[Patxi Altuna]], [[Alfonso Irigoien]] eta [[Pello Salaburu]].]]
 
[[Soziologia]] ikasketak egin zituen lehenik [[Deustuko Unibertsitatea]]n, eta gero Euskal Filologiakoak. Fulbright dirulaguntza eskuratu ondoren, doktoregoa MIT ([[Massachussetts Institute of Technology]]) unibertsitatean prestatu zuen, eta gero EHUn aurkeztu zuen tesia. [[Estatu Batu]]etan [[Noam Chomsky]], [[Ken Hale]] eta [[Morris Halle]] izan zituen, besteak beste, irakasle. Tesia [[Koldo Mitxelena]] irakasleak zuzendu zion. Ipar Ameriketako zenbait unibertsitatetan ibilia da (Cornell, New Mexico, UNR, eta abar). Ibilbide akademiko luzea izan du, EHUn euskal filologiako katedra eskuratu zuenetik: lan asko argitaratu ditu, eta hitzaldi eta ikastaro anitz emana da munduan zehar, batez ere Amerika osoan eta [[Europa]]n (Ameriketako unibertsitate zaharrenak, [[Santo Domingo]]koak, ohorezko irakasle izendatu du). [[Euskal Herria|Euskal Herriko]] egunkari eta aldizkarietan idazten du maizkara.