Werner Sombart: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
21. lerroa:
 
1917an Berlingo Unibertsitateko irakasle bihurtuko zen. Postua 1931 arte mantendu zuen baina 1940a arte arituko da klaseak ematen. Tarte horretan, soziologo prestigiosoenetakoa izan zen, bere [[Max Weber]] laguna baina gehiago, nahiz eta azken honek gerora askoz ezagunagoa egingo den; XXI. mendean, Sombart ia ahaztuta geratu da.
 
Sombartek soziologia humanitateen (''Geisteswissenschaften'') zati bat bezala ikusten zuen, behar bat bezala, izan ere, kanpoko ikuskera objektiboa baino gehiago (''Begreifen''), soziologiak gizabanakoak tartean sartzen dituen heinean, hauen barne ulerkera enpatikoa (''Verstehen'') egitera behartuta dago. Ikuskera hau ez da bat ere arrakastatsua izango Sombarten bizialdian, izatez, zientzia sozialen "zientifikotzearen" teoria indartuz ari zen garai horretan. "Zientifikotze" hori bat egiten zuen [[Auguste Comte]] eta [[Émile Durkheim]]enen tradizioarekin eta "fisikarekiko jeloskortasuna", modu informalean, ere deitu zioten. Max Weber, aldiz, Sombarten ikuskeraren aldekoagoa zen eta ikuskera hori indartu zuen.
 
== Lanak ==