«Egan (musika taldea)»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Roxi izena oker idatzia zegoen. Rosi zen zuzena eta hala idatzi dut. Bi kanpo lotura txertatu ditut orriaren amaieran. Bata taldearen Grooceshark profil ofizialera eta bigarrena taldearen Goear kontuko profil ofizialerako esteka.
t (Roxi izena oker idatzia zegoen. Rosi zen zuzena eta hala idatzi dut. Bi kanpo lotura txertatu ditut orriaren amaieran. Bata taldearen Grooceshark profil ofizialera eta bigarrena taldearen Goear kontuko profil ofizialerako esteka.)
| jatorria = [[Azpeitia]], [[Gipuzkoa]]
| diskoetxeak = [[IZ Disketxea]], [[Xoxoa]], [[Elkar Disketxea]]
| taldekideak = [[Xabier Saldias]], [[Idoia Uralde]], [[Ane Saldias]], [[Imanol Iribarren]], [[Ruben Viejo]], [[RoxiRosi Zubizarreta]]
 
| lehenagoko taldekideak = [[Koldo Tarragona]], [[Jose Luis Frantzesena]], [[Alberto Frantzesena]], [[Iñaki Arenas]], [[Iñaki Korta]], [[Gonzalo Pelaez]], [[Joxe Mari Peleaez]], [[Imanol Aranburu]]
Besteen kantuekin egindako euskarazko bertsioek ekarri zioten ospea, [[Les Humphries Singers]] ("[[Lo ez Mexikon]]"), [[John Denver]] ("[[Loiolan jai jai]]", "[[Izarraren lorratza]]"), [[Stealers Wheel]] ("[[Astelehena]]"), [[Everly Brothers]] ("[[Bat eginik]]") eta [[Flaco Jimenez]]enak ("[[Ireki bihotza]]"), besteak beste, baina bereziki [[Queen]] taldea miresten zuen [[Xabier Saldias|Saldiasek]]. Horrela, Freddie Mercury kantaria hil eta gero, disko oso bat eskaini ziten talde ingelesari, [[Queen omenduz]] (IZ, 1992). Urte berean, [[Gipuzkoa]]ko [[Ikastola|ikastolen]] aldeko [[Kilometroak]] festa egunerako kantua sortu zuen [[Xabier Saldias|Saldiasek]], eta [[1993]]an [[Euskal Telebista]]n [[H-Egan]] saioa aurkezten hasi zen, [[Pako Aristi]] idazlearekin eta [[Xabier Euzkitze]] bertsolariarekin.
 
70eko hamarkadaren hastapenetan plazaratu arren, [[1985]]era arte taldeak ez zuen kaleratu lehen diskoa. [[1994]]a bitartean, zortzi disko eta bilduma bat argitaratu zituen. Urte hartan, Saldiasen eta gainerako taldekideen arteko liskarrak zirela medio, taldea banandu egin zen. [[Xabier Saldias|Saldiasek]] musikari berriak bildu zituen, eta Egan izenari eutsi zion, Berria erantsita, eta besteek [[Trabuko Egan]] sortu zuten. Trabukotik beste bi talde sortu ziren epe laburrean: [[Irailerako 6]] eta [[Keinu]]. [[Egan Berria]]k kantu propioen aldeko apustua egin zuen lehen diskoan, [[Berria]] (IZ, 1995), baina ez zuen oihartzun handirik izan. ''"Beti bertsioak egiten ibili eta gero, gure kantuekin atera genuen diskoak ez zuen batere arrakastarik izan. Egan, erromeria, rantxera, tirolesa... esparru horretara mugatu gaitu, nonbait, jendeak. Hasieran, gu rockeroak ginen, baina jendeak horretara eraman gaitu"'', zioen tonu etsian [[Xabier Saldias|Saldiasek]]. Hortaz, bertsioetara itzuli zen hurrengo lanetan.
 
2002an abeslari berri bat sartu zen taldera: [[Idoia Uralde]] eta [[2004]]ean formatu berria estreinatu zuen [[Xabier Saldias|Xabierrek]]: musika tresnak sakrifikatu eta bi dantzari sartuaz, [[Jaione Zapiain]] eta [[RoxiRosi Zubizarreta]], jendeak hori eskatzen zuela eta; handik urte batzuetara, [[2010]]ean [[Ane Saldias]], [[Xabier Saldias| Xabierren]] alaba sartu zen dantzari. Joera berrietara egokitu beharra argudiatu zuen [[Xabier Saldias|Saldiasek]]: ''"DJak plazan sartu dira, eta jendeari bost inporta zaio zeinek jotzen duen edo zein musika tresna dauden; jartzen duen giroak bakarrik axola du. Itxuraz arreta handiagoa jartzen zaie dantzariei eta ikuskizunari, musika jotzeari baino. Horregatik, joera hori ikusita, formatua aldatu dugu"''. Plaza giroaren gainbeherak ere eragin dio [[Egan (musika taldea)|Egani]], urteko emanaldi kopurua berrehunetik erdira murriztu baitzaio.
 
[[Egan (musika taldea)|Eganen]] ez ezik, [[2008]]ko abenduan estreinaldia egin zuen [[Pasaia Orchestra]] big band-ean ere abesten dute [[Xabier Saldias]]ek eta [[Idoia Uralde]]k. Azken hau, gainera, [[Takolo, Pirritx eta Porrotx| Pirritx, Porrotx eta Marimotots]] pailazoekin lanean hasi zen [[2010]]ean.
[[Fitxategi:Egan taldea orain.png|thumb|400px|Goian (ezkerretik eskuinera): RoxiRosi Zubizarreta, Ane Saldias eta Idoia Uralde / Behean (ezkerretik eskuinera): Imanol Iribarren, Xabier Saldias eta Ruben Viejo]]
 
== Diskoak ==
{{badok.info|egilea=Jon Eskisabel|web=http://www.badok.info/euskal-musika/egan#biografia|izenburua=Egan}}
 
== Kanpo loturak ==
* [http://grooveshark.com/#!/egantaldea Taldearen Grooveshark-eko profila]
* [http://www.goear.com/egantaldea Taldearen Goear-eko profila]
[[Kategoria:Euskal Herriko musika taldeak]]
[[Kategoria:Azpeitiko musika]]
32

edits