Ipar eski: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orrialde berria: thumb|Iraupen eskia. '''Eski nordikoa''' edo '''iraupen eskia''', mugitzeko baliabide gisa erabiltzen hasi zen Eskandina...
(Ez dago alderik)

14:33, 15 abendua 2014ko berrikusketa

Eski nordikoa edo iraupen eskia, mugitzeko baliabide gisa erabiltzen hasi zen Eskandinaviako herrialdeetan, herrialde hauetako lurra, urtearen zatirik gehienean elurrez estalita egoten baita. Aurretik, elur raketen erabilera baino ez zen ezagutzen, euste azalera handiagotuz, elurraren gainean ibili ahal izateko oztoporik handiena gainditzen zutenak, hau da, elurretan bertan hondoratzea, batzuetan, hain sakon, aurrera egiterik ere ez dagoela. Euste azalera gehitzearen printzipioa mantenduz, eskiek, gainera, euren onurarako probesten dituzte izoztutako azaleren irristatze ezaugarriak, erabat laua eta iragazgaitza den zola batetaz baliatuz. Bere forma luzangak, bi hanken gainea ibiltzea ahalbidetzen du, eta bastoien erabilerak, aurrera egitea bultzatzea ahalbidetzen du elementu ez irristakor baten bidez.

Iraupen eskia.

Lehiaketak

Lehiaketetan, kirolariek distantzia luzeko lasterketak egin behar dituzte, 150 kilometrorainokoak. Leihaketak, estilo klasikokoak edo estilo askekoak izan daitezke. Klasikoan, eskiak bi ildotatik pasatzen dira, askean, irekitako bide batzuetatik joaten da. Bi estiloak, erlojupekoak dira.

Neguko Olinpiar Jokoak

Neguko Olinpiar Jokoetan ospatzen den probetako bat da.

Ikus, gainera


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ipar eski