Tibalt I.a Nafarroakoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
48. lerroa:
Gaztelaren babesa izateko asmotan, Blanka alabak ezkon-hitza eman zion [[Alfontso X.a Gaztelakoa|Alfontso]] gaztelar ondorengoari. Itunaren bitartez, Fernando III.ak Gipuzkoa eskaini zion Tibalt bizi zen bitartean baina ez nafar erregeek aspalditik aldarrikaturiko Araba. Gipuzkoa kontrolpean bazuen, itsasorako bidea zabalik izango zukeen baina ituna ez zuten inoiz bete eta hurrengo urtean alabak [[Joan I.a Bretainiakoa]] ezkondu zuen.
 
[[Gregorio IX.a]] aita santuak hala eskatuta, 1238tik aurrera Tibaltek [[Baroien gurutzada|Lur Santua askatzeko gurutzada]] antolatu zuen.<ref>{{erreferentzia|egilea= Setton, Kenneth M. (ed.) |izenburua= A History of the Crusades |liburukia= II — The Later Crusades |orrialdea= 1189 – 1311 |argitaletxea= University of Wisconsin Press |lekua= Milwaukee, |urtea= 1969}}</ref> Nafarroako, Champagneko eta Frantziako nobleek osatutako 1500 zaldunen gudarostea Palestinara iritsi zen 1239ko irailaren 1ean, [[Akre (Israel)|Akrera]] hain zuzen ere. [[Axkelon]]era mugitu eta Tibaltek bertan gaztelu bat eraikitzeko agindua eman zuen. Bi gudu txikiak izan zituen. Lehenengoan garaipena lortu zuen, baina musulmanen aurkako bigarren guduan, [[Gaza]]n, urriaren 13an, gurutzatuek porrot handia jasan zuten.<ref>{{erreferentzia|url=https://en.wikisource.org/wiki/Catholic_Encyclopedia_%281913%29/Thibaut_de_Champagne|izenburua= Thibaut de Champagne|egilea= Catholic Encyclopedia|lekua= New York|argitaletxea= Robert Appleton Company |urtea= 1913}}</ref> Hala eta guztiz ere, Tibaltek [[Damasko]] eta [[Egipto]]ko [[Aiubtar leinua|aiubtarrekin]] negoziatu zuen. Horrela siriarrekin akordioa lortu zuen egiptoarren aurka. Akordioaren ondorioz, [[Jerusalemgo Erresuma]]k [[Jerusalem]] bera, [[Betleem]], [[Nazaret]], [[Galilea]] gehiena eta hainbat [[tenplario]]en gaztelu, tartean [[Beaufort gaztelua|Belfort]] eta [[Safed]], irabazi zituen.<ref>{{erreferentzia |abizena=Tyerman. ''|izena=Christopher |izenburua=God's War''.: A New History of the Crusades |urtea=2006 |argitaletxea=Penguin p.Group |isbn=978-0-674-02387-1|orrialdea=767.}}</ref> Egiptoarrekin tregoa bat ere negoziatu zuen.<ref>Richard. ''The Crusades''. p. 325.</ref> Orduko iturri batzuen arabera, [[Jordan ibaia]] eta Mediterraneo arteko lur guztiak gurutzatuen eskuetan geratu ziren.
 
[[Lehenengo Gurutzada]]ren ondoren arrakastatsuena zen Gurutzada honen arrakastaren zein zatia zen Tibaltena zaila da esatea. 1240ko irailean [[Palestina]]tik itzuli zen, [[Rikardo Cornwallekoa]] baino lehen, hasierako indarra pixkanaka gurutzatuen arteko eztabaidetan galdu zelako. Bertatik Damaskoko ''[[rosa gallica]]'' espezieko arrosa, [[gurutze santu]]aren zati bat eta, agian, [[chardonnay]] motako mahatsa ekarri zituen.