Tibalt I.a Nafarroakoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
34. lerroa:
1224an, Frantziako Luis VIII.aren ondoan Ingalaterrako [[Ingalaterrako Henrike III.a|Henrike III.aren]] lurraldeen aurkako gerran parte hartu zuen eta, zehazki, [[Arroxelako setioa]]n. [[Gurutzada Albitarra|Gurutzada Albitarren]] garaian, berriz, berriro ez zen giroa errege eta kondearen artean. 1226ko [[Avignon]]go setioan Tibaltek 40 eguneko gutxieneko zerbitzua bete eta etxera itzuli zen. Eskerrak erregea laster hil zen [[disenteria]]z ze noble batzuk Tibalten jarrera saldukeriatzat hartu zuten. Gainera, hauek Tibaltek erregea pozoitu zuelako zurrumurrua zabaldu zuten.
 
Edonola ere, Luis VIII.a hil zenean, [[Frantziako Luis IX.a|Luis IX.a]] semea eta oinordekoa oso gaztea zen.<ref>{{erreferentzia|izena= Charles |abizena= Petit-Dutaillis|izenburua= Luigi IX il Santo |bilduma= Storia del mondo medievale |liburukia= V |orrialdea= 840|urtea= 1999}}</ref> Aipatutako zurrumurruak zirela eta, Tibalt ez zen koroatzera joan eta amak ordezkatu zuen zeremonian. [[Blanka Gaztelakoa]]k, Luis VIII.aren alargunak, semearen izenean agintaldia hasi zuen. Nobleak Blankaren aurka jarri zirelarik gerra piztu zen. [[Hugo X.a Lusignangoa]] La Marcheko kondeak eta [[Petri I.a Bretainiakoa|Petri Mauclerc]] Bretainiako dukeak matxinada burutu zuten eta Tibaltek hasieran alde egin arren,<ref>{{erreferentzia|egilea= William of Puylaurens |izenburua= The Chronicle of William of Puylaurens: The Albigensian Crusade and its Aftermath|argitaletxea= Boydell Press|urtea= 2003|liburukia= 81 |alea=168}}</ref> erregeordeari leiala egon zitzaion. Portaera honen ondorioz, zurrumurrua zabaldu zen Tibaltek eta Blankak amodiozko harremana zutela. Zurrumurrua zabaldu zuen lehenengo kronikaria [[Roger Wendoverrekoa]] ingelesa izan zen. Wendoverrekoak Avignongo pozoitzearen istorioa zabaldu zuen Tibalt maitemindurik zegoela esanez. [[Mateo Pariskoa]] kronikariak frantziar nobleek errege berriari duelu bat egitera bultzatu ziotela idatzi zuen, erreginak berak gelditu zuena. Egungo historialarien ustetan, zurrumurru hauek ez zuten oinarri handirik. Izan ere, Tibaltek Gortean zuen botera asko handitu zenez arerioek ez zuten begi onez ikusi eta holako legenda beltzak ohikoak ziren.
 
1229an [[Raimundo VII.a Tolosakoa]]rekin [[Gurutzada Albitarra]]ri amaiera eman zion Parisko itunean lan egin zuen.<ref>{{erreferentzia|izena= Claude |abizena= Lebedel |izenburua= Understanding the tragegy of the Cathars|argitaletxea= Ouest France|urtea= 2011 |orrialdea= 96f |isbn= 978-2-7373-5267-6}}</ref>