Serantes: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t 95.16.98.22 wikilariaren aldaketak ezabatuz, TheklanBot wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
Azalpena
21. lerroa:
 
[[Abrako golkoa]] du bere ekialdean eta [[Muskiz]] eta [[Meatzaldea]] bere mendebaldeko magaletan.
 
== Azalpena ==
 
Bilboko itsasadarraren gainean Serantes mendia ikus daiteke, bere itzura ikaragarriarekin. Leku estrategiko bat bezala altxatzen da Bilboko portuari begira, gaur egun mendiaren oinean aurkitzen da eta.
 
Serantes mendiak bi gain dauzka, zenbait metro tarte direlarik bien artean. Bi gain hauek, Serantes (452 msnm) eta El Mazo (245 msnm) dira hain zuzen ere.
 
Kokapen estrategiko aipagarria dela eta, Serantes gainak defentsa eta telekomunikazio gaietan erabilia izan da historian zehar. Bertan, talaia bat eraiki zen, defentsa eta zaintza helburu zutela eta armadak erabili izan zuena 1910. urtean. Esan behar da, gaur egun oraindik ikus daitezkeela talaiaren aztarnak. Gainera, gainetik hurbil, "La sima del capitan" izenarekin ezagututako zulo izugarria ikus daiteke. Gaur egun, Talaiaren aztarnetan telekomunikazio dorre bat eraiki egin da.
 
Mendia daukan formak, historian zehar sumendi bat ote zen irudipenak eragin ditu, baina 1848. urtean Guillermo Bowlesek egin zituen azterketak zirela medio, aukera hau baztertu egin zen.
 
== Gotorlekuak ==