Norbert Elias: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
30. lerroa:
 
Eliasek gizabanako eta gizartearen arteko (itxurazko) dikotomia gainditu nahi du eta horretarako liburu bat idazten: ''Gizabanakoen gizartea'' (''Die Gesellschaft der Individuen''; 3 artikulu dira, 1939an, 50. hamarkadan eta 1987an idatziak). "Bi soziologien" arteko eztabaida kontzeptual eta ideologikoa gainditu nahi izango du, eta horretarako, elkarren menpekotasunaren eta epe luzeko prozesuen analisia aldarrikatuko du. Gizabanakoak badu berezko identitatea, baina harreman inguru batean txertatzen da, eta inguru horrek baloreak, portaera jarraibideak eta ohitura sozialak transmitituko dizkio. Bera "hura" da, bere izenordaina, baina baita ere "haiek" da (eta erakundeak) zeinekin hezi egin den,; non bere izenak adierazkortasuna duen; eta zeinengan dependitzen duen (eta alderantziz). Indibidualizazio prozesua, paradoxikoki, inguru sozialaren kontrol estuagoarekin batera gertatzen da, "gizarte" deitzen dugun hori (tribu, herri, nazio) hazten denean, espezializazioak koordinazio, automatismo eta autokontrol gehiago eskatzen duenean, eta elkarren menpekotasuna katea konplexuagoa egiten den heinean. Liburu honen lehen artikulua jatorrian ''Zibilizatze prozesua''ren ondorioa izan behar zuen. Norbert Eliasek gogorazten du haur baten hezkuntza, mendeetan zehar gizarteak eraiki dituen autokontrol mekanismo guztiak urte gutxi batzuetan barneratzean datzala.
 
Norbert Elias mikro eta makro nozioen ''a priori''zko definizioen inguruan zuhurtzia eskatzen zuen: nozio erlatiboak dira: harreman nazional bat mikroa izango da harreman internazional baten aurrean, baina makro izango da tokiko 4 katuren arteko joko batekin erkatzen badugu. Horrez gain, ikuspegi eboluzionistak eta teknologiaren historiari loturikoak baztertuko ditu<ref>Nathalie Heinich, ''La Sociologie de Norbert Elias'', La Découverte, 2002</ref>.
 
== Lanak (alemanez)==