Xalbador: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t 176.12.83.164 wikilariaren aldaketak ezabatuz, TheklanBot wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
"Bera" eta "bere" maizegi erabili dira: testua arindu dut.
13. lerroa:
}}
 
'''Xalbador''', jaiotzako izen-deiturez '''Fernando Aire Etxart''' ([[Urepele]], [[Nafarroa Beherea]], [[1920]]ko [[ekainaren 19]]a - [[1976]]ko [[azaroaren 7]]a) [[bertsolaritza|bertsolaria]] eta [[artzain]]a izan zen. Bertsolari liriko eta poetikoa, seriostasuna eta malenkonia ordezkatu izan zuen anitzetan; bere bizitza, familia, [[baserri]]a, fedea eta natura izan zituen bertsoetako gaitzat. [[Mattin Treku|Mattinekin]] batera, [[Ipar Euskal Herria|Ipar]] eta [[Hego Euskal Herri]]ko bertsozaleak elkartu zituen. ''Ezin bertzean'' ([[1969]]) eta ''Odolaren mintzoa'' ([[1976]]) bertso bildumak eman zituen argitara. Zorigaitzez, [[1976]]ko [[azaroaren 7]]an Urepele bere jaioterrian ospatutakoospatu berezitzaion omenaldi-egunean bihotzekoak jota hil zen. [[Euskaltzain]] ohorezko izendatu zuten [[1977]]an.
 
Bere garaiko bertsolari txapelketa eta sariketa gehien-gehienetan parte hartu zuen. 1946tik 1960ra bitartean, Hego Euskal Herriko bertso saioetako asko irabazi zituen. [[1960]]ko [[Bertsolari Txapelketa Nagusia]]n hirugarren izan zen; [[1962]] eta [[1965]]ekoetan, hirugarren; eta [[1967]]koan, bigarren. Azken urte horretan, txapelketa horretako historian izan den gertakari ospetsuenetako baten protagonista izan zen.
 
== 1967ko txistu, oihu eta txaloak ==
[[1967]]ko [[Bertsolari Txapelketa Nagusia]]n parte hartu zuen, eta bigarren gelditugeratu zen. Hala ere, urte hartako txapelketan beraprotagonista izan zen protagonista, berak nahi gabe baina. Bertsolari Txapelketa Nagusien eta bertsolaritzaren historia osoko gertaera aipatuenetako bat da.
 
Behin ikus-entzuleak aulkietan eseri eta epaileak beren mahaian jarri ondoren, [[Alfonso Irigoien]]ek epaimahaiko kideenepaimahaikideen erabakien emaitza irakurri zuen: Xalbador bertsolaria, [[Uztapide]]rekin batera, [[txapela]]ren bila lehiatzeko azken fasera iragan zela.
 
Une hartan, ikus-entzuleen oihu eta txistuek [[Anoeta pilotalekua|Anoeta pilotalekuko]] giroa minutu erdiz gaiztotu zuten. Jada desadostasun adierazpenak apaltzen zihoazelarik, berriz ere entzun ziren txalo zaparradekin nahastutako txistuak eta zalaparta. Uztapide eta Xalbador bertsolariak, mikrofonoen aurrean, isilik ziren. Ikuslegoa bitan banaturik zegoen: txistuek txaloak isilarazten zituztela zirudienean, Xalbadorren aldekoak zutik jarri eta beren bertsolariari txalo egin zioten. Epaimahaiko kide batek bertsolariei saioa hasteko eskatu zien, baina biek ala biek isilik iraun zuten aldi batez. Azkenean, Uztapidek, oihu eta uluen erdian, aurkezpen bertsoa abestu zuen.