Luis IX.a Frantziakoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
26. lerroa:
[[Luis VIII.a Frantziakoa|Luis VIII.aren]] semea eta ondorengoa izan zen, eta Blanka Gaztelakoa haren amak gobernatu zuen adin txikikoa izan zenean. Blanka Gaztelakoa jaun handi batzuen aurka borrokatu zen; [[1229]]an [[Gurutzada Albitarra|albitarren aurkako kanpainak]] amaitu zituen. [[1242]]an Akitaniako jaunak menderatu zituen Luisek [[Saintesko gudua]]n, eta [[1249]]an [[Egipto]] aldera jo zuen [[Zazpigarren Gurutzada]]n, gobernua amaren eskutan utzirik. [[1250]]ean preso hartu zuten Mansurah hirian eta, bahitura-saria ordaindurik, [[Siria]] aldera jo zuen.
 
[[1258]]an hitzarmen bat izenpetu zuen [[Jaime I.a Aragoikoa]]rekin [[Corbeil-enEssonnes|Corbeilen]]. Haren arabera, [[Proventza]] eta [[Languedoc]] ([[Montpellier]] izan ezik) Frantziako koroaren eskuetan geratzen ziren eta Frantziako koroak uko egiten zion betiko Ipar eta Hego Kataluniari (Principat de Catalunya). [[1259]]an ingelesekin izenpetu zuen hitzarmenaren arabera, ingelesen esku geratzen ziren [[Limousin]], [[Quercy]] eta [[Perigord]], eta Frantziako koroaren baitan [[Normandia]], Maine, [[Anjou]], [[Touraine]] eta [[Poitou]]. Bazter guztietan kristau ordena zabaltzen saiatu zen, gortea berriz antolatu zuen eta guztiz debekatu zituen gerra pribatuak, torneoak eta dolu-borrokak. Errege-dirua erabiltzea zabaldu zuen.
 
[[1257]]an [[Sorbonako unibertsitatea]] sortu zuen [[Paris]]en, eta bertara bildu ziren garai hartako europar pentsalari nagusiak ([[Alberto Handia]], [[Roger Bacon]], [[Tomas Akinokoa]], San Bonabentura, Siger Brabantekoa…). Luis IX.ak ospe handia izan zuen Europa osoan. [[Zortzigarren Gurutzada]]n hil zen, [[Tunisia]]ko izurritean. [[Bonifazio VIII.a]]k santu egin zuen [[1297]]an.