Santo Domingo de la Calzada: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
34. lerroa:
== Historia ==
[[Domingo de la Calzada]] santuak monasterio bat sortu zuen leku horretan [[1044]]. urtean, [[Donejakue Bidea]]ren erromesen topagune izan zena. [[Alfontso VI.a Gaztelakoa|Alfontso VI.ak]] aginduta, zubi bat eraiki zuten [[Glera ibaia]]ren gainean eta zubiaren inguruan ospitaleak eta ostatuak sortu ziren. XIII. mendean jaso zuen [[hiri-gutun]]a, eta apezpikuen hiri eta Errioxako hiriburu bihurtu zen. 1367. urtean hiria gotortzen hasi ziren [[Petri I.a Gaztelakoa|Petri I.aren]] aginduz.
 
XIV. eta XV. mendeen artean, harresia eraiki zen eta hegoaldean La Puebla, Merkatuaren auzoa (katedralaren atzean) eta Pinar kalea agertu ziren. Handitze honek gaur egungo alderdi zaharra eratu zuen.
 
XVI. mendean, hiria garatu zen 3.000 biztale lortu arte. Errebal berriak agertu ziren, hala nola, San Roke (Pinar kaleko ekialdeko atearen ondoan) eta San Frantzisko, izen bereko komentuaren ondokoa.
 
XVII. mendean hiriak, Espainian moduan, krisialdia jasan ondoren, XVIII.ean hirigintza-loraldia izan zuen: Plaza Nagusia eraberritu zen, udaletxea eta korregidore-etxea barne; Espolón eta La Carrera izeneko pasealekuak eraiki ziren. Dorre exentua gartzelaren orubean altxatu zen, azken hau korrejidore-etxera aldatuz.
 
XIX. mendean, Logroño probintzia sortu zenean, Santo Domingo eskualdeko burua eta barruti judiziala bilakatu zen eta Errioxa Garaiko hiri garrantzitsuenetariko bat ere. Mendearen amaieran, 4.000 biztanle izan zituen eta zonaldeko zerbitzu-gune bilakatu zen.
 
1973an, Espainiako Kultura Ministerioak alderdi zaharra historiko-artistiko gunea aldarrikatu zuen.
 
Gaur egun, Santo Domingo de la Calzadak 7.000 biztale inguru ditu, zonaldeko zerbitzu-gune nagusia da, administrazioan, turismoan, industrian eta merkataritzan etorkizun handia izanik.
 
== Biztanleriaren bilakaera ==