Beñat Oihartzabal: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
tNo edit summary
1. lerroa:
'''Beñat Oihartzabal Bidegorri''',<ref name=euskaltzain>[http://www.euskaltzaindia.net/index.php?option=com_content&Itemid=137&catid=134&id=131&lang=en&view=article Beñat Oihartzabal Bidegorri euskaltzain osoaren fitxa], Euskaltzaindiaren webgunean.</ref> [[Frantzia]]n ofizialki '''Bernard Oyharçabal''' izen-abizenez ezaguna,<ref>Frantziako legeak ez du izen-abizenak euskaraz jartzeko aukerarik ematen.</ref><ref>{{fr}} [http://www.iker.cnrs.fr/le-linguistique-bernard-oyharcabal.html?lang=fr «Le linguiste Bernard Oyharçabal, directeur de recherches CNRS, reçoit un liber amicorum de ses collègues»], CNRS erakundearen webgunea.</ref> ([[Paris]], [[1949]]ko [[martxoaren 17]]a) [[euskal idazle]]a da, [[euskalari]]a, Zuzenbideko lizentziaduna, Euskal Ikasketetan doktorea eta Frantziako Estatuaren [[CNRS]] ikerketa erakundeak [[Baiona]]n duen [[IKER euskara eta euskal testuen ikerketa-zentroa|IKER]] guneko ikerketa]] zuzendaria. [[Euskaltzain]] oso izendatu zuten 1990eko irailaren 28an.<ref name=euskaltzain /> [[Euskal]] [[gramatika]] du espezialitate nagusi.
 
== Bizitza ==
Aita [[Hazparne|hazpandarra]] eta ama [[Heraitze|heraiztarra]] izaki, [[euskara]] entzun du ume-umetatik, Parisen bizi zela ere, eta are gehiago oporraldietan [[Euskal Herria|Euskal Herrira]] etorri eta aitatxirekin izaten zelarik. Eskolara joanda, ordea, euskara arroztu zitzaion: hogei urtetan, euskara ulertuagatik, ez zuen trebetasun handirik euskaraz aritzeko. Beraz, euskararen zaletasuna piztu zitzaionean, [[1970eko hamarkada]]ren hasieran, [[Zizur]]rera ([[Nafarroa Garaia]]) jo zuen, alfabetatze ikastaro bat egitera; eta [[Piarres Lafitte]]ren aholkua ere bilatu zuen, euskara funski ikasteko. Oihartzabalengan euskaltzaletasunaren eta [[eusko abertzaletasuna]]ren pizte horretan, eragin handia izan zuten, halaber, Beñaten anaia Gabrielek eta [[Hego Euskal Herri]]tik joandako iheslariek.<ref name=Euskaltzaindiansartzea>Jean Haritxelhar: [http://www.euskaltzaindia.net/dok/euskera/50254.pdf «Beñat Oihartzabal Euskaltzaindian sartzea»], ''Euskera'', 1991.</ref><ref>Luzien Etxezaharreta: [http://www.argia.com/argia-astekaria/1309/xxieko-europan-egon-eta-aldi-berean-euskaldun-bizi?botua=1&artikulua_id=11799 «Beñat Oihartzabal: "XXI.eko Europan egon eta aldi berean euskaldun bizi"»], ''Argia'', 1309. zenbakia, 1990-10-14.</ref>
 
[[Nanterre]]ko unibertsitatean [[Zuzenbide]]ko lizentziako ikasketak bukatuta, [[Seaska]]ko euskara irakasle izan zen, eta [[Hizkuntzalaritza]]ko lizentzia eta maisutza egin zituen Parisen. Hirugarren zikloko tesia egitera jo zuen [[Jean Haritxelhar]]rengana, [[Bordele]]ra. Hizkuntzalaritzako lizentzia eta maisutza eskuratu zituen 1981ean, eta hirugarren zikloko doktoregoa 1982an; [[Koldo Mitxelena]]k haren doktore tesia (''Charlemagne pastoralaren edizio kritikoa'') goraipatu zuen.<ref name=Euskaltzaindiansartzea />