Norbert Elias: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
16. lerroa:
[[1924]]an filosofia doktoretza eskuratu zuen “Ideia eta gizabanakoa. Nozio historikoaren azterketa kritikoa” tesiarekin (''Idee und Individuum. Eine kritische Untersuchung zum Begriff der Geschichte''), nahiz eta Richard Hönigswald bere zuzendariaren, ikuspegi [[Kant|neokantiarra]]rekin bat ez etorri. [[1929]]an Davos-eko bigarren ikastaro unibertsitarioetan parte hartuko du auditore gisa Frantziako eta Alemaniako beste hainbat intelektualekin batera. Heilderbergo Unibertsitatean Alfred Weber-ekin batera, [[Max Weber]]-en anaia, egin behar zuen habilitazio proiektua bertan behera utzi ondoren, [[1930]]ean [[Frankfurt]]ra doa bertako Institut für Sozialforschung-en habilitazioa prestatzera [[Karl Mannheim]]-en eskutik. Habilitazioa [[1933]]an erregistratu zuen baina ez zuen sekula defendatu; [[Nazional-sozialismo|nazional-sozialista]]k boterean jarri ziren urte hartan, eta ondorioz, bere habilitazio memoriaren argitalpena debekatu egin zen<ref name=":0" />. 1969a arte ez zen publikatu eta "Gorteko Gizartea. Monarkiaren soziologia eta gorteko aristokraziaren inguruko ikerketa" izena izan zuen. [[Alemania nazi]]tik ihesi, [[Suitza]]ra erbesteratu zen lehenik 1933an, eta ondoren, [[Paris]]era, non postu bat lortzen saiatu zen, alperrik.
 
[[Alexandre Koyré]]-ren laguna egin zen, ideien historiako espezialista handia, eta azkenean [[Londres]]en ezarriko du egoitza [[1935]]ean. Bertan Zibilizatze prozesua liburuaren idazketan buru belarri jarriko da judutar errefuxiatuen laguntzarako batzordearen babesari esker<ref>Ralf Baumgart/Volker Eichener, ''op. cit.'', 184 or.</ref><ref name=":1" />. Lan hori azkenean [[Basilea]]n argitaratuko da bere aitari esker [[1939]]an. Bere ama atxilotua eta [[Auschwitz]]era deportatua izango da eta bertan hilko da, [[1941]]ean seguruen. Hortik aurrera behin-behineko irakasle ibilbidea hasiko du Ingalaterran zehar. Judutar errefuxiatu gisa [[Man uharte]]an zortzi hilabetez barneratua egon ondoren, ikerketa laguntzaile kontratu bat lortuko du [[London School of Economics]]-en. Gerra ondoren ikastaro partikularrak eta hitzaldiak emanez atertzen du bizimodua. 1954an, azkenik, 57 urte zituela, irakasle-ikerlari postu bat lortuko du Leicester-eko Unibertsitatean eta 1962an hartu zuen erretreta<ref>Ralf Baumgart/Volker Eichener, op. cit., 184.or.</ref>. Badoa orduan [[Ghanako Unibertsitatera]], , bi urtez bertako soziologia saila zuzentzera.
 
Apurka-apurka, 1969an Alemanian bere ''Zibilizatze prozesua'' lanaren berrargitalpenari esker, ezaguna bilakatzen hasten da. [[Theodor-W.-Adorno saria]] 1977an eta [[Amalfi-ko sari europearra]] 1987an jaso zituen. Urte horretan Honoris Causa dotore egingo dute [[Estrasburgoko Letren eta Giza Zientzien Unibertsitate]]an.
 
==Pentsamendua==