Norbert Elias: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orrialde berria: thumb|Norbert Elias (1987) {{lanean|sator}} '''Norbert Elias''' (Breslau, Alemaniar inperioa, 1897ko ekainare...
 
10. lerroa:
Merkatari [[judutar]] aise familia batean jaioa, seme bakarra izan zen. Alemaniako [[Silesia]] eskualdean jaio zen, Breslau-en, gaur egun [[Polonia]] ([[Wroclaw]]).
 
1907 eta 1915 bitarte Breslau-ko Johannes-Gymnasium ikastetxean ikasi zuen<ref name=":0">Ralf Baumgart/Volker Eichener, ''Norbert Elias zur Einführung'', Junius, 1991, 183. or.</ref>.
 
[[Lehen Mundu Gerra]]n deitu zuten 1915ean eta sei hilabete pasa zituen ekialdeko frontean transmisio zerbitzuan<ref name=":0" />. Ondoren mendebaldeko frontera mugitu zuten, “seguruen 1916ko irailean, [[Sommeko gudua|Somme]]-ko bigarren bataila deitutakoa gertatu zenean<ref>Stéphane Audoin-Rouzeau, ''Combattre'', Ed. Seuil, 2008, 45-46. or.</ref>. Frontean hil arte ahaztuko ez zuen urtebeteko esperientzia traumatikoaren ondoren<ref name=":1">Quentin Deluermoz (zuz. pean ), ''Norbert Elias et le XXe siècle'', Perrin, 2012</ref>, bere herrira itzuli zen eta gerrako zaurituak laguntzeko erizain laguntzaile bezala aritu zen. Bitartean, 1918an, medikuntza ikasketak hasi zituen Breslauko Unibertsitatean. Paraleloki, filosofia ikasketak hasi zituen Breslau, Heildelberg eta Friburgoko Unibertsitateetan eta soziologia alemaniarraren ezagutza egiten du. Garai hartan, [[Freud]]en psikoanalisia puri-purian zegoen. Nahiz eta mugimendu psikoanalistatik urrundu, onartzen zuen Freudenganako zorra, izan ere, “hark egin zuen gizabanakoaren modelorik argiena eta aurreratuena”<ref>Elias: ''Au-delà de Freud : Sociologie, psychologie, psychanalyse'', Editions La Découverte, 2010, <small>ISBN 2707157600</small></ref>. Medikuntza ikasketak bazterrean utzi zituen baina hartu zituen ikaspenak oso gogoan izango zituen bere ondorengo ibilbidean<ref name=":1" />.
 
1924an filosofia doktoretza eskuratu zuen “Ideia eta gizabanakoa. Nozio historikoaren azterketa kritikoa” tesiarekin ('''Idee und Individuum. Eine kritische Untersuchung zum Begriff der Geschichte''), nahiz eta Richard Hönigswald bere zuzendariaren, ikuspegi [[Kant|neokantiarra]]rekin bat ez etorri. 1929an Davos-eko bigarren ikastaro unibertsitarioetan parte hartuko du auditore gisa Frantziako eta Alemaniako hainbat intelektualekin batera.