Ireki menu nagusia

Aldaketak

t
Siberiar hotz-boladak bi kokagune desberdin ditu, batetik [[Europa]] ekialde eta mendebaldea, eta bestetik [[Asia]]. Normalean, errazagoa izaten da [[Txina]], [[Mongolia]] eta [[Korea]]ra hotz hori iristea, [[Ozeano Atlantikoa]]n dagoen itsas korronte beroak [[Europa]] neguan tenperatura nahiko epel mantentzea posible egiten duelako.
 
Neguan, [[Siberia]] gehienean, indar handiko [[Siberiako goi presio gunea]] egon ohi da. Indar horren adierazle, [[1968]]an 1083mb izatera heldu izana. [[Azoreak|Azoreetako antizikloi]] antizikloiakak bere ohiko kokalekua utzi eta [[Britainia Handia]]ren iparraldera mugitu eta [[Siberia]]koa [[Europa]]rantz gehiago hurbiltzean, normalean [[Europa]]tik urruti egoten den hotza, [[Ural]]ak gainditu eta mendebalderantz bideratzen da.
 
[[Europa]] erdialde osoa zeharkatzen duen haize hotz eta lehorra da, atmosferaren goiko geruzetan ezegonkortasun txikia egoten da eta hori dela eta, prezipitazioak urriak izaten dira. Dena den, Mediterraneoar itsasoan [[behe presio gune]]rik egongo balitz, [[Iberiar penintsula]]ren ekialdean eta [[Frantzia]] hegoaldean, elurra itsasoaren mailan egitea posible da.
154.717

edits