Izu Garaia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:Labille-Guiard Robespierre.jpg|thumb|235px|[[Maximilien Robespierre]].]]
 
'''Izu Garaia''' edo '''Izualdia''' ({{lang-fr|'''la Terreur'''}}) [[Frantziako Iraultza]]ko aldi bat izan zen.
 
[[1792]]ko [[abuztuaren 10]]ean aldarrikaturiko iraultzaren ondoren, auzitegi berezia eratu zen, [[Parisko Komuna]]ren eraginez. Auzitegi horrek susmagarrien epaiketak prestatu eta iraileko hilketak agindu zituen (Lehen Izua deiturikoa). Erregearen bizitza salbatu nahirik aritu ziren [[gironda]]rrak Konbentziotik kanpo egotzi ondoren ([[1793]]ko ekainak 2), Iraultzak beste oztopo asko izan zituen: [[Europa]]ko estatuek haren aurka eraturiko armada, barneko kontrairaultza (federalisten altxamenduak, [[Vendéeko Gerra]], [[Chouannerie]]) eta [[ekonomia]] eta finantzen egoera larria. Horrek guztiak herri-mugimendu erradikalaren (''[[sans culottes]]'') gorakada eragin zuen, eta berauek 1793ko irailaren 4 eta 5ean egindakoen ondorioz, [[Robespierre]] buru zuten menditarrek Iraultza bultzatzeko neurri funtsezkoak hartu zituzten.