Goi Erdi Aroa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-Iberiar Penintsula +Iberiar penintsula)
No edit summary
56. lerroa:
Inperioa oso ahulduta suertatu zen, nahiz eta Heraklioren ondorengoek Konstantinopla salbon utzi zuten bi arabiar setioetatik ([[674]]-[[677]] eta [[717]]). [[VIII. mendea|VIII.]] eta [[IX. mende]]etan inperioa [[Ikonoklasiaren Auzia]]k suntsitu zuen, gorteko alderdien ezberdinen arteko borrokek areagotuta. [[Bulgariar]]rak eta [[eslaviar]]rak gatazka horietaz probestu ziren [[Iliria]], [[Trazia]] eta [[Grezia]] bera inbaditzeko.
 
Mehatxu hauei aurre egiteko, administrazio-sistema berria abian jarri zen. Tokian tokiko administrazio zibila zein militarra jeneral baten esku utzi ziren. Dena den, mazedoniar leinuaren eskutik ([[867]]) baino ez ziren arazo horiekhlol

riek gainditu, beste urrezko aro bati hasiera emanez. [[Nizeforo Fokas]] gisako jeneral arrakastatsuei esker mugak hedatu ziren, eta [[Leon VI.a]] eta [[Konstantino VII.a]] gisako enperadoreekin kultura loratu zen berriro Konstantinoplan.
 
Enperadore hauek, berriz, ez zeukaten Mendebaldean gertatzen zenaren gainean interes handirik, nahiz eta [[Karlos Handia]]ren koroazio inperialaren aurrean ([[800]]) protestak zabaldu zituzten. Nolanahi ere, [[frankoak|frankoen]] hedapenen ondorioz, eslaviarrek hegoaldera jo zuten. Izan ere, [[VII. mendea]]n, [[Danubio]]aren hegoaldera eta [[Dnieper]]ren ekialdera mugitu ziren.