Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
96. lerroa:
== Historia ==
{{sakontzeko|Sobietar Batasuneko historia}}
=== Sorrera ===
[[1917]]an [[Errusiako Iraultza]]k Errusiako Sobietar Errepublika Sozialistaren sorrera ekarri zuen. Iraultzak [[tsar]]raren irudian oinarritutako sistema ordezkatu zuen. Bi garai bereiz daitezke Iraultzan. Lehenengoa 1917ko [[Otsaileko Iraultza]] izan zen, [[Nikolas II.a Errusiakoa|Errusiako Nikolas II.a]] tsarraren autokraziarekin bukatu zuena eta errepublika liberala ezarri zuena. Bigarren fasea [[Urriko Iraultza]] izan zen, eta bertan [[Boltxebike]]ek boterea kendu zioten behin-behineko gobernuari. [[Azaroaren 8]]an [[Lenin]] herri-komisarien kontseiluko buru aukeratua izan zen.
 
[[1918]]an Alemaniak eta Errusiak bakea sinatu zuten. [[Brest-Litovsk ituna]]ren arabera Errusiak [[Finlandia]], [[Estonia]], [[Letonia]], [[Lituania]] eta [[Polonia]] galdu zituen. [[1918]] eta [[1923]] artean [[Armada Gorria]] (komunistak) eta [[Armada Zuria]] (iraultzaren aurkakoak) [[Errusiako Gerra Zibila|Errusiako Gerra Zibilean]] borrokatu ziren.
 
[[1922]]an [[Errusiako Sobietar Errepublika Sozialista Federatiboa|Errusiako]], [[Ukrainako Sobietar Errepublika Sozialista|Ukrainako]], [[Bielorrusiako Sobietar Errepublika Sozialista|Bielorrusiako]] eta [[Transkaukasiako Sobietar Errepublika Sozialista Federatiboa|Transkaukasiako]] ([[Georgia]], [[Azerbaijan]] eta [[Armenia]]) errepublikek lehenengo konstituzioa sinatu zuten, SESB sortuz .
 
=== Stalinen aroa ===
[[Fitxategi:JStalin Secretary general CCCP 1942.jpg|150px|left|thumb|[[Stalin]] 1942an]]
[[1924]]an, Leninen heriotzaren ondoren, [[Stalin]] egin zen SESBeko boterearekin. [[Trotsky]], [[Grigori Zinóviev|Zinóviev]] eta [[Lev Kámenev|Kámenev]] baztertu eta [[estalinismo]]ari hasiera eman zion. Stalinek ekonomia [[sozialista]] garatu nahi izan zuen. Estatuak, bost urteko planen bitartez, ekonomia zuzentzen zuen. Jabetza pribatua debekatu zen eta Estatua herrialdeko lur eta enpresa guztiez jabetu zen. Baserri pribatuak ezabatu eta landetxe kolektiboak ([[kolkhoz]]) herrialde osoan ezarri zituen. Errepresioa bortitza izan zen: polizia politikoak erregimenaren alde ez zeuden biztanleak deportatu, lan gogorreko esparruetara ([[gulag]]) bidali, edo hiltzen zituen.
 
Stalinen agintaldiko gertaera garrantzitsuena, ordea, [[Bigarren Mundu Gerra]] izan zen. [[1939]]an Sobietar Batasunak eta [[Hirugarren Reicha|Alemania naziak]] [[Molotov-Ribbentrop ituna]] sinatu zuten elkar ez erasotzeko. Besteak beste, [[Polonia]] banatzea erabaki zuten: ekialdea Sobietar Batasunarentzat eta mendebaldea Alemaniarentzat. Baina [[Hitler]]rek ez zuen hitzarmen hori bete, eta [[1941]]ean Polonia eta SEBS-ren parte bat inbaditu zuen, [[Mosku]], [[Leningrad]] eta [[Stalingrad]]eraino ailegatuz. [[Stalingradeko bataila]]n ([[1942]] bukaera - [[1943]] hasiera), armada naziak atzera egin behar izan zuen. Sobietarren erasoaldiak [[Ekialdeko Europa]]ko herrialde guztietatik egotzi zituen alemaniarrak. [[1945]]eko apirilean [[Armada Gorria]] [[Berlin]]en sartu zen.
 
Gerran 27 milioi sobietar hil ziren eta herrialdeak galera ekonomiko izugarriak izan zituen. Baina [[Teherango Batzarra|Teherango]], [[Jaltako Batzarra|Jaltako]] eta [[Potsdamgo Batzarra|Potsdamgo]] batzarretan onura politiko handiak lortu zituen eta aliatuek ekialdeko Europa SESBren menpeko zonaldea izatea onartu zuten.
Guda eta gero, [[Ameriketako Estatu Batuak|AEBrekin]] batera, SESB munduko potentzia handiena bilakatu zen. Laster AEBak Sobietar Batasunaren hedapena geldiarazteko beharra ikusi zuen. [[1947]]ko [[apirilaren 12]]an plazaratutako [[Truman doktrina]]k [[Gerra Hotza]]ri hasiera eman zion.
 
=== Stalin eta gero ===
[[Fitxategi:Kennedy and Khrushchev in Vienna 1961.png|thumb|200px|right|[[Nikita Khrustxev]]ek blokeen arteko "bakezko koexistentzia" aldarrikatu zuen. Argazki honetan AEBetako presidente [[John Fitzgerald Kennedy]]rekin dago.]]
Stalin [[1953]]ko [[martxoaren 5]]ean hil zen. Honen ondorengoa izateko [[Lavrenti Beria]], [[Viatxeslav Molotov]], [[Georgi Malenkov]] eta [[Nikita Khrustxev]] leiatu ziren. Azkenean Nikita Khrustxevek [[Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista|Alderdi Komunistaren]] idazkari nagusi ([[1953]]tik aurrera) eta Sobietar Batasuneko presidente ([[1958]]tik aurrera) izatea lortu zuen.
 
Aro honetan, Estatu Batuekin batera SESB zen zientzian eta teknologian gehien ikertzen zuen herrialdea. Bi herrialde hauek [[Lehia espaziala]] izeneko norgehiagoka egin zuten. Aurreneko garaipenak Sobietar Batasunak lortu zituen: lehenengo satelite artifiziala bidali zuten espaziora ([[Sputnik]] 1), lehenengo izaki biziduna ([[Laika]]) eta geroago lehenengo astronauta ([[Juri Gagarin]]). [[Valentina Terexkova]] lehenengo emakume astronauta izan zen, eta [[Alexei Leonov]]ek espazioko lehenbiziko ibilaldia egin zuen.
 
Khrustxev [[1964]]an erretiratu zen. Hurrengo lehendakaria [[Leonid Brezhnev]] izan zen. [[1970eko hamarkada]]n Sobietar Batasunaren indar militarra handitu zuen. [[1979]]an [[Afganistan]] inbaditu zuen, ia 10 urteko [[Afganistango gerra (1979-1989)|gatazka odoltsua]] eraginez. Urte askoz SESB [[Ameriketako Estatu Batuak|AEBren]] parean izan zen teknologia militarrean, baino, egoera ekonomiko larria zela eta, Sobietar Batasuna atzean geldituz joan zen. Hurrengo urteetan ekonomiak hobera egin zuen pixkanaka, baino nekazaritzak itota jarraitzen zuen eta, horren ondorioz, hainbat biztanle hil ziren eguneroko elikagaien faltagatik.
 
=== SESBen desagerpena ===
{{Sakontzeko|Sobietar Batasunaren gainbehera}}
[[1985]]eko [[martxoaren 11]]n [[Mikhail Gorbatxov]] [[Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista|alderdi komunistaren]] idazkari orokorra izendatu zuten. Handik aurrera hainbat aldaketa egin zituen politikan eta ekonomian.
 
[[1986]]ko [[apirilaren 26]]an [[Txernobylgo hondamendia]] gertatu zen [[Ukraina]]ko [[Txernobyl]] hirian. Historiako [[istripu nuklear]]rik larriena izan zen, [[INES]] (''International Nuclear Event Scale'') eskalan 7. mailan kokatzen delarik (denetan handiena).
 
[[1980ko hamarkada]]ren bukaeran, sobietar errepublika batzuetan mugimenduak hasi ziren, independentzia eskatuz.
 
[[1990]]an, Lituaniak independentzia aldarrikatu zuen eta hurrengo urtean [[Letonia]]k eta [[Estonia]]k.
 
[[1991]]ko [[martxoaren 17]]an SESBren iraupenari buruzko [[erreferendum]]a egin zen. Hamabost errepubliketatik seik erreferenduma boikotatu zuten, independentzia nahi zutelako. Beste bederatziek Sobiet Batasunaren erreforma onartu zuten.
 
[[1991]]ko [[abuztuaren 18]]an Gorbatxoven kontrako estatu kolpe saiakera izan zen, baino porrot egin zuen.
 
[[1991]]ko [[abenduaren 8]]an, [[Errusia]]ko, [[Ukraina]]ko, eta [[Bielorrusia]]ko lehendakariek bildu eta [[Beloveshko Ituna]] sinatu zuten. [[Estatu Burujabeen Erkidegoa]]ren sorrera izan zen eta SESB-ren deuseztatze ofiziala.
[[Errusiako Iraultza]]k Sobietar Batasuna sortzea ekarri zuen [[1917]]an. Iraultzak [[tsar]]raren irudian oinarritutako sistema ordezkatu zuen. Bi garai bereiz daitezke Iraultzan: Lehenengoa 1917ko [[Otsaileko Iraultza]] izan zen, Errusiako [[Nikolas II.a Errusiakoa|Nikolas II.a]] tsarraren autokraziarekin bukatu zuena eta errepublika liberal bat ezarri zuena, eta bigarren fasea [[Urriko Iraultza]], eta bertan Sobietarrek, [[Boltxebike]] alderdiaren menpean, boterea kendu zioten behin-behineko gobernuari.