Club de Mar de Castropol: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
41. lerroa:
[[1949]]. urtean sortu zen eta hasiera batean bateletan bakarrik aritu izan zen. [[CD Remeros del Nalón|Soto de Barco]] eta [[Club de Mar de Avilés|Avileskoak]] ziren bere aurkari asturiarrak, baina lehia handiena ibaiaren beste aldeko [[Ribadeo]]ko [[galizia]]rrekin izan zuen. 1962. urtean Espainiako txapeldun izan zen lehenengoz eta gaur egun sei titulu ditu.
 
60. hamarkadako garai on haiek aprobetxatuz trainerilletan (1961an) eta traineruan (1962an) hasi zen. Trainerilletan ere lortu du [[Espainiako Trainerilla Txapelketa|Espainiako txapeldun]] izatea eta trainerutan sona handia duten banderak irabazi baditu ere inoiz ez da liga handietan ibili, ez [[TKE Liga]]n, ez eta aurretik jokatu zen Euskal Ligan ere. 90. hamarkada hasieran nahiko ongi ibili zen, 1989 eta 1996 artean 15 bandera lortuz.

Gaur egun zailtasun handiekin urte batzuetan ateratzen du trainerua eta talde galiziarrekin batera [[Ipar-mendebaldeko Traineruen Liga]]n aritzen da. Hainbat urtetan trainerua lehorrean eduki ondoren 2015 denboraldian parte hartzeko asmoa azaldu du.
 
Arraunketa olinpikoari dagokionez, 1977. urtean egin zuen debuta Menquinenza urtegian, Espainiako Txapelketan. 2003. urtean lortu zuen garaipenik handiena Sevillan jokaturiko Espainiako Txapelketan zortzikoan nagusitu zelarik [[Orio Arraunketa Elkartea|Orioren]] aurretik.